Kaxiano, Plazetako Soinua


2021eko uztailaren 23an
Kaxiano Ibarguren (Lizartzako itsua) soinujoleari elkarrizketa.

Lizartzako Itsua
Kaxiano, Plazetako Soinua
Lizartzan bizi da, berrogeita zazpi urte (Gaztea? Bai! Urteak dira ia!) eta hogeita hamar urte pasa akerdeoia jotzen herriz herri, batez ere Gipuzkoaldean. Gutxi dira probintzia honetan bere soinua entzun ez duten plazak (Eskuetako behatzekin kontatzen dira). "Lizartza'koa zeran Kaxiano bipil, bertsolari yayo ta gure soiñu mutil, ogei eta bost urtez alaigarri abil: osatu dezu zillar-eztaiaren gurpil, gaurkoan zu omentzen ari da Errezil". Hartan, 1976.ean, maiatzaren 16ean, Errezilgo omenaldian, plakarako hitzak asmatu zituen herri-poetak "Kaxiano" jarri zuen, "Kasiano" ipini beharrean. Izan ere euskararen gramatikek diotenez "s"-a "x" bihur daiteke laguntasun edo maitasunaren eraginez. Kaxiano Ibargurenek, Lizartzako itsuak, lagun asko egin du hortik zehar.
Z. A.–Honek lehengoan Legazpiko festetan ikusi zinduen...
K. I.–A bai? Eta zein familiatakoa zara zu?
Z. A.–Ibargutxi.
K. I.–Bada Ibargutxi apaiz bat...
Z. A.–Zizurkilen egon zen apaiz.
K. I.–......
Z. A.–Eta Albaceten.
K. I. – Bai, bai, hura aspaldian joan zen Albacetera.
Hogeita zortzi urte daramazki ia Kaxianoak urtero Legazpi ondoko Santamaña hauzoko festetan agertzen eta jotzen. Han ere duela hiru urte omenaldi bat egin zioten hauzotarrek, bere zidarrezko estaiak bait ziren. Festa alaiak Santamañakoak, Santa Marina Uztailaren 18an da-ta. Alzamientoaren eguna zelarik Legazpi eta inguruko herrietako jendeak jai zuen eta hara joan zitekeen.
Jaio, Antzuolan jaio zen. Hortik datorkio alderdi hortarako joera.
Ni jaiotakoan Lizartzara etorri ziren gurasoak. Baina etorri berri nonbait eta lehenagokoa gogoan oraindik... han ezagupide gehiago izango zituzten hartan eta...
Denek Lizartzakoa bezala ezagutzen dute.
Ja, ja, bai, antzuolarrek hangoa naizela esaten dute baina...
Dinamitak Itsutu
Bere andreak, siestan zegoela eta pixka bat itxoiteko esan zigun. Etxean sartzerakoan, egon-gelan genuen zai, zutik ateondoan, besoak luze luze gorputzaren -kontra eta eskuak zabalik. Firmes. Gu eseri ginenean bera piano aurreko hiruankako luzean geratu zen. Esku bat Piano gainean zuela eta bestea belaunaraino jasotako zangoaren orkatila eutsi, horrela eman zuen mugitu gabe elkarrizketa osoa. Gutxi mugitzen, postura bat hartu eta hortan egoten ikasi duela dirudi. Plazetan zehar ibiltzen denean ere ttentte geratzen da, akordeoiaren pisua arren. Gure aurrean zutik du lepoa. Mahaitik aparte eseri den ezkero ez du lepoa mugitu beharrik gu aurrez aurre edukitzeko. Gorputza kontrolatzen duen arabera, bere jarduna ere neurtua da. Batzuetan badirudi hizketan jarraitu behar duela baina azkenik moztu nahiago du beti.
Dinamita tiro galdu batek itsutu zuen, hamasei urte zituela. Garai hartan lan egiten zuen Lizartzan Nafarroaldera karrilondoan dagoen harrobi batean. Lehenagotik jotzen zuen akordeoia zertxobait.
Gure etxean.beti izan da pianoa ala soinua, anaia batek jotzen zuen, eta harenarekin nik, denbora asko ez nuen izaten bainan. Gero, itsutu eta gero hasi nintzen hortan segitzeko moduan.
Z. A.–Eta nola ikasi zenuen?
K. I.–Bazen garai hartan Donostian apaiz bat eta harekin, «sistema Braille» (itsuentzat ikasbidea) erabiltzen zuen. Horrelaxe, Donostiara joan behar. Garai hartan magnetofoi eta traste horiek ez ziren ba... Hauek asko laguntzen dute. Herrietan jotzen akzidentearen ondoren hasi nintzen. Orduan jarri zidaten hainbesteko (dirua) bat ezta? Gauzak ondo zeudela, ez zeudela ondo esaten zidaten eta abogaduak nagusiari atakatu zion eta arreglo hartatik etorri zitzaidan diru pixka bat. Orduan erosi nuen soinua.
Z A.–Zer zioten medikuek? Esperantzarik ematen zizuten?
K. I.–Ez. Aurrena Tolosan; gero Albisua, Donostian, segurokoa; gero ibili ginen Calahorran ere... hor sonatu bat bazen... Etxeberria edo... hark ere gauza haundirik ez; Marchesi ere bai, eta Bartzelonan... bainan bah...
"Recuérdame" Hit Paradean
1949an hasi zen jotzen, ezbeharra gertatu eta handik hilabetera. Aldi gogor haietan «fandango» eta "arin arin"ak jotzen zituen gehienbat, eta garai hartako pieza lotuak: «Recuérdame» (abesten hasten da), eta "Sombrero en mano"...
Z. A.–Zein aldetan ez duzu jo? Ibilitako herriak, hori ez noa galdetzera bestela...
K. I.–Gutxiena Bizkaian. Araban ere ez. Gipuzkoa eta Nafarroan ibili naiz. Nafarroako Euskal Herri hortan. Erriberan ere izan gara, eta Miranda de Ebron. Eta Gipuzkoan ba, egon gabe, eskuetako behatzekin kontatuko dira herriak.
Z. A.–Araotzen?
K. I. – Jode Araotzen! Andrea hangoa da ba! Bai, bai, Araotzen bastante aldiz. Egon gabe Eskoriatza edo horrelakoren bat... edo Elgoibar.
Behin Madrileraino joan zen jotzera ezkontza batera. Lizartzako kaminoa egiten ibilitako injeniero bat ezkontzen zen eta berari deitu zion.
Zortzi bat pieza edo jo genituen eta kitto. Nik gero orkestarekin ere jo behar izan nuen, bai, bestela zer egin behar nuen ba!
Geroago talde bat osatu zen: bera, sasofonista bat eta bateria bat. "Axariak" du izena.
Izena? Zedozer jarri behar eta ez dakit... oilo jaleak garelako edo. Hemen koadrilan bildu eta zer izen jarri tratatu. Eta pizti baten izena jarri behar zela. Eta atera zitzaion batenbati eta horrekin gelditu... Sasofonista horrek badaramazki nerekin hogeita lau urte igual... baina orduan behar izaten zen herri batean sasofoiarekin eta beste batean ez... eta fijo ez zegoen hartzerik.
Sasofoia jotzen duen hori Carlos Garcia da, eta Ibarran bizi da. Bat baino bateria gehiago izan ditu Kaxianok bere ondoan, baina azkenekoak–Pedro Jose Zubia–zortzi bat urte daramazki ia berarekin.
Z. A. – Herrietara joateko nola moldatzen zinen?
K. I–Ba autobusetan eta trenetan... denetik. Aurrenetik zen zailena. Gero, aurretik abisatu joan behar nuen herrian eta han jakiten zuten ia. Orduan zai egoten ziren. Beti egoten zen norbait, eta neregana etorri: «Bueno, nora hoa? Non jetxi behar duk?». Beti jende ezaguna.
Aldaketa ugari ezagutu du bere martxan.
Neri gustatu, garai batekoak, orain jotzen ez direnak. Fandangoak eta... Lehenago sobremesaik izaten ziren eta jotzen zenituen jendeak ezagutzen zituenak, dantzan hasi zitezen. Gero berriz, nola kotxean joaten zaren, bop... ailegatu, jo, trasteak bitu eta etxera. Oso diferentea da handik honera. Lehenago ibiltzen ginen bezala orain zaila da. Nahita ere... Neri gustatzen zaizkit anbiente hauek, hortan gabi1tz eta. Oraingoa guretzat hobeto dator. Lasaiago. Lagunekin errazago jotzen da bakarrik baino, eta gero ez duzu alperrikako orduak pasatzen. Lehenago joan behar izaten zenuen jai batean arratsaldean hiru ordu jotzeko, bainan beste hainbeste pasatu behar haraino joaten. Eta ezkontzak hasten ziren gosaltzen, egun osokoak ziren, eta zu han ere.
Beasaingo Garin Hauzon Forofoak
Z. A.–Baduzu familiaren bat, seme edo alaba baten ezkontzara alaitu eta ondorengoenetara ere deitu dizunik?
K. I.–Bai, majinabat. Garin, Beasaingo hauzo bat da. Han hasi nintzen festetara joaten eta etxe batean... ez dakit zer izen duten eta zenbat senide diren. Aurrenekoa ezkondu zenean deitu zidaten eta ondorengoek denek ilaran deitu ninduten. Badira gor-mutuen ezkontzak ere, hiru edo lau batetara deitu naute. Inork ez du ezer aditzen, baina ederki, denak dantzan ibiltzen dira. Besteei begiratzen die edo bestela bateriari begira.
Behin akordatzen naiz bateria jotzen zegoena eta «esa de verde cómo está» eginez ari zen. Nik banenkien mutua zela. Eta esan nion: «si te gusta tanto Carlos (sasofoia jotzen duena) ya tocará la bateria, y vete a bailar con ella.» Joan zen, baita pieza bat edo bi dantza egin eta etorri zen. "Todo lo que tiene de guapa o buena lo tiene de sosa" esan zuen. Ez zen enteratu ere egin, gu farrez.
Z. A.–Zenbat ordaintzen dizuete?
K. I.–Bai, galdera ona da hori. Aurren aurreneko garai hartan hamabost duro ordaintzen zidaten, uste dut. Orduan ez zen orain bezala, egun guztirako joan behar izaten zen. Gaur berriz zazpi mila pezeta edo horrela. Taldean hiru gara eta egun guztirako hogeita bi mila pezeta edo horrela kobratzen ditugu. Lehen, ezkontza batera joan eta herri batera joanda bezala kobratzen zen. Orain ezkontzetara hirukotea joaten gara eta hamabi mila pezeta kobratu. Zer egiten da ba? Ezkontza hori egin eta gauean beste ezkontza bat egiteko libre gelditzen gara.
Z. A.–Non gelditzen da plazan dantza sueltoa egiteko tradiziorik haundiena?
K. I.–Gipuzkoan... bat aipatuko nuke: Aiako San Pedro. Ez dakit ezagutuko duzuen. Han soinu jotzailea hasi ezkero segituan hasten dira dantzan. Suelto eta edozein. Talde hoberena jarri edo trikitixa jarri, han berdin da.
Z. A.–Eta zer egin behar duzue orain?
K. I. – Udaran hasten gara herrietan. Orain deika ditugu Aiako San Pedrotik, Antzuolatik... Aurretik jakinak dira udarako herriak, betikoak dira. Berrietara ere joaten gara baina aurretik betikoei galdetzen diegu ea nahi duten. Lehengoan Antzuolakoak nituen deika bainan esan nien: "Egon, egon, aurretik Aian behar nauten jakin behar dut". Eta deitu Aiara eta atzo egin zutela bilera eta gaur deitzeko zirela. Santa Marinara ere urtero urtero, hogeita zortzi urte izango dira aurten. Abalzisketa ere bai, Arrona, Oikina, Gaztelu, Berastegi...
Musika Eta Hitzen Asmatzailea
Orain barabilkiten errepertorioaren erdia berak asmatutakoa da, musika eta hitzak.
Bai, autoretan sartuta nago. Orain dela lau urte hasi nintzen. Behin Erromara joan nintzen eta autobusean «Ametsa» Alonsotegiko koru infantileko zuzendaria zihoan. Eta handik etorritakoan hura hasi zitzaidan zirika: "bueno, letrak egin behar dizkidak". Hamabi kanta behintzat egin nituen "Ametsa"rentrat.
Kanta hauek Tolosako abestalde infantileen lehiaketa batean kantatuak izan ziren eta handik diska bat atera zen. Orain berriz dantza-abestiak asmatzen ditu, baltsak, boleroak eta horrelako ritmokoak.
Jendea mugi dedin. Jendeak ez daki dantzan bainan...
Kanta horiek fotokopiatu eta taldeen artean banatzen ditu, abes diten. Nondik norakoak izaten diten jakiteko hona hemen bat, etsenplu gisan.
Euskaldun asko joan ziren Ameriketara eta haietaz pentsaturik egin nuen:
EUSKAL HERRIAREKIN AMETS
Euskal Herria zu zara nere ametsa
zu nere itsaropena
zu nere oroimena
Euskal Herria zure egarriz nago
Ipar Amerikaldean noan zuregana
Hamar anai-arreba
baserri txiki batean
bizi beharrak nau erbesteratu
Jaioterriari agur
egin nion egunetik
oroitugabe ez nau loak hartu
Hamar urte badira
ikusi ez ditudala
nere guraso ta anai-arrebak
Iristen naizenean
denak besarkadatzera
poztuko dira nere nahigabeak
Hiru bat aldiz saiatzen da poema hau burura ekartzen, eta azkenik, osatu. duenean, bere alabak paperean idatzita ekarriko digula esaten digu. Poema bat asmatzeak, tartean idazterik ez dagoela, zaila izan behar du. Musikarako badira magnetofoiak, eta Kaxianok erabiltzen ditu.
Bertsotan Garmendiarekin: Azkenik Zotz Egin
Argazkiren bat atera beharko dela eta Kaxiano kalera jetxi da. Eskilara asko dira baina seguru ari da. Kalean ia bere alabari sorbaldan botatzen dio ezkerreko eskua. Soinu melankoliko: bat ateratzen du akordeoiak momentu batez. Zutik baino gehiago, ttentte, eta soinu triste bat, ondoan umeak futbolean egiten dutela. Goiko lehioetan zenbait andre kurioso eta furtibo. Eta ondoren beste soinu puska bat, "arin arin" bat. Orduantxe esan zigun bera ere bertsolaria zela.
Bertsoren batzuk? Ez, orain ez.
Lehenengo aldiz Arronan kantatu zuen. Lizaso joateko zen eta enkargua gaizki jaso edo, ez zen agertu. Uztapide zegoen han eta orduan biak aritu ziren.
Z. A.–Gustatzen zaizu beraz bertsolari lana.
K. I. – Bai, bai. Hil hontan ere Garmendiarekin Zarautzera joan beharrean nago. Hortarako bakarrik daudenak bezala nik ez daukat ibiltzerik, taldean ibili beharra daukat, bainan bestela gehiago ibiliko nintzateke.
Z. A.–Hartu duzu parte txapelketetan?
K. I.–1960, 62, 64, urte haietan egin ziren txapelketa- komarkaletan parte hartu nuen. Tolosakoan bitan irabazi nuen eta gero Eibarren semifinalean eliminatu ninduten. Hurrengoan, Eibarren ere, finaleraino iritsi nintzen, baina han gelditu, Lazkao-Txikik irabazi.
Garmendiarekin, Berrobikoekin, azpeitiarrekin, Lizaso eta Lazkao-Txikirekin ibiltzen naiz askotan. Txapelketa batean Garmendia eta biok finalean gelditu ginen, eta juradoek ezin zutela erabaki eta zotz egin genuen. Txapela neri tokatu zitzaidan eta kopa Garmendiari, biok konforme.
Denbora ematen badiogu, guk gaia jarri eta bertso bat egingo digula esan zigun. "Soinua" gaia jarri diogu eta ona hemen osatu duen bertsoa:
Bertso bat bota esan didate
orain zure soinuari
ilun alditan asgitasuna
askotan eman dit neri
Jainkoak daki zenbat astindu
eman diodan berari
Euskadin zehar zabaldua du
alaitasuna ugari.

LURDES AUZMENDI. MIGEL OTERMIN
Kaxiano Ibarguren eta bere alaba.
Kaxisno bere andrearekin Lizartzan egin zitzaion omenaldian.
13-17

EgileezAUZMENDI1Kultura
EgileezOTERMIN2Kultura
GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakKAXIANO1
PertsonaiazKAXIANO1

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude