Herria Depresio Sakon Batean Sartuko Balitz...!


2021eko uztailaren 23an
Benito Lertxundi abeslariari elkarrizketa.

Benito Lertxundi
Herria Depresio Sakon Batean Sartuko Balitz...!
Hamabost urte plazarik plaza. Bost diska. Beste bi bidean. Benito. Bere jaialdietan aretoak betetzen dituen inkondizional pila bat. Kontrario faltarik ez. Benito. Polemikoa eta bere bidea argi ikusten duena: nora, nondik eta nola. Abots gozo eta keinu armonikoz bere karisma, sakona eta apartekoa, zaintzen duena. Baita bere Orioko Amilibiarenean ere, kamioi hots eta umeen garraisien artean. Urrats guztiak, eta bakoitza, ongi pentsatu eta neurtuak.
Erdi-Aroko Musikaren Atzetik
ARGIA.– Zertaz ziak laister grabatzen hastera hoan diska berri hori? Estudioan sartu al haiz jadanik?
BENITO.–Ekainerako zeukat sartu beharra: musiko batek alde egin behar dik eta ordurako aprobetxatu beharra zeukat. Aspaldi xamarretik nian asmoa, Badakik, tarteka tarteka beti kantak eginaz joaten haiz, ateratzen zaizkian gauzetaz, ez Hortik kanpo, monografi tankerako zerbait ere egiteko asmoa banian, epikari buruzko zerbait. Epika nahiko jenero laburra duk herri honetan:, material gutxi zegok epikari buruz, beste herriekin alderatuz gero. Eta ez duk noski herri hau burrukan ibili ez delako. Agian aztertu beharrezkoa izanen huke zergatik dugun hain testo epiko gutxi. Baina diren apur hoiek musikatu eta lantzeko asmotan hasi ninduan egun batez. Arrankeko errebultsiboa Altabizkargo kantua izan huen, testu luze bat, oso interesgarria, tratamendu berezi bat eskatzen zuena. Eta oraingoz diska bat osatua diat kantu epikoz.
Eta gero beste diska. Ba duk hor pertsonaia bat atentzioa asko deitu zidana, Itzaltzuko Bardoa; Kanpionek idatzitako leienda batetik hartua duk, XI. mendeko pertsonaia bat, koblakari bat, oso telurikoa. Kristoren indarra dik. Honi nolabait kantu batez erantzuteko asmoa ba nian Eta egin niona 16 bat minututako kanta bat duk. Bigarren diska honek Itzaltzuko Bardoaren izena eramango dik.
ARGIA.–Aurreko diskan ekarri hituen musiko beraiekin jarraitzen al duk, talde berarekin?
BENITO.– Bai. Baduk beste berri bat ere, lehen Ortzadarren ibilia, Peio Gereño gitarrajolea Aresoar bat. Gainerantzekoak lehengoak berak. Bueno, eta gaiak erdiarokoak direnez batzuk, eta denak ere zaharrak, piska bat Erdi Haroko musikaren atzetik ibili nauk,musika zaharraren egituraren bila. Eta biola de ganba eta holako tresnak erabiltzea eskatzen zaidak. Horregatik Saldaña eta holakoren bat ere parte hartzekotan izango duk.
ARGIA.– Ze aldaketa dakerrek Zuberoa diskatik honuntza?
BENITO.– Oinarri berdintsuak dituk nik uste. Nere kezka beti izan duk.. Euskal kanta gurekin hasi huen,... beraz oso laburra duk. Horrekin esan nahi diat ez dugula eredatu tradizio musikalik musika koralarena ez bada. Orduan, hasi garenok egin beharra zeukago nolabait esateko eskola, aurkitu beharra zegok non den gure erroa. Hor analisis konparatibo batean sartzen haiz, ea gure kanta motarekin, gure izatearekin, hurbilena ze kultur mota diren. Baduk korronte bat oso inportantea, eta hau guk baino lehenago beste batzuk aspaldi esan ziaten, hemendik zelterrietara zubi bat egiten duena. Horko musika mota portzentaia haunditan gurearen familikoa duk. Adibidez Man uhartekoa edo Bretainiakoa. Horko baladetako asko eta asko eta Xuberoako baladak eta bertsolarien egiturak ia berdintsuak dituk. Gero Mediterranealdetik ere badituk beste joera batzuk. beste korronte batzuk. Orduan nere zera duk hortaz piska bat jabetzea eta modelo horiek hor daudela horretan piska bat jokatzea: hemendikan piska bat hartu, hortik eskapatu, piska bat hurbildu, tarte horretan ibiltzea eta hemengo zerbait sortuaz joatea. Oinarri horretatik niak orain ere aurreko diskan arrankatu nuen bide beretik.
Gauza batzutan seguruago, beste batzutan berriz lehen ziur ikusten nuen zenbait bide orain zalantzan jartzen dizkiat, baita ukatu ere.
ARGIA.– Zanfoña-eta esate baterako ez dituk orain agertzen, utzi dituk...
BENITO.–Ez, ez dizkiat utzi. Bakarrik leben agertzen nituen gauza asko ez ditudala jaialdietara agertzen, ajilidade piska bat izatearren. Tresna nahiko arriskugarriak ditut, edozein momentutan afinatzen-eta ibili behar direnak. Eta askotan beste instrumentuen bidez lortzen dituk efekto horiek. Orain, diska bat egiten hasten haizenean sartzen ahal dituk jaialdietan atera ezin dituan tresna asko. Gainera zarrabetea kornamusa duk, eta alboka ere kornamusa duk... Denak familia berekoak dituk,... eta kornamusa batez egiten duana akordeoi batez ere egiten duk. Inportanteena tesitura horiek erabiltzea duk.
ARGIA.– Jende askok zera ziok: zelterrietako musika tankeraketa hartuz, bogan dauden armonizazio batzuk-eta erabiliz, hire aurreko diskan Xuberoaren mito haundi bat egin duala...
BENITO.–Mitifikatze horiek oso errez ematen diren pausoak dituk. Lehengoan batek esan zidan Orbaizetako fabrikak Lourdes ematen duela eta hango alkateak egunen batean, je je, egurra emango didala, puskaka puskaka fabrika eramaten ari direla. Han bazitxon Telleria zuzendariaren bardinezko plaka bat eta hura ere eraman ziaten handikan. (Eta alkateak ez omen zian konprenitzen, lehen ez omen huen sartzen inor.) Baina mitifikaziorik ez sortzeko badakik zer egin behar den: ahoari kremailera eman eta etxean geratu.
Orain, armonizazio kontutan ez nikek esango nik gehiegi zelterritako influentzia... influentziapean denok gaudek. Betikoa duk: kantu tradizionalik munduan ez zegok oso osorik orijinala denik. Denek elkarri serbitzen ziotek. Orain dela bostehun urte Euskal Herriko eta zelta herrietako eta Mediterranealdeko zenbait herritako kantek elkarren antza baziaten. Gauza konkretu batzuei herri bakoitzak ematen ziok bere erantzuna, eta hori duk garrantzitsua.
Esan izan duk, era berean, euskal musikak gregorianoaren eragina izan duela. Hori alderantziz dela ere pentsa litekek: gregorianoa baino zaharragoa duk euskal musika eta esan litekek musika gregorianoa dagoela inspiratua musika herrikoian. Gregorio Magnoak zelta herrietara bidali zizkian bere zerbitzariak druiden himno famatuak ikas zitzaten. Eta gregorianoak mundu euskal zelta horren eragina jaso duela esango nikek.
ARGIA.–Ideia guzti hauek hik eta Urbeltzek elkarrekin duzuen gauza duk?
BENITO.–Hemen norbait baldinbada egiazki estudiosoa eta lan horretan murgildua, hori Urbeltz duk. Nik Urbeltzengandik gehiago edaten diat berak nigandik baino.
Gure Kanta Nazionala, Kanta Zaharra
ARGIA.– Kantutegi zabarra iturri agortu ezin bat duk. Beti kantu zaharrei heltzea ez ote errekurtso errez bat?
BENITO.– Oraingo diskan kantu zahar bat bakarrik ere ez zekiat etorriko den. Bat sartzeko asmoa badiat, baina doble batek larogei minutu dizkik eta ez zekiat sartu ahal izango dudan. Kanta zaharrak neretzat plazer estetiko bat delako erabiltzen dizkiat. Eta azken finean gure kanta nazionala kanta zaharra duk, egiazki mendez mende egindako nortasuna duen kantua. Kantu horretatik edatea nahi eta nahiezkoa diat. Ez kantuaren linea notaz nota jarraitzea, ez duk hori. Baina bai duendea, kantuak duen zer ez dakigun hori; hor dagoen giroaz, horko atmosferaz,...
ARGIA.– Aurreko diskan agertzen duk bide bat, sintetizadorea eta gaita erabiltzea eta abar...
BENITO.–Gaur egun garrantzitsuena konplexoak haustea duk. Gaur bazegok halako purismo bat, dena purua eta ez zekiat zer izan behar duen,... Gauza elektronikoak gaurko inbentoak dituk; gu ere gaurkoak gaituk eta lasai erabili behar dizkiagu. Gauza bat duk musika etnikoa egitea; badituk munduan zehar Shandy Moon eta holako editorialak musika «etno» bat egiten dutenak. Karakter hori duten diskoek ahalik eta musikarik popularrena egin behar ditek, egitazkoena: baserri batera joan eta lau hortz falta zaizkion amona bati kanta erazi behar diok. Urbeltzek eta badiate hor zer eginik. Baina baduk beste musika bat jende profesionalak egin behar duena; eta profesionalak hor kreazioa sartu behar dik. Horregatik denborak eman dizkion posibilitateak erabili behar dizkik. berak nahi duen giroa sortzeko. Klima horri sintetizadorea ongi badatorkio, erabili egin behar duk, hemen eta Txinan. Inportantea arima bait duk, arnasa. Beste batzuetan txanbela erabili beharko dik noski, giro hori eman ahal izateko Hor zegok asmamena.
Kantariak Franziskano Izan Behar
ARGIA.– Merkatuaren arazoa. Hjre musikak ba al zeukak merkatuan konpetitzerik, «Los 40 Principales» nagusi diren mundu honetan?
BENITO.–Aspaldi honetan arazo horren kezkarik gabe bizi nauk. Kristo bat egina dagoen herri batean sortu nauk, bere buruaren jabe ez den herri-batean, herri anormal batean. Eta herri anormal horretako produkto sentitzen haiz edo ez haiz sentitzen. Ez bahaiz sentitzen, segidan kultura dominantean sartzen haiz. Horretan oso kontsekuente izan behar duk: Euskaldun haizela, euskal artean murgiltzen bahaiz, mundu guztia kontra izango dut. Muntinazionalak beti manipulatzen ibiliko dituk, orain rocka sortzen gero ez zekiat zer sortuko duten, beren negozioa sabaltzeko. Hi kontsekuentzi guztiekin sartu bahaiz, ez dik inporta behar.
ARGIA.–Horrek ba dik beste buelta bat: horrek egiten duela kultura bat. FM duk gehien entzuten den emisora. Horrek belarria hezi egiten dik, eta jendea horretara eratua zegok. Arazoa ez duk beraz automarjinazioa, tresna hauek gure eskuetan hartzea baizik. Ze bestela hik diska gutxi batzuk saldu eta bizia aurrera atera dezakek agian. Baina desnazionaltze prozesuak hor jarraitzen dik.
BENITO.– Bueno, horretara nindoan. Herri bat ez duk sekula izaten subdesarroilatua politikan eta bere jabetasunean, eta desarroilatua kulturan eta kristoren abantailekin komunikabideetan. Biak paralelo joan ohi dituk. Hemen inkapazidade politito ikaragarri bat zegok eta gainerantzeko gauza guztiek ere ihes egiten zigutek eskuartetik. Benetan ez diat sinesten, gauza fundamentalak ditugun bezala, politika dugun bezala, komunikabideak gureganatuko ditugunik. Hamabost urte hauetan gauza asko ikusi dizkiat, slogan xelebre batzuk, Aresti batek esaten zian: «Si al concierto cultural pero no al concierto econ6mico». Hori inperialismo hutsa duk: esaidak hik non eman den iraultza kultural bat egiazki iraultza politiko eta ekonomikorik eman gabe.
Holako herri batean edozein kantari edo kulturgile frantziskano edo aszeta bihurtzen duk eta esaten dik «Jaunak, nik hemen jarraituko diat nere printzipioei buelta ematen». Edo finantziera bat sortu behar dik honestitatea finantziatzeko. Eta mutilak, horiek hitz haunditxoak dituk, honestitatea fmaniziatuko duen finantzierarik ez delako.
ARGIA.–Baina bitartean zarbait egin beharra zegok! Une honetan musika herrikoia errentagarri al duk, bizitzeko haina ematen al dik?
BENITO.–Bueno, azken urte hauetan ni hortik bizi nauk, nolabait..., langile korriente bat bezala. Horretatik miloiak egitea espero baduk, hobe duk paretaren kontra joatea. Nahi baduk hire burua afan lukratibotatik garbitzen duk erabiltzen duk hire bizitzaren bilaketako tresna bezala, hire eta inguruaren aberastasunerako, hik ahal duan neurrian. Eta horrek esan nahi dik zenbat eta kaputxino gehiago dagoen denborarekin eskolatxo bat sortzen dela: hortik balore berriak etortzen dituk eta piskanaka abanikoa zabaltzen ziak, eta kantugintza errealitate bihurtzen duk, kontinuitate batekin.
Kultura Industrial Bat Falta
ARGIA.– Hire kantuginizak badik zirkulo batean, publiko ttiki eta jakin batean geratzeko arriskua. Masa urbanoetatik, eta zer esanik ez lumpenetik, eta inmigratzailetatik aparte geratuaz.
BENITO.– Nere kanta mota iristen duk Euskal Herrira. Behar bada ez duk iritsiko kontsumoan dagoen produkto bat bezala bazter guztietara. Agian guk akatsa bat izan diagu, ez dugula gure produktea behar bezala zabaldu ezta Euskal Herrian ere; hala ere iristen duk dezente, nere ustez. Gertatzen dena duk sektore zabal bat egon daitekeela nere kantagintza gustatzen ez zaiona. Baina hori berdina duk hemen eta leku guztietan.
ARGIA.–Baina beti zulo berera goazek: zenbait eta gehiago entzun musika bat hartara jartzen dela belarria ere. Eta hire musika ez duk sobera entzuten irratietan.
BENITO.–Hor bi gauza zeudek. Orain multinazionalak demostratu diate badela sistema alienante bat produkto bat eroserazteko. Gorrian datorren diska bat egunean hogeitahamar aldiz jarrita. Eta zoritxarrez masak kriteriorik ez zeukak esateko: «Gauza hau egunero ehun aldiz ematen zidatek baina txarra duk». Baina beste alde bat ere badik horrek: kantari bat nahi baduk erre iar ezak ehun aldiz. Beethoven egun batean berrogei aldiz entzuten badut, hurrengo egunean ez nauk Victoria Eugeniara kontzierto hori entzutera joango. Adimenak bere oporrak behar dizkik gero gauzak gozatzeko. Guk hori egitea ez al litzateke kontraproduzente izango? Nik ez diat nere musikaz jendea aporreatu nahi. Jendeak bere kriterioz eros dezala, honek balio zidak neri aldian behin nere etxean halako momentutan entzuteko plazerra ematen didalako. Ez kaltzadoreaz sartu.
ARGIA.–Zuek egiten duzuen musika motak balio al dik hemengo masa urbanoen beharkizunak betetzeko, espresatzeko?
BENITO.– Ni oso urbanoa nauk. Baserritarra baina kaleko gauzetaz baliatzen nauk. Asko ari dituk kultura urbanoaz hitz egiten, baina hemen iraultza industriala sartu zenetik berekin batera ez huen kultura industrialik sortu, eta hor desfase bat zegok. Eta ez duk posible hutsetik bapatean gitarra bat hartu eta protesta kantu bat edo ahal genuen bezalakoa egiten. Kantugintza hura, momentu soziologiko hartako grinak eraginda, onartzen huen. Gauza biszeral bat huen, artea baino gehiago ademan bat. Euskarazkoa bazen edozer onartzen zian jendeak. Baina ez dik ekarri abantaila haundirik sensibilitate mailan, herriaren behar animikotan. Anekdota historiko bat besterik ez duk, gerora bere balio artistikoengatik inportantziarik gabe.
Horixe kultura urbanoa hehar dela. Bainan hori prozeso natural baten buruan bere kasa etortzen den gauza duk. Oteizak esan ohi zian: «Hay que crear una escuela vasca, hay que hacer un arte compuesto». Bere plana huen adibidez Iruña hartzea: balkoi batean bertsolari bat jarri, beste batean ez zekiat zer; kale txoko batetik halako batean dantzariak agertzen hituen. eta beste punta batetik kantari bat hasten huen. Baina nondik pasa gaituk horretara iristeko?
ARGIA.–Ez dok Amairu aipatu duk. Eta oraingo kantagintza nola ikusten duk?
BENITO.– Balore bakarren batzuk sortu hituen. Baina gero euskaraz kantatzeko moda bat sortu huen. Eta jende asko ikusi diagu gitarra bat nolabait hartu eta raka-raka hasi direnak. Marrazki arrunt bat egiten ez dakik eta kolpetik abastraktora pasatzen haiz: nik horretan ez diat sinesten. Modak pasatzen dituk eta egiazkoak ez badira erreago gainera. Beti esan diagu gure herriaren arazoak larriak direla baina azkenean jendeak oso friboloki hartu dizkik. Azkenean jendea nahastu eta galdu egin duk. Batzuk desmoralizatu dituk eta beste batzuk ez diate aurrera egiteko kapazidaderik.
Euskal kantagintzaren krisisa oso koerentea duk. Zer gertatzen duk rockarekin?
Munduan zehar rock txar bat zebilek eta hemengo zenbaitek ere uste diate honako balio duela. baina gure herriak ez dik horren nezesidaderik. Hemen ematen den rockarenganako tendentzia azken finean hutsune ideologiko, politiko eta artistikoa duk. Euskal Herriaren frustrazioaren biziotxo hori betetzen besterik ez dituk ari. Horrek ordea pasatu beharra zeukak. Nik ez diat esaten rock behar ez denik. baina behar diagu behar den nurrian. Hemen ordea beti suzedaneoak etortzen dituk. Herri batek normala denean dizkik apaizak, putak, komunistak. anarkistak,... denetarik, artistak,... Eta hemen normaltasuna falta duk.
ARGIA.– Rockari hartzen al diok zentzurik?
BENITO.– Esan litekek neri rocka ez zaidala ia batere gustatu. Pink Floyd batek eta Genesis batek etabar sortu zuten sinfoniko hori, epoka batzutan, batzutan gustatzen zaidak: lan bat eskaintzen diate, atmosfera bat sortzen diate,... Baina rum-rum-rum, erritmo matxakoi horri ez zioat gustorik... Jendeak askotan monotono hitza erabiltzen dik. eta ez zegok hori baino erritmo monotonoagorik.
ARGIA.–Une honetan ze musika eta ze musiko entzuten dituk gustoena?
BENITO.–Lehen bezala musika entzuteko eta aztertzeko sistemarik ez diat. Giauza asko entzuten dizkiat eta oso ezberdinak. Gero eta gehiago entzuten diat musika herrikoia, mundu guztikoa, lehen aipatu dudan etno musika hori. Aittona zaharrak eta nola kantatzen duten eta abar, baina mundu guzikoek. Gero, musika erlijioso dexente entzuen diat, Errusiako ortodoxoena . Folk musika ere bai, Irlandakoa, frantzian ere egiten dituk gauza politak.,., Klasikoa berriz, aztertzeko baino gehiago plazer estetikoz entzuten diat. Bela Bartok maite diat asko, batez ere nondik datorren eta bere intentzionalitatea ezagutuz.
Krisia Koerentea Duk
ARGIA.–Zer moduz ikusten dituk jaialdiak?
BENITO.–Ni egia esan nahikoa mantentzen nauk alde horretatik. Asteburu guztietan badiat jaialdiren bat edo beste. Material gehiegirik ere ez zegok: balio zuten kantariak erretiratu egin dituk, beste batzuk beren pisuz erori dituk.
ARGIA.– Zenbaitek agian errez samar abandonatu dik plaza. Antton, Xabier eta Mikel, konkretuki, ez dituk plazan agertzen.Hik ba al duk ezkutatze horren arrazoirik?
BENITO.–Entzun diat Xabier desanimatua dabilela. Desanimatua egote horrek zer esan nahi duen ez zekiat: herriaren egoeragatik edo bakoitzaren egoera pertsonalagatik edo... Orain. Mikelek ez kantatzeaz harritzen nauk: material bat badik, onartua iruditzen zaidak eta kantaldiak-eta emateko gauza. Nere aldetik hau esan nezake: kantaldiak bere dinamika badik, bere prestakuntza eskatzen dik. Hilabete batez kantatu gabe egoten bahaiz, eta ez diat esaten urtebetez, hurrengo agerraldia izugarrizko aldapa gora egiten zaik. Dinamika galduz gero beldurra sartzen zaik. Hori ere izan litekek.
ARGIA.–Ez ote liteke izan fenomeno berrien aurrean hik daukaan materiala...
BENITO.– Bai, publikoaren esijentziak aldatu egin direla, eskari berri batzuk badituela eta behar bada hire produktoak eskari horiei satisfaziorik ez diela ematen, konplejo hori eukitzea. Hori duk bildurra esan dudanean esan nahi nuena. Hilabete batekin neri ere gertatu izan zaidak, halakoxe daldar bat. Gauza bat duk diska bat egitea eta beste bat jendeaurrean larrubizirik agertzea. Entrenatu egin behar duk.
ARGIA.–Antalatzaileena duk beste arazoa,. Ze, zuek kobratzen duzuenarekin inbertsio bat eginbeharra zegok. Eta arriskutsua.
BENITO.–Denetarik izan litekek, bai. Nolanahi ere, nere jaialdi bat ehun mila pezetarekin egina zegok, montaje eta guzti. Eta hori ateratzeko bostehun lagun eraman behar dituk sarrera berrehun pezta jarrita.
ARGIA.– Agian hirekin eta zenbait talderekin prolemarik ez huke izanen, jendea ekartzen duzuelako. Ba duk ordea beste zenbait jende interesgarri errentable ez delako antolatzaileek atzera uzten dutena.
BENITO.–Hori orain arte izan dugun saturazioaren arazoa ere baduk. Jende asko potrotaraino egin duk. Hori errekuperatzeko egin behar diagu ez kantaldi asko baizik gutxi eta onak. Jendea hasiko duk berriz ere «pena merezi dik, jalaldi onak egiten dituk,...» eta hori kontajiatuz joaten duk. Jendea egon dadila ttak! «gustora egon nauk ba». Kalidadezko eta dignidadezko gauzak eman behar zaizkio herriari. Atraktibotasuna duk garrantzitsua. Gure herria ttikia duk eta laburra. Gure irtenbide bakarra besteak baino hobe eta atraktiboago izatea duk.
Kritikarena duk beste arazoa. Horretan izugarrizko eskasia zeukagu. Begira ezak lehengo «La Voz», «Diario Vasco» eta hor dabilen jenda. Azkenean kretino hutsak dituk, tipo mediokreak. Kanpotik datorren musikaz izugarrizko autoridadez mitnzatzen dituk, ez dakitelako azken finean, egileak urruti daudelako. Aldiz, euskal diska bat hartzean ez duk ausartzen. Ez bait daki ondo esango duen ala gaizki, ala kargu hartuko dioten. Bildur dituk. Tralla kritiko bat falta duk esateko «Jaunak hau kaka bat duk»; eta hori esan egin behar dik. Eta ona denean ere bai. Horretarako kritikoak ere artista izan behar dik. Tipo batek disko pila bat entzuten badu eta kretino tonto bat bada zer?
ARGIA.– Produzio hobeak ateratzen ari dituk baina hala ere une honetako larritasuna garbi zegok: disketxeak estuasunetan, abeslariak kexu, jalaldi falta,... Etorkizuna nola ikusten duk?
BENITO.– Ba zekiat herri anormal batean bizi garela. Baina hi Leornard Cohen-i, adibidez, entrebista bat egitera joango bahintza galdetuko al hioke «Nola ikusten duzu munduan kantua»? Agian gauza pertsonalagotara joko huke.
ARGIA.–Guk ordea, Leonard Cohen-ek bezala, projektu nazional bat diagu. Eta projektu nazional horren barruan kantagintzak kristoren garrantzia dik
BENITO.–Beno, hor bi aldetan hitzegin diagu: lehen kualitatiboki eta bazirudik orain kuantitatibo aldetik ari haizela. Egia esan, hik galdetzen badidak «Zer duk nahiago lehengo garai hura, jaialdiak barrabarra egiten zirenekoa, ala gaurkoa», nik esango diat gaurkoa garai errejeneradore bat dela Hau pasa beharreko gorria duk. Hura "verguenza ajena" huen. Eta hau pasabeharreko garbiketa duk. Pertsonalki depresio epokak interesgarri diren bezala. Horiei esker ematen bait dugu buelta. Izan ere inteligentea tontoa dela dakiena bait duk. Politikan bezala: jendeari nondik eta ilusio gehiago eman okerrago. Nahiago nikek herri hau depresio izugarri batean sartuko balitz.
17-21

GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakLERTXUNDI1
PertsonaiazLERTXUNDI1

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude