Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara,
jarrai dezagun txikitik eragiten.
Martin Zabaleta, Jose Luis Gabirondo eta Manuel Iurrita mendigoizaleei elkarrizketa
Annapurnara Abiaturiko Euskaldunekin
Denak Nepalgo txaketa koloreztatuez azaldu zaizkigu, bat ez beste; horren ordez, hango painuelo bat zekarren lepoan. Beheroldekook gertakizunak kokatzeko fetxak eta tokiak erabiltzen ditugun bezala, hauk, gora begiratzen ohituak, metrotaz mintzatzen dira batez ere: «...ba hori 3.100 metrotara edo izango zen», «4.500 metrotan geundela...
Annapurna IV igotzera abiatu eta gailurrean ikurriña jarri gabe itzuli direnetako batzuk ditugu. Norbaitek, aitzakiak bilatzen abilak direla pentsa dezakeen arren, prestakuntzan izan ziren hutsuneak aipatuz hasi dira eta, dena dela, ezin uka suerteak ez diela gehiegi lagundu; Barajasko aireportutik hasi eta Annapurnaren tontorreraino luzatu zaizkie trabak. Hala ere, ez dute frakasotzat jotzen euskaldunek lehen aldiz parte hartu duten Annapurnarako espedizio hau.
Prestaketan aritu zen Felipe Uriarte alde batetik, eta gora igotzen saiatu ziren Martin Zabaleta, Jose Luis Gabirondo eta Manuel Iurrita bestetik, izan dira gure mintzaideak.
Felipe Uriarte izan zen espedizio honen antolatzallea eta honela kontatzen digu prestaketaren inguruan gertatutako guztia.
«Annapurna-lV ren ideia 78ko udazkenean sortu zen eta berehala hasi ginen baimenak eskatzen eta paper asuntoa konpontzen. Ondoren, laster ginen prestaketak egiten. Baina zenbait erru egon da, alde batetik horrelako espedizio batetarako jende gehiegi zelako eta bestetik denbora gutxi genuelako; bazegoen beste hanka-sartze bat ere eta materialarena zen; eskalatzeko materiala ez genuen b e h a r bezalakoa, gure ahalmenentzat mendia gogorra edo mendia zen baino errexagotzat jo genuen.»
Annapurna mendikateak lau mendi garrantzitsu ditu eta hauei Annapurna I, II, III eta IV deitzen zaie, azkenenko honetara igotzen ahelegindu dira.
Martin Zabaleta ere Felipek aztertu dituen erruekin bat dator eta haletaz luze eta zabal hitzegin ondoren elkarrizketari hasiera ematen diogu.
–Ekonomi aldetik, subentrioren bat izan al duzue, hala dena patrikatik jarri behar izan duzue?
–Bueno, jan aldetik eta horrela etxe batzuek lagundu digute bainan bestela gure eskutik izan da.
–Eta ez al zenuen planteiatu, nonbaitean diru laguntza eskatzea?
–Gaur jende guztia diru eske dabil gauza desberdinak egiteko eta guk Annapurnara joateko ezin genuen diru eske hasi, Euskadi mailako zerbait izango balitz, bueno, baina gainera hemendik jende asko josten da.
–Esan beharra dago baita Ormaiztegin jaialdi bat antolatu genuela, dirua ateratzeko noski, baina irabazi beharrean galdu egin genuen. Orain, diru pixka bat ateratzeko filmina eta pelikulen erakusketak egiteko asmoa dugu eta ia aurrekoa baino hobekiago ateratzen zaigun.
–Esan al daiteke bakoitzari zenbaitxo kosta zaizuen?
–1.500 bat dolar, 160 mila pezeta gutxi gora behera, baina dena sartuta.
–Bueno, eta zuen artean ezagutzen ez zinetenez, nola konpondu zarete elkarren artean?
–Bai, elkar ezagutzen ez ginenak izateko, nahiko ondo konpondu gara. Espediziotan eta horrela beti sortzen dira problema txiki batzuk baina hemen ez da problemarik izan.
–Bueno, tarteka txiki batzuk bai baina nik uste dut normata dela, egun asko delako eta gero alturak ere asko eragiten duelako; tentsio handia egoten da.
–Bai eta hor bereiztu beharko litzateke, baita ere, espedizioa Kaatmandura joateko ala mendira joateko zen, zeren mendira igotzen hasi bitartean ondo baina gero...
–Gero, diruarenak ere zerikusi handia du, zeren jendeak bere poltsikotik ordaintzen duenez, denok eskubide berdinakin sentitzen gara, denok igo nahi dugu eta hau ez da posible, beti bi edo hiru edo lau izango dira gora igoko direnak, hau horrela gertatzen da.
–Eta honek jendearen artean frustraziorik ez al du sortzen?
–Hori bakoitzaren arazo pertsonala da, gainera badakizu horrela izan behar duela eta bale; ahalik eta gehienak igotzen ahalegintzen zara bainan ezin bada, ezin da.
–Beraz arazorik larrienak alde honetatik sortzen al ziren?
–Badakizu zer pasatzen den, jendeak beti aurrera jotzen du eta orduan beren lagunak atzean daudela ez dute ikusten.
Kaalmandun lau bost bat egun pasa ondoren, esaten zigutenez, jendeak begiak mendiruntz jarriak zituen eta honela autobus bat eta kamioi bat alkilatu eta Dunrrera joan ziren eta ondoren 160 bat kilometrora egiteko hamar bat egun pasa zituzten.
–Dunrren porteadoreak kontratatzeko egun butzu itxaron behar izan genituen, beste espedizio batzurekin joanak baitziren. Iritsi zirenean, 115 kontratatu genituen.
–Eta zuen bultoak eramateko horrenbeste gizon?
–Gizon eta gazte, bakoitzak 30 kilo eramaten ditu eta askok soldata doblea ateratzeagatik 60 kilo eramaten emakumak ere ibiltzen dira lan honetan. Izan ere lan honekin ateratzen dutena, urte guztian ez baitute ateratzen, egunean 21 rupia irabazten dituzte, rupiak 5 pezeta balio ditu, atera kontuak.
Bueno Dunrretik bederatzi etapa egin genituen lehen kanpamenturaino. Herriak, errekak, oso leku polita da dena, arroz zelai zoragarriak zeuden.
–Gero mendi estuagotan sartzen zara eta boste mundu bat da. Gogoratzen naiz, mila metrotan aurkitzen ginenean aurrez aurre zazpi mila metroko mendi bat ikusten nuela.
–Gero, klima tropikala nola den platano, naranja, limoi, denetik dute.
–Etapetan etxez etxe tea,<–Eta zuek janari aldetik nola konpontzen zineten, kontrolik edo ba al zenuen?
-Sukaldaritzako lanetarako gizon but eraman genuen; berak sukaldaria zela esaten zuen eta laguntzaile bat ere eraman zuen baina nik uste dut bere bizian lehenengoa aldia zuela janaria prestatzen. Eta haiek ez zioten janariari begiratzen, egunero arroza ematen ziguten eta egunen botean aldatzeko berriro arroza. Eta goizean <–Porteadore eta hauekin arazorik ez al zenuten izan?
–Bai, laugarren etapan, herri batetara iritsi ginenean, petate bat falta zela pentsatu genuen; baina ia gaua zelako porteadorea atzean geratuko zela pentsatu genuen, baina hurrengo egunean ere ez zen agertu eta ia galdutzat hartu genuen; sherpa bati esan. genion, bronka bota genion eta bueltakoan esan ziguten lapurra harrapatu zutela.
–Baina kasu oso aislatuak dira ez, ezin duzu hori etsenplu bezala hartu, oso arraroa baita.
–Bederatzi etapak egin eta nora iritsi zineten?
–Manang herrira iritsi ginen.
–Orain arte ez dugu esan. gurekin polizia batek egiten du bidaia guztia behe kanpamentu arte. Hau kontrola eramateko zen..izan ere mendi batetarako baimenarekin ezin zara beste batetara joan; poliziarengatik berdintsu izan ohi da, harek behe kanpamentuan uzten baigaitu eta handik.nahi dugun lekura joan gaitezke.
- Tximu itxura zuen, azkenean tximu deitzen genion. Ikusi .genituen,.polizia oso jatorrak ikusi gen~ tuen baina honek, zer nolako itxura zuen; goitik beheraino txutiz jantzia ibiltzen zen.
–Bide.guztian pixkanaka pixkanaka igoz goaz, errekaren ondotik. Orduan, erreka horri segiz Ongrera ailegatzen gara;Ongre 3.100metrora dago eta hortjk ia etapa batetan ailegatzen gara kanpo basera, 3.800 metrotara.
.700 metrotan elur pixka bat azaltzen da eta glaziarra zen, baina ia 5.000 metrotatik gora elurra.
–Kanpo basea nahiko beheran zegoenez, porteadoreekin b e s t e kanpo bat gorago jartzea erabaki genuen, 4.700 metrotara. Morrena bat da, lehenago glaziarra izandako, dena harria, eta azpian izotza dena. Han bidean ikusten dira Annapurna IV, lil eta denak. Oso toki polita da.
–Zer klima?
–Monzolak pasa ondoren, udazkena, arbolak ia hemengoak bezalako koloreak hartzen ari ziren. Bakarrik, beberan bero eta goian berriz hotz. Uda izaten da monzoien garaia eta orduan egiten dute premonzon, monzon, postmonzon.;. Beheran boti bero izaten da, Kaatmandun 30 gradutatik gora.
–Aurreneko egunean oso bero haundiak pasa genituen.
–Nik uste dut detaile interesante batzuk abaztu ditugula, bidekoak. Gelditzen ginen herritan eta nola meditu bat genuen gurekin, aldameneko gaixo guztiak étortzen zitzaizkigun, eta orduan zendatzeko aprobetxatzen zen. Etortzen ziren, batek ez dakit zer zeukela hankan, besteak bestea. Hori ere interesantea da, ez Gauetan, askotan gu afaltzen eta medikua bi-hiru orduz aritzen zen jandea sendatzen.
–Batzuri ezin ezer egin; igual kristoren kantzerra, b u l to izugarriak, eta ezin zitzaien ezer egin, pixka bat engainatu bakarrik.
–Besteak igual infekzioa belarrian, eta ez garbitzeagatik, hari zer esan behar zitzaion?
–Bertan medikuriz ez?
–Ez, ez. Noizbehinka bidean sei gizon beste gizon bat eramaten: ikusten genituen makila batzutan; horrela, behar bada sei egun zeramaten bidean.
–Gero beste detaile batzuk, festak eta oso politak egiten ziren, Emakumeak belarritakoekin e t a urrezko horrelako traste bat zintrilika, zutela jazten ziren, eta erropak berriz eskuz bordatutakoak. Bucho, festak sobrare oso politak izaten:ziren, ez? Bide horretan beti jende guztia mugitzen; batzuk herri-batetara. besteak bastera.
–Fisikoz txikiak dira. 40-45 kilo, baina hanka eta esku indartsuak ikusten zaizkie.
–Beltz beltzak ere ez dira, kolore oso rnorenoa.
–Lan asko egiten dutela ikusten da.
–Arro beheran erligioz hinduak ziren eta goraxeago ia, 2.500 metrotara edo, tibetanoak, errefuxiatuak; txinoak Tibet hartu zutenean etorritakoak.
–Diferentzia haundia dute behekoek eta goikoek. Goikoak askoz fuertegoak dira, mendiko jende fuertea. Eta erligioz ere diferenteak. Esate baterako egun batean hotsak entzuen genituen, erreka inguruan, eta hildako bat dena txikitzen ari ziren. Rafak, nafarrak, filmatu egin zuen nola hanka bat, gero bestea...
–Mozten zuten horrela eta gero haizkoraz?
–Horregatik, gu lehenengo egunetan ez ginen konturatu eta errekan sartzen ninen. bainatzera eta.
Baina ordutik aurrera ez ginen gehiago sartu, inor.
–Hori budistek e g i t e n zuten Hinduek berriz erre egiten zuten gorputza. Bi lekutan edo horrela ikusi genuen nola iartzen dituzte egur gainean eta gero sua ematen dioten; beraien zeremoniak lehenago egiten dituzte.
–Hirugarren egunean bakarrik joan nintzen, zaku bat hartu eta bizikletan, erreka horren ondora. Goizeko hiruretan eda horrela hildako bat ekarri zuten; beldur bat pasa nuen... Txakurren hotsak eta horrela, baina ez nuen filmatu gaua zelako. Orduan handik hiru egunetara joan ginen berriro, goizeko lauak edo lau t'erditan jaiki eta bost t'erditarako edo han. Pixka batean egon ginen eta ez zen inor hildakoekin azaltzen. Halako batean non ikusten dugun bat makila baten kruzatuta zekartela eta bueno, hamar peseta eman genien propina, bi rupi eta bertatik filmatu genuen dena.
Erre eta gero errekara botatzen zituzten hautsak. Eta aldamenean iguai ernakume bat erropak garbitzen eta gero beste bat bainatzelt. Aberatsak ondo erreta eta pobreak gutxiago, egurra garestia deia eta.
–Ez, horrek ez du inpresiorik egiten, askoz gehiago egiten du txikitzeak. Bueno, gauean izan nintzenean beldurra pasa nuen. Argi txiki bat, eta besterik ez, eta tximu ikaragarri nere aurretik han lotsagabe moduan pasatzen, nere magnetofoiarekin eta traste guztiekin, eta inpresioa baina haundia.
–Bueno, orduan sartu gara tibetanoen lekuan. Alturan ia gora-goaz, Ongrera ailegatu gara eta hortik joan gara behe kanpora. Hor egin dugu ia lehenengo aklimatazioa, eta lehenengo kanpora joaten gara, baina lo egitera berriro behera. Izan ere, kondizio inportantea da leku berri batean lo egin baino lehenago, lehenbizi igo egin behar dela eta ostera jaitsi.
–Hau da, leku batean lo egiteko, lehen leku hartan izanda egon behar zara. Bueno, aklimatatzeko batzuk horrela egiten dute; beste batzuk berriz ez dela ezer egin behar esaten dute, baina jeneralean mendizale gehienek horrela egiten dute.
Eta egiten genuen, egun batean mendira joan eta bestean deskantsua. Bi taldetan banatu ginen zeren hamabost lagun ginen eta ia bat, katalan bat, beldurtu zen pixka bat, bueno, zahar samarra zen, ez? Atzeratu egin zen eta bi taldetan banatu ginen, bederatzi lagun eta sei lagun; eta egun batean talde bat gora joaten zen eta besteak deskantsatu egiten zuen.
–Zenbat orduko bidea egunean?
–Bost ordu.
–Eta denbora horretan jateko edo ez zineten gelditzen?
–Bai, bakoitzak eramaten du bere «ración de ataque>> delakoa. Sardinak, kakaguesak, atuna eta gauza horik, gero glukosa duten gauzak. Edateko berriz tea, goizean berotu eta gero egunerako kantinploran sartuta eramaten genuen, baino ia 5.000 metrotatik gora ezer ez, zeren hormatuta geratzen baitzen.
–Inportantea da elur ura ez edatea zaren alde batetik eztarria izorratzen dizulako eta gero diarreak etortzen zaizkizu. Nola gatzik ez duen, dena garbitzen dizu.
–Eta lehenengo kanpotik –hau 4.700 metrotan zegoen– joan ginen bidea irekitzera, eta orduan gertatu zen abalantxa hori. Bederatzi lagun ginen eta ia altura izango zen bost mila metro edo horrela. Ikusten zen elurra nahiko berria eta erraz joaten zela behera; orduan ezker aldera jo genuen, izkina batetara hura leku segurugoa baitzen eta ia handik hasi ginen harkaitza izulatzen. Baina gurekin iaz izan zen sherpa bat zihoan, eta hortik ez zela esan zuen; hemendik errazago eta orduan ketalan bat joan zen; bueno, hortik baldin bada, ba, hortik, joan ziren katalana eta sherpa hori eta gu gora gindoazela, ezta kasorik ere ez genien egin hortik bilatzen badute ba hobeto.
–Eta gainera hiru edo lau ordu bageneraman geldirik, haiek zer egiten zuten ikusten; hauen gain gainean, 50 metrora edo horrela, harkaitz bat, ikusten zen; ni Martin, katalana eta sherpa filmatzen ari nintzen. Hasi zen haize bat eta hotz bat...
–Goitik ekarri zuen kristoren elur pila...
–Eta hotsa aditu egin genuen, ai, ai, ai. Behera begiratu genuen eta laurehunen bat metro beherago zeuden. Gure aldamenean hiru metrora ikusten zen elurrak eramandako sakona eta besteak beheran. Katalana segituan mugitu zen eta sherpa berriz geldirik.
–Kolpeak zitnen barruan.
–Eta ordubata edo ordubiak aldera gertatu zen hori eta behera ailegatu ginenerako ia zortziak edo bederatziak ziren. Arratsalde guztian, bi motxilen armazolez kamila bat egin, aurrena ikusi ea bizkar hezurrean edo zer edo zer ba ote zuen, eta han elur eta glaziarren artean, tienda de campañara.
–Non gertatu zen?
–Bigarren kanpotik lehenengora, baina bigarrena jartzeko-tokia bilatzen ari ginela. '
–Baina graberik ezer ez ala?
–Ba sherpak barruan zituen konplikazioak, esaten zuenez. Eta katalanak berriz, ez zuela ezer, ez zuela ezer, eskumuturrean zuen kolpea, eta Barcelonan operatzekotan izan behar du, han gaizki jarri ziotela eta.
–Erretiratu egin behar izan zuten hortaz?
–Bai, bai eta abioiez Kaatmandura.
–Eta zuek zer?
Hurrengo egunean bertan joan zineten zuek bidea bilatzea, ez?
–Bai, berriro joan ginen baina ez lehengo bidetik, baina ez zulo hartatik, ezkerreagotik hartu genuen. Jarri genituen soka fijoak hirurehunen bat metro eta horrekin ailegatzen gara ia bigarren kanpamendura, 5.400 metrotan, ia arista baten gainean, kanpamendua jartzeko ere nahiko gaizki.
Eta hirugarren kanpamendutik ia beheko kanpoa dendak horrela, harri kaxkar txiki batzuk bezala ikusten zenituen.
–Ia gero hortik, bigarren kanpamendutik hirugarrengora. Horrelako konplikaziorik ez zegoen, bakarrik alturaren konplikazioa, baina inork ez zuen ezeren gaitzik izan alturarengatik, oso ondo.
–Bi taldeak oraindik?
–Bueno, ia konglikazioak hasi ziren. Bigarrengo kanpamenduan, esate baterako, bost lagunentzako tokia bakarrik zegoen, eta horik hirugarrenera igotzen ez baziren, lehenengokoak ezin ziren mugitu eta ia ba jendea erreta; mendia egiteko astebete duzula ikusten duzu eta oraindik beheran zaude eta... Bai, baina bueno, hortxe ibili ginen denok, bigarrengotik hirugarrengora eta hor bukatzen zen.
–Hirugarren kanpamendura ailegatu ginen, ia, bi, lau, zazpi laqun, zortzi lagun ailegatu ginen 6.100 metrotara. Orduan hor hasi ginen ikusten gorako, goiko platora, zer bide zegoen eta shidarrari gora joateko gogoa sartu zitzaion eta amerikanoari esan zion. Orduan shidarrak eta amerikanoak gora igoko zela pentsatu zuten, eta nik pentsatu nuen, bueno, bale, egun bat geroago joango naiz eta zuek esango didazue zar moduz dagoen; posible den cubrebotasik gabe joatea, aber ez diren hozten. Orduan beste sherpa batek eta nik trasteak eramaten laqundu genien, bere janaria eta, hura ez zedin asko nekatu. Igo ginen platora–platoa 6.300 metrotara dago– eta hor ia gorantz oso zuzena hasten zen arista. Hor utzi genuen haren ekipoa eta beste sherpa eta ni behe aldera abiatuginen, hirugarrengo kanpora, eta-harek gora segi zuen, laugarren kanpora. 6.750 metrotara muntatu zuen~ kanpoa. Baina 6.300 metrotatik gora shidarra nahiko gaizki hasi zen, a.ltura.rekin,' nekatua eta botaka, «mal de altura»k eman zion.
–Adiezazu «mal de altura,. hori zer da? Edonorri eman liezaioke?
–O n d o aklimatatua dagoenari ere oso agudo joango balitz eman liezaioke; mendi :batetara zu oso azkar igotzen bazara, edema pulmonar edo neumonia har dezakezu. Oxigeno falta, presio falta, dena. Hango jendeak bihotz .handiagoa eta pulmoi handiagoak, hanga jendea ohitua dago, guk- hemen kaxkarragoak dauzkagu.
–Horrek esan nahi du gorputza ia ez dabilela ondo eta egin behar duzuna da buelta hartu. Ezin duzu forzatu.
–Denda muntatu zuen hor eta inkonsziente geratu zen. Arnasa nahiko azkar, 130 puisazio minutuan eta nahiko gaizki. Deitu zigun gauean nola gaizki zegoen eta igo tzeko hurrengo egunean. Orduan, hurrengo egunean, goiz goizean irten ginen sherpa bat eta ni laquntzera, ea zer zen eta ondo jaisteko. Orduan, jaisten ari zela, hobeto jarriz joan zen eta ia beheko kanporaino jaitsi zen.
–Goraka jeneralean oso geldirik joaten zara, gorputza aklimatatzen; horrela hobe, zergatik indarrak zenbat eta gorago, orduan eta zailago errekuperatzen. Horregatik, pausoa beti ahal duzun geldiena. Bueno, Martin esate baterako ez, hau oso fuertea baita.
–Hotzaz nola ibili zarete?
–Hotz galantak pasatuz.
–Horrelako lekutan hormatzeko árriskua duzu, 6.000 metro inguruan behatzak ez hormatzeko mugitzen egon behar zara.
–Bai, oxigeno falta ere inportantea izaten da, nola odolean oxigeno asko ez den ibiltzen, oso azkar.hormatzen zara.
Manuelek esan zigunez, hirugarren kanpamentuan 0 gradutatik gora ez omen ziren inoiz pasa, egunez 1ren azpitik 15 - 200 iristen zirelarik. Gauez berriz ez omen zuten begiratu baina baina dendaren barruan horma egin omen zitzaien.
–Bueno, orain arte batez ere gauza teknikoak ikutzen egon gara, kanpo bat eta bestea, arista dela eta horrela. Nik uste dut han beste gauza inportante asko ere bazeudela; mendia igotzerik ez duzu izan eta une hartan pixkabat errata sentitzen zara baina gero behera jaisten zara eta hamar egunez jaisten –mundu desberdin batean–, denbora guztian tentsioan zaude; oso polita du.
–E t.a bestela kanpamentuetan zer egiten duzue?
–Kartatan jokatu eta janariaz hitzegin:, orain xerra bat edukiko bagenu orain ogi puskata bat edukiko bagenu.
-Katalanak zera esaten: zuen: porque ahora un poco de butifarra». Eta gu zera nasten ginen, orain bisigu bat eta... Horrela ordu asko sartzen genuen.
-Hori bai, deshidratazioarentzat eta horrela, saidak oso ondo sartzen dira; Starlux dira, baina bueno. Aklianatazioarentzat asko edatea beharrezkoa da. 4.000 metrotan bazaude, lau litro edatea komeni da.
–Eta honera etorri eta zer Sentitzen da?
–Neretzako behintzat, oraindik ez naiz sartu, oso arraro egiten zait hortenbeste kotxe eta jende ikustea. Hernanin oraindik ez dut buelta batik ere eman.
–Pote bat hartzea ere ez?
–Baterez, etxean kieto.
–Ni orain, bakarrik oso gustora egoten naiz. Denek galdetzen dizute «zer moduz han>> eta erantzuna neretzat gordetzen dut. Ikusi nahi badute joan daitezela. Han bizi izandakoa ezin da kontatu eta. Hura nere bihotzrentzat salbazioa izan da, hona etorri eta izuqarrizko txokea da; hemengo jendeak ez zaitu uiertzen zertara joan zaren eta zuk daramaten bizimodua ez duzu ulertzen.
–Nik uste dut horrelako biaje bat, mundu guztiari komeni zaiola; buruak asko irekiko lirateke.
–Baina ez al duk ulertzen Martin denak joango balira bakarrik geratuko ginatekeela?
–Bueno, ez, puskataka joan daitezela.
–Goraino ez iristea, frakasoa izan al da zuentzat?
–Ez, neretzat ez.
–Hori bakoltzaren problema da.
–Nik, garrantzizkoa dela uste dut, eguraldi txarra egiten badu, haizea eta... Gero hemen gauza asko elkartu zaigu, jende asko, denbora gutxi, eguraldi ona baina haizea eta hotza. Garrantzizkoa da hona itzuli eta mendian ibiltzen jarraitzeko gogoa izatea.
Parte hartzaileak: Karlos Buhler (ifar amerikarra); Pep Azed, Kim Prunes eta Jaume Serrat (katalandarrak); Luxio Aranburu, Rafa Ariz, Joseba Egibar, "Errezil", Jose Luis Gabilondo, Jose Manuel Gorospe, Manu Iurrita, Anjel Lizarraga, Rebollar–"Boli–, Rikardo Vidal eta Martin Zabaleta (euskaldunak; Ariz eta Vidal nafarrak eta besteak gipuzkoarrak).
Zuzendaritza: Martin Zabaleta, Karlos Buhler-en laguntzaz.
Adin: Zaharrenak 57 urte; gazteenak 24; gehienak 30 urte inguruan dabiltza.
Espedizioko egunak: irailaren 25ean Madrildik atera eta azaroren 12an iritsi hona. Kaatmandutik beheko kanpora: 9 egun. Mendia igotzen: 15. Jeisten: 6.
Tokiak:
-Beheko kanpoa.3.800 m.
-Lehen kanpoa:4.700 m.
-Bigarren kanpoa:5.400 m.
-Hirugarren kanpoa:6.100 m.
-Langarren kanpoa:6.750 m.
-Annapurna IVren luzeroa: 7.525 m.
LURDES AUZMENDI. ELIXABETE GARMENDIA
Hotzaren aurka sua. Hemen ikusten dira espedizioko batzu deskantsatzen eta berotzen.
Argazkiak: Jose Luis Gabilondo.
Behe kanpamenduan aurkitzen dira espediziokoak.
Annapurna II aurrez geratzen zitzaien.
Nepaldar bat bere jantzi eta tresna bitxiez ornitua.
Arroz zelaien artetik espedizioko partaide eta porteadoreak.
Bi haurtxo hauk ere hotza ahalik eta hobekien eraman nahiean daude.
Horrela ehortzen dituzte hinduek beren hildakoak.
Argazki honetan ikusten den mendirik altuena Annapurna IV da.
13-19
GaiezKirolaMendizaleta
PertsonaiazABALETA3
PertsonaiazGABIRONDO1
PertsonaiazIURRITA1
EgileezAUZMENDI1Kirola
EgileezGARMENDIA3Kirola