Baietz Gehiago Bota!


2021eko uztailaren 28an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Iñaki Ugarteburu Bolaria
Baietz Gehiago Bota!
Gaurko honetan gure arteko lagun handi bati zuzendu dizkiogu gure galderak. Iñaki Ugarteburu, 60 urte, Itxason jaioa eta Donostian bizi dena. Gure laguna diogu, izan ere Zeruko Argiaren bigarren alea kaleratu zenetik etengabeko laguntzallea izan baita. Baina elkarrizketa ez doa zentzu horretan zuzendua, bere biziko afizio handienari baizik, bola jokuari.
Gazte gaztetatik, behar bada bere baserrian non jokatua zuelako, bolari oso ona izan da eta izaten jarraitzen da. Bola jokuaren afizionatu den edonork ezagutzen du Iñaki. Honen aita eta anaiak bezala, txapelketa askoren irabazlea, bolatokien ezaguera osoa duena, bere joanetorriak zehaztasun osoz eman digu.
Gaiztaroko Afizioa
Z. A.–Iñaki, ze urtetan eta non jaioa zara?
–Ni 19an, Itxason. Iparragirre hil zen etxean Jaioa naiz ni, Zozabarro baserrian. Gero Iberduerok hartu eta gaur zentralea dago eginda.
Z. A.–Noiz eta nola hasi zinen bolatan jokatzen?
:-–Ni jaio baino lehenago, nere etxean bolatokia bazegoen. Nere aitak egina zen, nere etxea benta baitzen; Zozabarroko Benta zen hura. Iparragirre han perretxikuak janda hil zela esaten zen baina perretxikuk janda ez zen hil, hura pulmoniz hil zen. Han afaria egin eta etxera zihoala katarroa harrapatu eta behintzat han hil zen.
Z. A.–Senidetartean bolatan jokatzen zuen besterik ba al zenuen?
–Guk? Aitarekin bost anaiak, ekipoan, txapelketa irabazita gaude gu.
Z. A.–Eta zure aitaren aurretik besterik ba al zen afiziorik zuenik?
–Ez, nere aita izan zen lehenengoa.
Z. A.–Iñaki, konta iezaguzu zure etxeko bolatokiaren zer imajina gordetzen duzun?
–Benta nola zen eta jai arratsaldetan jendea beste inora nola ez zen joaten, ba bolatokira joaten ziren. Han ibili, lehenengo ardo jokuan, edo hamar zentimo jartzen. Ni aurrena birla jartzen ibiltzen nintzen eta birla Jartzeagatik bost edo hamar zentimo ematen zidaten, afizioa hemendik sortu zitzaidan. Hamar urte bete baino lehenago larriei lasai jokatzen nien nik; nere aitak neretzako bola txiki bat egin zidan eta harekin ibiltzen nintzen, hamar urteko mutikoa handiarekin ezin bainintzen ibili, nereak lau bat kilo zuen eta besteak 7-8 bat pisatzen zituzten.
Z.A.–Zure basorritik kanpo, non zeuden bolatokiak ballara hartan?
–Zumarraga, Legazpi, Gabiria, herri guztitan; nere herrian bakarrik, lau bolatoki zeunden eta orain ez dago alerik ere. Han goiherrin orain jarraitzen duten bakarrak Gabiri-Segurakoa eta Zerain. Lehenago igande arratsaldea bolatan pasatzen genuen, apustutxoren batzu eginez. Ohitura honek urte askoz jarraitu zuen horrela.
Z.A.Lehenengo txapelketan zenbat urterekin hartu zenuen parte?
–16 urterekin, Herrerako Txingu. rri sagardotegian izan zen. Bai parejaka bai bakarrik subkanpeon geratu nintzen eta irabazi nuen koparik onena orduan irabazi nuen, zilarrezkoa.
Z. A. Eta ondoren?
Orduan Semana Vasca. Jokatzen zen. 36an Zubietan jokatu zen eta Uzteila zen, ordurako mobilizazioa hasita zegoen eta trenik ez zegoenez anaia eta biok bizikletan etorri ginen gu Itxasotik. Suspenditu egin zen. Hemen eliminatoriak egin ondoren azkeneko botaldiak geratzen ziren. Mariano Lertxundi, Arostegi, Alonso, Xarpa Zaharra, Joxe-Manuel Usabiaga eta horik ziren hor ibiltzen zirenak eta ehun eta tiradore gehiago ziren orduan ere. Eliminatorian ere ni lehenengoa geratu nintzen baina finala azkenik ez zen jokatu.
Gerra Eta Geldialdia
Z.A.–Gerra iritsi zela esan duzu, zer egin zenuen garai hartan?
–Zea, soldaduska pasa. Han ere istilu ederrak pasatu genituen baina bizirik etorri ginen sei urte pasa ondoren. Garai hartan ez nuen jokatzerik izan.
'Z.A.–Eta soldaduska guztian orduan ez zenuen jokatzerik izan?
–Bueno, nik soldaduska Arkalen egin nuen, Oiarzunen. Orduan ezagutu nuen ba nere kostila txiki hau. Hemen behin batean soldaduek foloi bat harmatu zuten, gu berriz inguruko baserri batetara joaten ginen esnea edatera eta listara berandu iritxi ginen, baina listatik borratzea lortu genuen. Hala eta guztiz listatik falta izan ginenoi, uste dut zortzi bat ginela, bi hilabeteko kalabozoa eman ziguten, baina kalabozorik ez zegoenez, garbiketa eta horrelakoak egitera bidali ginduzten. Dena dela, neri aurretik eskatuta neukan permisoa urrengo egunean iritsi zitzaidan eta horrela libratu nintzen bi hilabete haletatik.
Z. A.Beraz bi hilabeteio permiso hura ongi aprobetxatuko zenuen ez?
–Bai, joan etxera eta urrengo egunean Zarautzen banakako eta binakako txapelketa ospatzen zen, 120 bikotek parte hartu genuen. Gipuzkoako txapelketa honetan bikoteka Antonio anaiarekin bigarren gelditu ginen eta banakakoan lehenengo ni bakarrik. Hau 44ean izango zen. Ni 38an joan nitzen lehenengo aldiz soldadu eta 42an lizentziatua nintzen; 6 hilabete etxean pasa ondoren, berriz heste 29 hilabete egin nituen. Lehenengo bolada, Madrilgo frentean pasa nuen, 11 hilabete emakume bat eta kotxe botik ere ikusi gabe egon ginen, trintxeran sartuak, Jesus, hemen izugarrizko fololak izan genituen.
Z.A.–Lehenago zure kostila txikia aipatu duzu, non eta nola ezagutu zenuen?
–Aita nere herriko zuen eta ama Idiazabalgoa eta hori festak eta uda pasatzea nere aitaren etxera joaten zen, han ezagutu nuen.
Z. A.–Eta bola jokua gustatzen al zaio?
–Keba. hau izan dugu biri guztiko iskanbila. Goizean bolatan jokatzen nuen eta arratsaldean andregeiarekin paseatzea, Egia esan orduan denetarako ateratzen nuen denbora.
Leku Bakoitzak Bere Berexitasunak
Z. A.–Euskal Herri eta kanpeon ere bolatokiak badaude ez?
–Bai Bizkai eta Araban badaude, baina leku bakoitzean diferente jokatzen da. Santander, Asturias, etabarretan ére badeude, "bolea americana" ere bai, etab... Azkeneko hau oso erraza da, guretzat zailena Bizkai eta Arabakoa da.
Z. A.–Beraz, Gipuzkoatik kanpora ere irtetzen zineten?
–Espainiko txapelketak, lehenengoa hemen jokatu zen eta hemengoak irabazi zuen, bigarrena Bizkaian etá hemen bizkaitarrak irábazi zuen eta urrengoa Araban jokatu zen, hemengoa ere bertakoak irabazi zuen. Laugarrenean teknika aldatu egin zuten. Lehenengo denok bolatoki desberdinentatik pasatu ginen eta hemengoak irabazi zuen, Zeferino Agirre Segurarrak. Nik eta Matxainek hemendik kanpora ez genuen irten nahi izan.
Z. A.–Esplika iezaguzu mesedez hiru berezitasunak.
–Hemen bertan alde batea tira, azpijanen tira edo etzanen tira diferentzi handiak daude. Lehenago eskugainekoa izaten zen onena, baina hori galdu egin zen. Bizkaian oso diferentea da, hemengo oholak 22 zentimetro zabalean eta 6 metro luzean eta han berriz kuadro bat bezala da, 2 metro luzean eta bi zabalean, luzean zertxobat gehiago izango du. Hemen dago birla bat txaparro deitzen dioguna, hura botaz gero ez du batere balio, hemen birlak kontatzen dira. Han berriz ez, 9 birla dira, txaparrori txakila deitzen diote eta hemen leku fijoan jartzen dugun bezala, han edozein lekutan jartzen dute eta puntuazioa desberdina daukete, hemen gehiena 9 da eta han uste dut 20koa dela. Arabakoa Bizkaikoaren antzekoa da, uste dut peraltea diferentea dela.
Hemen Bergaran ere bedago beste modalidade bat, 3 bolakin jokatzen dute eta bola txiki txiki batekin, hau askoz zailagoa da.
Z. A. "Bolea americana" deituan emakumeek parte hartzen dute,bai na Euskal Herrian diziorik izan duen emakumerik izan al da? ~,
–Nik neure arreba ezaputu nueh eta oso ederki egiten zuen, baina txapelketetan eta ez zuen inok parterik hartu, egia esan besterik ez dut ezagutu.
Z. A.–Eta hau zergatik dela uste duzu?
–Afiriorik ez dutelako izan edo, zer esango nizuke ba nik? Emakumeak bolatokien kontrarioak ezagutu ditut nik.
Z. A.–Boleil ona izateko, zer eduki behar da?
–Indarra, maina. dena eduki behar da. Lehenago indarra Izaten zén nagusi, baina orain berriz 74 urtétako bat igual da nagusi, igual '18 urtetako mutiko bat.
Z. A.–Bola joaten den tokian, zer materia egon ohi da?
–Hasieran egurra eta gero lurra edo hondarra. Orain gehienak estaliak daude eta eguraldiak ez dauka garrantzirik, baina lehenago euria egiten zuenean, buztina bihurtzen zen eta bolak ezin zuen korritu, horregatik neguan oso gutxi jokatzen zen.
Z . A.~Eta bolak zer egur klasekin ogiten dituzte?
–Artea erabiltzen da gauza hauetarako, bai bola, bai birlak egiteko, azkeneko hanetarako akazia ere erabiltzen da eta orain Txuri-Urdinean plastikozkoak egin dituzte. Lehenagó Legazpi etá Herreran egiten zituzten, baina orain tornu asko nola dagoen, tailarretan torneatren dituzte eta esku lekua Goenagak egiten die.
Z. A.–Ezkondu zlnenean Dóneatian jarri zinen bizlizen, beraz hemengo bolatokietara moldatu beharko zlnen ez?
-Bueno, hemengo bolatokiak berdinak ziren. Ni bikoteka beti nere anaiarekin ibiltzen nintzen eta berdin jarraitu nuen, bion artean Gipuzkoako txapelketa sei aldiz irabazi genuen, gero hura hil ondoren anaia gaztearekin jokatzen nuen. Bakarka berriz uste dut 7 edo zortzi deuzkatela, Espanikoak berriz 5 aldiz eta régularidadekoa 7 aldiz. Orain flojoxemar nabil eskumuturra nahiko aberiatua baitaukat.
Z. A.–Zer gertatu zitzaizun ba eskumuturrean?
–Lantokian istripu bat izan nuen, operatuta nengoen, hemen daukat tornilua, bi óperazio egin zidaten. Sei hilabetez jokatu gabe egon behar izan nuen' eta geroztik lehenagoko seguritatea galdu egin nuen.
Bolatokien jarraipena: gazteen itxaropena
Z. A.–Donostiako bolatokirik inportanteena 31 de Agostokoa zen ez?
Bai, inportanteena bazen zergatik orain hippyz betea dago, orain hippyen hotela da hori. Bolaleku tabla eta egur denak hauek erre zituzten, oraintxe bertan ikusi ditut, 30 baino gehiago. Nik ez dakit Udeletxeak nola uzten dituen horrelako eta dena, jan eta txerrikeria guztiak bota, egin behar dituztenak bertan egiten dituzte, manta zahar koltxoi zahar, hor zorriak palaka biltzeko moduan egongo da. Bolaleku oso ona zen, baina nik ez dakit zer egitea pentsatzen duten,.orain beste berri bat egiteko asmoa dute dirudienez, Fronton Baldaren azpian egitea pentsatzen dute.
Z. A.Gazteak, ba al dute bola jokurako afiziorik?
–Hemen Donostian ez, hemen zaharrak jarráitzen dugu. Gaztetan Alzan dago afizio handia, Irun eta Urnietan ere bai, Lasarté eta Seguran ere bai. Gauzak horrela jarraitzen badu, inola jokua ez da galduko.
Z, A. Joku honetarako entrenamendurik behar izaten al da?
–Horixe baietz. Lehenago gogoa izaten nuen eta deborarik ez, orain jubilatu naiz eta denbora badaukat, baina orain bolatokirik ez. Zenbat eta gehiago entrenatu eta orduan eta hobe. Beste gainerantzean ez da entrenamentu berezirik behar, tarteka gerriko zartada jertzen zaizu, baina besterik ez.
Z.A.–Euskal Herriko joku gehienetan, diru apustuak gogorrak izaten dira, bola jokuan horrelakorik egoten al da?
–Lehenago asko, beste jokurik apenas ez baitzegoen, baina gaur ez da dirurik jokatzen.
Z. A.–Federazioa zer urtetan sortu zen?
–1931n jokatu ziren lehenengo txapelketak, beraz orduan sortuko zen. Idela Mariano Lertxundirena izan zen batipat, gero Joxe Lopetegi izan zen lehenengo presidentea.
Z. A. Bolari guztiak federatuak al zaudete, obligaziozkoa al da?
–Ez, obligaziozkoaez da, baina txapelketa ofizialetan parte hartzeko bai, beharrezkoa da, asko gara federatuak bainan beste asko libre dabiltza.
Z.A.–Ze urte garai da onena bolatan jokatzeko?
–Uda; badakizu, neguan hotzez gorputza lotuagoa egoten da, udan berriz ez, eta joku honetan nola izerdirik ez den ateratzen, nik behintzat uda nahiago izaten dut.
Z.A.–Zure "record"-ik handiena zein izan da?
–10 tiradatan, rekorda 62 edo 63an dago, nerea 61ekoa da. 8koan 50ekoa dago eta nik 49 dauzkat eta: 6koa 39an dago eta nik 37 dauzkat –bi alditan–eta bakarrekoan, 8koa egongo da eta nik 8koak asko dauzkat, baina zortzikoa botatzea suertea izaten da, normalean 5-6 botatzen dira. 62koa Xabier Gereño da, 63koa badela diote, baina nik ez dut ezagutzen, 50ekoa Urnietako Izagirre eta 39koa aspaldiko rekorda da, Luzianó Gorostidirena zen, Hernanikoa. Eta Konkurtsu edo txapelketa batean rekordik handiena aurten egin da 6 tiradatara, 37 bost lagunen artean, San Juanetako jaietan
Hernanin, nik parte hartu nuen ekipo horretan, besteak Joxe Mari Usabiaga, Joxe Bernardo Erdozia, Zelestino Izagirre eta Furundarena ginen.
Z. A. Joku guztietan egoten dira eta, hamen ere tran;oak egongo dira ez?
–Ez, ez, hemen erin da tranparik egin, bakoitzak bere mainatara botatzen du bola, baina hemen tranpa egitea ezinezkoa da. Bestetik Federazioko ordezkariak lehenago han egoten ziren bolalekuak erregulatzeko, gaur ez dira egoten, baina bueno, berdin da.
Z. A. Iñaki, zure eritziz zein izan da bolaririk onena?
–Begira, familiko bat hauen artean jartzea ez da itxurazkoa izango, baina neretzat hoberenetariko bat Martzial anala eta Zelestino Izagirre dira. Joxe Mari Erdozia, nere anai Antonio, Felix Xarpa, Regino Ollokiegi, Elizegi, Matxain, Juaristi, Marcial, Claudio, Furundarena, Larrañaga, Belaunzaran, Lazkano, Aldasoro, etab... Gazteen artean Irungo Jauregi detor oso ona, bestea Lasarten.
LURDES AUZMENDI

Iñaki eta bere anaia Antonio.Beti biak ibiltzen ziren.
Joku honetarako ere, zenbat eta gehiago entrenatu, orduan eta hobe.
Bola botatzeko modu desberdinak daude, bakoitza berean moldatzen da hobekien.
13-17

GaiezKirolaBesteak
PertsonaiazUGARTEBURU1
EgileezAUZMENDI1Kirola

Azkenak
Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuak lehen urtea ospatuko du abenduaren 1ean

Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]


Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


2024-11-22 | Andoni Burguete
Etekin egarriak itotzen duenean

Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]


Planifikatzen ez duen Nafarroako Energia Planaren kontra alegatu dugu

Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.

Gobernuak aurkeztu... [+]


2024-11-22 | ARGIA
Languneko zuzendari Lohitzune Txarola
“Hizkuntza gutxituen pisu ekonomiko eta estrategikoa aldarrikatu nahi du Langunek”

Azaroaren 26an eta 27an, Langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteak eta FUEN Federal Union of European Nationalities erakundeak antolatuta, ‘Hizkuntzen irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresua egingo da Donostiako Kursaalean. Han... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Biriatuko Arbolaren Besta hemen da

Azaroaren 23an egingo dute tokiko arbola, fruitondo eta landare ekoizleen azoka. Horrez gain, egitarau oso indartsua prestatu dute 22 arratsaldetik hasita 23 iluntzera arte: bioaniztasunari buruzko mahai-ingurua, sagarrari buruzko mintzaldia, "Nor dabil basoan?"... [+]


Euskarazko testuak ahots bihurtzen dituen patrikako gailu inteligentea merkaturatu dute

Lup izeneko gailuak testuak ahots bihurtzen ditu adimen artifizialari esker. Hainbat hizkuntza bihurtzeko gaitasuna dauka. Teknologia gutxiko gailua da, hain zuzen aurrerapen teknologikoetatik urrun dagoen jendeari balio diezaion. Ikusmen arazoak dituztenentzat sortu eta... [+]


2024-11-22 | Antxeta Irratia
“Feministon aurkako oldarraldia” gelditzeko indarrak batu dituzte Lizuniagan

Udan izandako indarkeria kasuen gorakada batetik, eta hainbat gizonezkok mugimendu feministak antolaturiko ekitaldiak boikotatu dituztela bestetik, Bortziriak, Xareta, Azkain, Bertizarana, Malerreka eta Baztango mugimendu feministek, erakunde publikoen konpromiso irmoa exijitu... [+]


2024-11-22 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez ditu harremanak apurtu Elbit Systems armagintza-enpresa sionistarekin

Espainiako Defentsa Ministerioaren 6 milioi euroko esleipen publikoak jaso ditu aurten enpresak. Margarita Robles ministroaren arabera, urriaren 7tik ez diote "armarik saldu edo erosi Israelgo Estatuari", baina indarrean zeuden kontratuei eutsi diete. Elbit Systemsek... [+]


2024-11-22 | Joan Mari Beloki
Errusofobia lehen eta orain (II)

Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]


Eguneraketa berriak daude