Bilbon, antinuklear jardunaldietan ezagutu genuen. Ifar aldetik nor eta Bobby Sandsen anaia Sean Sands. Tipo mehe, luzea, kostata atera genuen aurrera berarekin elkarrizketa, inglesa, euskara eta gaztelera erabili behar izan genituen eta. Agian ez du ezer berririk, ezjakinik, esango bainan merezi du entzuteak.
Ez da lehen aldia, ez eta azkena izango ere, Irlandar presoak gose greban jarduntzea, bainan ez genuen uste erabakia hain gogorra izango zenik. Zein atera bide ikusten diok egoera honi?
Bueno hasteko esan beharra dago presoek daramaten borroka orain 5 urte hasi zela. 76an gobernu britanikoak ordurarte onartua zegoen presoen estatuto politikoa ukatzearekin batera hasi zuen hauen kontrako jokoa. Ordutik hona presoen ekintza piloa ikusi ahal izan dugu estatutoa berreskuratzeko: garbiketa greba, jantziarena etab. Gobernu britanikoaren erantzuna beti bera izan da: indarkeria areagotu eta presoak geroz eta egoera latzagoan mantendu. Hortaz ez da batere harritzekoa hauen erreakzioa hain gogorra gertatzea.
Hain garrantzizkoa al da ba preso politikoen estatutoa?
Estatutoarenak bi alde ditu: bata, arrazoin politikoengatik atxilotu dituztela, borroka irlandar zati baten askatasunagatik delako, eta bestetik estatutoak dituen abantailengatik. Egun 450 preso ari dituk borroka honetan jo eta ke, haietatik gose greban 7. Beste 400ek berriz badute estatutoa, 1976 aurretik atxilotuak izan zirelako.
Nola daiteke gobernuak batzurentzat estatutoa onartzea eta besteentzat ez?
Ba ordurarte, 76 arte ez omen zekien irlandar borrokalariak zer ziren baino aurrerantzean terroristatzat jotzea erabaki zuen. Esan beharrik ez honek suposatzen duena, hemen, Euskal Herrian horretaz guk aina dakizue eta.
Presoen auziak, arazoak, borrokak etab. beti kanpoko jendearen laguntza eskatzen du. Terroristak direnez kalean haien alde borrokatzen direnei ere tratamentu bera eman behar zaielakoan dago gobernu britanikoa. Pentsa gose greba hasi zenetik 15 gazte gertatu dela hilik borrokaren ondorioz. Konpara ezak Inglaterran uda hasieran izan ziren istiluekin. Inor hilik ez gertatzea zen hor poliziaren buru austerik handiena, Ifar Irlandan berriz...
Hortaz gobernu britanikoaren indarkeri jarrera ez da presoenganako bakarrik, arlo guztietara zabaldu nahi al du?
Zabaldu bakarrik ez, ekintza probokatzaileak eta guzti eragiten ditu jendea astintzeko. Patsi O'hara, hildako laugarren gose grebalariari, hil ondoren soldaduek sudurra hautsi zioten kolpeka, baita arpogia erre zigarroak bertan itzaliz. Jakin orduko noski, jendea sutan jarri huen eta errepresioa ere gogortu.
Gero ere presoak toreatzen ari dituk. Gabona aurretik negoziaketetan hasi hituen eta gobernuak zenbait promesa eskaini. Ez zian bat ere bete, bainan onduantxe hastekotan zegoen gose greba gelditzea lortu zian.
Ez al dago negoziaketatik ba?
Ez ba, britanikoen esku dago tratutan hastea, Mazeko kartzelara ordezkariren bat edo beste bidaltzea, bainan ez ditek egin nahi. Bazekiten, greba hasi orduko, ez zela tzantxetan hartzekoa, presoak hiltzeraino jardungo zirela. Aterabide bakarra eskainitakoa betetzean dago.
Gaurdaino gobernuak ez du inor hiltzen utzi izan. Beti nolabaiteko konponketetara ailegatu izan dira. Orain berriz Bobby hil ordutik beste guztiontzat heriotzearen ateak zabalik geratu dira. Honek aldaketa kualitatibo handia suposatu du gobernu britanikoaren politikan. Indarkeri edo gogorkeri bide hau Inglaterra bertan somatzen hasiak dituk, paroaren arazoan, Teatcherek daraman politika ekonomikoan etab. Eta ez diat uste kasualitatea denik.
Bazirudik, kanpotik behintzat, gose grebak, frakasoa ez bada ere ez duela bere helburua lortuko, ez zaretela gai izango gobernua makurrarazteko. Zer ondorio baliagarri espero daitezke gerorako?
Nik ez nikek esango greba frakasoa izan denik. Hildakoak ezin dizkiagu berpiztu, bainan hauen heriotzeak kristoren eragina izan du gure artean. Batetik herri barneko batasuna sendotu duelako. Inoiz baino jende gehiago dabil grebaren inguruan lan eta lan. Eta batasuna eta borrokan aritze hau ez duk grebarekin batera bukatuko. Irlandar erakunde abertzaleentzat ere bultzada handia suposatuko du honek. 800 urtez britanikoen aurka jardun den herri batek tankerako ``frakaso'' jasan bide du. Igual betiko leloa duk baino hildako bakoitzak beste ehun bultzatu ditu bide horretatik. Eta ondorioak beti luzarora agertzen dituk garbi. Bestetik gobernu britanikoaren jokaera argi ikusi dugu. Ez du ezertan ere etsi nahi. Hortaz bakoitzak atera ditzala bere konklusioak.
Ba al dago ba hizketa eta berbaren aldekorik zuen artean?
Hor diagu SDP laborista den partidua. Pazifistak beraiek diotenez, beti negoziaketa eta paktuen aldekoak agertu izan dira. Oraingo honetan ez dute gauza haundirik egin, presoei greba uzteko esatea baino. Hemen problema duk ez dagoela ezer paktatzerik.
Presoen aldeko borrokan jende multzoa dabilela eta, indar guzti hau ez al da nonbaiten jasotzen, indar politikoez gain ez al da erakunderik ekintza guztiak jaso eta bideratzen dituena?
Lehen protestak hasi zirenetik, mantarena, garbitasunarena eta, Ifar eta Hegoaldean sortzen hasi ziren Bloke Haren herri batzordeak. Bakoitzak bere lehendakari-ordezkaria du Bloke Haren Nazional Batzordera joaten dena. Azken honetan zentralizatzen da informazioa, propaganda etab. Gero herri batzorde bakoitzak antolatzen ditu bere ekintza eta eginbeharrak herri mailan nahiz nazionalean: Belfasten manifestapena dagoela antolatua, ba leku bakoitzean autobusak antolatu etab. Gero presoen senideek antolatua dute Senideen Batzordea, beren egoera bereziak sortzen dizkien arazoak konpontzeko. Azkenik, orain sortu berria den Gose Grebaren Batzordea, besteekin kordinatua dago baino greba honetarako sortu zen bereziki.
Hego Irlandan ere batzorde hanek sortu zirela esan duk. Laguntza asko jasotzen al da hegoaldetik?
Jende aldetik bai. Jarrera ona du Iparraldeko borrokak hegoaldekoengan. Han oztopo handienak beti gobernuko jendeak jartzen ditu. Republika sortu zenean, 1917an, borrokan kasik parte hartu ez zuen jendeak eskuratu zuen gobernua. Ordutik gobernu britanikoaren arauera jokatu dute beti, ekonomi gaietan haien menpe daude eta. Alde horretatik ez diagu ezer espero, nahiago bait dute egungo egoera mantendu, 26 kondadorekin 32ren Irlanda baino. IRA hortaz atzoko borroka jaso eta Irlandaren askatasun osoa lortu arte jardungo da. Eta esan behar hegoaldeko gobernu irlandarrak IRA galerazia duela:
Hortaz, britanikoek laguntzaile dexente zeukea lurralde haietan, batetik irlandar gobernua, bestetik iparaldeko soldadu eta protestanteak. Azken hauek zein aterabide ikus dezakete arazo honetan?
Irlandar abertzaleak eskaintzen dugun aterabidea guztioi zabaltzen zaie bai katoliko bai protestanteei. Ez da erlijioa batak eta besteak zatikatzen gaituena, bakoitzak politika britanikoarekiko duen jarrerak baizik. Horretan gobernu britanikoak etengabe erabiltzen du bonbardeo ideolojikoa, beharrezkoa bait du bi komunitate erlijiosoen arteko gerra itxura mantendu. Bainan guk ifarraldeko jendea irlandartzat jotzen dugu, beraz Irlanda bateratuaren proiektoan ez da inor baztertua utziko.
Ez al duzue han nuklearrekin arazorik?
Oraingoz ez zaio inori horrelakorik burutu. Uranioa ba omen dago hegoaldeko kondadu batetan eta britanikoek minak eraiki nahi omen dituzte baino orain arte ez dituk ezertan hasi.
Sinn Feinek lehen aldiz irabazi ditu Ipar Irlandako udal hauteskundeak, eta 462 zinegotzietatik 144 eskuratu ditu, duela lau urte baino 39 gehiago. Alderdi errepublikarraren ustez, horrek balio beharko luke unionismoak blokeatzen duen Stormonteko Legebiltzarra berriz... [+]
Mende laurdena bete du Ipar Irlandako Ostiral Santuko Hitzarmenak, gatazka armatuen konponbiderako erreferenteetako bat bilakatu dena munduan. 1998ko akordioaren helburu nagusia biolentziari amaiera jartzea zen. Indarkeria izugarri apaldu da, baina ez da desagertu. Berbarako,... [+]
Ipar Irlandako Parlamentua blokeatuta dago maiatzetik, DUP unionisten alderdiaren protestagatik, ez baitago ados Brexitaren ostean Ipar Irlandan Europako Batasunak jarri dituen merkataritza kontrolekin, besteak beste. Erresuma Batuaren eta Europako Batasunaren hitzarmen berriak... [+]
2022ko abenduaren 6an Ipar Irlandako mugimendu errepublikanoaren aldarrikapen historikoetako bat gauzatu zen: data horretatik aurrera, Irlandako berezko hizkuntza ofiziala da, lehenbizikoz, Ipar Irlandako sei konderrietan.
Sinn Feinek lehenbiziz irabazi zituen Stormonteko Legebiltzarrerako hauteskundeak iragan maiatzean eta horrek ematen dio gobernu autonomoa gidatzeko aukera, baina DUP alderdi unionistak uko egin dio gobernuko bere kideak izendatzeari.
Irlandaren etorkizuna hamarkada honetan erabakiko dela eta auzia benetan konponduko dela uste du Sinn Feineko presidente Mary Lou McDonald-ek. Hala adierazi du El País egunkarian.
Sei konderrietako estatua orain 101 urte sortu zen Irlandako iparraldean. Gehiengo unionista iraunkortzeko zegoen diseinatua. Sistema mota bat, non sortua izan zenean, hauteskunde barrutiak halako gisan banatu zituen ezen unionistek beti abertzale irlandesek baino bozka gehiago... [+]
Belfasteko alkatea da iragan ekainaren 3tik. Sinn Feineko alkatea. Ez da alderdi horretako lehena baina, alderdi unionisten hainbeste urtetako nagusitasunaren ondoren, oraindik ere berezia egiten da. Datorren urteko ekainera arte izango da alkate. Bere leloa:... [+]
1998ko bake akordioa baino lehenago egin ziren krimenenen akusazioak ez lirateke epaitegietara helduko. Aldekoek, berradiskidetzarako derrigorrezko neurria dela diote; oposizioak esan du erabakia “iraingarria” dela biktimentzat.
Mother and Baby Homes Commision of Investigation (Amen eta Haurren Etxeen inguruko Ikerketa Batzordea) erakundeak gauzatu du ikerketa. Aztergaiak agerian utzi ditu Elizaren menpeko harrera etxeetan haurrek eta emakume ezkongabeek zein alargunek jasandako bizi baldintza... [+]
Ipar Irlandako Fiskaltzak iragarri duenez, froga faltagatik ez dituzte prozesatuko ustez hamahiru lagunen hilketan parte hartu zuten soldaduak. Familiek etsigarritzat jo dute erabakia.
Hizkuntza Gutxituen Europako Gutuna sinatu badu ere, Erresuma Batuak ez ditu bete itunak ezartzen dizkion betebeharrak. Kornubiera, Irlandako gaelera eta Ulsterko eskoziera dira kaltetuak, Europako Kontseiluak argitaratutako txostenaren arabera.