Gordailu: Irakaskuntz Kontutan Jakintsu Eta Jator


2021eko uztailaren 23an
Jon Barriola, Koro Etxeberria eta Jaxinto Setien, GORDAILU kultur taldeko partaideei elkarrizketa
-Intoleranizia Dela Eta, Marjinatuak
Gordailu: Irakaskuntz Kontutan Jakintsu Eta Jator
Erreportaiak egitearen alderdirik atseginena, dudarik gabe, sorpresak hartzea da. Sorpresarik ez baduzu hartzen, zail samarra da lanari gustoa aurkitzea. Eta benetan esan behar dugu GORDAILU kultur elkartera jo genuenean, ez genuela hainbesteko sorpresarik espero; guk, egia esan, editoriale apal bat espero genuelako, aspirazio handirik gabeko projektu bat. Eta errealitatea oso bestelakoa da: irakaskuntzan alternatiba erreal eta posible bat eskaintzen duen kultur elkarte bat. Horra hor gure sorpresa, eta zuentzat ere hala izan dadin desiratzen dugu. Zuekin, Jon Barriola, Koro Etxeberria eta Jaxinto Setien, bertako langile jatorrak.
Oker ez banago, zuek 1966. urtean inguru hasi zineten. Nolakoa izan zen zuen sorrera?
Beno, bai, kontutan izan behar da garai haietan idealismo egoera batetan bizitzen zela. Urte haietan, hain zuzen, ikastolek jaso zuten bultzada ikaragarria; projektu bat aurrera bultzatu beharra ikusten zen, ikastolen projektua. Orduan, giro berezi horretan, ikastoletan ziharduten andereño talde batek bildu eta egoitza baten beharra garbi ikusi zuen, bildu ahal izateko leku egoki bat, bertan pedagogia edo psikologiazko liburuak edukitzeko, etabar.
Subertsio Garaiean Sortua
Eta nola esplikatu daiteke bildu ahal izateko horrelako montaje baten beharra?
Kontutan hartu urte haietan subertsio giro batetan bizi zela. Ez zegoen biltzerik, elizetan ez bazen. Orduan, bestelako biltokirik antolatu nahi bazenuen, GORDAILU antzeko zerbait montatu behar zenuen. Gainera, ez zen bildu nahi izatea besterik gabe. Orduan anderenoen artean bazen kezka handi bat -gaur egun agian ez dagoena- pedagogia mailan, eta horretan, eta psikologian, didaktikan, eta haurrarekin zerikusia zuen guztian sakontzeko egitazko grina zegoen garai hartan. Hori ere pisukoa izan zen GORDAILU-ren sorreran.
Eta nondik dotorkio GORDAILUri argitaletxe-fama? Ikasteletako girotik at GORDAILU beti argitaletxetzat jo ohi da eta...
Normala da, urte hauetan gauza dezente argitaratu bait ditugu. Hasera batetan, andereñoek ere garbi ikusi zuten ere materialea zabaldu beharraren premia, hau da, batek nahiz besteak egindako apunteak hala edo nola inprentaratu eta atera egin behar zirela. Eta horri ere ekin genion, oso medio apalez, bainan ekin.
Zer nolako arrakasta izan zenuten andereño-maisuen artean?
Handia, garai batetan bederen, Pentsa 1970.an 300 andereño bazkide genituela, bakoitzak kuota bat ordaintzen zuena, eta gero, aparte, laguntzaileak. Lau liberatu genituen, bat herrialde bakoitzean. Arrakasta handia iritsi genuen, ingurua–eta ikastoletako mundua ere noski–irakiten zegoenean. Garai hura konprenitzeko beste bi datu ere aipatu behar dira: udalekuak eta residentzia. Residentzia horretan, internadu gisa, andereñogaiak euskara mailan eta pedagogi rnailan gauza izan zitezen lanegiten zen.
Haurra Protagonista Bihurtu Nahi
Zein estilo pedagogiko proposatzen zenuten?
Guk beti oso estilo berezi bezain finkatu bat proposatu izan dugu. Bi aukeratan oinarritzen da. Bata euskararen aukera, eta bigarrena pedagogia aktiboaren aukera. Zer esan nahi dugu pedagogia aktiboa aipatzean? Irakaskuntza praktikoa, haurra bera izan dadila bere hezkuntzaren protagonista. Guk beti aukera aurrerakoien alde egin dugu apostu, eta horrek ekarri dizkigu prolemak.
Eta zein neurritan izan zen onartua zuen estilo berezi hori?
Neurri handi batetan. Pentsa, guk beti masifikazioaren aurka beti 15-18 haurretako klaseen alde egin dugu borroka, eta hori garai batetan onartua zen, gurasoen poltsikoaren kalterako baina konsziente ziren eta prest zeuden horretarako. Izugarrizko arrakasta. Badirudi gerora modifikatu egin dela, eta gaur egun oso ahaztuak daudela ideia haiek.
Gidaririk izan al zenuten lan hartan?
Beno, dudarik gabe aipatu beharra dago Marta Mata kataluiniarra eta bere inguruan bildutako "Rosa Sensat" taldea. Oso harreman estuak izan ditugu beti, eta asko lagundu izan digute, ikastaroak prestatzen etabar.
Federazioarekin Moztu Egin Zen Dinamika
Nola esplikatzen da hain arrakasta handia izandako estiloa gaur egun baztertua egotea?
Faktore klabe bat Ikastolen Federazioa izan zen. Hura jaiotzerako, moztu egin zen aurreko dinamika guztia. GORDAILU marjinaturik geratu zen...
Baina zeintzu izan ziren marjinazio horren arrazoinak?
Arrazoin desberdin batzu zeuden, gaur egun barregarriak irudi daitezkeenak, baina orduan pisu handia zutenak. Arrazoin inportante bat erlijioa izan zen, hau da, gure ustez erlijioa ez zela ikastorduetan erakutsi behar, elizetako kristau-ikasbidean baizik. Hortik susmoak etorri ziren, ateoak ginela etabar, eta azkenik gaurko egunean hain onartua dagoen eritzi batengatik izan ginen gu baztertuak. Orduan, intolerantziazko kutsu nabaria zeukan Federazioak, eta hortik gure baztertzea etorri zen.
Ia ia zientzia-fikziozkoak diruditen arrazoin horiekin jarrai ezazue, Erlijioaz gain, besterik ere al zen?
Bai, bestea españolismoaren akusazioa zen. Hots, gure artean abertzale deklaratzen ez zen euskaltzalérik bazegoen. Eta jo eta bertan hasi ziren GORDAILUkoak españolistak ginela salatuz. Berriro ere intolerantzia, eta gure marjinazioa ondorioz. Monopolioa bazetorrela argi ikusten zen, eta hala gertatu da.
Baina arrazoin horiek hain zallak dira konprenitzeko...
Bada hor daude, froga modura, arrazoin berdinekin egindako andereñoen kaleratzeak. Famatuenak Onati eta Arrasatekoak izan ziren, andereño pilo bat bidali zuten erlijioa ez omen zutelako erakutsi nahi. Gezur hutsa jakina.
Artaldeko Ardi Beltzak Bihurtu Ginen
Eta bakoitzak bere aldetik hartutako bideetan, zein desberdintasun zeuden Federazioa eta zeuon artean?
Haiek testuliburugintza hartu zuten helburu, guk beti testuliburua baztertu nahi izan dugu ordea. Guretzat, testuak izan behar zuen osagarri, ez testuliburua. Guk potentziatu nahi ohi dugu ikasgela bakoitzean liburutegi koskor bat izan dadin, Freinet-en estilora baina hona egokitua. Bultzatu nahi izan dugu ikerkuntza, bilakuntza, kreatibitatea, meteriale osagarriaren bidez. Testuliburuak haurra kondizionatu egiten du. Guk, berriz, haurra protagonista izan dadin nahi dugu.
Zein akats aurkitzen zioten zuen lanari bestelakoak?
Salaketa merkeak egiten zizkiguten: ez genuela argudiorik, gure pedagogiak ez zuela xentimorik balio, etabar. Baina hor bada boste arrazoin bat: erosotasuna edo komodidadea. Askoz errazago da haurrari eta andereñoari dena eginda ematea testuliburu baten bidez, eta ez bilakuntza baten bidez haurrari ematea protagonismoa. Federazioak testugintzaren monopolioa bereganatu zuen, eta guretzat bapo. Beste arrazoinak ere badaude noski: adibidez, guk haseratik onartu genuen euskara batua, eta horrek ere buruhausteak ekarri zizkigun. Ridikuloa ematen du horregatik baztertua izatea, baina hala gertatu zen.
Egin Zitekeena Moztu Egin Zuten
Dena dela, zuek ez zineten lotan geldituko noski...
Ez, ez, gu lanean jarraitu ginen. Gure ahalmenez, baina lanean. Txarrena da alperrikako lana dela askotan beste apoio hori falta zaizulako. Adibidez, hor dago Feli Etxeberriak eta Koro Zumalabek egindako "Matematika hastapenak", bost urtetako lan munstroa. Federazioari ez zitzaion gustatu ordea, baina badakizue zergatik? Ez zuelako numerorik. Liburu guztia marrazkiak eta koloreen bidez eramana dago, eta hori, dirudienez, ez zitzaien gustatu. Beraiek numeroak nahi zituzten, tablarik gabeko matematikarik ez balego bezala edo... Dena dela, gu gehien haserretzen gaituena ez da hori, baizik eta egin zitekeena moztu egin dutela.
Ondorio ekonomiko kaskarrak aterako zenituzten beraz...
Jakina, beti prolematan, baina ahal izan dugunarekin aurrera egin dugu. Halere, garbi bego argitaratu dena ez dela izan kanpoko laguntzengatik, kredito eta prestamoen interesei erantzunez baizik.
Zirkulu Konponezinezko Etorkizuna
Gaur egun–testugintzaz aparte- zein zerbitzu eskaintzen duzue?
Alde batetatik, urteoro udan ikastaldiak antolatzen ditugu ADARRA kolektiboarekin batera, hizkuntzaren auzian ezik oso parekoak gara eta. Bestalde Liburutegi Zerbitzua daukagu nahi duen guztiarentzat zabalik: psikologia, pedagogia, didaktika, etabar. Honetan Aurrezki Kutxa Probintzialaren laguntza da aipatzekoa.
Eta aurrera begira?
Esan beharra dago aspalditik dugula guk materialea prestatua argitaratzeko, baina ezin atera. Beraz, garbi bego: materialea badugu. Dena dela, hor atera ezinezko zirkulua dago: ez badigute subentziorik ematen ez dugu gauza handirik argitaratzen, eta ez badugu argitaratzen ez digute subentziorik ematen. Hor dago gure koska. Dena dela, ematen badigute dirua, ikusiko dute argitaratuko dugula, eta horrela puska daiteke zirkulu hori.
J.L.
Ezkerretik eskuinera, Jaxinto Setien, Koro Etxeberria eta Jon Barriola. Ikastola Liburutegia, ikasgelarako kontsulta-materialea. Leben etaparako, irakurgalak eta ipuinak.
29-31

GaiezKulturaKulturgintz
GaiezKulturaLiteraturaElkarteakGordailu
PertsonaiazBARRIOLA1
PertsonaiazETXEBERRIA6
PertsonaiazSETIEN1

Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Eguneraketa berriak daude