Soldadoaren Historiaren Historio Laburra: Jose Ramon Barearekin Elkarrizketa


2021eko uztailaren 20an
Karraka Antzerki Taldeari Elkarrizketa
Soldadoaren Historiaren Historio Laburra: Jose Ramon Barearekin Elkarrizketa
-Errepresentazioa amaitu berri zutenean, fokoak oraindik epel, eszenatokira igo eta Carltoneko kamerinoetan barrena abiatu ginen, "Historia del Soldado" obraren aurrean eta inguru ko informazioek sortutako duda batzu argitzekotan, José Ramón Barea, obraren zuzendaria, elkarrizketatzeko asmoz. Ba...hona hemen:
ARGIA.-Jakin dugu hemen aurkeztu duzuen montaia hau "Historia del Soldado" obra beraren 2. bertsinoa dela...
J.R. Barea.-Bai, prestatu genuen lehen bertsinoak komiki kutsua zuen. Bertan jende gehiagok parte hartzen zuen. Jantziak eginda zeudenean arazo ekonomikoa agertu zitzaigun, diru gehiegi zen eta kostoa gutxitu nahiz behar-beharrezkoa bakarrik utzi da; hori bai, historioa guztiz errespetatuz.
A.-Dena dela, orain eskeintzen duzuen hau aurrez ikusitako projektoa da? Nola iritsi zarete lanaren azkenera?
J.R.B.-Haseratik bazegoen asmo bat, eta argi ikusten da montaia hau sala handitan antzestua izateko pentsatuta dagoela... Bainan bai, eszenografia aldatuz joan da, gutxinaka gauzak erantsi dizkiogu eta gauzak kendu. Gainera ziur egon-egitearen egitez, montaia bera eboluzionatuz joango dela. Beste inon eman aurretik eskeini dugu Bilbon, honek esan nahi du akatsak zuzentzeko prest gaudela.
A.-Zein tankerakoa izan da zuzendari lana, zure lana?
J.R.B.-Alde batetik nik egokitzearena egin dut; bainan, bestetik, zuzendaritzarenari dagokionez, nahiko lan askea izan da. Gehien bat entsaioetan koordinatzea izan da nere beharra, aktoresa bakoitzak bere pertsonaia landu du. Talde lana izan da, koordinaketa batekin. Gauza garrantzitsu bat dago inola ere ahantzi behar ez dena, edozeren aurretik ni aktore naizela.
A.-lnterpretazioan aktoresak bakarrik parte hartzeak eritzi askori bideak irekiko dizkio, bainan zergatik agertzen dira eszenatokian emakumeak bakarrik? Zein izan da arrazoina?
J. R. B.- H aseran ahots errejistro berezi batzu lortu nahi ziren, nahiko agudoak, pertsonaia histerikoak sortzeko asmoz.
Bestalde sinbologi karakteristika indartu nahi kiarena, obran zehar agertzen diren pertsonaiak sinbolo hutsak dira. Horrela, bide horretan, soldaduarena emakume batek egiten badu nolabaiteko aldentzea lortzen da.
Ez da erreibindikazio gisa egin, nahiz eta parte hartzen duten aktoresentzat pauso baliagarria izan, hori bai.
A.-Obra honetan musika oso garrantzitsua da, nola izan da musika-textoaren arteko hartuemana?
J.R.B.-Musika izan da abiapuntua: oso aldakorra eta bizia denez, eszenetarako oso egokia da. Alegia mantentzen da, guk sartu da, lehen aipatutako komimian egin dugun aldaketa kontenidoan izan da. Hortaz gain, pertsonaiak ere desarroilatu egin ditugu, orijinalean presentzia gutxi zuten batzuri indar gehio emanaz.
A.-Zenbat denbora eraman duzue obra prestatzen?
J. R. B.-Azken prozesua Irailaz geroztikakoa da, beraz lau-bost hilabetez aritu gara.
A.-Orain topiko bihurtu den galdera bat botako dizugu, eta txanpon-money-diru asuntua zelan?
J.R.B.-Bi miloi tterdi kostatu zaigu. Bai, materiala da garestiena. Gainera diputazioak eman behar zigun laguntza ez dugu jaso oraindik; dena dela gobernuak ez digu ezertxoere eman.
A.-Bainan zuen aurkezpen eskuliburuan hau diozue: "Hay economia de medios, pero no pobreza. En esta época en la que, entre otras muchas cosas, se confunde el teatro con lo epatante o con lo insólito, hemos optado por una puesta en escena reducida prácticamente a lo imprescindible (... )". Benetan egin duzue opzio bat ala ekonomi arazoek behartu zaituzte honetara, hala dirudienez?
J. R. B.-Ez, benetako opzioa da; ikusten baduzue teatro komertziala handiki aurkeztua dago, ikuslegoa liluratzeko asmoz... Guk erabil genitzake horrelako efektu berezi batzu jendea txunditzeko, adibidez printzesa agertzen denean kea sartu etabar, bainan hortan datza geure aukera, aukera estetikoa bait da. Dudarik gabe aukera honekin aktoresen gain doa zama handiena.
A.-KARRAKAK baditu gaur egun zenbait montaia martxan. Zergatik besteengandik hain ezberdin den tankera honeteko montela hau?
J. R. B.- Esan behar dut aurrenik KARRAKA talde gaztea dela (1) eta talde gaztea denez geroztik aukera zabal baten aurrean aurkitzen da; bere baitan ere tendentzia asko nabarmentzen dira. Obra hau montatu dugu, bainan ez da proposamen estetiko bakarra. Besteekin oso ezberdina da, bai... Taldea bideak bilatzen ari da, arakatzen... Gure asmoa beti teatroa lantzea da, eta horretan ari gara, obra hau beste aukera bat da. Gaur egun ikusten dut teatro popular edo teatro nazional terminoak oso dudosoak direla; guk aktoresa-aktoreengana hurbildu nahi izan dugu.
(1) KARRAKA KOLEKTIBOA, euskadiko antzerki ibiltaria 1980. urteko urrian jaio zen ofizialki. Hortaz, gaur urtebete eta lau ilabete ditu.
34-35

GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakKARRAKA
GaiezKulturaAntzerkiaAktoreak
PertsonaiazBAREA1

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude