Gorputz-espresioaz hizketan Paco Palacios irakaslearekin
Gorputz Espresioa Sendabide Bezala
Paco Palacios dugu mikrofonoaren beste aldean. Paco Donsotian jaio zen, eta arte dramatiko eta irakasle ikasketekin batera gorputz-espresioa eta erritmo musikaleko kurtsiloetan dexente hartu du parte. Azken aldi honetan, udako zenbait kurtsilotan (ADARRA) gorputz-espresioa eta berritmoaren alorretan irakasle izan da. Gaur egun, ARANSGUI izeneko haur gorrentzako ikastetxean psikomotrizitateko irakaslea da. Hauek dira mikrofonoak jaso zituen hitzak:
ARGIA. –Azken aldi honetan gorputz-espresioaz hitzegiten asko entzun ohi dugu. Auzo edo herrietako erakunde askotako programetan leku bat gordetzen zaio. Baino sendabide bezala erabiltzen hasi dela entzutean jende askorengan mesfidantza eta azken denbora hanetan agertzen ari diren soluzio milagroso horietako bat ote den zurrumurrua sortzen ari da. Zuk zer deritzozu eta nola aztertzen dituzu gorputz-espresina, psikomatrizitatea, musikoterapia, etabar, sendabide bezala?.
P. P.–Funtsean Reich-en ikerpenetan hasiera duen GIZAPOTENZIALaren eskola da gorputz-espresioa terapia gisa erabiltzen hasten dena eta jatorria Estatu Batuetan du. Bere teoriaren funtsa gizaki guztion barne gatazkak, eta bereziki sentimen eta sentikortasun mailan ipintzen ditugunak, gure gorputzaren zati konkretu batean oinarritzen direla esatean datza. adibidez, heziketaren orduan ama batek umea gehiegi lotu baldin badu edo esate baterako garbiegia izatea nahi izan badu, ume horrengan gihar zehatz batzuei dagokien tentsio bat aurkituko dugu. Horretaz, GIZAPOTENZIALaren eskolak dionez espresio bideak erabiliz eta igurtziaren bidez gitar horiek askatu, lasaitu eta erlaxatzea lortzen da. Aspalditik eutsia dagoen karga horri irteera emanaz. Hortik hasita berrabiltzerako epe bat presta daiteke.
ARGIA.–Bai, teoriarik ezagunena hau da, baina musikoterapia, dantzaterapia etabarrei buruz, zer esan diezagukezu?
P. P.–Bai, modak gehien erakutsi duen teknika gizapotentzialarena da. Eta nire ustez, psikolojikoki, gehiago edo gutxiago minduta dauden organismoetan ondorio praktikoenak lortzeko ahalmen haundiena duen teknika ere hori da. Musikoterapia, min psikolojikoa nahiko larcia denean erabiltzenda eskizofrenietan, autismoetan, etabarretan alegia. Teknika hau musikak sortzen duen distentsioa eta guixoaren tentsioaren arteko harremanetan finkatzen da.
Nolabait baretasunezko hizkuntza bat lortzen da. Adibidez, eskizofrenia sendatzeko asko lagundu dezakeen giro bat sortuz: Esate baterako gaixotu buino lehenago ezagutu zuen giroko musikak entzun araziz. Gaixoaren erreakzioa bilatzeko bideak jarriz. Eta egia esan uste baino ondorio hobeagoak lortzen ditu teknika honek.
ARGIA.–Eta dantzaterapia deritzena bedago ere, ezta?
P.P.– Eskizofreniako kasu larrienetakoetan gaixoak beren baitan ixten dira, ezer kaportu gabe, geldirik, mogimendurik gabe. Orduan dantza sendabide bezala har daiteke, lehen GIZA-POTENTZIALarenteknikan ikusi dugun bezala. Keinuaren bidez, jestoaren bidez gorputza askatzen joatea bilatzen da.
Hau prozesu nahiko konplejoa da jakina. keinuak sinbolizazio bat dakar eta hobek gaixoa errealitatearekiko harreman batzuetan sartzen du eta bereziki gaixoak berak bere barnean duen arazo zehatzarekin. Norberaren arazoarekin harremanetan jarriz gero ematen da dagoeneko lehen urratsa.
ARGIA.–Eskola edo teknika hauek ba al dute «psikomotrizitate erlarionararekin» zer ikusirik? Psikometritatea gehien bat umeekin egindako lanetan agertu zaigu, bsina sendabide bezala jende helduarekin ere erabiltzen da. Ezta?
P.P.–Psikomotrizitate erlazional eta gorputz-espresioa berezi behar dira. Alde batetatik orain arteko gorputz-espresioa arte mailarako aberasbide bezala erabili delako, antzerki munduan etabar. Eta psikomotrizitatea berriz psikismoaren aberasbide bezala hartuta izan delako.
Eta bai, hasteko jende helduen eta umeen arteko munduaren bereizketa egin beharra dago. Biak mundu desberdinetan mogitzenbaitira, nerbio eta giharren heldutasun desberdina dutelako alegia.
Jende helduarengan psikomotrizitatea espresio mailara heltzen da. Besteenganako espresio maila batetara iristen da eta honek darama talde mailan egiten den psikomotrizitate erlazionalera. Eta taldean eginiko teknika hauek terapia bilaka daitezke.
-ARGIA.–Eta terapia bezala ondorio onak lortzen al dira hide honetatik?
P.P.–Bai, gertatzen dena zera da, terapia bat benetan interesgarria gertatzea nahi bada, norbera sortu zaizkion pultsio negatibo guztien jabe egitera iritsi behar du. Errazegia da psikomotrizitatea egiten ari den taldean bakoitzak bere burua gehiegi sartzea. Hau da, bakoitzak talde ekintzan sortzen diren ez norberarekiko aztertzea baizik eta taldearen gain botatzea, eta horrela oso ondorio eskasak jasotzen dira. Norberak, eta taldearekiko dituen harremanetaz jabe eginaz, bere arazoaren ardura izan behar du eta hori guztia konsziente bihurtzea iritsi.
Oso erraza da taldearekiko harremanetan bakarrik ohartzea eta gero bakoitzaren bizitzarako, bizi normalean dituen harremanetarako konklusiorik ez ateratzea. Honengatik terapeutaren presentzia hain garrantzitsua da. Bere nortasuna besteen gain proiektatuko ez duen terapeuta baten beharra. Arazo eta elementu guzti hauek planteiamendu konsziente batzuen bidez aurrera eramaten lagunduko duen bat.
Hala ere esango dizut orain jendeak izugarrizko antsietateaz behar dituela teknika hauek, gehienetan terapia modura. Eta teknika hauek sentsibilitate handiago bat lantzeko erabili nahi dugunok arazo honekin aurkitzen gara.
ARGIA.–Baina kurtsileak jeneralean ez dira ezagutu ditugunak behinik behin hain osatuak izaten...
P.P.Gehienetan ez dira teknika konkretu baten erabilketara mugatzen. Gehienetan teknika desberdinen nahasketa bat egiten da... Gorputz-espresioa eta psikomotrizitatearen bide orokorrak jarraituz.
ARGIA.–Eta hemengo jendea teknika hanen aurrean nola ikusten duzu? Hemengook inhibituagoak garela diote. Nabaritzen al da desberdintasunik?
P.P.–Euskal Herria oso errealitate konplexua da espresio arloan. Batere zalantzarik gabe esan daiteke hemengo geografiak eragin nabarmena duela: mendiak, zuhaitzak. Hemen altura dimentsio bat dute gauza guztiek. Eta hemen bizi den gizaki hau horretara lotuta aurkitzen da. Gehien bat espresio mailan gainera.
Herri horren oinarrizko espresioa hizkuntza da. Eta hizkuntza euskaldun horren bizipena hain da prehistorikoa, bere aintzineko sustraiekin hain lotua eta arbasoengandiko lotura hain indartsua gainera–adibidez matriarkadoa eta patriarkadoa garbi bereiztearen mailan gizarte jokabidea asko mugatzen du–gizakiaren jokabidea horretara eta hortik mugatua aurkitzen dela.
Agian azaletik begiratuta euskal gizonak indar eta gogortasun itxura azalduko du. Baina barrutik ikaragarrizko sentikortasuna nabari du. Esate baterako hizkuntzaren fonetika aztertzen badugu edo bertsolarien espresioa bideak ikertuz mundu aberatz baten aurrean gaudela bistan da.
Ezin nahi izan dezakeguna zera da; boti burrukalari izan den herri bat, bere burruka dantzetan eta erritual guztietan altura joera izan duenak txalapartak eta danbolinak sortzen duten erritmo perkusiboan adibidez– gorputzarekin espresioa bilatu nahi duenean andaluz edo portuges baten espresio ahalmen herdina eskatzea. Hauek gihar mugimendu mailan askoz ere jokabide mantsuagoa bait dute.
Orduan honek ez du esan nahi kanpotik espresioa ekarri ondoren ikerketa soziolojiko baten bidez nolatan hemen aplikatu aztertzen hasi behar dugunik– gainera hau utopia beldurgarri bat besterik ez da–baizik eta hemengo izaeraren arrazoiari begiratu beharko dugula.
ARGIA.–Badirudi pentsamendu hau oso landuta duzula...
P.P.–Ba ez, mementu honetan egiten ari naizen planteiamendu bat da. Baliteke gainera oinarri sendorik ez izatea eta ekintzarako ondorio inportanterik ez ekartzea, baina oso alor intéresgarria dela deritzot.
Gainera askotan esan ohi da euskalduna beste kultura askotako jendea haino inhibituagoa dela eta hau ere ez da egia. Euskaldunak ez ditu inhibizioak, honek euskaldun izatearen parte direlako. Andaluzek alderantziz dena kanporatzeko izaera duten bezalaxe. Honek ez du esan nahi euskaldunontzat ez kanporatze horrek ematen digun izaera hori negatiboa denik, ezta gutxiago ere. Arrazazko arrazoi bat da eta gehien bat gizartezkoa eta kulturala.
PACO PALACIOS. L. BASTIDA. JEXUX IJURKO
20-21
GaiezGizarteaOsasunaSendabideak
PertsonaiazPALACIOS2
EgileezBASTIDA1Gizartea
EgileezIJURKO1Gizartea