HABEren lehenengo labekada


2021eko uztailaren 27an
HABEko arduradunei elkarrizketa

HABEren lehenengo labekada
Bertako Arduradunekin Hizketan
Gure aurrean HABE (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea) delakoaren hiru arduradun ditugu. JOXE JOAN G. de TXABARRI, HABEko zuzendaria; PELLO ESNAL, HABEko zuzendariordea; eta JOXE LIZARRALDE, bertako hizkuntz arduraduna. Izan ere, bertako euskaltegietan lehen ikastaroa bukatu da, eta hortik aterateko erresultatu eta beste zenbait gauzataz mintzatzeko aukera hartu dugu.
Oraingoz ikasle eta irakasleen eritzia eskatu gabe, HABEko arduradunengana jo dugu, beraiei hitza emanez. Gero gerokoak, eta konforme ez dagoenari, hitza.
ARGIA: Zer nolako erresultatuak jaso dira lehen promozio honekin?
TXABARRI: Guk Irailean ireki genituen zazpi euskaltegi, guztitara matrikulatu ziren 810 ikasle, eta horietatik irten, bukatu, 660k egin dute. Demagogia ez egiteagatik, garbi esan beharra dago, ikasle horiek nahita ez zirela zerotik hasi; kontutan izan behar da 350 ordu eman direla, eta horrek esan nahi du goi mailako ikasleak hartu zirela nahita. Erabaki politikoak irailean hartu zirelako, aukera egin genuen lehenengoa motzagoa egin. Eta garbi esan behar da aldeko faktore inportante bat dagoela hor.
Gure Euskaltegiak Ez Dira Inolako Panazeak
ARGIA: Eta datu edo zenbaki horietatik zuek zein konklusio atera dituzue, piska bat aurrera begira?
PELLO ESNAL: Lehendabiziko konklusioa zera izango litzateke: munduan zehar egindako esperientziak hemen ere aplika daitezkeela, hau da, euskara 600 ordutan ikasterik badagoela, euskara ez dela halako hizkuntza arraro bat etabar. Bide horretatik antolatu dugu bigarren ikastaroa, hau da, 600 ordutakoa izango da, 500 euskaltegian sartuz, eta beste 100ak bakoitzak bere etxean. Noski, inportanteak dira norberak bere etxean sartu behar dituen ordu horiek. Bakoitza jabetzen denean lan pertsonalak duen garrantziaz, mementu horretan badirudi hasten dela halako bizkortze bat euskara ikasteko prozesuan.
ARGIA: Beste konklusiorik edo?
PELLO ESNAL: Bai, bigarren ondorio bezala atera genezake oso garrantzia handia duela norberaren jarrerak, norberaren lan pertsonalak. Noski, gure euskaltegiak ez dira -besteak ez diren bezala– inolako panazeak, bakoitzak egin behar du lana, eta bakoitzak lan egiten duen neurri horretan euskaldundu egiten da. Badirudi zenbait jende etorri zaigula mirari eske. Eta hemen miraririk ez dago, hemen lan pertsonala dago. Ez metodoan, ez tresnetan, ez telebistan, bakoitzak egin behar duen lan horretan baizik.
Hiru Edo Lau Urte Behar Ondorio Garbiak Ateratzeko
ARGIA: Irakasleen aldetik, kritikarik jaso al duzue, zein inpresio jaso duten edo?
JOXE LIZARRALDE: Beno, haseratik esan behar da ondorio hauek guztiz probisionalak direla; ezin daiteke lau edo bost hilabetetako esperientziaren ondotik ondorio finkorik atera. Joan den astea bildurik pasa genuen irakasleok eta hemengo langile guztiok, eta hori ikusi genuen argi eta garbi. Alegia hiru edo lau urte beharko direla ondorio garbiak ateratzeko.
ARGIA: Bainan irakasleek nola ikusi dituzte haserako lau hilabete hauek?
JOXE LIZARRALDE: Nik uste dut kritikak–bataz beste– nahiko positiboak izan direla, betiko hasierako oztopoak kenduta jakina. Nik esango nuke irakaslegoak nahiko optimista hartu duela.
PELLO ESNAL: Hor bi talde ikusten dira: optimistak eta hain optimistak ez direnak. Orduan, optimista direnek esaten dute nahiko erraza dela, edo behintzat 500 ordutan ikas daitekeela. Pesimistek esaten dute 800 ordu ere behar direla. Dena dela, hori konstatatu gabe dago, eta horretara goaz hain zuzen bigarren ikastaro honetan, 500 ordutako ikastaro batek zenbateraino eman dezakeen.
ARGIA: Eta ikasleen aldetik? Ba al dakizue gustora ala ez gelditu diren?
JOXE LIZARRALDE: Nik azterketetan ikusi dudanez, ikasleak badirudi gustora ibili direla, Hondarribiko internadoan behintzat. Nahiko esperientzia berezia da, bainan... jakina, badaude beti bai beraiek saiatu ez direlako bai taldean integratu ez direlako, nahiko erreta daudenak.
Hemen Ematen Den Euskara Oso Oinarrizkoa Da
ARGIA: Bukatu dutenekin ere, ordu batzu sartuz segitzeko asmoa omen dago. Zergatik hori?
PELLO ESNAL: Hor gertatzen da, bukatu dutenen artean, esaten digutela ez ote jendea dugun lehenbailehen bidaltzen euskaltegietatik. Eta horrek esan nahi du, alde batetatik jendea gustora egon dela eta benetan ikasi egin duela. Eta orduan gertatzen da nahiz eta aprobatu beste maila altuago bat eskatzen dutela. Eta soluzio bat aurkitu dugu, hemendik aste saindura arte egunoro hiru ordu uste dut etortzen direla. Justujustu aprobatu dute eta gehiago nahi dute.
ARGIA: Horrek esan nahi al du ez dela euskara nahiko ikasten?
PELLO ESNAL: Kontutan izan behar da hemen ematen den euskara dela oso oinarrizkoa. Zenbaterako euskara den, ez dakit... hor beharbada eranskin bat jarri beharko zaie sei hilabetetako ikastaro horiei.
JOXE LIZARRALDE: Hor problema dago HABEk mugak non jarri behar dituen. HABEren helburua akademikoak ateratzea den, edo ez dakit... muga non jarri, hor dago problema.
ARGIA: Izan ere, beste puntua litzateke horixe. HABEko arduradunek esan bezala, azterketa gainditu dutenak euskaldunberritzat jo behar ditu gizarteak, hau da, berreuskaldundu bezala konisideratu behar direla. Hori noraino gertatzen da benetan? Ikaslea horretaz konbentziturik ateratzen al da? HABEko esperientzian, lortu al da ikasleak euskara ez jakitearen konplexua bazter dezan?
PELLO ESNAL: Beharbada, hori gauza psikologikoa da, ezta? Eta soziologikoa. Badaude batzu euskara gatxi jakinda beren burua euskaldunberritzat jotzen dutenak, eta beste batzu alderantziz. Badago ere beste arrazoi soziologiko bat. Badago jendea nahiz eta euskara gutxi jakin gizarteak euskaldunberritzat jotzen dituena. Orduan, ez dakit. ..
Soluzio Magikorik Ez Dago
ARGIA: Bainan orain arte –eta hortik kritikatu izan zaie orain artekoei– ikasle gehienek ikastaro guztiak bete ondoren beti pentsatzen dute ez dutela behar bezala menderatzen euskara. HABEko ikastaroetan hori ere nabari al da?
JOXE LIZARRALDE: Eske hori ez da HABEren problema, hori da gizartearen problema. Hori da euskara ikasi duen batek, oinarrizko euskara nolabait menderatu duen batek, zer nolako integrazioa lortzen duen gizarte honetan. Beno, nik esango nuke bakoitzaren problema dela azkenik. Jakina, gero herri mailan konpondu beharrekoa, bainan esan nahi dut ikasle batek, euskarazko oinarrizko ezagupena hartu ondoren, berak ikusi beharko duela jarraitu nahi duen edo zer egin nahi duen bere euskararekin. Hor, ez dakit... soluzio magikorik ez dago. Norberaren motibazioak eta arrazoiak oso inportanteak dira.
ARGIA: HABE sortu aurretik izan zen esperientzia kontutan hartuz, zein akats gainditu nahi izan zenituzten? Zein aportazio berri egin nahi izan zenituzten?
JOXE LIZARRALDE: Nik uste dut hemen HABEk ekarri duen berritasunik handiena izan dela egunoro bost edo sei ordu sartzea euskararen ikaskuntzan. Eta horrek noski metodo guztien eraberritze bat eskatzen du, zeren orain arteko metodoak ez. daude horrelako martxa batetarako pentsatuak, eta horrek planteiatuko digu, edo metodo berri bat egitea, edo behintzat dauden metodoak beste modu batetara enplegatzea. Beraz, ikusi dugu honek beste dinamika batetan sartzen gaituela, orain arte ez dugu sekula horrelako martxa batetan ikasi.
Prozesuak Bizkortu Egin Behar Dira
ARGIA: Eta gaur egun funtzionatzen duten beste euskaltegiekin, zein desberdintasun legoke?
JOXE LIZARRALDE: Nik ez dut uste gonbarazio hori egin denik ere, datu zehatzik ateratzeko moduan behintzat...
PELLO ESNAL: Dudarik ez, badirudi egunoro bost edo sei ordu sartzeak badituela ikaragarrizko aldeak. Ezin dena egin da euskara luzatu sei urtetako prozesu batetara. Euskara sei urtetan ikastea proposatzea gauza gehiegi luzatzea da eta jendea ez dago broma horietarako. Orduan egin behar dira prozesuak ahalik eta gehienak bizkortu. Zenbat eta bizkorragoa izan prozesua, orduan eta motibatzaileagoa da. Dena dela, ez du horrek esan nahi HABEk bide bakarra segituko duenik. Datorren urterako prestatuak dande hiru ordutakoak ere antolatzea.
ARGIA: Eta ez al duzue uste hiru eta sei ordutako ikastaroak besterik ez antolatzeak mugatu egiten duela HABEren ikaslegoa? Hain zuzen ere, lehen ikastaro honetan parte hartu dutenetatik %83 langabetuak dira, eta %64 lizentziatu eta maisu-maistrak. Intentsibotasun horrek ez al dio galerazten zenbait helduri euskeraren ikaskintza?
PELLO ESNAK: Noski, hor dago egunean zortzi ordu lan egiten duen jendea, eta euskara ikasteko egunean bi edo ordu bakarra besterik ez duena euskara ikasteko.
JOXE LIZARRALDE: Horrek esan nahi du HABE ez dela soluzio magiko bat Euskal Herri guztia urte gutxitan euskalduntzeko. Hiru edo sei ordu sartzerik ez daukanak oraingoz martxa honetatik kanpo gelditzen da. Horientzat beste bide batzu bilatu behar lirateke. Ez dut uste pentsa daitekeenik HABE orain euskalduntzearen panazea bezala. Nik uste dut erakunde sendo bat dela, bainan beste eremu batzutara ez da iristen oraingoz.
Habe Ez Da Jendea Mobilizatzeko Erakundea
ARGIA: Eta ikastaro intentsibo horiek ankeratzea premiaren arauerakoa izan al da?
TXABARRI: Ez, lehentasunaren arauera, hau da, erresultatu azkarrenak eta begibistakoenak bertatik ematen direlako. Erakunde hau helduak alfabetatze eta berreuskalduntzerako dela, eta ez jendea mobilizatzeko, horrek daukan konnotazio guztiarekin. Pentsatzen dugu jendeari eman behar zaiola aukera bat euskalduntzeko eta alfabetatzeko, eta bilatu behar da biderik azkarrena eta ekonomikoena komunitatearentzat.
ARGIA: Eta hiru eta sei orduteko ikastaro horien bidez iristen ez dituzen pertsonengana heltzeko beste biderik jartzeko asmorik ba al duzue?
TXABARRI: Printzipioz, hiru urtetarako plana egina dago, eta horretan hiru eta sei ordutako moduloak sartzen dira bakarrik. Hor galdera da: euskara ikasi nahi duen pertsona batek, ezin al dezake erabili eskaintzen diren hiru ordutako moduloetatik batere, ala "la ley del mínimo esfuerzo" horrekin ikas al daiteke euskara? Jendea engaina genezake? Galderak dira. Hau da, jendeari esaten badiozu, "zu. etorri hona ordu bete astean hiru egun", eta hiru egunetatik bat huelga da, beste ordu erdi bat jan egin dugu, eta horrela ez dago ezer egiterik. Badaude minimo metodologiko batzu, hau da ikasle batek kurtso batetan 80 ordu sartu baditu ez duela ezer egin! Esperientzia guztietako konklusioek diote gutxienez ikastaroko 200 ordu behar direla.
ARGIA: Eta bukatzeko zer asmo dago alfabetatzeari buruz?
TXABARRI: Beno, hor talde bat dago lanean, eta gure asmoa da irailerako alfabetatze programatzea. Orain arte atera den bidea izan da alfabetatze hiru bidetatik programatzea. Bata, alfabetatze gramatikala, orain arte gehien erabili dena. Bestaldetik, irakurketa errazen bidezko alfabetatzea, alfabetatze gramatikalaren aurrean atzera egiten duen jendearentzat. Eta bukatzeko, hirugarren bide bat hizkuntza berrikasten litzateke, bai bait dago jende bat euskalduntzeak daraman prozesu bera alfabetatzerako behar duena. Orduan, hiru bide horiekin programakuntza aterako da irailerako, eta horrekin batera ere aterako dugu, noski, beste alfabetatzeko saioak ematen dituztenek zer subentzio izango dituzten, nolabait euskalduntzearekin jarraitu den dinamika berdina jarraituz.
J. L.
28-30

GaiezHizkuntzaEuskaraAlfabetatzeHABE
PertsonaiazGONZALEZ D1

Azkenak
Martintxo Etxauri: “Sare toxikoen aurrean Mastodon dugu alternatiba”

Mastodon, gizarte sarea eta mikroblogintza zerbitzua da. Eugen Rochko alemaniarrak sortu zuen 2016. urtean. Software librean oinarritzen da. Azkenaldian, norbanako eta erakunde frankok bertan saretzea erabaki dute. Elkarren artean komunikatzen diren egitura independeteez... [+]


Eskola kirola vs klubak eztabaida, pil-pilean

Kirol klub batean aritu nahi duen haurrak ez duela zertan Eskola Kirola egin dioen epaiari helegitea jarriko dio orain Gipuzkoako Diputazioak. Umeak nahi duen kirola aukeratzeko askatasuna batetik, helburu hezitzaile eta integratzaileak bultzatzen dituen eredua bestetik,... [+]


2025-01-29 | Sustatu
Deepseek AA txinatar harrigarria (eta bikaina euskaraz)

Albiste bihurtu da Deepseek adimen artifizialeko sistema txinatarra azken egunetan. Zabaldu denez, eredua askoz merkeagoa da garapenean eta kontsumoan, baina Claude edo ChatGPT iritsi diren mailara jauzi bat egin du. Gainera, lizentzia libre eta doakoaz banatu dute... [+]


2025-01-29 | Julene Flamarique
Euskal Herriko II. Ekotopaketak aurkeztu ditu Jauzi Ekosozialak

"Ekologismo berria indartzen jarraitzeko eta aldaketa posible egiteko" helburuarekin antolatu dituzte. Arrasaten burutuko dira, martxoaren 28an eta 29an.


2025-01-28 | Julene Flamarique
Nafarroako Emakume Gazteen kontrako Sexu Indarkeriari buruzko I. Azterketa
Erradikalizatzen ari den matxismoari aurre egiteko fokua gizonengan jartzea proposatu dute

Sexu-erasotzaile gehienak biktimaren inguru sozialekoak direla eta “kaleko bortxatzaile mamuaren ideiatik” aldendu beharra dagoela nabarmendu du Nafarroako Emakume Gazteen kontrako Sexu Indarkeriari buruzko I. Azterketak. Ikerketak gazteengan jarri du arreta,... [+]


2025-01-28 | Leire Ibar
La Cumbre Donostiako Udalaren esku uzteko eskatu dute elkarte memorialistek

Memoria Demokratikoaren Legea bete eta Lasa eta Zabala bahitu eta torturatu zituzten Donostiako La Cumbre eraikina memoria historikorako gune bihur dezaten exijitu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Jauregia 2023an Donostiako Udalari utzi behar zion estatuak, baina prozedura... [+]


DeepSeek
Txinari inbidia: gerra komertzialak adimen artifiziala du izena

ChatGPT ez da dagoeneko "hainbesterako". Lehiakide biziago, eskuragarriago eta merkeago bat jarri zaio parean AEBetako eta mundu mailako liderrari: enpresa txinatar baten eskutik ikusi du argia DeepSeekek. Dantzan jarri da mundua, eta ez espresuki onerako. Mikrotxipen... [+]


2025-01-28 | Leire Ibar
Greba mugagabea hasiko dute Guardianeko langileek

Laudioko lantegiko zuzendaritzak astelehen honetan jakinarazi dio enpresa batzordeari behin betiko itxiko duela enpresa. Urtarrilaren 29an abiatuko dute ixteko prozesua. Egun berean egingo dute elkarretaratzea langileek eta ostegunean hasiko dute greba.


2025-01-28 | Julene Flamarique
Turismoaren erregulazioa Baztanen: ostatuak kontrolatzeko plana onartu dute

Plan berriak Baztango bailara lau zonalde historikoetan bereiztea proposatzen du. Ostatu turistiko berriak irekitzeko araudia ere hartuko du bere gain, definitutako hiri iraunkortasun adierazleen araberakoa izango dena.


2025-01-28 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmarreko gerra baretzea ez da albiste ona batzuentzat

Duela hamar egun, urtarrilaren 18an, sinatu zen Txinako Kunming hirian Myanmarren agintean den Junta Militarraren eta Myanmarreko Nazio Aliantza Demokratikoaren Armada (MNDAA ingelesezko siglaz) matxinatuaren arteko su-etena. Ez da 2021eko estatu-kolpearen ondotik sututako gerra... [+]


2025-01-28 | Julene Flamarique
Autoeskolaz kanpo gidatzen ikasteko aukera planteatzen ari da Espainiako Gobernua, autoeskolak aurka

Eredu berriak ikasleek milaka euro aurreztea ekar lezake. Autoeskoletako irakasleek plana kritikatu eta errepideetan sor daitekeen arriskua mahaigaineratu dute. Neurri berriak “milaka irakasleren enplegua arriskuan jartzen duela” ohartarazi dute.


Lanbide Heziketako praktikak arazo-iturri izaten ari dira

Sistema duala abian da ikasturte honetan Hego Euskal Herriko Lanbide Heziketan, eta eredugarri saldu duten arren, arazotsua izaten ari da hainbat zentrotan: ikasle guztiek derrigorrezko praktikak egin ditzaten enpresak bilatzen “gorriak pasatzen ari dira” irakasleak,... [+]


Bilboko Axel Hotelaren irregulartasunak salatu eta itxiera eskatu du EHGAMek

EHGAMek Axel hotelaren irregulartasunei jarritako helegitearen inguruko isiltasun administratiboaren ondoren, hotelaren itxiera eskatzen du eta hainbat eragileekin batera prentsaurrekoa eman dute.


Eguneraketa berriak daude