Jean Etchepareren "Buruchkak"


2021eko uztailaren 23an
Jean Etchepareren "Buruchkak" liburuaren argitalpena bultzatu duen Piarres Xarriton euskaltzaleari elkarrizketa

Jean Etchepareren "Buruchkak"
Berrogei urte luze iragan dira Jean Etchepareren «Buruchkak» izeneko obra argitara eman zenetik, lehen aldikotz. Hobeki erranik, lehenago ere argitara zen emana, Etchepare berak bultzaturik, 1910. urtean. Baina, dirudienez, eta Pierre Lafittek esatera, argitaratu bezain laster "adixkide eta ahaide gehienak harritu" omen zituen liburuak. Izan ere, «liburua hor zuten, bapo eta eder, baina ezin onetsizko bi kapitulu hitsekin: batean, apezen eskoleri ezin aiherrago zagon, baizik-eta erlisionea dena ilunbe dela eta egiaren gordatzale, bertzean. ausartzia guziak bilduak zauzkan, itsusienak barne, amodio garbia eta bertze edozoin, berdin haizu emaiterainokoan», diosku Lafittek xelebre asko bilakatu den hitzaurrean, «aitzinsolasean»
Honela bada, 1910.eko argitalpenak ez zuen ia irakurlerik ezagutu, Etcheparek berak etxean gorde baitzuen ia tirada osoa. Lagun eta senide askoren haserrea nabaria izan bazen, areago andregaitzat zuenarena!, honek berarekiko harremanak oro hautsi baitzituen. Halaxe gertatu omen zen, Villasanteren arabera, Lafittek honetaz ezer aipatzen ez duen arren. Liburuak urte askotan, hogeitamar bete-beteak!, ezagutuko zuen zentsura «inplizito» eta txi harrigarri honen zama. Hogeitamar urte beharrezko izanen bait ziren argitara emana izan zedin. Lafitte kalonjeak hartuko zuen bere gain lana, lana diogu, ez ardura ordea, Etchepareren obra mutilatu eta purgatu baitzuen kupidarik gabe.
1940. urte inguruan plazaratu zen, beraz, Buruchkak izeneko idazlan paregabea. Lafittek berak aintzin-solas interesgarri bezain arbuiagarri-hitzaurreratu zion bertan purgaketaren berririk aditzera ematen zuelarik: «Liburu hori, ditaken eskuararik garbienean delakotz izan dugu salbatu: bi kapitulu dohakabeez arindurik eta hitz dorpexko bakar batez, zen bezala-bezala agertzen dugu. »
Aita Villasanteren informazioa ere eskas samarra dugu honetaz. Laftteren zentsura aitatzean ez dio asuntoari garrantzi handiegirik ematen, Iparreko «antiklerikalak» beste paradetan gogor asko gaitzesten dituen bitartean,...«y al sexto mandamiento» aipu tendenziosoa eginez. Luis Mitxelenak, bere aldetik, ez diosku ezer honetaz bere «Historia de la Literatura Vasca» ezagunean.
Derragun, lehen lehenik, purgaturiko kapitulu bi hauek, ez dutela xedetzat erlijio eta «seigarren mandamendua» bereziki eta prezezki aztertzea. Baidin izan balute ere, guri, jakina, bost axola. Ez baita hori arrazoirik liburu bat mutilatzeko. Areago, ez baita inon, eta inolako, arrazoirik obra bat zentsuratua izan dadin. Hori besterik ez genuen falta!. Etchepareren xedea besterik da: «Nola eskola-emaile. Zer irakats» izeneko kapituluan Hezkuntzaz ari da bereziki, Heziketaz erenahiago badadi. Elizaren kontra ari dela, bere hezkuntzarekiko helburuak eta ideiak agertzea? Hori ez da gure problema, elizarena baizik. Bigarrenak «Amodioa» izenburua du. Jakin bezate Lafitte eta Villasantek kapitulu» de marras» –Aita V. K dioenez– haw Platonen elkarrizketa edo solasaldien gisara eginik dagoela, estilo apartaz idatzirik, ausnarketa teologiko bat biano amodioarekiko gogoeta filosofiko serios eta originala izanik.
ELKAR argitaletxeak eskeintzen digu, azkenik, liburu oso-osua irakurtzeko aukera. Hots, «zen bezala-bezala». Edizioa ongi tajutua, eta prezioz egoki samarra. Grafia aldetik aproposago ikusi dute zenbait ortografia aldaketa egitea «ulermen errazagoa izan dezan irakurlearengan», CH ordez TX ala X ipiniz eta kontsonante ondoko H-ak kenduz. Tipografia ere nahiko garbi eta ikusterreza du edizio honek, papera xahutu gabe irakurgarri gertatzen zaionez edonori. Idazkera, berriz, aparta eta garbia izan arren, zail xamarra gerta dakioke hainbati; bai joskera nola hiztegia, aberatsa izanez gain– horrexegatik beragatik ez ote!–aski ezezagun ere suertatzen zaizkigu, aditz jokuek zenbaitetan irakurketa sailtzen dutelarik. Baxenafarreraz idatzita dago bereziki. Horra hor euskalki preziagarri hori lantzeko parada ezinago aproposa.
Baina liburu irakurgarri eta oparo hau aurkezterakoan besterik ere erran behar da: argitalpen berri honi ohar zenbait erantsi behar lekiokeen. Beste aintzinsolasa ere, apika, Lafitterenaz gain, jakina, Etchepareren egungo garrantzi eta gaurkotasunaz.
Piarres Xarriton jauna dugu argitalpen hau bultzatu duen euskaltzalea, eta nola gainera! Berarekin mintzatzeko abagadune ederra izan dugu arestian, eta beronekin izaniko solasaldiaren berri emanen dugu.
Argia: Zeintzu dira «Buruxkak» liburua berriz ere argitara izan zedin bultzatu zaituzten arrazoiak?
Xarriton: Egia erran, Jean Etchepare ezezaguna dugu Euskal -Herrian neurri handi batetan, eta ene ustez bere obra ezagutarazi behar da, idazle oparo eta orijinala delako. «Buruxkak» idazlana arkitzea ez da batere erraz, Lafitteren edizionea arrunt agortua dela erran dezakegulako batetik, eta edizione eskas xamarra izan zelako, bestetik, ale asko eta asko galdu baitira. Irakurle gazteek, eta ez hain gazteek, beharrezko zuten obra hau irakurtzea, esku artean modu egoki batez edukitzea.
Argia: Zer deritzazu bultzatu duzun argitalpen berri honi?
Xarriton: Tamalez, edizione hau ez da argitara eman izan neuk, ohartxo zenbaiten bidez, aditzera eman nuen moduan. Aurrez aurretik erran behar da, edizione berri honek behar zituzkeen hainbat ohar irakurlearendako. Pierre Lafitteren aintzinsolasa, dagoen dagoenean desegoki apur bat iruditzen zaigu, hitzaurre hau beste edizione batetarako egina baitzuen Lafittek. Egia erran, ez dakit zer pentsatuko bide duen Piarresek honetaz. Irakurleak, bederen, jakin beharko luke aintzinsolasa noiz eta nola izan zen idatzia. Hauxe zen, besteak beste, neuk eskaturiko ohartxoetariko bat.
Argia: Ba al dago besterik, ala?
Xarriton: Beno, ene ustez irakurleari ere adierazi beharko litzaioke nola aurreko edizionea izan zen purgaturik, eta zergatik.
Argia: Jean Etchepareren obrak eskuraterrezak ez direnez gero, beste idazle askorenak bezalaxe; «Buruxkak»-z gainera bestenik argitaratzeko asmatan alzaudete?
Xarriton: Bai. Badut prestaturik dagoeneko beste obra inportant bat Etcheparerena, «Mediku-Solas» du izenburutzat. Etcheparek Eskualdunak izeneko kazetan kolaborazio izugarri eta emankorra izan zuen. Han idatzi zituen artikulu ainitz, zein politikaz, zein ekonomiaz, zein laborantzaz. Baina bereziki, medikuntzaz aritu zen. 1925-1935 bitartez, heriotzak eraman arte, ekin zion lan honi. Artikuluak bilduak dauzkat eta argitaratzeko prestak. Aintzinsolas gisa, editorialarenaz gain, L. Dassance idazleak publikaturiko artikulua, Etchepare hil zenean, aukeratu dut. «Buruxkak» ongi saltzen bada, «Mediku-Solas» hau emanen genuke argitara, bigarren tomotzat.
. Argia: Hirugarrenik ba al dago?
- Xarriton: Obra ia osoa argitaratzeko prest nintzateke. Penarik mereziko bailuke. Hirugarren tomo batetan «Berebilez» izenekoa eta Ekonomiari buruzko artikuluak batuko nituzke. Laugarren batetan euskara eta euskal liburuez idatzitako guztia. Eta azkenik, inportante ere baita, Etchepare eta Lafitteren arteko korrespondentzia, aberats oso baita, ene ustez. Etcheparerengan Nietzscheren eragina oso nabaria da. Asko eztabaidatu zuten honetaz bi idazle hauek, beti bat ez zetozen arren, beren korrespondentzian ikus daitekeenez
Argia: Eta Etchepareren bizitzari buruz, zer esanen zenuke?
Xarriton: Luze aski mintza gintezke horretan. Ene ustez Lafittek zehatz aski hitz egin du honetaz. Aintzinsolasean erranikoak erranen nituzke neuk ere. Zertxobait, beharbada, erantsiko nuke: Lafitteren ustez Etchepareren kezka eta nehigaberik handienek erlijioarekin gehiegitxo lotzen ditu gehiago sakondu gabe. Etchepare, erran badaiteke, filosofiari lotu zitzaion bereziki, gizaki eta gizartearen kondizionea sakonki aztertuz. Badut halako kezka bat. Nahi nuke jakin nola Etcheparek berak holako nota onak izaki Larresoro eskolan, apezekin harreman estuak izaki, Lafittek dioenez, eta bere anaiapezari hain atxikirik zitzaiola, nola idatz zezakeen apezen eskoleen kontrako artikulu bortitz hori. Zergatik?Zer nolako esperientziak izan zituzkeen hori egiteko, hainbat apezekin bederen tratu normalari jarraikiz?
Argia: Zer diozu Jean Etchepareri buruz idazle bezala, laburki?
Xarriton: Hiriart-Urrutiren ikaslea izanik, Abbadie, Adema, eta Larralderena bezalaxe, luma seguru eta emankor erakutsi zuen, hizkuntza ezinago hobe menderatzen zuen, egun zail gertatzen zaizkigun nabardurak zehaztuz.
Egun, Euskal Unibertsitatea emeki-emeki aurrera doan unean, hegoan bereziki, euskal ikasleek argibide eta exenplu paregabea aurki dukete. Laborantzaz aparte, bera izan zen bakarra erlijiotik kanpoko auziak azter eta idatzgaitzat hartu zituena. Berak uste baitzuen, eta ederki ongi frogatu, edozein gaitaz euskaraz idazt zitekeela eta idatzi behar zela. Inork ez du hau zalantzan jarriko bere lanak irakurri ondoren. Areago, herriarentzat idazten zuen, eta herriari begira. Mediku-Solas irakurri duenak erran diezazuke ez dala frantses egunkaririk hatzemanen irakurleari hobeki adiaraziko dionik nola behar dion ama batek bere umearen osasunari begi eman, hori bera gure Etcheparek egiten duen baino. Baduke Axularren lumaren oihartzunik. Xelebreki ezaguna bilakatu da Axularrez idatzitako artikulua.
TXELIS ALVAREZ
26-27

GaiezHizkuntzaEuskaraErakundeakEuskaltzain
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaNarratiba
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakETCHEPARE1
PertsonaiazETCHEPARE1
PertsonaiazXARRITON1
EgileezALVAREZ7Kultura

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude