Merkatu Batua Orain? Baserriaren Hondamendia


2021eko uztailaren 20an
Euskal baserritarren sindikatuei elkarrizketa
Euskal Baserritarren Sindikatuak:
Merkatu Batua Orain? Baserriaren Hondamendia
1977an, baserritarrentzat hain garrantzitsu izan zen irallaren 4 hartan, sortu zenetik, lan zabala egin du EHNE sindikatuak. Hasierako 600 bazkide haiek, Gipuzkoakoez ari gara, 2.000 dira egun.
Baserri produktuen saineurrien negoziaketek hasi direla eta Euskal Herriko Nekazarien Elkertasuna-koengana jo dugu. Andoni Lekuona eta Azpeitiko Odriak hartu gaituzte Tolosako beren egoitzan.
"Gure beldurrik haundiena zera da, Merkatu Batu edo Europako Ekonomi Elkarte horretan sartu nahi gaituztela, horretarako gure baserritarrak prestatu gabe daudenean, behar aina desarrollatu gabe gaudenean" aitortu digute hasiera hasieratik.
EHNE.- Ez da, ez, erraza baserritarrak mugieraztea. Gure eskubideak zaintzen ez gaude behar bezain oituak.
ARGIA.-Euskal Herri mailako erakunderik ez al da baserritarrentzat?
EHNE.- Sindikatu hasieran probintziaka eratu zen, baina gero Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabakoek konfederakunde bat egin dugu. Herrialde bakoitza bere buruaren jabe da, eta erabaki baterakoiak hartzeko hirurok egon behar dugu ados. Nafarrek ez zuten gurekin elkartu nahi izan.
~ ARGIA.- Eta probintzia barruan?
EHNE.- Bailaraka. Herria da oinarrizkoena, baina ez da beti posible izaten herri bakoitzean pulamentuz ko lana egitea, eta pentsatu genuen nukleo bat osatzeko 20-30 bat bazkidek egon behar zutela. Horregatik hitzaldiak eta beste bailaraka eratzen ditugu, edo Bizkaian esaten duten be zala "eskualdeka".
ARGIA.- Dena dela, goiko bi probintzien eta Arabaren arazoak ez dira oso berdinak izango
EHNE.- Ezberdintasun batzuk ba daude bai, Araban laborariak dira askoz ere gehiago, lurgintzan ari direnak: ardozale, patatero, erremolatxero, eta ganaduzaleak ere bai. Gu berriz askoz ere gehiago gaude emanak abereei: %90 gan. dutik bizigara, eta oso atzera datoz baratza eta basoak.
Estatu Espainolean Norekin Elkartu
ARGIA.- Jadanik hasiak zarete prezioen negoziaketetan...
EHNE.1978.ean sartu ginen negoziaketetan lehen aldikoz eta aurtengoa boskarrena da. Badugu oztopo bat: Espainiako Gobernuak estatu mailan mugitzen diren sindikatoekin bakarrik negoziatzen dute. Gu ezin gara bakarrik joan beraz. Horregatik COAGekoekin joaten gara, eta hauek erreztasun zabalak uzten dizkigute, guk esnearen arazoak oso landuak ditugulako.
ARGIA.- COAG aipatzen diguzu, bainan zergatik ez zarete elkartu beste sindikatuetakoren batekin?
EHNE.Bost sindikatu dira estatuan indarra dutenak. Bata "Confederación Nacional de Agricultores y Canaderos", CNAG. Hau terratenienteen erakundea da, lurjabe haundiek sortua, eta CEOE patronalarekin harremanak ditu. Hori bai, profesional onak dira, beren etxerako noski.
Gero "Federación de Trabajadores de la Tierra", FTT, dago, UGTren adarra. Gerra aurretik indarra ba omen zuen, baina orain ez zaio askorik ikusten.
"Jóvenes Agricultores'' deituak ere hor daude, UCD eta Opusen inguruan sortu zen erakundea. Horiek eta UFADE taldea estatu osoan agertzen dira, askotan beren jendeak nahasian agertuaz. Orain bi urte "Camara Agraria" direlakoak okupatu zituzten, manifestaldi bat ere egin behar omen zutela,... arrastorik ez.
.- Zergatik aukeratu duzue COACrekin elkertzea?
EHNE.- Beno, gure artean debate bat badago, Madrilera joan ala ez. Baina konbenio batetan bezala, negoziaketan sartu beharra dago, asko jokatzen dugu-ta. COAGera inguratu bagara, planteamenduetan inguru samar gabiltzalako da. Bakoitzak bere nortasuna gordetzen du, eta gainera Arabar eta Nafarrak barruan sarturik daude. Gipuzkoarrok harreman organikorik ez dugu Confederación de Organizaciones de Agricultores y Ganaderos horrekin, baina beren bidez hartzen dugu parte negoziaketetan. Euskaldunok gure buruz nahi genuke hor parte hartu bainan hori posible izango denetz ikusteke dago.
Merkatu Batua: Arrisku Gogorra
ARGIA.- Aurtengo negoziaketak prestatzen hasi zarete beraz.
EHNE.- Iragan urtean bildu ginen Oviedon Kantaurialdeko ordezkari guztiak, jarrera baterakoi bat hartzeko. Estatu osoko esnearen erdia hemen egiten da: Galizia, Asturias, Leongo zati bat, Santander, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako zati bat. Oraindik ez ditugu puntu guztiak argitu, bainan gaingiroki ados gaude denok.
ARGIA.- Badirudi zuen buruhausterik haundiena Merkatu Batuan sartzea dela.
EN H E.- Kezka haundia dago ea zer gertatuko den horrera berehala sartzen bagara. Sarrera horrek baserritarrak zuzenean harrapatzen bait guitu. Gure baserri lan gehiena esneari begira eratua dago. Esnetan haragitan baino askoz ere lan gehiago egiten dugu, eta horretan europarrek urte askoko bentaja daramate. Ganadu fuerteagoa daukate, hobeto aukeratua, produzio haundiagoak, baserri egokiagoak,... eta gu ezin haiekin alderatu.
ARGIA.- Prezinak ez dira beraz hain garrantzitsuak...
EHNE.- Prezioak oso inportanteak dira eta horiek hobetzen ere lan asko egin behar da. Baina oinarrizkoena baserrien egiturak aldatzea da. Merkatu Batuan berehala sartuko bagina, Kantaurialdeko nekazariak pikutara joango ginateke. Horretan daukagu lana, sartu artean prestatuz Joaten.
ARGIA.- Hain larria ikusten duzue?
EHNE.- Europarrek esne gehiago egiten dutela jakina da: behi hobeak dituzte eta baserri sistema askoz egokiagoa. Oraintxe bertan, guk behar dugun haina esne eta gehiago badaukate europarrek sobratan. Eta muga zabalduko balitz, behar dugun esnea prezio hobetan eskainiko ligukete.
ARGlk.- Ze min egingo dio ordea urrutiko zentrale batek hemen bertatik bertara dagoen bati?
EHNE.- Muga inguruko baserritarrak esne frekoarekin ere gaizki ibiliko ginateke: esnea Lapurdiko Angeluko zentraletik ekarri edo Donostiakoa erabili ez bait dago alde haundirik. Baina luzaz irauten duen esnearekin, esterilizatuarekin, egun batzuen aldeak ez du ezer esan nahi eta hor etorriko litzaiguke desastrea.
Eta beste esnekiekin: gazta, gurin, batidu, yoghourt,...
Esne Zentraleak: Fama Txarra Baina Beharrezkoak
ARGIA.- Zer moduz portatzen dira zentraleak?
EHNE.- Gipuzkoan behintzat ezin gaitezke kexatu, ez esnearekin daramaten jokabideagatik eta ezta zuzendaritzagatik ere. Zentrale horien aurkako errezeloa piska bat barrura sartutakoan gezurrezkoa dela ikusten da, Gipuzkoan behintzat. Ongi erantzun digute. Zuzendaritzan baserritárrak daude, jerentea baserritarra da. Askotan ordea gure esnearen aldetik datoz gorabeherak. Ganadu arraza behar bezalakoa ez dugulako deskontu batzuk izaten dira, eta ez gara konturatzen errua guregan dagoela eta ez zentraleengan.
ARGIA.- Bizkaiko Beyena zentralearen kasua ez dirudi horrela izan denik.
EHNE.- Entzuten denez Beyenan askoz ere okerrago dabiltza. Behar bezala zuzendaritza ibili ez delako agian. Okerren batzuk ere gertatu zaizkie gero. Ez ziren egongo igual behar bezain prestatuak. Bainan Beyena altzatu beharra dago, guztion onerako denez geroz guztion artean altzatu: bai ganaduzaleok, bai Eusko jaurlaritzak eta bai zentraleek ere.
ARGIA.- Baina zentraleak gaizki ikusiak egon dira, eta daude, baserritar askeren artean...
EHNE.- Esne zentrale hauek beren lana egin dute. Eta ez da txikiena uda eta negu baserritarren esne guztia biltzea. Hori ziurtasun ederra da, baserritar askotxok aitortuko ez badu ere. Ez ahaztu joan den urtean 23 milini litro esne.sobratu zirela Gipuzkoan. Gurelesarik ez balego esnea hamar peztataraino jaitsiko litzateke, eta hala ere esnea saldu ezinik geldituko. Sobrantea da-eta.
ARGIA.- Euskal zentraleak elkartzeaz ere hitz egin zen bere garaian.
EH N E.- Montaje bat beharrezkoa da, eta zenbat eta indartsuago hobe. Gurelesa, Ona, Beyena eta Copeleche elkartuko balira, urtean milioi asko aurreratuko litzateke. Esnea biltzean, lantzean, produktuak zabaltzerakoan,... lanak banatu eta ongi antolaturik guztiok irabaziko genuke.
ARGIA.- Kuriosoa da Copelecheren kamioiak Gipuzkoatik ikustea.
EHNE.- Eta Gurelesarenak Nafarroan. Hori biltzen. Banatzean zer esanik ez: elkarri konpetentzia eginez ari dira, prezioan, promozio merkeagoak eginez,... Galtzaileak geu gara, zentraleak gure etxeak bait dira.
Gure Esnea Behar Bezain Ona Izan Ez
ARGIA .- Zergatik kexatzen dira orduan baserritarrak zentraleak berenak badira?
EHNE.- Ganaduzaleak fin jokatzen du: esnea bildu eta esnea eman. Baina ez da konturatzen neurriak ez dituela betetzen, grasaren aldetik batez ere. Zergatik? Behar bezalako ganadurik ez daukagulako. Estatu Espainolean esneak euki behar duen grasaren minimoa 3,2an dago. Bitartean Frantzian 3,6 da eta Dinamarkan 3,8. Pentsa muga zabalduko balute,... Eta askotan geure minimoak ere ez ditugu betetzan.
ARGIA.- Esplika iezaguzu hobeto grasaren gorabehera hori.
EHNE.- Zenbat eta grasa gehiago, esneak kalitate hobea du. Grasarekin batera doaz proteinak eta laktosa, eta hiru horiek osatzen dute esnearen kalitatea. Batzuen ustez, hemengo esneak ez du behar Dinamarkakoak aina grasa, hotz gutiago duelako. Hala ere, ezin liteke 3,2tik 3,8rainoko tartea jasan.
ARGIA.- Ez ote da zentraleen truko bat, esnearietekin gehiago ateratzeko.
EHN E.- Legeak agintzen duenez, neurrian baino hobea den esnea primatu egiten da eta beheragokoari deskontua ezartzen. Beraz, zentraleak beti gradu bereko esnea saldu behar badu, etekin haundirik ez du ateratzen. Graduak, gainera, gobernuarekin negoziatzen dira.
ARGIA.Baserritar askoren kexuak orduan ez dira oso bidezkoak...
EHNE.- Txarrena zera da: deskontuak ez direla primen neurrikoak, ia dobleak direla. Prima 35 xentimo eta deskontua 60 xentimo. Horrek horrela zertan izanik ez dauka. Gurelesak bere sozioei deskontuen neurriko primak ematen dizkie.
Haragi Gutxi Sortzen Dugu
ARGIA.- Haragi aldetik ere hain gaizki al gabiltza?
EHNE.- Ez hainbeste. Prezioak nahiko altu daude. Ez bait dugu bertan behar aina sortzen. Urte pare bat izan dira oso txarrak, eta haragia egiteari utzi egin zitzaion. Ez dago hemen haragi granja haundirik.
ARGIA.- Zergatik esne asko eta okela gutxiegi?
BIINE.- Haragi egitea asko kostatzen da. diru asko jarri behar da: zortzi hilabete dirua ipini eta ipini, azkenean kobratzeko. Esneak berriz beti uzten du diru piska bat. Gero gainera une batean pentsuak izugarri igo ziren. Haragia konparazioan oso behera geratu zen, eta jakina baserritarrak haragi egiteari utzi egin zion. Pentsa ezazu haragitatik bizi ahal izateko gutxienez 30 bat behi eduki behar dituzula. Begira neurri horietako zenbat baserri aurkitzen duzun Gipuzkoan, ezta herri bakoitzeko bat ere. Ditugun bost edo sei behi horiek ematen dizkiguten txahalak hazi eta hori da gure haragi guztia.
ARGIA.- Gero behiak erostera Torrelavegara joan behar, jakina.
EHNE.- Hura da bai, gure inguruko behiak banatzen dituen zentrua. Hemen ganaduzaleak baino gehiago esnezale edo letxeroak gara. Behia erosi, ahal dugun esnerik gehiena kendu, eta saldu. Kontsumatzaile asko dago gure inguruan eta gure esne asko zuzenean saltzen dugu. Esnea hamar durotan saltzen duen baserritar batek nahiago du konfiantzazko behi bat erosi eta ez eduki hainbeste hilabete txahal bat, arriskatzen duen balorearekin; nolakoa aterako zaion ez dakiela. Bat saldu ahala bestea erosi eta kitto.
Baserri Zaharra Bukatu Da
ARGIA.- Baserri zaharra pikutara joan zaigu orduan.
EHNE.- Lehengo era zaharretan lan eginaz, baserri kaxkarretan, ez dago zer eginik. Asko ari da aldatzen, e?, ikuiluak berritu, zelaiak hobetu ganadua kanpora atera. Kanpoan dabilen aziendak urte gehiagoko bizia du, eta osasun hobea. Baserritar bakoitzak aukeratu behar du gainera ze ganadu mota utzi behar duen gerorako, ze arraza komeni zaion, etabar.
ARGIA.- Behar dituzuen lurrak ere ezin dituzuela eskuratu esaten duzue...
EHNE.- Hemen lurrak izugarri garestiak dira eta ez dizkizu inork utzi nahi. Bost edo sei behirekin ezin duzu ezer egin. Eta lurren jabeek nahiago dute askotan bertan behera uztea nahiz eta beraiek ezin erabili izan, guri lagatzea baino.
ARGIA.- Baserritarrak taldetan biltzea ez al da irtenbide bat?
ENHE.- Bai baina lau txiki juntatzen badira bakoitzak gutxi eukitzen jarraituko du. Lurraren lege berri bat beharko da atera, baserritarrak sail zabalagoak eskuratu ahal izan dizan. Bainan horrekin diru asko esan nahi dugu eta erabaki politikoa.
ARGIA.- Europako nekazariek, Ipar Euskal Herrikoek ere bai, zuek baino askoz ere erraztasun haundiagoak dituzte estatuaren aldetik.
EHNE.- Egia esan, guri ia beste enpresen neurriko kredituak ematen zaizkigu. Hemen dabilen krediturik onena, baserritarrentzat, 8an dago, 11 urtetaraino ere iritsiz. Frantziako estatuan berriz nahiz eta aurten igo %6an dauzkate. Alde ederra! Eta gainera hemengo krediturik gehienak %lOean eta %12 an dabiltza. Subentzio aldetik, azpiegitura aldetik, edozein modutako laguntzaren aldetik, europarren aldean hutsean gaude.
Gure itxaropena zera da, Diputazioek diru gehixeago izango dutenean ea erraztasun haundiagoak eskaintzen dizkiguten.

ARTASO
Lekuona eta Odria, Gipuzkoako EHNEko buruak.
Baserritarren manifestapena 1978.eko otsailean, Donostian. Ez da erreza gure baserritarrak mugieraztea.
Europa gertu eta baserriak presaka egokitu behar.
Gure baserri zaharra bukatu da.
19-23

GaiezEkonomiaLehen sektoAbeltzantza
GaiezEkonomiaSindikalginSindikatuaEHNE
EgileezARTASO1Ekonomia

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude