Udalaren Burujabetasuna Lortu Behar Dugu


2021eko uztailaren 28an
Xabin Olaizola (HB), Errenderiko Alkatearekin
Udalaren Burujabetasuna Lortu Behar Dugu

Arazoz josia dagoen Errenderia honetako alkate gaztea. Ekonomilaria. Gorabeherarik ez da falta sekula bere herrian, eta alkatearengana jo dugu. Drogarekin izan dituzten, eta diztuzten, prolemak, tabernari batzuek sortu zizkieten iskanbilak, hirigintza aldetik dagoen desastrea, herri mugimenduaren indarra,... «Jendea gero eta gutxiago mugitzen dela? Berriz ere batzarre baterako dela zabaldu bezain laster hiru tanketa eta dozena bat furgoneta bialtzen badizkigu poliziak...» Batez ere "soberania municipal" delakoa azpimarra dezagula eskatu digu.
Herri-Monstruo Bateko Alkate
Bainan Errenderi ala Orereta behar du azkenean?
Une honetan galdera politika bat da zuk egiten didazuna. Auzo Elkarteen Koordinakundekoek egin dute honen azterketa, eta horien ondorioekin ados gaude zenbait talde, HB, EMK etabar. Alegia., Alfontso XI.enak ``Villanueva de Oiarson" izenekoari bere Forua eman aurretik, hemen auzo bat zegoen, Orereta izena zuena. Izen hori gero Errenderi bihurtu zen, militarren eta beste klase indartsuen eraginez, auzo honetan kobratzen zirelako errentak-eta.
Eusko Jaurlaritzak ere aErrenderia, itzulpena onartu du. Baina guk zera uste dugu, inperialismoak ezarri baino lehenagoko izen zaharrera jo behar dela.
HBko alkatea Errenderian, eta 20 kontzejaletatik 6 besterik ez...
Ez da lan erosoa, ez. 6 HBkoak gara, 6 PSOEkoak, 5 PNV koak, 2 EEkoak eta bat PCkoa, orain EEkoekin dagoena. Urte askotako burruka tradizioa dago gure herrian, eta ditugun arazoetako asko jadanik base mailako erakundeetan aztertuak daude. Horregatik esan dezakegu guk daramagula hemen mugimendu gehiena, eta beste talde politikoak horren arauera ibiltzen direla. Eta guk, herri bat era zabal batean jestionatzeko eta frankismoarekiko haustura herri mailan lortzeko kapaz garela demostratu nahi dugu.
Zuen herri monstruo honetan arazorik ez da behintzat faltako.
Ikus dezakezun era ikaragarri honetan pilatuak gauden 47.000 errenderiarrak gara arazoa. "Urbanismo mailan, sekula egin behar ez denaren modeloa da Errenderia", defmitu zuen gizon ospetsu batek. 15 urtetan 15.000 biztanietatik 45.000 izatera pasa gara.
Non sartu dute jendetza izugarri hori? Lurrak han merkeagoak zirelako, eta kontrola txikiagoa, espekuladoreek mendialdean eraiki dituzten auzoetan. Horrela sortu ziren Beraun bere 9.000 biztanlerekin, Galtzaraborda bere 10.000rekin, Agustinas,etab., lehen "ciudad jardin'' ziren lekuetan.
Eta orduan udaletxe berriei toketu zaizue aurrekoen zabarkeria pagatzea.
Pentsa ezazu: orain dela gutxi arte gerra aurreko azpiegitura bera eduki du gure herriak, eta kristoren zerbitzu falta. Donostia eder eta lirain mantentzen saiatu direnak berak izan dira gurea bezalako herrietan langileak pilatu dituztenak.
Ondorioz langileen erantzuna ere indartsua izan da, eta jendea asko mugitu eta organizatu da. Errenderian hirigintza mailan azterketa saionak egin dira eta azkenean Herri Batasuna udaletxean sartzea lortu.
Desastreak, Egin Dituenak Ordain Ditzala
Eslogan radikalak esan bai, baina gero posible al da horiek instituzioetan praktikan jartzea?
Udala herriagandik gertu geratzen da, eta gure jokabidea aski rupturista izan dela eta dela uste dugu hemen. Hirigintza arazoetan lehenik ikusi genuena hau zen; kapitalistek egindako kalteak beraiek pagatu behar zituztela, eta ez langileok. Orduan, bagenituen auzoak kontratistek edo promotoreek urbanizatu gabe utziak. Zer egin?
Pontika auzoarekin hasi ginen: epe bat jarri genien etxeak egin zituztenei beren lanak bukatzeko. Ez zutela egin nahi? Urbanismo lanak Udalak egin zituen eta gero kontua promotoreei pasa. Ley del Suelo delakoa guk egina ez da, baina hala ere holako zirriztu batzuk uzten dizkigu eta gastatu genituen 18 miloietatik 17 behintzat atera genizkien promotoreei.
Ez dugu askotan ikusi holakerik gure inguruan...
Ez, ez, ordurarte sekulan egin gabea zen hori estatu espainolean.
Hori ikusi ondoren ez al dira espabilatu beste auzoak egin dituzten etxegileak?
Bai azkar asko! Agustinas auzoan oraindik obrak egin gabe zituztenek ikusi zuten ze jokabide generaman, eta negoziatzera agertu ziren. Guk ordurako bukatu ez zituzten obren eta bete gabeko konpromezuen azterketa egina genuen. Beraiek kontraproposamen bat egin eta azkenean ados jarri gara: 10 milioi ematen dizkiote udalari, gainera lokalak eta gainera 5.000 metro terreno. Tratu honetatik Udalak garbi 30 milioi aterako ditu.
Galtzaraborda auzoan berdin egitera goaz. Hilabete eman diegu promotoreei beren lanak, bete ez zituztenak, buka ditzaten.
Dagoenekoz eraikiak dauden auzo desastre horiek urbanizazioa bukatzeaz kanpo lanik ez zaizue faltako halere.
Hemendik aurrera egiten dena ere bideratzen lana dago. "Normas Subsidiarias" deitzen direnak egin ditzan arkitekto talde bati eman diogu enkargua, eta horrek gerorako ere ahalmen berria emango dio udalari, zenbait larri "cambio de uso", ezartzeko etabar. Aurrerapena maiatzean egina egonen da.
Gu udaletxetik ateratzen, hirigintzazko ordenamendu guztia bukatua utziko dugu. Eta horretaz gain, udala 600 miloiko inbertsio batean sartu da urte hauetan.
Arazoak Konpontzeko Erabaki Sendoa
Zer gertatu zitzaizuen tabernariekin, batzuek ez zizuetela zerbitu nahi-eta?
Azken urteotan taberna, pub eta holako asko sortu zen, ia kontrolik gabe, eta auzo elkarteak kexu ziren: soinu gehiegi egiten zutela, ordurik ez zutela errespetatzen,... Guk nagusiekin hitz egiten genuen, bainan alferrik.
Azkenean, aspertu ginenean, albistea pasa genien: multak jarriko genituela, 5.000koak eta bigarrenean 10.000koak. Eta berean segitzen bazuten itxi egingo genituela. Batzuek ez zuten kasurik egin, eta hola astebetean zazpi itxi genituen.
Alde horretatik guk gure asmoak oso garbi dauzkagu: udalaren burujabetza defenditzen dugu, herri barruko arazo guztiak dira herriak konpondu beharrezkoak.
Drogazale batzuk harrapatu zenituztela-eta istilurik frango sortu duzue horrekin ere.
Errenderian eta inguruan droga asko zebilen eta dabil, eta inork ez zuen deus esaten. Gure asmoa ez zen inor espetxeratzea izan. Bakarrik, jendeari arazoa zein larria zen ager erazi nahi geniola, eta norbaitek manipulatzen zuela. Hamar-dozena bat harrapatu genituen, ekarri, haiekin hitz egin eta utzi egin genituen. Lehen aipatu dizudan soberania munizipal horren barrenean.
Hemen LSD, heroina etabar erruz sartzen dute, asko eta merke. Eta drogodependentziaz gaiso daudenei laguntzeko, Diputazioarekin batera, arazo horientzako etxe bat zabaltzera goaz Beraunen. Familiarrek ere bestalde eskatu dizkigute lokalak bilerak-eta egiteko. Granja edo baserri bat jarri nahiean dabiltza gaiso horiek "deskolgatzeko".
Langabeziaren arazoan ez dakit udalek zenbat egin ahal izanen duten.
Zerbait bai. Eusko Jauriaritzak horretarako fondo bat sortu du, eta 40 milioi egokitu zaizkio Errenderiari horietatik. Arazoa zerean sortzen da: diru horrek sorerazten dituen lanpostuen banaketarakoan.
Kontrol komioak hor daude, ELA, CCOO eta UGT barruan direlarik.
Errenderian lehendik zegoen martxan langabeen batzordea, eta gure ustez horien batzarreak kontrolatu behar zuen diru horren erabilkera. Gorabeherak orduan zentrale maioritario horiekin sortu ziren, bainan azkenean gure iritzia onartu zuten.
Lanik gabeek egin zuten beren batzarrea, eta beraiek erabaki zuten nortzuk ziren beharrik haundiena zuten 140 horiek, ofiziotan banatuta, noski: hainbeste harotz, hainbeste hontako,...
Eta nola agertu zen komunikabideetan Errenderiko alkateak lana HBkoei ematen ziela eta hori guztia?
PSOEk zabaldu zuen panfleto bat izan zen. Dena dela, bera ez beste talde guztien artean "querella criminal", bat jartzea erabaki zuten udaletxean. Hori da gezurra denaren aprobarik haundiena, eta langabeen asanbladan esango dizutena galdetzen badiezu.
Dirua iritsi zen, halere, azkenean Gasteiztik, eta Euskao Jaurlaritzakoek ere aitortzen dute oso ongi eraman dela bere erabilkera Errenderian.
Errenderia batean 140 laguni lana ematea ez da izugarria, daguen langabeziarekin.
Begira, arazo hori ez dugu guk sortu, bainan guk ere gure egin nahalak egin nahi ditugu diruaren nolabaiteko bir-banaketa bat lortze aldera. Irabazten dutenek ordain ditzatela zerbitzu publikoak, eta lanik gabe daudenek zerbitzu horik dohan: autobusak, udalaren zergak, benefizentzia hobetu,...
Gure Problema Guztiak, Geuk Konpondu
Mozio politikoekin beste lekutan sortu ezin duzuen makina bat istilu sortuko zenuten udaletxean.
Guretzat, herriari interesatzen zaion edozertaz hitz egin behar da udaletxeetan. Salvadorretaz mozio bat aurkeztu genuen. PNVkoek holakorik ez zutela eztabuidatuko. Egun haietan ordea Diputazioan Iberdueroren aldeko mozio bat zegoen eztabaidan, eta ixildu egin behar izan zuten. Azkenean gurea atera zen aurrera.
Gero ikusi duzu Europako Demokristauek, PNV barruan, nola atera diren Salvadorrekin. Noski, gauza bat da Alderdiko burukide izatea eta erabakiak geopolitikaz-eta hartzea; eta bestea herrimailan mugitzen den militantea, egunero bere lagunekin tabernan aurkituko dena.
Presoen arazoak eztabaidatzen direnean hori nabarmenago agertuko da.
Jakina. Ez da "terrorismoa", hor goian dagoen hitz borobila, eztabaidatzen. Errenderiko presoen, Pikabearen, Arozenaren eta beste guztien askatasuna eskatzen da. Hor PNVkoak ezin dira kontra atera. Horietako batzuen gurasoak betidanik dira alderdikoak, asko lagunak,... oso gertu geratzen dira. Bere preso eta errefuxiatuak hainbesteak behin bisitatzeko erabakia hartua dauka udalak.
Udal burujabetza eta soberania hainbeste aipatuz norbaitek farre eginen du.
Herritarrei dagozkien arazo guztietan udalak sartu behar duela uste dugu, herritar guztiek. Hori, bestalde ez da gaur guk asmatua. Sabino Aranak ere soberania munizipal hori aldarrikatzen zuen. Eta berak sortu zuen alderdiaren organigraman, Errenderiko Uri Buru Batzarrekoek Bilboko UBBkoek haina agintzen zuten.
Udeletxean barnean jarraitzea interesgarria al da Herri Batasunarentzat?
Nik neurea esango dizut: bai! Udal-lanetan sartuak egotea egoki deerizkiot, herriaren interesak defenditzeko balio duelako, behar den lekuan gauzak behar bezala salatzen, arazoak ongi jestionatzen eta ruptura alderako ekintzak eramaten gaitasuna badugula erakutsi behar dugulako.
Baina, oso ongi jakinez lan horretan sartzen direnek koerenteak izan behar dutela, nora eta nola joan nahi duten argi eduki behar dutela. Koerentzia horren barruan lehen mailakoak dira egiten denaren trasparentzia eta berri ematea.
Jendea kontent al dago zuen lanarekin?
Errenderiko HBk aztertzen du bere lana eta egokia dela uste du. Gure bidea garbia da eta informazioa ere ematen da. Jendeak hori baloratuko duela uste dugu. Egun batean jendeak popatik hartzera botatzen gaituela? Behar baino azkarrago joan garen seiñale izanen da. Hori dudarik gabe esaten dizut. Egiten ari garena eta gure bide osoa ongi aztertu ordezl norLaitek komunikabide batzuetako kanpainei kasu egiten badie, beretzat okerrago. Nahi duenak bai enteratze ko eta bai parte hartzeko bideak ba ditu.
Eta zer pasako da azkenean autopistarekin?
Autopista libratzea Errenderiako egoera zuzentzeko lehenengo pausoa da, beharrezkoa. Horretaz mintzaldiak, azterketak, okupazioa,... egin ditugu, kontzejalok gure kotxeekin joanda. Euskal Legebiltzar ego Parlamentuak ere onartu zuen askatzea, baina azkenean ez dira ados jarri Europistas eta Eusko Jaurlaritza.
Guk esaten diegu espropia dezatela, guk gure herrian batzuei egin diegun bezala, eta berriketak uzteko. Gipuzkoa erdiaren egoera dago hor jokoan. Baina Eusko Jaurlaritza atzera egiten hasi dela uste dut.
Donostiarako beste autobia bat ere proposatu du norbaitek
Autopista %9an besterik-erabiltzen ez denean? Ez, ez, holako astakeriarik ez dugu ametituko. Autopista behar da bere peajetik askatu.
Noski, beldur dira: orain Errenderikockin eta gero Eibar eta Ermuakoekin. Begira, interes politiko eta ekonomikoak hor egongo dira, baina gauza bat egin behar denean egin behar da.
ARTASO
4-6

GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakUdalak
GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakHB
PertsonaiazOLAIZOLA2
EgileezARTASO1Politika

Azkenak
2025-02-20 | Gedar
Gasteiz eta Burgos artean AHTa eraikitzen hasteko lanak, aurrera

2.000 milioi euroko kostua izango dute AHT Madrilekin eta AVE trenarekin lotzeko aurreneko lanek. Asteburuan egin dute manifestazio bat Iruñean, AHTa eraikitzeko obretako esklabotza-baldintzak salatzeko.


2025-02-20 | Xuban Zubiria
Friedrich Merz kontserbadorea, Alemaniako hauteskundeak irabazteko faboritoa

Olaf Scholz lehen ministro sozialdemokratak berde eta liberalekin zuzendutako “semaforoaren” gobernu koalizioa hautsi zen urte amaieran. Igandean Alemaniako kantziler berria aukeratzeko hauteskunde orokorrak izango dira, eta, inkesten arabera, kontserbadoreen... [+]


Leonard Peltier: “Azkenean libre naiz, gaurkoa egun ederra da”

49 urte preso pasa ondoren, libre utzi dute Leonard Peltier AEBetako ekintzaile autoktonoa. Otsailaren 18 honetan heldu da bere senide eta lagunen artera 80 urte dituen preso-ohia.


Zinegile baten “Israelen aurkako diskurtsoa” ari dira ikertzen Alemanian

Berlinale zine jaialdian gertatu da joan den asteburuan. Jun Li zuzendariak, Queerpanorama lan berria aurkeztu zuenean, printzipio ideologikoengatik Alemaniara ez joatea erabaki zuen Erfan Shekarriz aktore irandarraren testu bat irakurri zuen oholtza gainean: "Ibaitik... [+]


Migratzaileak delinkuentziarekin lotu eta mugen kontrola areagotzearen alde egin du Pirinio Atlantikoetako prefetak

Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]


Kanibalismoa bizirauteko

Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte. 

Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]


Aliatuen errekorrak

Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]


Zer gertatu da DBH 2n? “Ezohiko bi jaitsiera handi” nabarmendu ditu ebaluazio diagnostikoak zientzia eta gaztelanian

Matematika, zientzia, euskara, gaztelania eta ingelesa konpetentzietan EAEko ikasleek duten maila neurtzen duen ebaluazio diagnostikoaren emaitza festan, 13-14 urteko ikasleek zientzia eta gaztelanian izan duten deskalabrua "zuhurtziaz" gogoetatzeko beharra adierazi... [+]


Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Donostiako emakume batek salatu du Ertzaintza bere aurka oldartu ostean ZIUan amaitu zuela, konorterik gabe

Emakumearen familiako kideek jarri dute salaketa Bilboko Kolonbiaren kontsulatuan. Otsailaren 1ean jasan zuen erasoa, Donostiako Manterola kaleko diskoteka baten atarian. Hainbat testigantzen arabera, konorterik gabe egon arren berari kolpeka jarraitu zuen ertzain batek.


La Furia. Mimoa eta indarra
“Cascante Euskal Herria bada, zergatik ez dira jotak euskal kultura?”

Ilezko prakak, gerritik oinetaraino, latexa besoetan eta soinean, eta adatsa laranja gori. Horrela aurkeztu du La Furiak bere bosgarren lan luzea: Ultra. Horrek guztiak ederki islatzen du rap abeslariaren apustua: dena eman, bere irizpideen arabera.


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Hidrodukto batek zeharkatuko du Aiaraldea?

Petronorrek adierazi du asmoa duela hidrogenoa ekoizteko lantegia abiatzeko Bilboko Portuan eta erregai mota hori Tubacex, Tubos edota Vidrala enpresetara heltzeko, beharrezkoa izango dela hidroduktoa eraikitzea.


Hirigintza araudia malgutu eta etxebizitzen eraikuntza sustatzeko dekretua sinatu du Jaurlaritzak

Etxebizitza berrien promozioak ez atzeratzea da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen dekretuaren helburu nagusietako bat. Zentzu horretan, udalei "autonomia" gehiago emango diela ziurtatu du Denis Itxaso sailburuak.


Eguneraketa berriak daude