"Iparraldetik bohame tropa bat"


2021eko uztailaren 23an
u.e.u. arabarren eta iparraldekoen ikuspegitik
"Iparraldetik bohame tropa bat"
Ba bai jaunak, bizkaitarrak eta gipuzkoarrak badira ere nagusi U.E.U-n, iritsi da arabar eta ipartarrik ere bertara (nafarrik ere badago noski). Eta haiek pentsatzen dutena ondo baino hobeto ezagutzen dugunez, hauengana jotzea erabaki dugu, Iparraldekoek, dudarik gabe, beherago aipatzen duten paternalismo hori aurkituko badute ere honetan. Hemen dituzue ba Iparraldeko bohame tropa eta arabarrak, parlamentari eta guzti.
Iparraldetik bohame tropa bat agertu zaigu eta frango loriaturak direnez gero, beraiekin hitzegin dugu.
Hona hemen heien izenak: Battitta Pantzart bere emazte Kattalinakin, haien sei baztarte eta aita Don Ostia eta Mañiña gelariarekin.
Bi kendurik, beste guztiak aurten datozte lehenengo aldiz U.E.U.ra
– Iparraldean ezaguna al da U.E.U.?
- Ez askorik. Hegoaldeko aldizkari eta egunkariak irakurtzen ditugunok bai, beste jende guztiak ez. Kultur eta politika taldetan mugitzen garenok komentatzen ditugu euskal kultur ekintza garrantzitsuenak, hauen artean U.E.U.
– Zenbat etorri zarete?
– Hamarren bat, kontutan harturik iaz Battitta Pantzart bakarrik etorri zela, aurreraka handia suposatzen du famili guztia etortzeak.
Iparraldean jendea unibertsitate hitzarekin ikaratzen da, goi mailakoentzat bakarrik dela uste bait dute.
– Zer iruditu zaizue U.E.U.?
– Ondo dago, behintzat euskaraz egiten da. Lehen Uztaritzen erdaraz frango egiten zen, eta hemen ez dugu hitz bat ere erdaraz entzun.
- Zer harreman hartu dituzu hegoaldekoekin?
- Pertsonalki harremanak oso onak izaten dira, baina nolabaiteko paternalismoa gureganako nabaritzen da. Hau ez da U.E.U.n gertatzen baizik eta hemendik kanpoko beste situazio batzutan. Askotan Hegoaldeak markatzen digu bidea gure dinamika kontutan hartu gabe.
- Zein da U.E.U.n ikusten duzuen diferentziarik handiena hego eta ipartarren artean?
- Batez ere, guk dugun unibertsitate falta. Ikasten duen jendeak kanpora jo behar du eta hauetariko gutti bueltatzen zaizkigu. Orain, Baionan unibertsitario izandakoen talde ttiki bat badugu eta nabarmen da. Beste alde, unibertsitate proiekto bat ere badugu eskutartean.
Arabatik Parlamentari Bat
- Aurten etorri al zarete lehenengo aldiz UEUra?
- Batzuk bai, gehienak, baina ez denok.
Gehienok ikastolako irakasleak gara, eta besteak unibertsitateko ikasleak; beste bat eskola nazionaleko irakaslea, eta beste bik Laudion ematen dituzte klaseak.
Denok Gasteizen bizi gara.
– Jende gutxi etortzen da Arabatik. Zergatik?
- Hona etortzen den jendea, gehiena, unibertsitate munduan sarturik dago, eta Gasteizen orainarte ez dugu izan, unibertsitate mailan, euskal girorik.
Aipatu behar duguna da Arabak ere behar duela U.E.U. han izatea. Erraztasun bat izango litzateke Arabako jendearentzat.
– Gaueskolak Araban, nola daude?
– Ondo; Araba guztian izango ditugu 2.100ren bat ikasle. Urtetik urtera jende gehiago dugu eta goi mailetan gero eta gehiago. Bestalde, gau-eskola zena laguna eskola ere bihurtzen ari da.
– Eta, U.E.U.n zein sailetan sarturik zaudete?
– Hizkuntzalaritzan, B mailako tituloa ateratzeko ikastaroan, Fisikan, Natur Zientzitan eta Historian.
– Zer iruditzen zaizue hemengo airoa?
Irakasle eta ikasleen arteko harremanak oso onak dira.
– Araban nola ikusten duzu euskara eta euskal kulturaren zuna?
- Aurrera doala poliki poliki. Arabako etorkizuna, Euskal Herri guztitoari loturik dago. Gasteizen 15.000 euskaldun edo bizi gara,da, beraz, hiribururik erdaldunena.
- Euskal filologiako fakultateak zerbait eman al dio Gasteizko giroari?
- Oraindik ezin da esan, pentsa, iaz sorturiko fakultateko fruiturik ezin dela ikusi. Etorkizunean emango diola pentsa daiteke.
- Talde kulturalak nola deude Gasteizen?
- Zenbait talde badira; dantza eta musika taldeak, antzerki taldeak. Liburudenda eta liburutegietan ere euskal liburuak sartuz doaz poliki poliki, euskara erreibindikatzen duen talderik ere bada.
Diputazioak dirulaguntza edo subentzioren bidez konpondu nahi izan du euskararen problematika; gure ustez, problematika hau oso sakona denez, plangintza orokor baten beharrean dago.
- Eta ikastolak nola daude, zenbat daude?
- Araban 20, gehienak eskolaurrekoak BUP duen ikastola bat bakarra dugu. Araban, Federazioko' ikastolak eta Diputaziokoak daude, geroari begira ikustear dago zein bide hartuko duten.
19, 20, 21

GaiezGizarteaIrakaskuntzUnibertsitaUEU

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude