40 Urte Eta Gero... Euskadira


2021eko uztailaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Leizaola jaunari elkarrizketa (Euzko Jaurlaritzaren lehendakaria)

Leizaola
40 Urte Eta Gero... Euskadira
Autonomi Estatutoa BOEn agertzen den egunean itzuliko zaigu Leizaola jauna, Euzko Jaurlaritzaren lehendakaria. Gainean 83 urte, argala, buruan ohizko sonbrero grisa daramala, begiak erne, irriparra ezpainetan, ahotsa inoiz gehiegi altxatu gabe... Berrogeita gora urte eskaini dizkio politikari, euskal politikari. Galdera guztiak erantzun baina nahi ez dituen gauzak sekula esan gabe, mila metafora aipatuz politiko bat, batere maila txikia ez duen politikoa, guda aurreko debate dotore eta aipatuen oihartzuna inguratzen digun politikoa.
Sabino Aranaren ohorezko mezan aurkitu genuen, Donibane Lohitzunen. Paristik iritsi berria, eguardi horretan bertan Brest aldera joatekotan zenez, denbora gehiegi ezin guri eskaini. Dena dela, lagunak alde batera utziaz, elkarrizketa erantzutea prestatu zen. Hona hemen elkarmintzatutakoa.
Euskal Herrira noiz itzuliko zarela uste duzu?
–Nik uste dut hemendik hamabost egunetara han izango natzaizuela. Baina ezin dezaket esan, neronek ere ez baitakit zer egunetan izango den. Oraingo agintaritza berriak, Euskadiko agintaritza berriak erabaki beharko du.
Itzulera hori nolakoa izatea espero duzu?
–Ez dakit ezertxo ere. Nik, badakit gauza batzuk eraman nahi ditudala hara; horiek han beharrezkoak direla iruditzen zaidalako neronek aukeratu ditut, oroitza bezala eta zingarri (testimonio) bezala. Eta horiekin noa.
Egiten ari zaren azterketa edo...
–Bai, hori gauza luze xamarra izango da, gaia ere luzea baita. Berrogei urtetan:ez gara behin ere honela egoo: egonjan: Beti hernendik hara eta hona ibili gara; nola aterako garen oraingo korapilo honetatik, daukagun giroari begira, zer giro dagoen gure gauza aurrera ateratzeko kanpoan, handik kanpoan, han barrenen... Eta hala egon gara zai, eta eginaz, eginaz; ez bakarrik zai, eginaz gainera.
Denboraldi luze horretan, zein izan da arazorik haundiena?
–Neretzat latzena gure herria nola zegoen eta nola mugi zitekeen izan dira. Egia ateratzea nahaspilaren nahaspilatik. Hori izan da arazorik latzena, izugarriarena. Nola jakin bertakoek, hangoek, nola ikusten zituzten gauzak eta zer zailtasun edo, katepetasun gogorrenak zein ziren. Baina beti gauza bat genuela: euskaldunak euskaldunean gelditzea edo euskaldunak Euskadira etxeratzea, kanpokoak. Gure kanpotasun bizibidea itzal bat bezala izan zen herriaren haunditasunaren aurrean. Han bertako herria zen, neretzat, nagusia. Nagusi lotua, katopetua, bainan nagusia. Eta haren izaera, egoera eta etorkizuna izan da, beti, beti, beti, goizetik gaueraino gure zeregina.
Beno, zure bizi osoa eskaini diozu.
-Zer?
Zure bizi osoa eskaini diozula euskal politikari. Esango al zenuke autonomi estatutoarekin irten zarela garaile?
–Bai. Oso garaipen haundia da. Oraingo agintaritza berria (hara, agintaritza hitz hori gure izparringi -egunerokoan atera nuen; Euskadiko Agintaritzaren egunerokoa). Ba, hura agintaritza berri bat izan zen, gure Jaurlaritza bezala jarri zen egun hartakoa. Eta orain agintaritza berri bat dago, herriak aukeratutakoa. Lehen udaletxeen eta udal buruen eta hoien arteen aukeratutakoak izan ginen, orain herri osoak aukeratu du agintaritza berria. Beraz, hor dago nagusitasuna. Eta hor dago gure garaipena indarrez, ia oihuka) Euskadiren izenean agintaritza berri bat jar eraztea! Gu garaile ateratzen gara. Guztiz!
Zu beti pakea lortu behar zela esaten aritu zara.
–Pakea. Pakea izaeraren egokitasuna da. Hori da pakea. Euskadiko izaeraren egokitasuna pakea da. Pakea barrenean eta pakea aldamenekoekin eta pakea mundu guztian. Horretan ahalegintzea.
Orain pakea lortuko dela, uste al duzu?
–Bai. Baietz uste dut.
Zergatik baietz uste duzu?
–Herrian konfiantza dudalako. Nik neure herria ezagutzen dut!
Uste duzu ia bete direla herriak, pakea lortzeko, eskatzen zituen gauza guztiak?
–Hara, gauza bat da pakea izatea eta beste gauza bat da nahi den guztia izatea. Nahiak ez du batere neurririk. Zein gelditzen da honenbesterekin. Nahia. Norbera izan behar da bere nahiaren nagusi. Norbera, Euskadi.
Zuk uste duzu lortuko dela pakea.
–Nik baietz uste dut. Mundu guztian eta Europan guda bat ez baldin badator, munduan pakerik ez baldin badago, mundu zail honetan pakerik ez baldin badago inor ezin-daiteke pakean geratu. Eramango dute edo berez joango da, edo batzuk banaka eta besteak beneka beste aldera... guda mundu guztian nagusi jartzen bada, zer nahi duzu?
Baina bestela bai, bestela lortuko da.
–E! (farrez) Izan litekeela ez. Ez daukazue, ez zuek, ez nik, ez inork, ez dauka honelako, zuk bakarrik pakean (je, je, je). Hori ezin liteke. Pakea behar da gehienontzat, munduko gehienontzat lortu behar da. Eta guk egin behar duguna zera da: gure lekutik, mundu guztirako pakea sortzen ahal dugun guztia. Zergatik, hara, ni ez naiz dialektikaren aldekoa. Ez: Tesis-antitesis, hori... Gizonak, gizonak gara, ez tesis antitesis.
Beno, hara itzultzen zarenean zein izango da zure eginkizuna, zer pentsatzen duzu egitea.
-–Jesus! Orain arteko berbera. Gure gauzak buruan eraman, buruan hartu eta ahelegin guztiez pakearen alde lan egin. Nik ikusitako besterik izan da, nik ikuitutakoak basteak ere ikuitu dezaten.
Eta non biziko zara, Donostian?
–Hori da nere asmoa.
Kai aldean?
–Ez (farrez) kai aldean ez. Niri itsas aldea asko gustatzen zait bainan ez. Anaia da han bizi dena.
Oraindik ez al duzu pentsatu non biziko zaren?
–Bai, nere alabarenean: Etxe txiki bat deuka...
Beno, zuk uste duzu autonomiarekin pakea lortuko dela, bainan zer pauso ernan beharko litzateke?
–Horretarako lehenengoz norbera barrura joatera beharrezkoa da. Besteei ematea edo besteak izatea, zuk zeonekin egon behar zera pakean.
Eta besteak ez badizute usten?
–Beraz, ni ahaleginduko naiz gure herrian pakea zaintzen, pakea sendotzen, eta egunetik egunera pakeak iraun dezan. Irabazten jartzen.
Zer pauso emango dira horretarako zure ustez? Arazo oso latzak dauzkagu...
–Pauso asko. Baina lehenengoz buruak argitu. Buruak eta bihotzak.
Eta horrekin lortuko da pakea.
–Barrendik sortzen da. Barrendik sortzen da edo pakea edo guda. Ikusten ez denetik. Hara, ni zaharra naiz (farrez) eta azkeneko urte hauetan, hola atera zaidana, gauza berri bezala, gizonezkoen zeregin guztiak ikusten direla nolabait, baina azpitik ezezagun zerbait dutela. Bisibilium eta inbisibilium (farrez). Zuk ikusten duzu norbaitek pertsona bati eman diola dirua. Ez baldin badakizu zergatik den, ez dakizu ezer. Norbaiti dirua ematen bazaio gauzarik onenerako izan daiteke edo gaiztoenerako. Barrendik intentzioa nolakoa den ikusi behar.
Baina dirua ematen duenak intentzioa jartzen du...
–Bai bainan, ez dakizu ezer. Gauzarik onenerako edo txarrenerako izan daiteke.
P. IPARRAGIRRE. F. ARREGI
"Gauza bat da pakea izatea, eta beste gauza da nahi den guztia izatea".
9-10

GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakJaurlaritza
PertsonaiazLEIZAOLA1
EgileezIPARRAGIRR1Politika
EgileezARREGI4Politika

Azkenak
Euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugu?

Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]


2024-07-24 | ARGIA
Udako Azoka Ekologikoak abian dira, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hamalau herritan

Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilutik herritarrak animatu dituzte azoketan erostera eta ekoizleak gertutik ezagutzera. Uztailaren 29an Zigoitian izango dira, eta abuztuaren 23an, Zarautzen. Urriaren 27an amaituko dute udako denboraldia, Villabonan.


Palestinako alderdi nagusiek batasun gobernurako akordioa lortu dute Txinan

Hamas, Fatah, Palestina Askatzeko Herri Frontea, Palestinako Jihad Islamikoa eta beste hamar taldek hitzarmena sinatu dute, genozidioa amaitu ostean “Palestinako lurralde guztien” gaineko agintea izateko. “Okupazioaren aurka borrokatzeko” eskubidea dutela... [+]


Jarrera baikorrak areagotzearen beharra

Euskaltzaleen Topaguneko kideek euskara sustatzeko jarreren inguruko datu kezkagarriak hauteman dituzte. Hori dela eta, Gero eta aldeko gehiago gizartean ikerketaren bidez, herritarrak euskarara hurbiltzeko estrategia berriak landu dituzte. Horretaz mintzatu dira, apirilean,... [+]


Euskal Herrian dauden poliziei eta guardia zibilei plusak ordaintzen jarraitzen du Espainiako Barne Ministerioak

1984ko urriaren 23an ETAren garaian Espainiako Barne Ministerioak onartutako aginduan, “arriskugarritasun eta nekagarritasun” kontzeptuengatik “ordainsari” bat zehaztu zuten Espainiako Polizia Nazional eta Guardia Zibilarentzat, “eremu... [+]


Gazteen artean apenas kontsumitzen dira euskarazko edukiak ETBen eta Primeran plataforman

Ikusiker Ikus-entzunezkoen Behategiak Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) 2.800 ikasleri egindako galdetegiaren arabera, plataforma digitaletan gazteek edukiak ez dituzte euskaraz kontsumitzen. Horrekin “arduratuta”... [+]


“Asmo politikoak ematen dio zentzua jakintza kolektibizatzeari”

Ekida Arte Ekimen Sozialistak arte eskola antolatu du Donostian, asteazkenean hasi eta larunbatera bitartean. Paraleloki, lau egunez, bi formakuntza saio egingo dira: muralismoari eta arte bisualei buruzkoa bata; eta antzerkiari eta arte eszenikoei loturikoa bestea. Sarbidea... [+]


2024-07-24 | ARGIA
Erromatar arrasto gehiago aurkitu dituzte airetik harturiko irudiekin, oraingoan Arkaian

Arkaiako erromatarren eremu termalean San Tomas ibaiari loturiko azpiegitura hidrauliko handi bat aurkitu dute, baita lur azpian 3.000 metro koadroko eraikin bat ere, garai hartako etxalde batenak izan daitezkeen arrastoekin.


2024-07-24 | ELA sindikatua
Jaurlaritzak langileen erosahalmenaren “beste galera bat” onartu duela salatu du ELAk

Lakuak bere eskumenei muzin egin die berriro langile publikoen dekretua Madrilen onartu aurretik??Hiru urtean, EAEko langile publikoek erosahalmena %6 galdu dute, sindikatuaren aburuz.


2024-07-24 | Axier Lopez
Artxibatu egin dute AraInfo-ko bi kazetariren eta Zaragozako zinegotzi baten aurkako kereila

"Kereilatuei –Chorche Tricas eta Iker González kazetariak– egotzi eta iraingarritzat jotzen zaizkien artikuluak "adierazpen- eta informazio-askatasunaren barruan daude", eta Zaragoza en Común-eko zinegotzi Suso Domínguezen kasuan... [+]


2024-07-24 | Goiener
Dimener energia komunidadeko kide izatea onartu du Dimako Udalak

Dimako Udalaren atzen osoko bilkuran, garagarrilaren 17an, Dimener Dimako Energia Barriztagarrien Komunitatearen estatutuak onartu eta Udala alkartearen kide laguntzaile izatea eztabaidatu eta onartu zen.


Polioa topatu dute Gazako uretan eta epidemia zabaltzeko arrisku handia dago

Palestinar errefuxiatuen kanpalekuen ondoko ur zikinetan Poliomielitis birusaren kontzentrazio altuak topatu dituzte. UNICEFek ohartarazi du “hondamendia” gertatzeko aukera asko daudela.


Eguneraketa berriak daude