GAZTELU: Historiak Jarraitzen Du


2021eko uztailaren 23an
Agustin Aranzabal Askasibar, "Gaztelu" futbol jokalariari elkarrizketa.

GAZTELU: Historiak Jarraitzen Du
Joan den astean aipatu bezala, GAZTELU–Agustin Aranzabal Askasibar–delakoarekin egindako elkarrizketa argitaratzen dugu oraingo honetan. Telefonotik hotsegin genionean gure asmoa adierazteko, ez zigun inongo oztoporik jarri. Igande arratsalderako gelditu eta siesta egin ondoren gurekin hitzegitera. Bere etxean sartu garenean, saloian, txandar urdin batekin jantzita aurkitu dugu. Magnetofoia martxan jarri aurretik hizketan egon gara: «Oramaetxea eta Boronat hain ERREAL zaleak direnez, urrik egingo lukete lana» esan digu. «Oso bikote ona osatzen dute. Fisiko aldetik Boronat da jaun eta jabe Estatu mailan eta Europan ere.. .». Zerbeza bat aurrean, eta zigarroa piztu. Magnetofoiarekin hasterako gure elkarrizketa hikan hasi da. Naturalki, hasieran zegoen esan beharra zukan egin ondoren, gaian sartzearekin batera Bergarako hain berezia den euskalkian hasi zaigu hikan mintzo.
Bergarako baserri batetatik etorri zena, ilusioz beterik Donositan hamabost urte pasa ondoren Bergarara itzuliko da berriz bainari ez bakarrik noski, ezkondu eta bi haurrekin batera ERREALarekin denboraldi luze bat egin ondoren irabazitako azken ligaz, eta ilusio besterik ez zeukan zaku hutsa, era askotako lorpenez beterik.
ARGIA.– Noiz hasi hintzen ERREALarekin jolasten?
GAZTELU.– Sesentaiseisen uste diat izan zela. Egon hadi! Bai, seis-sietean izan huen.
ARGIA.–Lehen dibisioan noski...
GAZTELU.–Ez hor ere... 1966an SANSEn uste diat izan zela. Bai, tenporadabat egin nian eta gero ERREALarekin bigarren dibisioan. Bai, orduan ERREALa bigarrenean zegoean eta ni soldaduskara joan ninduen Irailean. Tenporada hasi eta ni soldadu kanpamentura Irailean joan eta Abenduan etorri. Orduan soldaduska bastante gaizki zegoean eta ez zigutean uzten entrenatzen. Badakik orduan ere kapitan batekin egin genian asuntoa nola edo hala konpondu. Haren bitartez, tranpa egin eta ateratzen ninduen kuarteletik entrenatzera. Hamabost bat entrenamendu egin eta Andoni Elizondok, orduko entrenadoreak, Algecirasen sartu ninduen ekipoan eta han jokatu nian leben partidua. Kopako partidua huen eta han zero-zero egin genian eta Atotxan berriz bat eta zero irabazi. Hurrengo pratidua huen... bai, Atotxan Obiedoren kontra. Hau izan zuen nere debuta etxean. Bat eta zero irabazi genian. Gero Logroñon eta irabazi. Berriz etxean... ez nauk gogoratzen zeinen kontra bainan irabazi... eta Rayo Vallecanoren kontra ere irabazi eta lehendabizikoak jarri. Hurrengo pertidua Tenerifen jokatu behar eta han lesionatu egin ninduen... Hamabost egunetarako ligamento laterala izorratu, igeltsoa jarri eta neretzat tenporada hor bukatu huen. Hiru hilabete egin nizkian baloia ikuitu gabe. Gero badakik errekuperazioa eta... Behintzat urte hartan primera dibisiora igo gintuen.
ARGIA.–Andoni Elizondorekin beti?
GAZTELU.– Bai, hurrengo urtean, lehen dibisoan Andonirekin segitu genian eta pretenporada ongi egin eta lehenengo partidutik titularra ibili ninduen. Bai primeran titular modura ibili ninduen.
ARGIA.- Nolakoa huen orduko giroa? Jokalarien artean...
GAZTELU.–Nik hemertzi urte nizkian. Badakik gaztea izan...
ARGIA.–Eta baserritarra gainera...
GAZTELU.– Ez, orduan jende asko zegoean ni bezalakoa alde horretatik. Ormaetxea, Lasa, Maiztegi, Katxo, Arregi, Iguaran... Jo, jende oso jatorra huen. Orduan oso diru gutxi irabazten zian jokalari batek; klubak dirurik ez zeukan eta zeukana ere guretzat izaten huen. Oso gutxi irabazten genian. Halere, ardura gutxi horrekin. Garai hartan gure artean laguntasun handia zegoean eta horrek asko balio zian. Egia esan gero hainbeste dirua sartu denean, gure artean lehen zegoean laguntasun hori... asko galdu duk. Orduan... jo. Begira, laguntasun horrek futbol zelaia barruan ere asko egiten dik. Asko laguntzen dik. Bat, neka-neka eginda zegoenean igual esango zioan beste bati: hi, horri segi iezaioak, nik ezin diat eta! Eta horrela. Gure artean oso ongi konpontzen gintuan. Gogoratzen nauk, zuek ere gogoratuko zarete, Urreisti. . . hura batetatik bestera ibiltzen huen gelditu gabe eta partidua bukaeretan zegoela.. «Hi, Agustin, nereari segi iezaiok nik ezin diat eta!» Eta egiten genizkian erreleboak... en izango gaur bezala noski. Jendeak presio haundia egiten dik...
GAZTELU.– Jendeak ikusten zian ekipoak nahiko merito zeukala lehen dibisioan mantentzearekin. Garbi ikusten huen hori.
ARGIA.– Gero, Andoni Elizondok utzi eta Segurolarekin hasi zineten...
GAZTELU.– Bai, Elizondo oso gogorra huen. Hark jokalarien kualitateak ikusi eta egiten zian lana. Badakik hark ikusten zian gure kualitate handienak indarra eta burruka egitea zirela eta horretan finkatzen zian dena. Eta horregatik mantetzen gintuen. Gu izan baginen fisikoki ahul xamarrak... akabo! Gero Segurola sartu huen.
ARGIA.–Eta hi delantero zentro ibili hintzen...
GAZTELU.–Bai ordu arte kanpo erdian jokatzen nian Arzakekin, bainan atzean edo aurrean norbait faltatuz gero, ni jartzen ninduten. Beti zuloak tapatzen. Egia esan, ondo ibili nauk edozein lekutan; ez nian arrotz aurkitzen bat edo bestea. Andonik utzi zuenean, ekipoa nahiko jarrita zegoen. Itxurazko ekipoa huen.
ARGIA.–Eta zergatik utzi zian?
GAZTELU.–Nik uste diat aspertu egin zela. Badakik beti bat, lau edo bost urte pasa eta erretzen duk. Jendea ere aspertu egiten duk eta entrenadoreak pagatzen dik gehienetan. Dena dela, Andonik bazian beste gauza bat, beste arazoetaz ere, kezkatuta zegoela alegia. Eta Segurola garai hartan guretzat behintzat oso ideia aurreratuekin etorri huen. Entrenamenduak erabat aldatu zizkian: halterofilia, tensoreak, etabar. Eta beharbada guk genuen formazioarekin ez zian asmatu. Jokatzen segitu, eta gaizki. Orduan izan huen hori, delantero zentro falta eta ni jarri.
ARGIA.– (Eserita dago bainan ez da geldirik egoten. Zigarro bat–Winston–piztu du eta arnasa hartu ondoren berriz esandakoaren eremuetan miatzen hasten zaigu).
GAZTELU.–Sei bat partidu iraun zizkian Segurolak entrenatzen eta berriro Andoni jarri zuten eta lehengo metodoarekin berriro gora edo behintzat mantendu behinik behin. Artean, jende berria ere sartu egin huen: Sagasta, Aranbarri, Santamaria, Lema, Sein defuntua, Arakistain eta SANSEtik zetorren jendeak ere oso ongi erantzun zuen.
ARGIA.– Orduan ez al zen Iriondo etorri?
GAZTELU.–Bai, eta horrekin etrenamenduak oso atseginak hituen. Xamurrak, beti baloiarekin eta teknikamente hobeto jarri gintuen. Nahiz eta askok uste behin adin bat ezindela ikasi, ni ez nago ados horretan. Beti Ansolarekin gogoratzen nauk. Hura oso deportista ona huen eta agindutakoa, sentido guztiekin egiten zian. Horixe ikas daitekeela! Badakik harengatik, teknikoki deus ere ez zela esaten huen bainan hori ez duk egia. Hark ez zizkian txorradak egingo bainan balioa ere ez zian erraz galduko. Ez zioan erraz kontrakoari emango...
(Altxa eta hanka eskubiaz adierazten du esandakoa. bi beseak astindu ondoren esandakoa baieztatu nahiz «bakoltzak ahal duena» esan nahi balu bezala egiten digu keinu).
GAZTELU.–Gero, Amas, Silbestre, Urtiaga eta horiekin ekipo oso polita zegoean. Bai, futbolean ere dexente, eta boskarren edo gelditu gintuan.
ARGIA.–Eta hauekin ere mantentzen huen aurreko giro hori?
GAZTELU.–Ez, egia esan bigarrenetik igo ginenean zegoen laguntasuna eta hori, molteltzen duk. Batzuk beste ekipoetatik zetozen bueltan eta gu baino zerbait gehiago irabazten zuten eta... gure artean ez huen izan arazorik bainan aurreko giroa ere galdu egin huen. Lehen, astelehenetan jai egiten genuenean, jokalari batzuk elkarrekin joaten gintuan baserrira babak jatera: Ormaetxea, Mendiluze, Urreisti. . . eta gero ez huen horrelakorik gertatzen.. Ez zekiat...
ARGIA.– Hain giro ona zegoenean zuen artean euskaraz egiten al zenuten?
GAZTELU.– ARGIA.– Bai, orain baino gehiago dudarik gabe.
ARGIA.–Eta giro horren barruan egongo huen jokalariren bat...
GAZTELU.– Bai, Martinez huen laostra. Martinez ezin duk guretzat... Hark berotzen gintuen gu atope. Beti esaten ziguan: kanpo erditik datorrenak hegoa ikuituta ekarri behar dik, gero, nik errematea emango zioat! Laostra huen! (silioean mogitu egin da eta gorputza aurreruntz ekarrita beso eta esku eskubiarekin «laostra huen» esan eta "egurra" ematearena egin du. Haurtzaroan maisuek egunero egiten ziguten eta hain ongi betirako ikasi genuen keinu berezi hura). Gorriti eta, oso jende jatorra.
ARGIA.– Eta dirua noiz hasi huen...
GAZTELU.–Pentsa, Ormaetxea eta horiek hamar bat urtetan aritu futbolean eta ez zekiat... orduko fitxak hogei mila durotakoak izango hituen eta soldatak, bost mila pezetatakoak hileko. Gero lehen dibisioan gehixeago huen bainan...
ARGIA.–Gainera orduan ERREALA Donositakoa huen bakarrik...
GAZTELU.–Bai, probintziatik oso jende gutxi etortzen huen Atotxara.
ARGIA.– Eta Euskadiko ekipoa...
GAZTELU.–Bai, gu kanpora joaten ginenean ez gintuzten euskalduntzat hartzen. Gu «los guipuzcoanos» gintuen eta ez «los vascos»; bilbotarrak hituen orduan Euskadiko ordezkariak. Orainberriz, gu ere bagaituk...
ARGIA.– Eta nolakoa huen bilbotarrekiko...
GAZTELU.– Begira, nik ez diat ezagutu lehenagoko giroa bainan ni hasi nintzenean, Bilbo-tarrei irabaztea kristorena huen. Madridi irabaztea bezalaxe. Gero, hori ere aldatu egin duk. Batetatik, jendea ez duk lehen bezala ibiltzen eta bestetik... Euskal Herria ere ez. Orain, irabaztera joaten haiz bainan... publikoa ere, leben elkarren aurka zegoena, orain beste era batetara zegok.
ARGIA.–Iribar eta Kortabarria ikurrinarekin atera zirenean...
GAZTELU.– Bai, horixe duk. Horrek asko lagundu dik bai.
ARGIA.–Aldakuntza handia somatuko dituk bestela lehen eta orainaren artean noski.
GAZTELU.– Bai, handiak. Hasi hadi orduko prentsa, jendea... aztertzen. Diferentzia handiak zeudek. Orduan ez zeogean gaur egun dagoen presio sikologikoa. Begira ni 1971ean internazionala ninduen. Oso ongi nengoean, fisikoki batez ere. Indarra sobran sekula ez bainan ongi. Kubalak FINLANDIAren kontra «defensa derecho» jarri ninduen eta...
ARGIA.–Izan hituen zurrumurruak, kanpora joan behar hintzela eta.
GAZTELU.– Bai, garai horretan hemen bezagoen horrelako zarata, Bartzelonak nahi ninduela alegia. Bainan ni txonkatiletik gaizki nengoean. bueno, zarata hori bazebilela, Italiara joan gintuen jokatzera SUB 23 edo horiekin eta han lesionatu egin ninduen. Ordurako ni ez nebilean oso ongi bainan... tira. Ez omen huen gauza handirik, bainan lesionatu. Tarte horretan barzelonako kontu hori erditik zegoen eta badakik, askotan periodistak... behintzat DICEN edo errebista horretan–Cruiff fitxatzeko bait zegoen– nik egindako deklarazio batzuk agertu hituen: «Cruiff eta nerekin, Barzelona Liga, Kopa eta Europako Txapeldun izango da». Horrelako zerbait huen. Bitartean ni izorratuta eta ez ninduen ondo jartzen eta hemen jendeak, «barzelonitis» neukala. Barrabiletaraino. Total, ostegun batetan ezkondu eta hurrengo astelehenean operatu txonkatiletik. Hamahiru hilabete egin ninduen izorratuta. Onenean, lesionatuta. Gero, Kubalak berriz TXIPREren kontra jarri ninduen eta hamar bat minutu jokatu nizkian. Egun horretan bertan, alaba jaio huen.
ARGIA.–Geroztik baduk korrika egiten duanean keinu...
GAZTELU.–Bai, nik ez diat ezertxo ere sentitzen bainan gure amak askotan esaten zidak. Beraz ez haiz lehenengoa horiesaten duena. Amak esaten zidaan: Agustin, oinez zoazela badaukazu ezker aldean zerbait! Ez zoaz ondo! Bai, askotan esan zidak errenarena egiten nuela.
ARGIA.– Orduan, denbora horretan kolpatuta...
GAZTELU.– Desesperatuta egon ninduen. Egia esan futbola uzteko zorian ibili niduen, desmoralizatuta erabat.
ARGIA.– Orduan izango huen, Satrustegi eta, etorri zirenean, ez da?
GAZTELU.–Bai, Kortabarria, Satrustegi, Murillo, Oyarzabal, eske nik jende asko ikusi diat ERREALetik pasa dena. Hauekin oso ekipo polita osatu huen.
ARGIA.–Zuen arteko herremanak oso ezberdinak izango hituen...
GAZTELU.– Bai, bai. Klaro nerekin ibilitako jokalari guztiak... denek utzia zeukatean futbola eta... bueno Boronat gelditzen huen, bainan ez zegoean aurreko girorik.
ARGIA.– Kanpoan ala barrenean?
GAZTELU.– Begira, ERREALa gaur egun ekipo handia duk eta horrek nahi eta ez sorrarazten dik kristoren fenomeno soziala. Prentsa, jendea, haurrak,diru asko mugitzen duk inguruan. Gero gure arteko harremanak kondizio horietan zailak dituk. Hogeitabost lagun izan eta hamaika bakarrik joka tzen. Hori oso gogorra duk.
ARGIA.– Nekaturik edo asperturik?
GAZTELU.–Biak. Batetatik oso zigortuta negok; urte asko kolpe asko... Bestetik nik futbolean egin behar nuen guztia, egina zeukat.
ARGIA.–Eta oraingo ala lehengo bestuarioa? (Galdera entzun eta gorputza atzeruntz bota. Zerbeza esku ezkerrean hartu, trago bat egin eta mahainaren gainean utzi. Erantzuteko astia behar. Ideiak ordenatu eta adierazi nahi duena era ulerkor batetan esan nahi. Ez du ezer ere berrepikatu nahi.)
GAZTELU.–Buff. Oso diferentea duk. Begira anekdota batekin konprendituko duzue asuntua.Guk guere posibilitateak ikusi eta irabazi egin nahi. Horretarako mentalizatu egin behar eta pentsa halako batetan nola egin genuen mentalizazio hori: guata hartu eta gasolinaz busti; horri Martinezek su eman eta gu guztiok, ekipo osoa kaltzontzilotan buruan luma eta espinileretan kutxiloa ipini eta suaren inguroan bueltaka indioak bagina bezala oihuka: hauk garbitu behar dizkiagu... gu baino eskasagoak dituk.. jan behar dizkiagu... horrela. Orain gogoratu eta kristoren parrak egiten dizkiagu bainan orduan serio, oso serio hartzen genian asuntoa. Pentsa, bestuariotik ateratzen gintuan zelalera letxe batekin... gero, jekina, askotan galdu.
ARGIA.– Eta orduan, beharrezkoa izango huen...
GAZTELU.–Hori egitea? Ya lo creo, horixe baietz!
ARGIA.–Bazeudek beste anekdota batuzk, Gorriti-Gento eta Ormaetxea-Amancio...
GAZTELU.–Bai, Alberto huen horretan... artista. Jokalari bat lurrean aiaiaika eta Albertok belarritik heldu, atzimur egin eta bostea oihuka hasten zenean Ormaetxeak harriduraz betetako aurpegiaz arbitroari: Bainan zer du histeriko honek horrela kexatzeko? Hori erotuta dago!
Horrelakoak asko. Eta Ufarterekin, Atletico Madriden jokatzen zuena; extremo derecha huen Manzanaresen jokatzen genuenean eta partidu hasi aurretik Albertok abisua ematen zioen: hortik ibil hadi (Ormaetxearen alde ezkerra) eta hemendik ez pasa (eskubitik), bestela... jakin behar duk, Orrnaetxea «ernia de disco» edo zeukala eta Ufarte hori oso pizkorra eta abila huen. Atotxara etorri zirenean. (orduan Marcel Domingo huen At. Madrideko entrenadorea) Albertok biei abisua; hemen – Donostian alegia–, ez hortik eta ez hemendik, ezker-eskubi bi aldeak seinalaturik. Ufarte, egun hartan ez huen. Attxara etorri zirenean. (orduan Marcel Domingo huen At. Madrideko entrenadorea) Albertok biei abisua; entrenadoreari ahoa ez irikitzeko Madriden ez zuela itxi eta Ufarteri berriz: hemen–Donostian alegia–, ez hortik eta ez hemendik, ezker-eskubi bi aldeak seinalaturik. Ufarte, egun hartan ez huen asko arrimatu hara. Alberto kristoren kasta huen...!
ARGIA.– Direktibarekin ondo?
GAZTELU.– Bai, hemengo direktiba bezalakorik ez zegok. Hemen dagoen diru guztia, jokalarientzat duk. Hala ezagutu diat beti. Horretan ez zeukagu kexatzeko motiborik.
ARGIA.–Lehen esan duk, futbolean dena egina daukaala...
GAZTELU.– Horixe! ERREALean fitxatu, internazionala izan, omenaldia ere, egin zidatean, badakik ikurrinarena eta; aurten, azkeneko urtean txapeldun... dena, dena egin diat.
Egindakoaz pozik dagoela nabaritzen zaio. Gauza asko gelditzen da kasetean eta egia esan gu ere pozik geratu gara ez bait gaitu hartu kazetari profesionaltzat. Futbolak sortzen duen errentatik at bizi garela konturatu da.
17-21

GaiezKirolaFutbolaJokalariak
GaiezKirolaFutbolaTaldeakReal Socied
PertsonaiazARANZABAL3

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude