Segoviako Ihesketaren Seme Guapoa


2021eko uztailaren 27an
Anjel Amigo idazleari elkarrizketa

Segoviako Ihesketaren Seme Guapoa
Segobiako ihesketa famatua filmera eraman nahiaz hor aritu dira Tolosako eskolapiotan gartzelaren erreproduzioa egin eta gero berrehun bat langile, euskaldun eta kanpotar, Euskal Herriaren historian hain aipagarri gertatu zen ekintza hura berpizten.
Anjel Amigo euskaldun kazetari, idazlea, izan da bere «La fuga de Segovia» liburua bizirik ikusi nahiaz, tresnaz aldatuz, filme-egintza arlo berri horretan sarturik, promotore papera hartu duena. Imanol Uribe– «Proceso de Burgos»en zuzendaria–filmearen zuzendari.
Anjel Amigo gidoi prestaketan hasi zenetik bi urte igaro dira. Bi urte hanetan makina bat izerdi eta arrisku igaro ondoren ideia errealitate bihurtu da. Ez edozein modutako errealitate gainera. Euskal Herriko filmegintza txiro eta ahul honetan egin den filmerik garestien, konplikatuen eta askoren ustean onena burutu dute eta.
Hurrengo irailerako, Donostiako Zinemaldian osorik ikusteko aukera izango dugu denok. Eta aurreritziari kaso eginbehar badiogu behintzat, ahozabalik, txudituta, liluratuta gelditzeko aukera izango dugu.
Historia hura, irratiari belarria lotuz, ea denok ihes egitea lortuko zuten esperoan, urduri, bizi izan genituenak berpiztuko zaizkigu gure bihotz eta buruetan.
Besteak, lehenago, filmea egin duten bitartean berpiztu ahal izan diten eran, filme horretako zenbait partaide, eta Anjel Amigo bera ere, ihesketako protagonista izan bait ziren.
Filmean aktore bezala hala ere, beste profesional eta ez profesionalek ere hartu dute parte.
Aktore profesionalen artean Xabier Elorriaga aukeratu dugu elkarrizketarako. Bere esperientziak zenbait filme hemendik kanpo bizi izan ondoren lekuko berezi bilakatzen bait du gaurko gai hau aztertzeko unean. Bera eta Anjel Amigo jarri ditugu mikrofonoaren aurrean.
Filme honen eraketarako erabili duten Mari Kristina Ostatuko gela batetan, paper eta liburuz inguraturik hartu gaituzte euskal aldizkariari erantzuteko pres agertu zaizkigun filmelariak.
Ostatu dotoreek sortzen dizuten errespetoa laister uxatu dugu elkarrizketa atsegin baten poderioz.
ARGIA.–Anjel, nori bururatu zitzaion Segobiakoaz filme bat egitea?
A.A.–Ba, orain bi urte, Imanol Uribek esan zidan gai interesgarria zela filme bat egiteko eta ea ausartuko nintzen horretaz gidoia idaztera. Baietz esan nion, eta hor aritu nintzen urte betez gidoiari ofizioa ikasten, honetaz ez bait nekien ezer eta. Gidoi batzuk eskatu nizkion teknika ikasteko, erritmoa, musika, dekoratuak, interpretazioa, kolorea eta guzti hori kontutan hartu behar bait da gidoia idazterakoan.
Urte hartan lau bertsio desberdin egin genituen. Bat bukatu ondoren Imanol eta bion artean estudiatzen genuen, aste betez entzerraturik, eta hor erabaki zer aldatu, zer luzatu, etabar Lehenengo gidoiean dena jarri nuen, liburna idazterakoan erabilitako materiale guztia, nere espenentzia, 20 orduz besteena zintan grabatutakoa.
Honela 6 ordutakoa atera zitzaigun. Bagenekien guk hori lehenengo saioa zela.
Gero gidoia Parisa, Madrila, Bartzelonara bidali genuen han jendeak ikuspegi profesional batetatik azter zezan.
ARGIA.–Zein jenderi bidali zenioten, bada?
A.A.–Ba, produktoreei, gidonistei, idazleei, profesionalak batik bat. Batez ere, guk aukeratutako kritikoak Euskaditik kanpo bizi ziren, nolabuit distantziamendu batekin ikus zezaten, filme bat bezala. Gutxi gora behera, guztien kontseiluak antzekoak izan ziren.
ARGIA.–Eta hi, Xabier, nola sartu hintzen asunto honetan?
XABIER ELORRIAGA.–Ni Euskal Telebista-Irrati Eskolan edo horretan nengoen. Dirudienez Anjel Amigo eta Imanol Uribek beren artean pentsatua zuten dagoeneko, eta egun batez kalean arkitu eta filmearen asuntoa altatu zidaten. Nik itxurazkoa ikusi nuen. Aurretik galdegin nien ea filmea tesis politiko baten agiria zen, eta ea kooperatiba zen ala ez.
Zeren krisisarengatik eta, azken aldi honetan kooperatita asko sortu izan da, baina inor gutxi ibili da ondo. Eta horretan nahiko errea nenguen. %90 gaizki doaz. Harremanak ere produktora batetakoak baino txarragoak izaten dira. Igual hamabi orduz lan egin behar duzu, ez beharrezkoa delako baizik geheinetan gaizki organizatua dagoelako. Eta nik beldurra diet.
Horrela ez zela esan zidatenean, ba ondo. Gero, gidoia irrakurri ondoren, akzio filmea zela antzeman nion, akzio konkretoaren gain zela.
Kezkaturik ninduen arazo horrek, jakin nahi nuen filmean ari zirenak ez ote ziren batzuei edo besteei ostiak ematen saiatuko.
ARGIA.–Horretaz, filmeak ez al du interpretazio politikorik?
A.A.–Nik uste dut oso politikoa dela, motibazioak giroa, ondorioak honelakoak izan zirelako. Tratamendua aldiz ekintzazkoa da. Bi aukera genituen filmea egiterakoan: gaia intelektualki azaltzea, mezu ideologiko handia, etabar, ala ekintza bertan soilik oinarritzea. Azken hau da onartu duguna.
ARGIA.–Nahiko dokumentale gisa edo?
A.A.–Funtsean, filmea talde baten erretratoa da, pertsonaiak ez dira bakarka azaltzen, eta azaltzen badira taldearen ezaugarria osatzeko da. Ba, adibidez, ezkontza bat gertatzen dela, juerga bat, ezaugarri asko, denak oso kartzelarioak, giro errepresibo honetan bilakatzen da. Ez da tipo baten historia talde batena baizik. Taldea ere ez da politikoki azaltzen, baizik eta humano bezala, presoak politikoak direla nabaritzen bazaie ere. Ihes egiterakoan planteamolde politikoa dute, baina baita alde bibentziala ere. Orduan mezua da presoak kalean egon behar dutela.
ARGIA.–Operación Ogrorenaz ondoren hemen nahiko beldur sortu zen manipulazio idealogikoa zela eta. Beldur zara alde horretatik kritika jasoko ote duzuen?
A.A.–Beno, nik ziurtatu dezaket filmean agertzen den guztia gertatutakoa dela, ez dugu ezer asmatu, historia boste modu batetan konta daiteke baina bakoitza horretan librea da, nik bide hau aukeratu dut. Ni oso lasai nago, filmea ez da inoren aurka egina, historia bat kontatzen dut, kronika bat.
ARGIA.–Lehen aldia da hemen hain medio handirekin filmea egiten dena. Ze erazozpen izan dituzue?
X.E.–Jende asko, sekuentzia pilo bat, oso luze izan da, eta astuna. Sekuentziak oso motz eta ugariak ziren, 250en bat, azkenean 20 kendu dira diru arazoengatik eta luzeegia ez egitearren. Espainian errodaje baten promedioa 6 astetakoa izan da, orain krisisarekin 4 astetan egiten dira. Guk ordea, 12 astetan egin behar izan dugu, aste bakoitzak 3 milioi gehiago kostatzen duelarik.
Gero ere, bertako infraegituraren faltaz gain, teknikoki horrelako filmea egitea oso zaila da. Akzio pelikula denez, dena oso zehazki filmatu behar zen. Baldosa bat kentzea zela, tunelean sartzea, igual bi minututako filmazioarako hiru egunez lan egin behar genuen. Beste batzutan askoz gogorragoa izan da, mendian, hotzez, euria. Pulmonia hartu duenik ere bada.
Diru kontutan ere, filmea hemen egitea kanpoan baino 5 edo 7 milioi garestiagoa da, dena kanpotik ekarri behar bait da, gruak, jantziak,. Madrila joan etorriak, %20 garestitzen da Madrileko Bartzelonan ordez hemen bertan eginaz.
ARGIA.–Zenbat diru behar izan duzue bada?
X.E.–50 milioi gutxi gora behera. Hau multinazionalek bakarrik egiten dute. Orain, normalki 20 edo 25 milioi pezeta gastatzen da filme bat ondo egiteko. Anjelek ez zuen uste hainbeste diru beharko zenik.
ARGIA.–Nondik atera zenuten mordo hori?
A.A.–Gidoia egitearekin batera diru kontua aztertzen hasi nintzen. Lagun batzuekin, inguruarteko jendeengandik milioi batzu lortu genituen. baina behar aina jasotzeko bide finantzieroak, bankoak eta antzekoen laguntza behar genuen. Honetan ari ginen, jakin genuenean Eusko Jaurlaritzak zinemaren gain konpetentzia osoa zuela, Labaienengana jo genuen. prolema zen ordurarte Jaurlaritzak ez zuela lege aldetik ezer prestaturik. Orduan elkarrizketa batzuen ondoren Jaurlaritzakoek Aurrezki Kutxetakoekin hitz egin zuten zinemarako kredito bide lege batzu irekitzeko. Parte bat honela, Aurrezki Kutxen kreditoen bidez lortu dugu.
ARGIA.–Horretaz, Jaurlaritrak bere abala eman al dizue?
A.A.–Abala baino bankuetxeei jakinarazi filmea babestua egongo dela, laguntza eta Ley de Protección al Cinearen antzeko zerbait aurkeztekotan daudela. En fin, proiekto serioa dela.
ARGIA.–Filmea zein egoeratan emango den ikusirik, ze arrakasta espero duzue?
A.A.–Egoera poli tikoa nahiko ezaguna da.
Filmea egitea inbertsio bat da, ekonomikoa eta kulturala. eta zirkuito komertzialetan sartu behar denez, ba inbertsioa nahiko handia izan da ondo egitearren, baina filmea berez, eta historia, nahiko espektakularra da, orduan merezi zuen inbertsio handia egitea.Espektakulo bezala nik uste dut jende asko joango dela ikustera. Ihesketa bat normalki espetxe edo gela batetan gertatzen da, baina hemen itsasoa, Pirineoa, Iparraldea, Madrile, Segobia eta, azaltzen dira, batailaren ingurua zeharo aberatsa da.
Gero historian ere, gauza dramatikoak, kuriosoak, ikusgarriak ere ugari dira, historia bera ere oso aberatsa da.
Merezi zuen inbertsio handia egitea jendea lortzeko. Tiroteo bat oso ondo egin daiteke, ikusgarri, edo pobre eta ilun.
Guk. historia honetan bide espektakularrena aukeratu dugu.
ARGIA.–Komertzialena ere?
A.A.–Bai, baina kalitate aldetik, komer tzial hitz horrek neretzako kalitatearen sentidoa du
X. E.–Nik banekien filme prestigiotsua izango zela, baina bere komertzializazioa zalantzan ikusten nuen, distribuidoreek darabilten boikot jokoagatik, baita ikuslegoaren jarreragatik, hemen zer gerta daitekeen ez dakit baina nik uste dut komertziala gerta daitekeela. Ez da erraza izango, zeren 50 milioiak berreskuratzeko 150 milioi jaso behar da. Euskadin eta Catalunyan erraza ikusten dut, baita hemendik kanpora ere. Europan berriz, banaketa ez da erraza eta diru gutxi ematen du.
ARGIA.–Euskaran ze tratamendu ematen zaio?
A.A.–Euskararen tratamendua errealitatean zera da. Elkarrizketa batzuek euskaraz, besteak erdaraz, kartzelan erabiltzen zen eran, gutxi gora behera. Filmean, dena dela, oso gutxi gora behera. Filmean, dena dela, oso gutxi hitz egiten da. Doblahe normal batetan 400en bat take edo tira txiki erabiltzen da, hemen berriz euskararentzako 140 besterik ez da egin.
X. E.–Akzio filmea denez, zenbait gauza hitzez azaldu behar izango dugu. Preparazioak, gartzelako giro norrnala, bizia, kanpoko zenbait arazo. Horretarako Zubiari elkarrizketa bat egiten zaio, filmean zehar puskaka sartuko dena, errekurtso bezala, eta guzti hau euskaraz egina dago.
ARGIA.–Kriterdio jakinilk erabili al zen filmerako jendea lortzeko?
X.E.–Ez dakit baina entzuna dut Uribek ez zuela ziurtasonik hemengo aktore ez profesionalek erantzungo ote zuten, eta zenbait profesional erabiltzeak lasaitasun eta seguritate bat eman zion, hasteko behintzat. Gainera esperientzia ezaren problema zuen, aktorekin eta, bere lehen filmea zen eta. Oso azkarra izan da horretan, bertakock espetxeko giroa ezapuna bait dute eta profesionalek ziurtasuna.
ARGIA.–Zenbat jendek hartu du parte?
X.E.–Aktore bezala 8Oen bat edo. Ihesitakoak, kartzelan gelditutakoak, funtzionarioak... Gero ere eszenografoak, laguntzaileak, e tabar. Esan beharra dago jendeak kristoren lana egin duela, Ez da posible honelako zerbait profesionalekin bakarrik egitea. Jendea hemen oso gogorra da, fisikoz nahiz psikologiaz. Badirudi lanaz arduratze hori idiosinkrasiaren antzeko zerbait dela herri honetan.
ARGIA.–Eta aktore profesional eta afizionatuen artean nola konpondu zarete?
X.E.–Oso ondo, ederra izan da benetan. nik honako horretan harremanak ez ditut profesionalki bizi izan. Batzuek lagunak nituen, besteak ezagunak, giroa lagunartekoa zen. Kanpotik, Madrildik eta, etorritako profesionalak oso gustora egon dira. «No creía que la gente fuera tan hospitalaria.....>> eta horrelakoak bota zizkiguten.
Bertako jendeak benetazko euskal kutsua eman dio filmeari. Denak aktore eta kanpotarrak izanez gero filmea erabat desberdina gerta zitekeen. Herri bakoitzak, ibiltzeko eta, egoteko, begiratzeko, eskuak poltsikoan zintzilikatzeko, era bereziak ditu. Euskaldun batzuek hemendik kanpo arkitu eta «hauek hangoak dira" pentsatzen dugunean bezala. Eta izaera hau aktore protesionalekin galdu egingo litzateke, filmeak ez luke batere jasoko.
ARGIA.–Ze komentario entzun duzue Muñoz, Gaztelu. Unanue eta horiengandik?
X. E.–Diotenez. oso fidelki berregin da gartzelako giroa. Asesore bezala lan egin dute. Horientzat, 5 urte geroago, pasatako esperientzia epatante hura errepikatzea izan da.
ARGIA.–Hi, Anjel, hik zer diok horretaz?
A.A.–Neretzat, esperientzia hura bakarra izan da. Filmea ihesketaren seme guapo bat besterik ez da.
28-31

GaiezKulturainemaFilmeakLuzemetraia
PertsonaiazAMIGO1

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude