Xabier Erro: EVERESTtik LOTSE SHARa


2007ko otsailaren 21ean

Xabier Erro mendizaleari elkarrizketa

Xabier Erro lesakarra, aspaldiko ezaguna ez badugu ere, gure ajenda intimoenetan lagunen artean daukaguna da. Alperrikakoa litzateke noski, elkarrizketa hau egiteko arrazoinak aipatzea zeren beharbada lan horretan hasiko bagina, hanka sartuko genuke. LotseShar menditik, argalduta etorri da eta gure begien aurrean lehen aldiz ikusi dugunean azken abentura horren seinaleak nabariak dituela esan dingu. «Argalduta bai, bainan ez ergelduta» izan da botatako erantzuna. Lehen asaltoetan gainditzen diren azaleko elkar adarjotze guztiak likidatu ondoren, magnetofoiaren bi botolak zapaldu, txibatia martxan jarri eta elkarrizketari ekin diogu.

Lehenengo galdera bota diogu bat batean: «Nola burutu zenuten Lotse-Sharena?»

EVERESTetik KATMANDUra jaitsi ginenean azken hau egitea... Bueno, hamabi egon gintuen espedizio hartan eta horietatik hiruk bagenian hau buruan, beste espedizio bat muntatzeko gogo edo asmo hori alegia. Martin, Felipe eta hirurak gintuen bero-bero geundenak. Orduan hirurok eskatu genian beste mendi bat egiteko baimena eta eskabide batzuk egin ondoren joan den urteko Abenduan Lotse-Shar delakoa egiteko baimena eman zigutean. Berehala, dena prestatzen hasi behar eta esan beharra dago oso denbora gutxirekin kontatzen genuela. Nahiz eta berez projektoa oso merkia izanðlau tipo bakarrik, e.a.ðez genian biderik ikusten aurrera ateratzeko. Jaialdi batzu montatu genizkian: Galarreta pilotalekuan, pilota partiduak; Young Playan dantzaldi bat eta Leidor tolosako antzokian Benito Lertxundik emandako kantaldia. Bestalde, Euskadiko udaletxe gehienei idatzi genien karta bat laguntza eskatuaz. Irun, Tolosa, Hernani, Lesaka, Bera... Iagundu gintuztean. Gero Labaienek emandakoarekin, hiru milioi pezeta lortu genizkian haruntz joateko.

ARGIA: Asko al da?

XABIER ERRO: Begira, Himalayako zortzi mila metrotako mendia egiteko behar den espedizioa montatzeko, oso diru gutxi duk.

ARGIA: Beste espedizioak zenbatean ateratzen dituk?

X.E.:Beno, Everest egiteak 16 milioi eraman zizkian. Hortik aparte, han filmatutako materialarekin hemen filmea egiteak beste bosto milioi eraman dizkik. Beraz, filmea eta guzti hogeita bat milioi. Eta oraingo honetan hiru milioirekin egin behar izan diagu dena zeren orain ere filme bat egin diagu 16 mm.tan.

ARGIA: Nolaz hainbesteko diferentzia?

X.E.:Bueno, eske Everesteko hartan kondizio onenetan mugitu gintuen. Katmanduko hotel onenetsuenetan, haize akondizionatuarekin, e.a. Orain aldiz, hotel merke batetan. Pentsa pertsona eta eguneko hamabost bat rupia ordaintzen genizkianðhogei bat duroð. Bestalde, Everest egiteko hogeita hamar sherparekin kontatzen genian eta oraingo honetan birekin bakarrik. Osea, kondizio minimoetan joan gaituk azken hau egitera.

Everestekoa baino gogorragoa

ARGIA:Horrek esan nahi dik Zailagoa izan dela hau noski...

X.E.: Horixe. Gogorragoa. Pentsa lau ginela bakarrik lanerako eta hortik aparte egin genuen ertza berria oso gogorra zela. Bai, Everest errazagoa huen hau baino. Kontutan hartu, hiru kilometrotako lokarria jarri behar izan genuela bidea egiteko. Everesten baino luzeagoa eta lau lagunen artean bakarrik. Lan asko egin diagu. Gelditu gabe ari izan gaituk. Iritsi huen mementu aski larria; oso nekatuta geunden eta...

ARGIA: Esango al diguk nola izan zen hasieratik?

X. E.: Bueno, hemendik martxoaren zazpian abiatu gintuen eta azkeneko «kanpoa» edo, maiatzaren lehenean jarri genian zazpi mila eta seirehun metrotako alturan. Zailena, dena egina zegoan. Lau kanpo eginak, etabar. Azkeneko kanpotik tontorrera zegoen bidea errazena huen. Ibili. Oinez egin behar. Besterik ez.

ARGIA: Eta nolaz ez zenutuen lortu? Errazena bazen nolaz...

X. E.: Begira, hortik aurrera ez genian lokarria jarri beharrik. Hori horrela duk. Bainan ez genian bi arrazoinengatik. Bata, eguraldia. Oso txarra zegoen. Eta bigarrena, gu zisko eginak geundela. Egia esan, neretzat, mendia egina gelditu duk. Asuntoa duk, tontorra egitearena egun bakar batetako arazoa dela.

ARGIA: Bai, bainan egin ala ez egin, horretan zegok...

X.E.: Guretzat ez dik hainbesteko garrantzirik. Zuentzat berriz... Guretzat, exito handia izan duk. Haruntz joan, hainbeste lan egin, egindakoa oso ongi egina gainera eta denak bueltatzea arazo handirik gabe, exitoa duk.

ARGIA: Eta hiretzat zer duk, ba, frakasoa? 

X. E.: Baimena eskuartean eduki eta ez joatea. Hori lehendabiziko puntua. Gero, gerokoak. Bigarren puntua, joan eta arinki aritzeagatik, baten batek bertan hezurrak uztea. Begira, gure ondoan yugoslaboak ibili hituen. Gu, lau euskaldun eta bi sherpa. Haiek berriz hogeita zortzi. Gu afizionatuak, eta haiek profesionalak. Gu ez gaituk hortik bizi nahiz eta maila batetan, horretarako bakarrik ez bagaituk bizi ere, burua osorik horretan zeukagu. Espediziotan, dirna ez irabaztetik aparte, galdu egiten diagu beste gauzetan irabazitakoa. Bai, galdu, zeren mila txorrada, geure patrikatik oradaintzen dituk; telefonoa dela, seiloak, kartak, trena, taxiak eta horrelakoak. Yugoslaboak, denak profesionalak. Gehienak Humalayan zazpi bat aldiz egondakoak. Soldata, gastuak, materiala... dena ordainduta. Hortik eta horretarako. Ba horiek, erabat harriturik utzi genizkian. Ezin ziaten sinistu gu lauak bakarrik goruntz abaitzea. Klaro, gero egunero ikusten genian elkar. Haiek ezker partetik eta gu eskuinetik (Honek ez dik ideologiarekin deus ere ikusirik). Ba bai, haiek gu lanean ikusi eta aski kezkatuta gelditu hituen.

ARGIA: Haientzat zuek artesanoak besterik ez zineten...

X.E.: Bai; haientzat guk emandako pausoa garrantzitsua huen. Beraiek, espedizio handia Osatzen ziaten. Hogeita hamar sherpa eraman zizkiaten. Guk aldiz, «expedición ligera» edo osatzen genian eta horrekin harriturik zeuden.

ARGIA: Yugoslaboak iritsi hituen...

X.E.: Ez; eguraldi txarra zela eta, ez hitnen tontorrera iritsi. Gu erretiratu ginenean, zorionak eman zizikigutean eta gero Katmandura jaitsi eta kristoren afaria ordaindu zigutean. Yugoslaviara joateko ere gonbidaturik geudek.

Frakasoaren irudipean

ARGIA: Horiek denak ikusita, hamengo harrerak harriturik utziko...

X.E.: Bai, kolpe handi xamarra izan duk. Everest egin genuenean, puff, dena zera huen, handia, kristorena. Orain berriz frakasoa. Oraingo honetan, lan gehiago eta hobea egin eta... mendi horietan ibiltzeko, esperientzia behar duk eta hori lortzeko Pirinieoak, Amerika... ez dituk balio. Bertan ibili beharra zegok. Yugoslaboak, bertan asko ibiliak hituen eta hala ere ez ziaten lortu tontorra. Guretzat oso aberaskarria izan duk espedizio hau.

ARGIA: Everest baino...

X.E.: Bai, dudarik ez zegok. Guretzat, beste pauso bat izan duk.

ARGIA: Orduan, Everest egin zenutenean alde guztietatik ongietorriak izan zenituzten eta orain nola arkitu duzue hemengo giroa?

X.E,: Bai, orduan montaia handia egin huen. Publizitatea oso ongi egina eta guzti hori. Orain, hartu gaituzte... ba dakizue, «como unos buenos chicos».

ARGIA: Zertan sumatzen duk hori?

X.E.: Tabernetan, eskua bizkarretik pasa eta... bueno horrelako esaldiak entzuten dituk: oraingoan ez baduzue lortu, hurrengoan... azkeneko hirurehun metro horiek egin bagenitu, besterik litzateke. Azkenean, jendeak ulertzen ez duena zera duk: dabilenentzat ez dagoela diferentzi handirik. Egin edo ez egin... ez zekiat. Joaten haizenean ba dakik oso ongi; posibilitate handiak zeudek tontorra egin gabe bueltatu beharra egoteko eta bueno, horrekin kontatzen duk eta kito. Gu alpinistak garenez, hori egitera joan gaituk. Everesta, beste era batetara joan gintuen. Kanpamendu asko, seguritate handiak, sherpa asko, medikua, oxigenoa... Tontorra egitera joan gintuen. oraingo honetan planteiamendua ezberdina huen.

Pasatako larritasunak

ARGIA: Gainera, nahiko gaizki ibili omen zarete...

X. E.:  Bueno, ez zekiat. Gauza asko gertatu zeizkiguk, lehen gertatu ez zirenak. Hasteko, medikua ez genian lortu. Garayoa beste batetan zihoan eta Lorentek ezin zian etorri. Bainan yugoslaboek zeramaten medikuaren laguntza, ahal zuen neurrian izan genian. Nik, esate batera buruan endema izan diat. Han, derrame bat zela uste genian, bainan hemen endema bat izan nuela esan zidatek. Gero, erretiratzea erabaki genuenean, abalantxa bat izan huen eta motxilak eta galdu genizkian. Batek betaurrekoak eta besteak eskularruak galdu zizkiaten eta jaisterakoan oso gaizki ibili hituen. Momentu oso txarrak pasa geni kian. Horrek berak asko nekatzen hau. Goizean goiz ona bazegoen ere, bederatzitarako txarra.

ARGIA: Zer ordutan hasten zineten lanean?

X.E.:  Goizeko lauretan, hiruretan, bostetan... hori nola gerta. Oso goiz hasi beharra zegok, horick baitira ordurik egokienak lanerako. Bederatzi hamarrak aldera, lainoa sartzen duk eta ez zegok lehenago bezala lan egiterik. Pentsa, goizean goiz hasi eta lehenengo kanpotik bigarrenera iristeko, arratsaldeko lauak. Hortik, atera kontuak.

Gainera egin genuen ertza honre tan %60 eta gehiagoko ezoreka zegoean. Dena jela. Oso nekega rria huen. Everest baino askoz ere gogonragoa huen bide hau.

ARGIA: Eta zuek egindako guztia jendeak ez badu balortau ere, alpinismoan dabiltzanek zer?

X.E.: Bai, heurek baloratzen ditek. Oso ongi zekitek hor zer egin den. Ibili denak bazekik bai. Horiek guk egindako pau soa, espedizio tradizional bateta tik, arin batetata dagoen ezberdintasun hori, ongi hartu ditek.

Eta han zeuden espedizio handiek, japonesak, frantsesak, australianoak, yugoslaboak... denek zorionak eman zizkigutean. Pentsa, tontorretik oso oso hurbil ibili garela. Eta teknikoki, ba... pauso bat duk.

ARGIA: Eta zuek pozik al zaudete?

X.E.: Bai, guretzat lorpen handia izan duk. Hemen hartutako esperientzia handia duk.

ARGIA: Beste espedizio horiek, zenbat diru gastatzen ditek?

X.E.: Guk Everesten gastatutakoa baino askoz ere gehiago. Bainan hemen, alpinismoa... Jendeak uste dik gurea denbora pasatzea dela. Oporketak egiteko era berezi bat edo horrelako zerbait. Beste leku horietan, subentzionatuak zeudek eta beste era batetara ulertzen duk asuntoa. Begira, gu kanpo basera nahiko nekatuta iritsi gintuen.

Jaialdiak, baimenak, Labaien, burokrazia... hor bota dugun denbora, geure burua prestatzen behar genian erabili. Beste espedizio horiek, ez ditek horrelakorik pasa behar. Berena, mendia duk eta kito.

Euskadi, lehen mailan

ARGIA: Eta Euskadiko espedizioak nola zeudek kontsideratuta?

X.E.: Oso ongi; pentsa bi espedizio egon direla orain ere eta naparrak lortu zutela tontorra. Herri txiki baetatik munduko mendi gogorrenetan eta espedizio onenen tartean bi horrelako espedizio arinak ibiltzea, kristorena duk. Euskadi, internazional mailan onenetsuen artean ikusita zegok.

ARGIA: Eta Euskal Herriko bi espedizioak elkar topo egin al zenuten?

X.E.: Bai, igo aurretik eta ondoren. Hotel beran egon gin tuen zeren haiek ere, diruz gaizki eta hori. Merito handia zeukatek.

ARGIA: Lehen, Pirineosetik Himelayera dagoen diferentzia eta bigarren horretan ibiltzeko behar den esperientzia non hartu duk herorrek?

X.E.: Bueno, hamabi urte ba dituk Pirineosetik irten eta Everest egiteko pasa ditudanak. Nik Amerikan egin diat gehiena. Hirurogeita hamar bat aldiz bost mila metrotako mendiak egin dizkiat. Gero, Akonkagua bi aldiz egin diat, batetan bakarrik eta bigarrenean Martin Zabaletarekin bide berri batetatik. Gehiena Perun egin diat, Kolonbia, Ekuador, e.a.

ARGIA: Eta guzti horiek nola, zeuon patritatik? Bokadiloa hartuta?

X.E.: Bai, lanean arituz aurreratutako apurra, hortxe gastatu. Mendia egin eta buelta lanera.

ARGIA:  Bueno, bainan horrelako lanak izango diltuzue, zearen Michelingo langile batek ezingo dik horrelakorik egin.

X.E.: Bai, arrazoin duk. Martin Zabaletak Michelinen lan egiten zian eta hori egiterik ez zuenez, fabrika utzi egin zian. Orduan denbora gutxitan lan asko egin eta gero mendira. Mejikon horrela arituak gaituk.

ARGIA:  Eta aritze horrek zer ematen dik...

X.E.: Bueno, hau afizio bat duk eta afizio gehienak bezala ezin ofizio bihurtu, bainan bai bizio. Gero dena segidan zetorrek.
Gero denbora gutxitan, asko bizi nahiak badik bere zera ere. Han, mendia, herorri hago herorren buruarekin eta hori esperimentatzea zaila baduk ere, zailagoa esplikatzea. Hemen ezin duk horrelakorik bizi. Hemen dena konplikazioa duk. Kontsumitzeko, lana eginez herorri kontsumitzen haiz. Nerbioak, tentsioa, zerak. Mendian ez zegok horrelakorik eta gizona oso medio urriekin bizi daitekeela garbi ikusten duk.

ARGIA: Kreatibitateak ere izango dik bere garrantzia horretan...

X. E.: Ez zekiat. Mendian, naturak berak sortzen dizkik problemak eta horiei erantzun behar zaizkie dauzkaan medioekin. Horrek asko erakusten dik eta sentiarazi egiten dik. Sentsibilitatea desarroilatzen dik. Obserbazioa. Isiltasunaren soinua beti presente zegok hire baitan, inguruan... Ez duk erraza esplikatzen Azkenik, sensazioz beterik etortzen haiz hiri hauetara eta bueno, kontrastea ere ez duk nolanahikoa. Hemen ezin duk horrelakorik sentitu.

Eta bere horretan, sensazio, sentipen, kotraste eta guzti horrekin uzten dugu Xabier. Jakina, hurrengoa hausnartzen ari denaren inpresioa geuk ere sentitu dugula ezin uka. Orain bi sherpaz inguraturik dabil eta hurrengorako horietxekin elkarrizketa bat prestatzea gustatuko litzaiguke. Beraz Xabierren zain geratzen gara berriz ere.

 


Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude