Bertsolaritza Ikasten Santutxun


2021eko uztailaren 23an
UEUn Santutxuko bertsolariekin hizketan
Bertsolaritza Ikasten Santutxun
Ohizko ikastaldietatik aparte, izan zen ekinaldi aberatsik aurtengo U.E.U-n, horien artean filmak, mahain inguruak, mintegiak, tesina agerpenak, dantza ikasketak, Euskal Herriko Sukaldaritza Berria, eta bertsolariak.
Dena dela, gaur azpimarratu nahi nuke U.E.U.ko aurtengo bertsolaritza berria. Santutxuko Bertsolari Eskolak antolaturik, Uztailaren 22an eman zen saio bitxia. parte har zezakeen bertako ikasle eta irakasle guztiek nahi zuten eran: bertsolari bezala, ofizioak eta gaiak jarriaz, lehen puntua edo lau oinak jarriaz eta besterik ezean azken puntua errepikatuaz.
Sei bertsolari agertu ziren. Hauetatik lau Santutxuko Bertsolari Eskolakoak ziren: Jose Ramon Etxebarria, Xabier Zorrotza, Jose Ramon Bilbao, eta Iñaki Antiguedad. Eta Eskola honetatik kanpo: Juan Luis Goikoetxea, eta «Azkoiti».
Bertsolari amateurrak ziren, hau da, plazaratu gabeak, bainan heuren lana oso ongi bete zuten, bertso guztiak bukatuz eta pottorik gabe.
Santutxuko Eskolako Bertsolarien berri jakin minez urreratu nintzen, ea nortzuk osatzen zuten eta zela iritsi maila horretara.
Jose Ramon Etxebarriak, Iñaki Antiguedadek, Xabier Zorrotzak, eta Jose Ramon Bilbaok hitza harturik hauxe zioten:
–Ba gu, Santutxo ingurukoak gara, Gau Eskoletako jendea. Euskara ikasten eta irakasten aritzen gara. Batzuek Alfabetatuak dira eta beste zenbaitek D edo B mailako tituloak ditugu. Beraz, inguru honetan 1978 1979an itzultzaile ikastaro bat antolatu genuen, eta 1979-198Okoa euskal literatura eta bertsolaritzari buruz hasi genuen.
Horretarako lehen trimestrean materiala biltzen hasi ginen, eta une berean bertso mota desberdinak eta musikak ikasten.
Trimestre honen bukaeran bertso berriak kantatzen hasi ginen. Gogoratzen naiz, Txirritaren bertsoak... trenbideari jarriak. Eta beraz, gero eta gehiago gustatzen hasi zitzaigun.
Gabonak baino lehen, trimestrea ondo bukatzeko, afari bat egin genuen Amuritza eta Lopategirekin, bainan guk ez genuen parterik hartu bertsotan. Dena dela, afari hontatik enamoraturik urten ginen.
Urtearen hasieran planteatu genuen, edo literatura edo bertsolaritza, eta bigarrena aukeratua izan zen. Kontutan ukan behar dugu tartean Bertsolari Txapelketa izan zela.
Horrela bada, bertsoak sistematikoki ikasten hasi ginen: musika berriak ikasi. (Urte osoan hogeitamar bat ikasi ditugu). Bertsoak kantatzen ikasi, etxean prestatu eta gero taldearen aurrean kantatu, erritmoak eta oinak aztertu, batean, batzuek parte hartuaz ariketak egin eta beste batzutan besteek, e.a.
Bestaldetik bertsolaritzaren historia aztertu, apunteak fotekopiaz atera, bertso zaharrak eta bere teknikak ikasi. Horrela ikasi genituen bertsolari famatuen bertsoak: Txabalategi, Fernando Amezketarra, Senpelar, Bilintx, Pello Errota, Pello Mari Otaño, Udarregi, Txirrita,iparraldeko Otsalde, Etxahun, eta Bordel Luzaidekoa. Bertsolari batzuek gehiago sakontzen genituen, a.b. Xenpelar ikasten luze jardun genuen. Horretarako Auspea kolezioa lagungarri ona izan dugu.
Astero, gutienez bi ordutako klase bat izaten genuen. Ordubete teoria eta beste ordua eta piko... praktika. Klasean txorizoa, ogia, e.a. Jartzen genuen eta nahiko giro polita sortzen zen, eta noiz behinka tabernara juan eta bertsotan ekin. Horretarako praktika eta kostantzia behar da.
–Zenbat pertsona eta zer-nolakoak biltzen zineten?
–Hamabi edo hamalau bat biltzen ginen. Honera etorri ez direnen artean, «Kapela» Durangoko ikastolako irakasleak, Joseba Zabala, langile bat, bertso zalea, «Atxurra», zortzi seme-alaba ditu eta Gipuzkoano bankan lan egiten duena, hiru neska, bi Gorozikakoak (Alberditarrak), eta bat Ondarrukoa, Juanjo Basterra, berrogeitapiko urte ditu eta hamaika euskara irakasten, Jose Mari Pastor, Trebiñoko bertsolari bat, e.a.
Hemen gaudenan artean, Jose Ramon Bilbaok Aurrezki Kutxa Munizipalean egiten du lan, Xabierrek Leioako ikastolan, eta Iñaki eta biok Leioako Unibertsitatean.
~Eta zela Bilbo inguru horretan?.
–Kontutan ukan behar dugu, Gorozika, Etxano (Zorrotza), Muxika trianagelu honetan bertsolari asko direla: Enbeitatarrak: Balentin, Jon, Kepa, Abel, Moises, eta heuren familiako Deunoro Sardui, Irineo Ajuria, eta triangelu honen barnean Amuritza, Lopategi, e.a.
–Zelakoa izan da zuen bertsolaritzarako karrera?
–Publikoan agertu garela gaurkoa laugarrena da. Lehenguan Eskolako hiru tipok kantatu genuen Asanblada Antinuklear batetan eta bertsoak aurrez prestatuak ziren. Bigarrenean hamar tipok kantatu genuen Amuritza, Lopategi eta Enbeitarekin. Santutxuko elizan egin genuen larehun bat pertsonen aurrean. Pelikula eta dena atera ziguten. Han izan zen Eskolaren benetako agerpena. Hirugarrena Uribarrin izan zen «poteo euskalduna» delakoan. Gau Eskolak antolaturiko euskeraren kaleratze bat izan zen, txistulari eta guzti herrian zehar tabernaz taberna ibili ginen Hemen bat bateko bertsolari bezala jokatu genuen. Eta bertsoak puntura egiten genituen, eta azkenean bertso osoak ere bai. Lauagarrena U.E.U.an, lehenbiziko aldiz mikrofono aurrean eta jakintza handiko jendearen aurrean.
–Gerora begira zer asmo daukazue?.
–Amuritza eskola bat sortzen ari omen da eta berarekin harremanetan jarri, bere tranpa teknikak, eta abar ikasteko.
–Zer helburu duzue?
–Hiriko bertsolariaren atzetik goaz
–Zer laguntza duzue?
–Ikastolan gela bat badugu lasai kantatzeko, eta baita ere taberna baten goian, leku bat badugu, aldez aurretik eskatuz.
–Zer oztopo aurkitu duzue?
–Lehenik ingurna, bestaldetik bertsolari urbanuaren arazoa, ez dugu nekazal girorik.
–Zer nahi duzue Eskola honekin?
–Guk nahi duguna zera da, frogatzea edonor izan daitekela bertsolari fakultate minimo batzuek baditu, eta baita ere euskera aurrera ateratzea, zeren eta bertsolari izateak euskara ondo jakitea eskatzen baitu. Gure artean euskaldun berriak edo nagusitan ikasitakoak ere badeude, eta horiek ere bertsolari bihurtu nahi ditugu.
–Zenbat biltzen zarete?
–Gu dozena bat gutxigorabehera bilizen gara astero. Bainan afariak egiten ditugunean hogeitamar bat edo... Altabetatzeko jendea, bertsozale batzuek, senaremazteak, lagunak, eta abar. Horrela zerbait garestiago jarriaz bertsolariak ordaintzen ditugu.
–Noraino irixteko asmoa?
–Ez dakit, bertsoak botatzen ikasten badugu, plazaratu ere egingo gara.
–Noiz?
–Guztienez beste urte bete.
–Beraz eskerrik asko eta jarraitu aurrera
ZALDUB1
17-20

GaiezGizarteaIrakaskuntzUnibertsitaUEU
GaiezKulturaBertsolaritBesteak
EgileezALDUBI1Kultura

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude