Intelektual Bat Politikan


2021eko uztailaren 23an
Karlos Santamaria, Hezkuntza Kontseiluritzaren buruari elkarrizketa
Karlos Santamaria
Intelektual Bat Politikan
Jende asko jubilatzen den garaiean, Karlos Santamaria, Don Karlos askorentzat, politikan sartu zen. Bizpahiru urteren ondoren hor jarraitzen da, Hezkuntzako Kontseilaritzaren buru, lan hori noiz uzteko modua izango duenaren zain–«politika ez da neretzat egiten»–berriro ere matematiketara eta lan intelektualera bete betean dedikatzeko asmotan. Izan ere, hori izan da eta hori da bere mundua. Hala ere, Karlos Santamaria inguru honetan izan diren mugimendu soziopolitiko-erligioso eta kulturaletatik ez da inoiz batere urruti ibili. Alderantziz, horietako askoren bultzatzaile izan da sarritan.
Bera katoliko progresista bezala définitzen da, bai orain eta balta bere gaztaroan ere. Horrezaz gain, euskaltzale. Filosofia aldetik esistentzialista kutsu- haundi samarra duela dudarik ez. Behin baino gehiagotan marxistatzat salatu izan dute eta berak «ez naiz marxista eta ezta antimarxista ere» dio. Bere burua tolerantetzat jotzen du eta hau da agian berarekin hitzegiterakoan gehien ikusten zaion karakteristika. Besteekiko tolerantea eta berekiko kritikoa: "orain erreskzionario sa mar bihurtu naiz".
Agian familiatik datorkio don Karlosi zabaltasun hori. «Nere aitona, amaren aldetik, liberala zen; Aranokoa berez, Altsasura joan zen ez dakit zertara eta karlisten gerra iristean Donostiara etorri behar izan zuen; hemen, plaza de Gipuzkoan izkina batetan, taberna bat jarri zuen. Ez zen aberatsa baina bere hiru alabak –badakizu, orduan ez zuen inork estudiorik egiten–maistrak egin zituen. Horrela nere ama Balmasedara joan zen maistra bezala». Han aurkitu ziren don Karlosen ama eta aita. "Aita burgalesa, kastellanoa, zen. Nik uste dut seminarioan zegoela eta handik eskapatu zen gerra krlista egitera, badakizu, Jainkoaren eskubideak defendatzeko eta guzti hori; gerra egin zuen eta ez dakit zar konponketarengatik Frantziara aldegin behar izan zuen; handik, nahiko liberal bihurturik, Bamasedara etorri zen prokuradore bezala eta hor eragutu eta ezkondu zen amarekin".
Gero Bilbon eta azkenik Donostian Jarri ziren bizitzen Santamariatarrak. Senide askoren artean gazteena, etxeko giroan hezi zen don Karlos. "Txikitan ez nintzen eskolara juan; etxean egin nituen ikasketak batxilerreko bigarren urtera arte. Orduan Institutora joan nintzen ota-gero berriz marianistetara, kolegio klasista, badakizu, oraingo asko bezala. Gero. zer karrera ikasiko eta "Ciencias Matemáticas" aukeratu zuen. Baina hau ere kanpora atera gabe egin zuen, etxetik, bere kontura. Eta bukatzean lana hemendik kanpora, unibertsitateren bateko katedratiko bezala egin ahal izan bazuen ere, Donostian geratzea gehiago nahi izan zuen. Txikitandik hartutako heziketa horrengatik edo, etxeko bakean lan egiteko ohiturarekin jarraitzen da orain ere don Karlos
Zergatik matematikak? Bueno, gustatzen zaizkidalako. Beste gauzaren bat ere aukera nezakeen, baina horik hartu nituen. Orain ere gustatatzen zaizkit, eta Udako Euskal Uniberteitaterako zarbait prestatzen ari naiz. Matematika oso ederra da Jendeari ez zaio gustatzen, baina gertatzen dena da ez dutela ondo ikasi».
Baina don Karlos ez zen rnatematikaren munduan bakarrik geratu. «Badago horren arriskua; matematika oso abstraktoa da eta giza aldearekin zerikusi haundirik ez du; baina jakina, ni beste gauza askotan sartu nintzen; humanidade sallean hitzaldiak ematen, artlkuloak egiten eta hasi nintzen».
Eta euskal kulturaren barruan ere berehala sartu zen. Errepublika garaiean, Eusko Ikaskuntzaren barrenean, "Centro de Estudios Cientificos" zeritzana sortu zuen beste batzurekin batera. «Aldizkari zientifiko bat ere ateratzen genuen, ez oso ona, baiina bueno, orduan zegoenerako... Estatu guztira zabaltzen zen, eta behin Toledotlk irakasle batek ez zuala gehiago hartu nahi adierazi zigun, anuntzio batzu euskeraz jertzen zituelakoa. Orduan euskal kultura ez zegoen gaur bezala e? Euskaltzaindikoek ere–Azkue, Urkijo, Kanpion eta horiek–erdaraz egiten zituzten bilerak Eta don Karlosek berehala gogoratzen du anekdota bat. «Primo de Riveraren Diktaduran espia bat jarri zuten Euskaltzaindiko bileretarako. Espia bat zen, baina nahiko jatorra, eta horrela, lehenengo bileran, esan omen zien: por mi pueden uatedes hablar en dialecto. Baina haiek erdaraz hitzegiten zuten».
Don Karlos bera euskaldun berria da. Aitonak nahi zuen guk euskera ikastea eta gramatika bat ere erosi zigun, baina ezer ez. Gero, gerra aurretik Toribio Alzagaren klaseetara joaten nintzen. Gerra ondoren berriz M. Dolores Agirrerekin klase batzu eman nituen, isilean, baina gero ez dakit nola ikasi dudan, pixkanaka...». Bere euskara traketsaz behin eta berriz kejatzen da. Antzematen zaio gartelaniaz errazago egiten duela, eta batzutan, gaiaren arabera, hizkuntza horretara jotzen du. baina hala ere, gehienbat euskaraz hitzegiten du.
Pazifista, Baina Ez Hainbeste
Beti, bizitza erdibanatuz, 36ko gerra. Eta don Karlos pazifista. Beti harmaden kontra egon naiz ni. Soldaduskara ez nintzen joan, bistaren aitzakian. eta nere anaietatik ere ez zen inor joan. Gure familia pazifista zen. Gandhiano ere izan naiz. Gero konprenditu dut herri batek askatzeko harmak behar baditu, ba hartu egin behar dituela"
Dena dela, gerran ibiltzetik eta errepresio latzenetik ere aldegin iza,n zuen arren don Karlosek ez zen erabat libratu gerra horren-ondorioetatik. «Ni, zientifiko bezala eta beti, ez nintzen oso ezaguna,eta ez nuen aldegin beharrik izan. 'Baina Mugimenduarekin mundu guztiak kolaboratu behar zuela eta -bestela nabarmen gelditzen zinen- zer egingo dut? pentsatu nuen. Institutora joan nintzen eta "profesor interino gratuito" izendatu ninduten. Denbora gutxira espediente bat ireki zidaten: simpatizante del nacionalismo y cuando habla del movimiento lo hace con bastante tibieza... Urte hoiek zer ziren... periodikurik irakurtzerik ere ez zegoen; nik ez nituen irakurtzen. Behin Aizarnan denboraldi bat pasata Donostiara etorri nintzenean, kalean jende guztiak solapian Espainiako bandera zeramala ikusi nuen; berehala,esan zidan lagun batek: zuk ere par ezazu, bestela harrapatuko zaituzte eta. Gauero berriz n afusilatzeak. .Egun batean, institutoan ikasle bat etorri zitzaidan eta belarrira: -hoy tráteme bien, porque esta mañana he estado fusilando».
Lehen hilabete haleteko-gogorkeria pasata gero ere beste problematxoren bat izan zuen don Karlosek, "Parisen liburu bat atera zen: "Cuarenta hombres de la España democrática" eta horien artean, Rekalde eta beste batzurekin-batera neroni ere azaltzen nintzen. Igéldoko obserbatorioan lan egiten nuen garai horretan eta nola hark, Ministerio del Airetik dependitzen zuen, espediente bat ireki zidaten».
Faxistek ere bazekiten don Karlosen berri. «Europa guztian azaldu ziren garai batean faxisten sinboleak eta. Neri etxeko eskalleretan jarri zidaten: "Santamaria judio judiazo" -eta gurutze gamatua. Diotenez judu askok hartu zituzten Santamaria eta , horrelako apeliduak eta bai, behar, bada judu jatorrikoa izango naiz.
Juan Carlos-en Irakasle
Administrazioak eta faxisték bazuten don, Karlosengan fijatzeko arrazoirik. Izan ere, legalitatearen barruan, erlazio onekin etabar, baina etengabe Francoren aurkako errésistentzian- ihardun zuen. Hala eré Juan Carlosen irakasle izateko deitua izan zen. "Hemen, Miramargo palazioan, kolejio txiki bat montatu zuten Juan Carlosentzat; gero bere anaia eskopetaz hil zuena ere hemen zegoen eta beste hamarren bat mutil familirik ilustreenetakoak. Hoiei matematikak irakasteko kontratatu ninduten, eta batxiler guztian nik irakatsi nizkien. Juan Carlos oso mutil sinpatikoa zen, oso ironikoa eta oso alferra". Irrifar batez gogoratzen ditu Karlosek garai haik. Juan Carlosek ere berriz ez du ahaztu bere irakaslea. Eusko Kontseilu: Nagusiari audientzi bat eskaini zionean, Rubialen diskursoaren ondoren, eta tartean isilaldi tenso samar bat izanda gero, bere lehenengo hitzak don Karlosi zuzendu zizkion: «he crecido un poco, no?».
Integristak Atzetik
Baina problemak ez zituen Gobernuarekin bakarrik izan don Karlosek. Eliza ofizialarekin ere bai. Behin Erromara deitua izan zen, Santo Ofiziora, erligio askatasunari buruzko bere eritziengatik. "Ottaviani"oso haserre zegoen, Cicogniani berriz nere alde eta Elizako eztabaidetan hori behar izaten da, padrinoren bat.. Horrela libratu zen don Karlos.
Izan ere ordurako don Karlos katoliko progresisten artean Donostian ospatzen ziren "Conversaciones Interacionales. zirelakoen antolatzalle zen. 35ean izan ziren leben aldiz éta hurrengo urtean ia ez zen berriro egiterik izan. Baina gerra osteko lehen urteak pasata gero, berriro jarraipena eman ahal izan zitzainen. «1947an oraindik mugak itxita zeuden, Espainisko Estatua erabat isolaturik zegoen. Ordurako katoliko batzu sartuak ziren gobernuan –Martin Artajo, Ruiz Jiménez...– eta ikusi zuten horrelako bilkura batek mesede egingo ziela mugak irekitzeko eta. Nik berriz intelektual holek hemen zer gertatzen zen erakusteko ekarri nahi nituen hona. Baldintza bi jarri nuen ospakizun hoiek egiteko: guk nahi genituen pertsonak inbitatu eta bilerako teklak askatasun osoa izango genuela nahi genuena azaltzeko. Gobernuak onartu zuen eta horrela egin ahal izan genituen "Conversaciones" hoiek lehen aldiz 47an. Hamabi aldiz ospatu ziren,- 62a arte».
Bilera horiétan beti gai bat eztabaidatzen zen batez ere erligio askatasuna. Gu horren alde geundan, eta gero Kontzilioak onartu agin zuen, baina garai hartan... Integrista guztiak –batez ere frantsesak, horik dira okerrenak– opustarrak eta denak gure kontra jarri ziren. Horragailk deitu ninduten Erromara. Eta gero ia "Conversaciones" haik utzi egin behar izan genituan». Pax Christi mugimenduan ere komunista kutsua zuen "Movimiento por la Paz"en aurrean sortutakoan–ibili zen don Karlos. Hala ere baten batzuk marxistatzat salatu zuten. «Báina ni ez naiz marxista eta ezta antimarxista :ere. Marx guztia irakurri dut eta beste autore batzu are bai. Bere teoria ezin dugu absolutoa bezala onartu fededunok, transzendentzia batetan sinistan baitugu, baina klase borroka eta horrelako puntu batzu nik garbi ikustan ditut. Nik, egia esateko,.marxismoa oso berandu deskubritu nuan; bedakizu nola ibiltzen ginen Rikerdo Arregi eta horiekin eta konturatu nintzan ez nenkiala ezar marxismoari buruz. Nik uste dut marxismo dogmatikoak ez duela batere etorkizunik, baina marxismoa hor dago, bere ondorioak hor deude... Gero nik pixka bat atzera egin dut, pixka bat erreak. zionario biburtu naiz, bedakizu zahartzaroa, ez dut umorerik borroka egiteko eta... Badira zahar txoroak; horiek nahi dute gazteak bezala pentsatu eta hori ez da posible; zaharrok konturatu behar gara bizitza pasa zaigula, bukatu dela... Interesantea da. bizitza, oso Interesantea.
Espiritu Gaztea
Eta.don Karlosengan halako kontradikzio bat somatzen da. Alde batetik etsi nahiko lukeen bezala, laster botako.dituen 70 urte,.horien zama haundiegia balitz bezala. Baina bestetik ez da etsitzeko gizona ez da inoiz izan. Alderantziz, galdutzat jo zitezkeen kausen bultzatzalle eta borrokalari izan da. Berak ongi ezagutu zuen ZERUKO ARGIAren 63ko berpizteaz ere hau dio: Jendeak ez zuen uste aurrera aterako zenik, baina hor zaudete, ezta?».
Eta gauza hauetaz hitzegiterakoan pasatako urteez nostalgia pixka bat ere adierazten du. «Bai, ni beti gazteekin ibili izan naiz, nola irakaslea nintzen... orain gutxiago. Lehengo garala hobea ote zen? Ba franquismoaren garaiean denok elkarrekin ginen, etsaia aurrean zegoen eta hori nahikoa zen-denak batzeko».
Hala ere don Karlosek ez du erabateko batasunaren mito hori konpartitzen: I1 faut de tout pour faire un peuple dio errefrau frantsesak; herri batean ez da posible eritzi, bat bakarra izatea, eritzi guztiak izan behar dira; eta Euskal Herrian ere eriki eta postura guztiak beharrezkoak dira, beren artean egiten da historia, ez bakarrik batzuk edo besteak; horregatik, que cada cual haga su juego».
Alderdikeririk Ez
Eta don Karlos bere oraingo jokuaz, joku politikoaz hasten da hitzegiten galderarik egin gabe. Eta buruan duen lehen gauza, bere Kontsellaritzak aurrera eraman duen eta nahiko polemikoa den elebitasunari buruzko dekretoa: «Dekretoa nik.ba. dakit oso eskasa dela. Eta gero, jakina, nola sartu nintzen ni Alderdian, zergatik? Hori beste problema bat da. Ni beti independientea izan naiz eta esaten zidaten: zu behin ere ez zara sartzen inon eta nik erantzuten nien: ni kanpotik utilagoa izango naiz. Diktadura bukatu zenean ikusi nuen, bueno, orain posible da politika egitea; eskaini zidaten senadore izatea, baina ez nintzen animatu Madrila biaje asko egin beharra eta... Gero sartu nintzen, baina politika ez da neretzat. . Ni intelektual bat naiz, pentsatzeko, irakasle bat, irakasle apal bat. . . ». Politikaren, joku politikoaren hika-mikak ez dira don Karlosentzat egiten: «Ni guztiz zabala naiz eta ez dut konprenditzen nola alderdi ba" koikak bere alderdikeriak egin behar dituen».
Zabaltasun horrek erakarri dizkio problemak Hezkuntza Kontseilaritzan eraman duen politikarengatik. PNVko sektore batzuek gogor kritikatu dute bere ekipoa Alderditik kanporako jendez osatzeagatik. Baina don Karlosek ez dirudi horretan amore eman nahi duenik. Ez du eman eta aurrera jerraitrzn da alde batetik eta bestetik hainbeste burukomin sortu dion elebitasunaren dekretoarekin; aurrera ikastolentzat diru gehiagó iristeko borrokan. Aurrera lan hori beste norbaiten eskutan uzteko posibilidadea izan arte. Hori da bere oraina eta lematzat hauxe du: "beti presentean bizi"
Horregatik bere bizitza, bere esperientziak, berak ezagutu eta bizi izan duen mundu guzti hori lbururen batetan jasotzeko posibilidadéa ez du onartzen: «Igaroa igaroa da... Hori egitea inmortalitate zaletasuna da. Querer ser inmortal conservando el pasado. Nik pertsonaje asko ezagutu dut bai, Aita Santuak, politkoak... baina hori dena jasotzea soberbia litzateke». Ala ere"bizitz. luzea da eta gauza asko dago kontatzeko".
ELIXABETE GARMENDIA

"Badira zahar txoroak; hoiek nahi dute gazteak bezala pentsatu, eta ez da posible, zaharrok konturatu behar gara bizitza pasa zaigula, bukatu dela... Interesantea da bizitza, oso interesantea...".
"Aitonak nahi zuen guk euskera ikastea eta gramatika bat ere erosi zigun, baina ezer ez... gero ez dakit nola ikasi dudan, pixkanaka"
Inguru h:onetan izan diren mugimendu sozio-politiko-erligioso eta kulturaletatik ez da inoiz urruti ibili Santamaria.
13-17


GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakJaurlaritza
PertsonaiazSANTAMARIA1
EgileezGARMENDIA3Politika

Azkenak
2025-01-22 | Aiaraldea
Guardian enpresak Laudioko lantegia itxi eta 171 langile kaleratuko dituela iragarri du

Guardian multinazionalak adierazi die langileen ordezkariei Laudioko lantegian duen labea itxiko duela eta, ondorioz, behargin guztiak kaleratuko dituela. Dirudienez, uztailean etengo du behin betiko jarduera.


Greba zikloari ekin diote hezkuntza publikoan, Jaurlaritzaren gutun polemikoak giroa berotuta

Hezkuntza publikoko lehen bi greba egunei ekin diete EAEn. Asteazken eta ostegun honetan irakasleen txanda izango da, eta lehenengo egunerako Bilbon deitu dute manifestazioa. Mobilizazioen atarian Eusko Jaurlaritzak gurasoei email masiboa bidali izanak haserre ditu sindikatuak:... [+]


Euskara sustatzeko planaren oinarriak aurkeztu ditu Iruñeko Udalak

Urtea amaitu baino lehen gehiengo politikoaren oniritzia lortu nahi du udalak


Baztango aroztegiko zazpi auzipetuek dei egin dute otsailaren 1eko manifestaziora joateko

“Talde kriminal antolatu bat izatea eta derrigortze eta bortxa delitu larriak egin izana” egozten diete Espainiako fiskaltzak eta obraren enpresa arduradunak. Zehazki, 20 urteko kartzela zigorra eta 56.000 euro eskatu dituzte zazpi herritar horientzat.


2025-01-21 | Julene Flamarique
2024. urtean biolentziak “areagotu” direla ondorioztatu du Talaia Feministak

Lau ardatz nagusiren inguruan egin dute 2024ko azterketa: indarkeria matxista; lurraldea; gerra eta gatazka armatuak; eta eskuin muturra. Euskal Herrian “erresistentziak metatzea” funtsezkoa dela ondorioztatu du Talaia Feministak, eta analisiaren sozializazioaren... [+]


50 urte Potasaseko grebatik

Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]


Industria militarraren konbertsioa, behar etikoa

Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]


Oibarko ikastetxe publikoak D eredua izango du

Hezkuntza Departamentuak Oibarko ikastetxe publikoan D eredua ezarriko dutela iragarri du. Hilabeteetako protesten ondoren, euskarazko lerroa ezartzea lortu dute.


2025-01-21 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Joe Biden eta Marcus Garvey: barkamenak barkatzailea itsusten duenean

Bere agintaldiaren azken egunetan Joe Biden AEBetako presidenteak egikaritu duen barkamen-zaparrada historikoak zeresanik eman behar luke, halakoen onuradun ezagunenetako batzuen kasuan behintzat ezinbestez egin beharko litzatekeen irakurketagatik. Edo ez al da justiziaren... [+]


2025-01-21 | Hala Bedi
Ekaitz Samaniego (All In Da Haus): “Hemen irabazle bakarrak preso politikoak dira”

Joan dira All In Da Hauseko hiru final aurrekoak. Oñati, Gernika eta Hendaiako Gaztetxeetaraino iritsi da freestyle txapelketaren bederatzigarren edizioa. Orain arte egindako bide honen balorazio positiboa egiten dute antolatzaileek, "Euskal Herriko txoko hauetan,... [+]


Moriartitarrek ere badute Urrezko Danborra

Aitor Arregik, Jon Garañok, Jose Mari Goenagak, Asier Achak eta Xabier Berzosak osatzen dute ekoiztetxe donostiarra, eta euren lana aitortu nahi izan du Donostiako Udalak.


Umeek debekatuta dute Debako liburutegian egotea, denboraren zati handienean

6 urtetik beherakoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute liburutegian egon Deban, eta 2 urtetik beherakoek zuzenean debekaturik dute. Bestelako neurri baztertzaileak ere jasaten dituzte. Ageriko diskriminazioak haurrak literaturatik aldendu baino ez ditu egiten, eta borroka luzea... [+]


Eguneraketa berriak daude