Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara,
jarrai dezagun txikitik eragiten.
Mutil adoleszente kuadrila bati elkarrizketa
Nola Ligatzen Duten Neskek
Azaroan 30erako nesken artean prestatu genituen elkarrizketen ondoren, eta «nola ligatzen duten mutilek» artikulu hartan promes egiten genuen bezala, honako hau prestatzen hasi ginen. Baina ez programatuta genuenez eta promesak betetzeko ohitura oraindik mantentzen dugulako, baizik eta, azkar eta pronto esanaz, mutilek bakean ez gaituztelako utzi. Berehala hasi zitzaizkigun mutiko, gazte, ez hain gazte, eta beste edadetu batzuek ere, poxpoloa berotu nahiean edo... «hi, erantzuna prestatu beharko zaie»ka. Erreplika prestatzerakoan erantzun bila beregana joateko eskatzen ziguten batzuek eta besteek.
Gu, noski, neutral papera eginaz–periodista joku honetan sartuta gaudenez–esku artean sortu zitzaigun kontrarioen arteko borroka hau modu ondratu batetan aurrrera eraman beharrean aurkitzen ginenez gauzak lasaitu nahiean ibili behar.
«Pikatu ziren, bai, pikatu...» pentsatuko dute gure markesa, erregina edo printzesa guztiek. Eta bitartean, gu hemen, luma hartu eta mutil adoleszente kuadrila baten idazkari bihurtu bagintuzte bezala erantzunaren gutuna prestatzen. Horrela bada: «Ene markesa maitea... zuk uste ez baduzu ere... eta eskua bihotzean jarririk...»
Gutxi Eta Gaizki
Gai honek jendea urduri jartzen du, apasionaturik: barne-barnetik sentitzen diren gauzak botatzen dira aho betez eta horrek, euskaldunon artean ere gure Manual devozionezkotik, zerbaitean, aurrera egin dugunok dexente garela erakusten digu.
Esan beharra ere badago, elkarrizketetan mila gai interesgarri atera direla. Hemen orain erabili ezin ditugunak zabaltasunarengatik noski–. eta beste batzuetarako utziko ditugunak. Esate baterako, badirela hemen Euskal Herrian, ez bakarrik gure herriaren ogizko kontserbadurismoarengatik, harreman jokabide modu eta izateko era propio batzuek. Adibidez, gure artean denbora pilo bat daramaten hegoamerikar batzuek esaten zigutenez hemengo gizona leun-leuna, leunegia ia ia, omen da... eta neskak berriz "mas ásperas que la lija del 3" zirela zioten. Latino izaerarekin ez genuela zer ikusirik.
Hemengo mutil eta nesken jokabidearen konstanteak aztertu beharrari buruz ere aritu ginen psikologo batzuekin hizketan. Baina oraingoz, psikologoei jai eman eta jende xeheen kezketatik aterako da hitza. Hala ere, ez legoke gaizki Euskal Herriko ligearen historia edo herri psikoanalisis bat bagenu. Horrek askatuago bilakatuko bagintu!
Zeren behin eta berriz konklusio gisa atera daitekeena zera da: "ligatu? Hemen gutxi eta gaizki", eta neska nahiz mutil egoera honetaz nazkatuta eta nekatuta azaltzen bagara ere, "ezin egoera honi bueltarik eman".
Erregin Gehiegi Dauden Gazteluentzat
Badira elkarrizketa guztietan ateratzen diren puntu batuzek, adibidez, gaurko ligearen egoera azken hamabost urteotan "jaiotzeare kontrolerako" bideen zabalkundeari zor zaio gehien bat. Hau noski azken urteotako hexiketa sexualaren aldetik egin den aurrerakaban badu oinarririk.
Baina Francoren hiltzeak edo demokraziak ekarri duen egoera honek arrakasta dezisiborik ez duela izan pentsatzen du jendeak. Edo behintzat ez dela oraindik nabaritzen.
Mutil eta nesken arteko jokabideak butzuek eta besteek heziketa mailan izan dituzten desberdintasunetan ezartzen dituzte, eta oso gutxik ordea naturalezak opa dizkigun desberdintasunetan. Edo behintzat hauek nola jokatzen duten ez du inork zehatz eta garbi azaltzen.
Heziketa mailan -neska bait da betea etro daitekeena- askoz ere gogorrago izan dira neskekin mutilekin baino, eta honek giro berezia sortu izan du neskeengan. Honekin batera ezetz iraunkor eta obsesibo horretaz airtzen da jende gehiena nesken jokabide hori heziketa horretan oinarritzen delarik «berek ere oso gaizki pasatzen dutela bazekiagu» esango digute keinu konprenigarri batez. Baina ez entzuten duena eta ez esaten duena. desiratzen ez duen «ez» hori mogiezina ageri da. Kondizio falta buten seinale eta jokuaren osagarri bezala. Eta ezin beti berdin eta beti desberdin bihurtzen den joku hau inolaz ere aldutu. Hauek dira beste gauzen artean elkarrizketan agertzen diren baieztapenik ohizkoenak. Baina has gaitezen hasieratik:
–«Lehen aipatu behar dena zera duk, neska moeta asko dagoela, bai, bai; nik ere denak erroberetik mogitzen direla pentsatzen diat baina azaleko jokabidea ez duk guztiz berdina. Batzuek askatasun gehiagorekin azalduko ditek beren gogua, besteengan berriz–badakik–, mila polizatako paperak presentatu beharra...»
«Ez diat esan nahi sakonera joanda batzuek bestesk baino askatuagoak direnik, e? Hor mito asko zegok».
«Hori egia duk, herri txikietan adibidez, Donostia edo Bilboko nesketaz marabilak uste izaten ditu, eta badakik «urrutiko intxaurrak analau, bertara joan eta lau.» zerbait nabari duk baina tira..»
ARGIA: Jo dezagun aurrera; sailkapen bat egiteko orduan? –galdetzen diogu esperientzia handiena duen horri.
«Aurrekoa egia baldin bada ere, herrietakoak eta hiribuructakoen artean bereizketarik egin zitekek. Desberdinak badituk. Ez dik esan nahi horrek batzuek bestak bsino hobeaguak direnik, e? Herrietakoek gainera saneago jokatzen ditek askotan, baina tira, oraindik ere mentalitate irekiago bat besteek ditek– esaten digu ahoa seinalatuz–hizketako orduan noski, errekutso gehiagorekin edo, baina hori ez duk garrantzizkoena, ezta gutxiago ere. Bereizketarik sakonena ezkontzerako prestatzen– edo saltzen–ari direnak eta besteen artean izango duk. Ezkontzerako dabiltzanak faktore baten aranera: ea ongi «salizen» diren ala ez; hau da, gorputz polita duten, etabar. Hauek, indioilarrak isatsa irekita zabuka alde batetatik, bestera ea nork lortuko duen; eta besteak, hau duk, presentean gehiago bizi nahiago dutenak. Gero hanen artean giroak ere aginduko dik: aitatxoren umeak izan edo langileak direnak, eta jesus! nik ba al zekiat zenbat moeta?».
Bai, batzuek bosteak baino markesagoak, baina hainbestean... denak printzesak».
ARGIA: Ea, tira honetatik, zergatik markesak''
–«To: dena egin behar zaielako egin, ezagugarririk orokorrena zera duk, itxoiten bizi direla. Noiz gerturatuko zaizkion, noiz hartuko duen besteak iniziatiba itxoiten,nora eramango duen, nola hasiko den, etabar. Beti zain!»
–«Bai, jokabide orokorra pasibitatea duk, eta denean, e? Eta nik ez diat uste hori beren naturak eskaintzen dienik. eszepzio batzuek bazeudek eta; baina ehuneko larogei eta hamar enbor zerralduak dituk».
–«Bai, %90 muermo batzuek dituk».
–«Eta gero gainera ARGlAn ziotean matxista paperean ez gaitezen mindu, iniziatiba geroni utzi beharrean aurkitzen zirela. Edo horrelako zerbait, ezta?»
ARGIA Eta ez al duk horrela?
–«Tira, hi! Beharbada guk hezkuntzaren bidez do, izango dizkiagu erreflexu batzuek baina ere haiek sortzen ditek beharra. Ez zekiat hau essan baina..»
ARGIA Bota bota...
–Baina gero bajak iristen bazaizkizue niri ez bota kulparik... beno, dena dela, ez baduzue nahi ez atera. Gertaera bat kontatuko diat Nesken pasibitateaz potroetaraino egonik egun batetan hasi eta bukatu arte berak egoten diren mailan egon ninduan. Hi, orduak behar izan genizkian zein kaletatik joan behar genuen erabakitzeko, eta azkeneraino eraman nian, ulertzen al duk? Ba to biok etzanda eta ea zerbait arraro gertatzen zitzaidan edo biolentoa ote nengoen, baina tira, iniziatibarik botere ez. Gero bestaldera, eta lo. A, zer martxa! Hori gertatzen duk bada. Beraiek gizentzen ditek gure paper hori».
ARGIA: Feministek entzuten baditek, jipoia.
–l«Hi, jipoirik behar badugu, hartuko diagu, baina haiek ere hainbestean».
«Hauek suertatzen dituk gainera markesenak» dio beste batek.
–«Horiek matxista konpleju madarikatu horrekin kulpabilizazioa sortzen ditek mutilongan, eta orduan, haien esku...».
–«Bai, nik hori ikusten zioet %90-i. erreginak diruditela denek, eta hemen Euskal Herrian behintzat, ez zegok hainheste gaztelu».
%90-Ak Eta Ezetza Aurretik
Hainbeste jenderekin hitzegin ondoren gauza bat geldlitu zaigu garbi hemen zatiketa nonbait %90 hori eta %10 horren artean dagoela alegia. Denak hasten bait zaizkigu %90 hau eta beste gertatzen zaiela kontatzen.
Guk gorretaz %90 horretara jo nahi izan dugu, hor zer uste duten jakitera, eta to! %980 hori zailago da aurkitzen %10 horiek baino. Mendiak igotzerakoan mendiska batetatik bestera azkenekoa ote den pentsatzen dugun bakoitzean beste bat agertzen den era %10 horien artekoak azaltzen dira bata bestearen atzetik. %9() hori ez dago inon ere Eta gehienek. Horra... Inork ez bait du usteorokortasun herretan bere burua sartzen denik. Ez bere burua eta ez berak maite duen "itxaropen" hori eta hor dabil mundu guztia %10 estu horrern barruan borrrokan.
Azkenik. gure galderak ere horrela hasi ditugu:
ARGIA: Ea. %9() horiek nola ligatzen dute?
Eta hango eta hemengo erantzunak bateratuz hona hemen mutil gehienek neskeen ligeari buruz buruan duten historia:
«Hasteko, neskak sortzen dik lehenengo deia, begiraden maila horretan noski. Hemen esan beharra zegok lehen txatxara eta solas mailan egiten zena orain begien bidez egiten dela. Gero, asuntoa aurrera ziak, begiekin egindako proposamena aurrera ziak, mutila hor ziak ireki dioten atetik, guztiz prest. Eta orduan nesken jokabidea harridurazko aurpegi bat ipiniz «ni» esanda jarraitzen duk. Begiak zabaldu eta, «ke ba! Bai» Baina bidea hala ere irekita utzirik mutila – gustekoa baldin bazaio– gerra horretan saiatuko delakoan. %90 horren lehenengo ezetz hori izaten duk. Horrek interesa igo araziko duela ustetan edo. Horrela muxin giro bat sortzen ditek. Beren barua erakargarria aurki dezaten eta mutilaren jarrerarekin ziur egon arte. Zalantzan pausorik eman gabe. Hori mutilarentzat gelditzen bait da.»
–«Eta behar badira ezetzak barra-barra botako dizkitek".
-–«Baina ez uste hori barne minik sentitu gabe egiten dutenik; nahiari ezetz esan behar gorrek sortzen zizkiek depresio gehienak gure histerikatxo horiei».
Printze Urdina
Eta hasierako gerra hori moztuta geldi daiteke ala auurrera. . .
ARGIA: Eta orduan
–«Orduan hurrengo ezetza gertatzen duk, eta hori duk, hain zuzen, arriskugarriena. Keinuak esango ligukek akaso «beno, bai bada, baina ez uste hiregan sinisten dudanik...» «Hi ere ez haiz izango nire printzea...» «Hik ere ez didak zoriona iritsi araziko» Eta jerrera horrekin gure gain, mutilon gain uzten ditek lan guztia, eta gugan hori lortzeko grina sortzen ditek. Lanean hasten gaituk, ea lortzen dugun, eta beraiek berriz ea guk lortzen dugun zain. Beti zain.»
–«Ezin burutik pasa bion gauza izan behar duenik».
–«Horretan matxismo arazoan gertatzen den gauza berbera gertatzen duk, guri erru guztiak botatzen badizkigute ere, erantzunkizun guztia gugan uzten dutelako gertatzen duk; edo behintzat horrek laguntzen ziok jokabide guztiari».
–«Bai, %90-ek jokabide berekoi bat hartzen ditek, baina ez izatez hala direlako, baizik eta nere ustez hezkuntzarengatik bosterik egiteko prestaturik ez daudelako».
–«Eta bitartean gugan «langile amorosoarena» sortzen ditek. Bai, bai, langile konplejua sortzen zigutek».
–«Horixe, harreman lasai batzuetan baino lanean ikusten diagu gure burua».
–«Baina bestela bakardadea. A «mon vieux» gerla hori zeukagu gure baitan».
Lagun Eta Amorante
ARGIAren artikulu hartan esaten zenez. mutilek bide aldrebesatuak erabiltzen zituztela esaten zuten neskek Honetaz zuzenean galde eginaz. bat batean eman diote buelta. "biborak gu? haiek dituk. haiek" Eta horretatik laguntasun eta maitasunari buruzko zehaztasunetara heldu gara
ARGIA –%90 horiek zer uste duten lagun eta amorantearen arteko desberdintasunari buruz, kontraesana al da?
–«Alde batetatik, mutilengan funtsezko beharrengatik laguna bilatzen dik, ez partenera bakarrik. Eta beste alde batetatik, hain ogro konplejua sartu ditek laister - eta behintzat giro batzuetan azaltzen den martxarekin-, gu hasi beharko garela afektibitate hori erreibindikatzen».
–«Behintzat hartzen den ostikada ez dadin hain gogorra izan».
–«Ar objetoarena alajaina.....
–«Nik uste Zakilizut konplejuarena datorrela, arraren mitoa desegin ondoren, bere papera bete beharra».
–«Hala ere, Zakilixut-i ez doakio botere gaizki bere moñoñarekin, ezta?»
–«Laguntasunaren gai horretan ere beste zer edo zer legokek. Adibidez, ar-eme harreman girotik at, lagun paperean sartzen bahaiz, orduan to, bazirudik inzesto konplejua sartzen dela erditik».
–«Baina badakik berek zer estaten duten, «mutilek beti berdinean ari zarete pentsatzen. Ezin pertsona bezala egon», eta orduan pertsona bezala egoteak zer eskatzen dik'' Aingerukerietan ibilizea, ala'' gezur galanta".
–«Mila eratako harremanak ditek balio, bakoitzak berea eta denak bereziak», dio azkenik beste batek.
Haria asko luza zitekeen, jendea prest egoten da honetaz eta hartaz solasaldi luzeak botatzeko, eta gai gehiegi alde batetatik bestera dantzan ibiltzeko.
Mintzagai izaten diren gaietan harremanei buruzko gai hau mingaina mogitu arazten duten horietakoa da. Ekin bada mingainari eta hurren arte.
L. BASTIDA. JEXUX IJURKO
17-21
GaiezGizarteaBesteak
EgileezIJURKO1Gizartea
EgileezBASTIDA1Kultura