Bi bertsolarin gazterekin elkarazketan.


2021eko uztailaren 23an
Xanti Zabala eta Josu Zelaia bertsolariei elkarrizketa
Bi bertsolarin gazterekin elkarazketan.
Alde batetatik Xanti Zabala "Lezo" daukagu,: Lezon jaio eta Iranen bizi .dena, eta bestaldetik Josu Zelaia, Bidanian jaio eta bertan bizi dena. Eta lehen eginiko galdera:
Argia: Noiz hasi zineten eta zergatik Lizardi kultur elkartean biltzen?
Lezok hartzen du hitza eta dio:
-Lezok: Buego, nik uste hasi ginela Lizardi elkarte horretan biltzen, bertsolariak nahiko sakabanaturik geundelako. Lehen bolara batetan piska bat ibilitako bertsolariak oso isilik geunden eta orduan interesgarria iruditu zitzaigun zerbait egiten hastea. Eta hasi, orain dela urte bete gutxi gora bebera. Ez da?
-Bai, urte bete inguru -dio Josuk-. Ni gogoratzen nauk barrikote bat egin genduela Lizardin bertan, hain zuzen huen, ni bertara hitzegitera joan nintzenean infraestruktura egiteko asmoz lekua lortzeko, eta guztia onartu zidaten. Hango inguruko batekin harremana eduki nian jakiteko ze posibilitate zegoen eta baietz; eta hain zuzen astebete lehenago barrikote bat zegoen eta ni han ninduan,
-Bueno, hasieran behintzat jarraitzen du Lerok–, zer nahiko genukeen ikusten hasi ginen, eta berehala sortu zen halako kezka bat teknika aldetik eta... komeniko zela gai batzuek erabiltzea :
–Bertsolari batzuek zeuden jarraitzen du Josuk- irtenbide hau nahiko argi ikusten zutenak, Telleria, Pena eta hauek, ta bageunden boste jende bat gutxiago ibiltzen ginenak, eta gutxiago ibiltzen garenak eta beste jende bat txapelketetan atera - eta nahiko ondo ibilitakoak, lehenbizi, bigarren e.a. eta bere prozesoa eta bere maila iritsi dutenak eta gero aurkitu tope bat eta nik uste dut, txapelketetara irten bai bainan gero bultzadarik edo irtenbiderik ez dutela aurkitu, adibidez, Idiazabal edo beste edezein, Anpo saria edo Goiherriko edozein txapelketatan egonezak kontu lehenbizi edo bigarren ateratzen duala eta gero jende honentzat ze bultzada zegok? Beste etapa bat falta duk eta neretiat duk kantatzen ibiltzeko prozeso bat, edo herrietan edo nahi duan tokian edo elkartean edo... beste aliziente bat falta dugula eta hor zegok hutsune bat kristona. Ez duk bakarrik txapelketetan ibiltzea; gero horri bultzatu egin behar zaiok, eta txapelketa ez duk bakarrik bertsolariaren aurpegia ezagutzeko. Txapelketetan bertsolariak oso gaizki pasatzen dik, eta nik bai txapelketetan eta bai jende aurrean, eta beste askok ere berdin.
Orduan ba gu elkar ezagutu ginduen eta orain gutxienez hamabostean behin biltzen gaituk eta gure asmoa zerbaitetik hastea duk, beste munduko itxaropenik gabe, gutxienez.bildu eta ikusi ze posibilitate ditugun eta ze behar ditugun, eta gero hasi ginduen Xabier Amuritzaren hiztegia piska bat begiratzen, asko ez zinguk begiratu, bainan egin dizkiagu lau edo bost bilera berarekin hori aztertzen, piska bat gramatikalki zer ikusi duten atzizkiak, aditzak, adjektibuak, adberbioak eta... Baina dena dela bilera nahiko hotzak izan dituk orain artean egindakoak baina azkenerako jendea hasi huen piska bat irekitzen. Bazirudien jendea aportatzera baino gehiago hartrera joaten zela.
–Bai, nik uste diat -jarraitzen du Lezok- jendea joaten dela afalondoren saio bat egitera, gustora, inongo konpromisorik gabe.
-Hasiera batetan–eransten dio Josuk-. Gutxi ibiltzen ginenok saioa egitera joan ginen. Hasi ginen hotz-hotzean, bildu zortzi tterditan eta- bederatzitan mahai batetan jarri eta ;saioa egitera, gaiak jarri eta banaka edo binaka. Esperientzia neri nahiko ,ona iruditu zitzaidan, bainan oso gogorra. Iruditzen zaitek berriz ere egin behar gendukeela. Ohitu egin behar diagu hotz-hotzean kantatzen. Kopa batzuek edanda edozeinek kantatzen dik, baina...
-Bai, oso giro desberdina duk -ekiten dio Lezok–afal aurreko giroa eta afal ondorengoak. Asko ibili denak berdin kantatuko dik, bazeutak halako segurantzia bat, baina guk hotz-hotzean kantatzeko ba... oso gogorra egiten duk.
A. Ze desberdintasun aurkitzen duzue afal aurreko saiotik atal ondorengoaren artean? Txispa falta? Teknikoago? Edo zer?
-Han erabili genituen gaiak–jarraitzen du Lezok- nahiko serioak hituen gehienak eta orduan behar bada ixispa falta hori, ba bai. Baina hola egiten den saio batetan gehiago sakontzen duk, buruak beste modu batetara egiten du afal ondoren, bertsoa politagoa egiten duk, errezagoa, gusto piska bat egitera joaten duk.
-Piska bat gainetik pasa -jarraitzen du Josuk-. Dena dela garbi dagoena da ohitu egin behar dugula hotz-hotzeko saioetara. Iluntze batetan plazara joan eta bertsotan hotzotzean hasi eta... horretarako garantia bat behar da.
A.: Batzuek diotenez, bertsolarisk bertso onak botatzeko beharrezkoa omen da bertsolaria behartzea, zuek ados zandete?
Lezok hitza hartzen du:
-L: Behartu, behartu daiteke bertsolaria, baina zenbait gaitan bakarrik, gai ezagunetan, ez noski, bertsolari batek ezagutzen ez duen gai batetan, politika al.detik zure pentsamenduak atera arazi edo beste modu batetara. Behartu behar da bertso onak egitera:
-Behintzat bidea; eman -eransten dio Josuk–bertso onak egiteko. Ez, bertsolariak probatzera joan. -
-Bertsolariari lagundu egin behar zaio jarraitzen du Lezok–eta gai zail bat ematea eta behartzea kaltegarria dela iruditzen zait. Txapelketetan gaiak kokatzen zaizkigunak izaten .dira, ez zenbait jaialditan bezala piska bat egokituak, adibidez, Lazkao Txiki bati. edo Mattin zenari, ba, askotan eman ohi zaie beraiei dagokien gai bat. Baina txapelketa batetan sorteoan irten den gaia izaten da eta orduan behartzen da benetan bertsolaria.
-Bereiztu behar ditugu jarraitzen du Josuk- jaialdi arruntak eta txapelketak guztiz desberdinak direlako. Garbi utzi behar dena da saio arruntetan bertsolaria ez dela bortxatu behar ildo konkretu batetara, zer kapazidade duen, ze pentsamentu duen, zer moldetatik dabilen agertzera. Ahal dela gaiak beretzat egokituaz, eta noski horretarako, bertsolaria ezagutu- egin behar da. horretarako. Hori gaijartzailearen lana da eta ahal duela bertso onak egin araztea, edo behintzat bidean jarri, gero egin edo ez hori bertsolarien baitan dago.
-A..:Bueno eta zuek nola zaudete arazo tonetan?
-Nik horri buruz pentsatzen dut -dio Lezok- pertsonalki gehixeago .gustatzen zaizkidala gai sakonak. Baina gu gauden talde honetan badira bertsolariak oso alaiak direnak. Zarauzko Otamendi -adibidez, afalondoren oso egokia, oso liluragarria, oso arina. Oso desberdina da plazan eta afalondoren. Penagarikano bera ere... Hauekin bertso jaletan komeni litzateke, araberako gaiak jartzea: gai arinak edo biziak, zirikatzaileak eta horretarako ezagutu egin behar dira bertsolariak. Baina gertatzen dena gutxi ibiltzen garela, eta hau da tristea gaurko gure mailako bertsolarientzat,-gaur kantatu eta handik urte betera beste saioa.
-Bai hala duk- jarraitzen du Josuk- orain kantatu eta hemendik hiru hilabetetara beste saioa, "joango al zarete?" eta agintzen dut baina ez dut gogorik ezta ezertarako. Aurten auzo bat edo bestean, soziedadean eta elkartetan ere kantatu diat, baina bertsolariak oso beharrezkoa du jende aurrean kantatzea. 0so desberdina da elkarteko saioa eta jende aurrekoa, hau da, mikrofonotatik kantatzea.
–A.: Mikrofono eta jende multzo handi baten aurrean bertsolaria kokildu egiten al da?
-Ez da hori bakarrik–dio Josuk gaiari erantzun egin behar zaio, gaiekin saio asko egin behar dira.
-Ez da kokildu hutsa bakarrik jarraitzen du Lezok–, halako errezpeto bat ematen du jende aurrean...
-Errespontsabilitatea du–dio Josuk–eta horri erantzun egin behar zaio.
–A.: Bertsolari gazteok soziedadetako saio hoiez aparte zer bide ikusten duzue?
–Hortan gabiltza jarraitzen du Lezok-, bideak ezin hautsirik.
Orain Josuk hartzen du hitza:
-Nik uste dut jendearen baitan dagoela, baina jendearen baitan bakarrik ez, jende horrengana nola iritsi eta askotan bertsolari mailan ezer egin gabe zegok. Askotan egiten diren jaialdiak :diru arazoagatik izaten dituk. Esatebaterako bertsolariak jartzen dituk dirua ateratzeko, eta kobratzekotan jendeak eraman nahi dizkik bertsolari onak. Bainan, agian, nik ez zekiat... propaganda egitea nahiko arriskugarria duk baina hori itxoin beharko luke publikoarengan edo jai antolatzaileengan, alegia, gazte eta zaharren artean agian, badagoela jende bat gaurko zaharrak kobratzen duten aldean gutxi kobratuta pozik joango liratekeenak.
Gaur nabari dena da, jendeak ez. duela kontuan bertsolari izateko kantatu egin behar duela, asko gainera... Bertsolari gazte batzuek asko ibili dira, aurtengo udara begiratzea nahikoa da, baina bestaldetik bada hainbat bertsolari hain onak ez direnak. Baina hain onak ez badira ere ez dik merezi laguntzea? Eta non landu behar ditek? Hor zegok kakoa.
-A.: Orduan zer gertatzen da, Euskal Herria txikia dela eta bertsolari gehiegi edo dirurik ez zegok denentzat? '
–Nik ez dakit -dio Lezok–. Hori Problema bat da izugarria bertsolariarentzat. Behar bada, zuk broman esan duzuna gerta daiteke, bertsolari gehiegi herri baterako.-Aurten ere badira bertsolariak mila aldiz ibili direnak. Eta bate bertsolaritza jarraitzen duenak ikus dezakeela herriz herri beti izen berdintsuak dabiltzala, bai festetan, bai jalaldietan. Aspaldian ez da jaialdi askorik egin, baino beti lehen puntako bertsolariak eta jakina zortzi hamar bat bertsolari abasto eman ezinik, eta askotan egunean bitan kantatuz. Orduan hori nola banatu? Hor zegok koska. Eta behar bada gerta daiteke, nahiz-eta guk ez uste bertsolari kaxkarrak izatea. Hori ere aipatu behar genuen. Baina zerbait debalde egin behar denean, eztakit ba, ikastola baten alde, edo elkarte baten alde zerbait egiteko, ba orduan nahiko, onak gaituk baina jende hori bera, gero herriko festetan edo... dirua dutenean beste batzuren bila joaten dituk, eta hori penagarria duk.
-Hori duk salatu behar dena -dio Josuk-. Hori duk txaketero gisa ibiltzea. Honek esan duen bezala, zenbait lekutan ez zegok dirurik eta han eskatzen ez haiz atrebitzen, lojikoa ikusten duk. Nik uste dut jende honek merezi duela esatea, ba, gurekin oroitu. zaitezte herriko jaietan edo saio arrunt batetan.
-Eta hori askotan gertatzen duk -dio Lezok–! Herrian, Lezon, orain dela urte asko, han zabaldu zen aitonen soziedade edo jubilatuen leku bat, eta hara inaugurazio bezala deitu ninduten, debaldekoa zen, baina nik Lezon, oso banaka? Pasku batzutan edo... kantatu izan dut, orain dela sei edo zazpi urte. eta oraindik jai nagusitan, (Lezon Santa Kutzetan izaten dituk) ez nauk iritsi kantatzera, eta jai nagusietarako beti ekartzen dizkiate. Esan nahi nuke ezin dela konprenditu jende berak, (orduan Ayuntamentuak antolatua huen hura), inaugurazio modura bertso butzuek botatzeko ona nintzela, baino gero herriko festak badatozte eta zortzi edo hamar mila pezta orduindu behar den garaian kanpotik ekartzen dizkiate.
-Ez dakit jendeari gustoa ematea gatik edo zergatik den -dio Josuk-, bainan agian pare bat bertsolari hoien prezioan lau bat sar daitezke, hitzeginez gero, eta saioa nahi baduzu puntakoa ez da izango, baina bi hoien pare egingo dute beste lauen artean, esan nahi.diat kalitate aldetik eta kobratzen badute bien artean hamasei mila pezeta, akaso beste lau bertsolari hamasei hoiekin konformatuko dituk, piska bat ikusi egin behar duk, ba, Pasaira adibidez edo agian, hau Lezora joan eta lau bost mila pezetakin kantatuko dik. Inguru hortan eta hurrutixeago ere bai eta nik ere bai eta beste askok ere bai.
–Askotan–dio Lezok–ez duk diru prolema hutsa...
–Diru prolema izatean –dio Josuk–hori egin daiteke, bainan askotan ez duk diru prolema, zergatik Udaletxe askok ordaintzen baitu eta dirua bazegok.
–Hau gauza zelebrea duk -dio Lezok–kuriosua benetan nola gertatu den.
–Oso amorragarria -dio Josuk–. Nik uste dut azpimarratzea merezi duela.
ZALDUBI
16-18

GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaLEZO1
GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaELAIA2
PertsonaiazELAIA2
PertsonaiazLEZO1
EgileezALDUBI1Kultura

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude