Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara,
jarrai dezagun txikitik eragiten.
Aulesti Abesbatza eta antzerki taldearen hiztoriari buruz xabin Kortabitarteri elkarrizketa
Aulesti Abesbatza Eta Antzerki Taldearen Historia
Udaletxeko kultur aretoan bildu naiz AULESTI taldeko 7 lagunekin (orotara 40 izanik). Bere historiagatik ezagutu ahal izango dugu bere egungo egoeraren zenbait ezaugarri, Irakurlea geroxeago ohartuko den bezalaxe, AULESTI taldearen jokabide nagusiena aintzinan kokatua dago.
Gehien informatzen nauena AULESTI taldearen zuzendari trebe eta gazte KORTABITARTE Xabin da, bere taldekideek zuzenketa aberasgarriak luzatzen dizkiotela noizbehinka.
Aurtengo urtarrillan, Amuriza Xabier, bere ia eguneroko Arrano Belttaren hegadatariko batetan AULESTI taldeaz aritu zen Eginen, Antzerki Taldeak Herrietan artikuluan. Aulestia izendatu badugu Euskal Herri guztiko antzerki taldeen adibidetzat har ezazuen, dio halako batetan Amurizak.
1977an talde dexente bat antolatu zen Aulestin, Gabonak sasoian ohizko abesti batzu erabiltzeko kitarraz eta abarraz lagunduta. Urte asko igaro ondoren, talde berria agertzen hasten da. 1972an gaur oraindik ere herriko bikario den Kortabitarte Emilio jaunak euskeratutako antzerki bat prestatu zen Aulestin. Antzerkia Camus idazle handiarena zen, « Les Justes» edo Zuzenak. ``Antzerkia publikoan estrainatu behar zuten baino egun bi lehenago, herriko alkateak jakin erazi zien goardia zibilen partez antzerki hori ematea debekaturik zegoela», esaten du Amurizak. Orduko antzeslaritariko asko oraintxe ere AULESTI taldean aurkitzen dira lanean. Taldea lurrazpian zehar ibiliz gero, berragertzen da beraz ba.
Herri hontan, antzerki tradizio handia dago. Urtero urtero Erregegunean antzerkia egiten omen zen. Garai hartan, beste euskal herri askotan ere antzestu ohi zen, eta Erregegunean preziso. Hori, bada, urteberri aldean; eta Urtezaharraldean Gabonetako kantak izaten omen ziren. Euskal kulturaren baratzan honelako ekintzak iraunkorrak ez ezik, adierazkorrak ditugu.
Aldi hartan, baita ere, beste kultur lan batzutan ibiltzen da AULESTI taldea. Gehienbat, herriko ikastola sortu berri xamarra indartzen, modu askotako laguntza eskeiniz. Eta gaur ikastolak Eskola Aurrea eta Oinarrizko Heziketa Orokorreko 3. Maila dauzka, orotara 32 haur hartuz, 750-755 biztanleko herrian.
1978an, aurreko urtean osotutako abesbatza (bi abotsetara) indartzen da: lau abotsetara abesten da ("Oi Ai Gauaren Zoragarria" ta bestatzu), herrian bildutako dirua ikastolaren alderako da eta herritik kanpo irtetzen da Ondarrura joanaz. Lan hauen ondoren, erabaki berritara jotzen du abesbatzak: aurrera jarraitu? urtean zehar ere laneginaz ordea.
Horrelaxe, berriki Markinako fraidetegian hil den Aita Ugartetxea Jose Domingoren Meza, Aita Madinaren Aitagurea eta beste zerbait gehiago ere aurkezten ditu Abesbatzak herriko elizan, Sanjoanetan. 1979an.
Orduan, Amoroton ospatzen den Leatarren Egunean parte hartu zuen AULESTI abesbatzak, beraren estreinaketatzat eman daitekelarik abestaldi hura. Debako GOAZ antzerki taldea etorri zen Amorotora, eta atsedenaldian abesbatzak abestu zuen.
Urte hartako Gabonetan ere abestu zuen AULESTlk, noski! Eta krisialdi berri bat ezagutu, gainera. Abesbatz bezala aurrera egiteko modukoa ez zela bera konturatu zen: Aulesti herri txikian abesbatz bat urte osoan gordetzerik ezinezko zen; profesionalizatzea ere ezinpentsatuzko zen. Bizirik jarrai nahi bazuen, abestuz gainera beste zerbait egin behar zuela argi eta garbi ikusi zuen AULESTI taldeak. Tradiziora begiratuz, irtenbideari antzeman zion: antzerkia egin, abestuz batera.
Azkenengoz herrian ikusi zen antzerkia 1978an izan zen, Amurizak zuzendua. Antzerkia, Etxaniz Nemesioren "Izeko Aberatsa" zen. Amurizak berak egindako beste abesti batzu erantsi zizkion idazlanari. Antzerki hau aukeratu aurretik, zer zegoen ikusten ibili zen AULESTI taldea. Azkuerenak ("Los Chimberos" estanpak,...), Larzabalenak eta bestatzuenak aztertu ziren, eta ez zuen bat bederen onhartu, abestu eta antzeztu egiteko ez zitzaizkiola egokiak iruditu.
Giro hortantxe erabaki zuen AULESTI taldeak Monzonen `rMenditarrak» antzerkia antzestea. Hau ere ez zen egokia aldi berean abestu eta antzesteko baina bere mezuagatik gaurkotzeak pena merezi zuela pentsatu zen.
«Menditarrak» Antzerkiaz
Zergatik aukeratu zenuten "Menditarrak"?
KORTABITARTE: Gure taldearen historiaz lehenxeago jardun garenean esan dizut Monzonen antzerkiak agertzen duen mezuagatik aukeratu genuela Menditarrak.
-Mezua, berriz, hauxe da: Monzon nor zen denok -daukagu gogoan, eta bere antzerkian kezka eta prolema nagusi bat nabari da, hots, Euskal Herriaren egoera, euskaldunen arteko ezinikusiak eta hasarreak moldatutakoa. Guzti horren atzean indar arrotz bat, inperialismoaren indarra, dabil herri zahar honen pausoak zuzentzen. Eta indar hori Mari Gaizto sorginak sinbolizatzen du.
Nahiz ia laster 30 urte bete Monzonek antzerkia idatzi zuela, bere mezuak gaurkotasun handia dauka gure ustetan.
Bada beste arrazoi bat ere gure aukeraketarako: antzestuz batera abestu egiten du AULESTI taldeak, eta Monzonen "Menditarrak" antzerkia musikaz ornitzea ez zitzaigun gauza zaila gertatu.
Beste arrazoi bat ere eman behar dizut: era klasikoan egina dago Monzonen "Menditarrak" eta horixe iruditu zitzaigun egokiena publikoarentzat.
Nola moldatua dago "Menditarrak" antzerkia?
Antzerkia lapurteraz idatzi zuen Monzonek, eta nik moldatu dut euskara batura.
Hiru zatitan idatzi zuen bergararrak. Lehenengoak, 13 agerraldi dauzka, eta 3.a neuk gehitua, zergatik geroago esango dizut. Bigarrengoak, 7 agerraldi. Eta hirugarrenak, 8 agerraldi.
Lehenengo zatiko 3 agerraldia horregatik erantsi nion antzerkiari: bere mezua gure artean indartzeko, mendigoizale gazte batzu ipintzen dira artzai txabolen tartean, "Nere Aitaren Etxea" abesten dutela.
Azkenik, musika erantsi diogu. Batzutan, Monzonen poemak musikaldu ditugu; bestatzutan, abesti herrikoiak sartu dizkiogu ere. Musika armonitzaketa joan den uztailean ustegabean hil zen Markinako Xemein abesbatzaren zuzendariak, Lauzirika Jose Luisek, burutu zuen.
Zein kritika egiten diozue "Menditarrak" antzerklari eta egileari?
Denok dakigu Monzon ez zela antzerkigile brillantea, ez eta ere literato nagusia, olerkigile hobeagoa baizik. Halere, idatzi zuenagatik, kontutan hartu beharko dira literaturan bere antzerki lanak, arlo honetan beste askotan bezala, oso gutxi idatzi delako. Gutxi dagoenean, gehiago estimatzen da dagoena!
Baina Monzonen meritu handi bat, idazle bezala, zera da: jende xehearengana, egunerokoarengana heltzeko, hubiltzeko zuen aparteko errextasuna. Eta errextasun hori " Menditarrak" antzerkian bista bistan dago.
Zein tokitan aurkeztu duzue «Menditarrak»?
Aulestin: 8Iko urtarrilean estreinaketa. Jende asko butu zen, eta beste behin egiteko eskatu zigun.
Markinan: guraso elkarteak eskatuta, karnabal garaian Vera Cruz.ikastolan,
Ondarrun: Zubi Zahar Ikastolan,
Auiestin: Bi aldiz,
Gernikan: Scout taldeak eskatuta,
Zaldibarren, Etxabarrian, eta Ereñon.
Denetan jendea gustora egon da. Antzerkia aurreratzen doan denbora berean, publikoa gehiago interesatzen da. Jendearen harrera onak bakar bakarrik pozten gaitu, berarentzat ari baikara lanean.
Ager iguzue hemendik aurrera egin nahiko zenuketena
Tradizioa ezagutu eta jaso, egungo euskal kulturgintzan zabalduz.
Antzerkia hain baztertua daukagunez, berrindatu.
Aulesti herri mailan, jendea batu eta lanean elkartuta eduki. Antzerki abestu honen bidez ederto burutu abal izan dugu horixe. Bestela, ez ginateke horrenbeste elkartuko herritarron artean.
Taldeari eutsi nahi diogu. Hortarako lan asko egin behar dugu, eta ari gara egiten. Baina, kanpotik deitu behar gaituzte gure lanean jarraituko badugu. Jendea herrietan antzerkiaz ere geróz eta gehiago arduratzen joan dadin eskatzen dugu. Baita eskatzen diegu erakundeei Euskal Herrian antzerkiaz zuzen zuzenean arituko den erakunde indartsu bat izan dezagula nahiko genukela.
Joxe Martin Apalategi
31-32
GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakAULESTI
GaiezKulturaMusikaAbesbatzakTaldeak
PertsonaiazKORTABITAR1
EgileezAPALATEGI1Kultura