Behiek Ez Dute Barkatzen


2021eko uztailaren 23an
EHNEko teknikoa den Andoni Lekuonari elkarrizketa.

Behiek Ez Dute Barkatzen
Bai, hemen denok gaude asperturik barkamen kontu horrekin, baina hain beharrezko zaigun produto hau, esnea, ematen dutenek bai ez dutela barkatzen; berdin. jaten dute, berdin jeitzi behar dira. Eta hainbat lan egiten duten langile horiek, berriro ere, beren etorkizuna ilundua ikusi dute. Egia esan, behar bada aspergarriak izango gaituzue gai hauk ikuitzerakoan baina maila batetan: baztertuen gisara daudela iruditzen zaigu, gutxienez komunikabideei dagokienez, eta uste dugu beste edozein sektoretako langileak hainbat garrantzizkoak direla baserritarrak.
Apirilaren Pazko astean.negoziatu ziren Madrilen produto agrarioen prezioak barnean esnearena zegoelarik. Negoziaketa hauk gertuen ikusi dituena, euskalduna noski, Andoni Lekuona, EHNEko teknikoa izan da eta berak agertu dizkigu joan etorri guztiak. Soziologo ikasketak egina, Zabalegi eta Oronozen pasa du zenbait urte irakaskuntza lanean.
"Badakizu iaz negoziaketak hautsi egin zirela, ez zen akordio batetara iritxi eta Gobernuak nahi zuena egin zuen; urteko prezioa 16,75 pezetatan utzi ziguten, guk, normala den bezala, protesta bat egin genuen, greba gogor bat ere bai, bainan ez zen ezer lortu."
Z A.–Frakasoa hor dago eta ez dezagun gehiegi harrotu, aurtengo prezioak hobeagoak izateko, zer pauso eman dituzue?
–Lehenengo, guk geure interesak zaintzeko eta gure ahotsa hemendik kanpo ere entzunerazteko kornisa mailan (kornisa, Galizia, Asturias, Santander, Euskadi eta Leonek osatzen dute) elkartzen hasi ginen, bestaldetik ertz honetan ateratzen da Estatuko produzioaren erdia baino gehiago eta honela indar handiago eduki daiteke. Honela bileratxo batzu egiten hasi ziren batez ere aurrera begira.
Z.A.-Orain arteko erreferentzi bezala urtearen lehenengo zatiko negoziaketa ibili duzu, baina irailean erabakitzen den prezioaren aurrean zer egin zenuten, edo zer gertatu zen?
–Gertatua oso garbia da, baserritarrak udan lanez leporatuak egoten dira eta Gobernuak inorekin kontatu gabe dekreto baten bidez erabaki zuen esnearen prezioa. 18 pezetatan jarri zuten, hau da beti bezela 1,25 bakarrik igo zuten. Baina hau ez zen izan okerrena, prezio hori, berriro diot, dekretoz, urte beterako jarri zuten; hau da, irailetik irailera, hau ez da inoiz egin eta egia esan honek asko ikaratu gintuen.
Z.A.–Baina, kornisa mailako bilerekin gutxienez jarraitu zenuten,ez?
–Bai eta helburu garbi batekin gainera: lehenengo, urte guztirako dekreto horrekin hausteko eta bestetik urrengo negoziaketa iristen zenean indartsuak joateko. Programa batzu egiten hasi ginen, azken finean garrantzi handiena zuena politika ganadera serio bat egitea baitzen. Gauza hauen berri emateko Ministroarekin elkarrizketa bat eskatu genuen, erantzunik ez genuenez jaso Madrila joan ginen baina ez ministro, ez inork, ez. ziguten entzun nahi izan. Azkonik FORPArekin hitzegin genuen baina gauza garbirik ez genuen atera. Eraman genituen zalantzekin itzuli ginen.
Z.A.–Baina azkenean esnea berriro negoziatu da.
–Bai, beste produto guztiekin batera, hauk 19 dira denera. Negoziaketak martxoan.hasi ziren baina lehenengo Suarezen inbestidura zela, gero munizipalak eta gero Aste Santua, atzeratu egin ziren joan zen asterarte.
Z.A.–Zuek zer paper jokatu duzue negoziaketa horietan?
–Guk ez dugu ezer egin ahal izan. Bost sindikatu daude negoziaketetan parte hartzen dutenak: CNAG, UFADE, CNJA, FTT (UGTren adarra) eta COAG. Denen artean erabaki bat behintzat bazegoen, prezioei eustea zen eta-hau ez da gutxi. Ministerioaren aldetik, Ministroa; FORPPA eta beste ordezkari batzu zeuden. Gure eskakizunaren ahotsa jaso duena COAG izan da, hau ikusten baikenuen egokiena; gutaz hitzegiten dudanean, kasu honetan, kornisako guztiak gara.
Egin genuen proposamena gure aldetik garbia zen. Litro esnea zenbait kostatzen den Lurgintzak du estudio bat egina; iaz ia 22 pezeta kosta zitzaion baserritarrari, aurten noski garestiago irtengo da. Neurri honetan litroa 23 pezetatan eskatzen genuen. Beste gainerantzeko negoziaketako sindikatuak ere 2223 tartean zebiltzan.
Z.A Eta zer gertatu da negoziaketetan?
–Bueno, guk bagenekien eskatzen genuena ez genuela lortuko, dena dela tarteko laguntza batzu lortu izan bagenitu, gaitz erdi. Luzarora begira, ganaderitzarako politika sakon bat eskatzen dugu eta epe motzera begira berriz, esne zentraleek seriotasun pixkabat izan . dezatela esnea biltzerakoan; dena dela guk minimo bat jarria genuen, hau da urtean 20 pezetako media bat ateratzea. ,
Ministeritzaren eskaintzak eta gure erantzunak denbora luzez igaro ziren; azkenik hau onartu zen: 19 pezetatan litroa, prezio hau uztailetik Abendurarte izango da. Honek guretzat gauza inportante bat suposatzen du. Hau da, dekretoa hautsi dela eta gutxienez urte bukaeran berriro negoziatuko dela. Hobeago zen zerbaitekin etorri esku hutsekin baino.
Z.A.–Zehatzago zer suposatzen du zuentzat prezio berri honek?
–Begira, iaz, media 17,04 pezeta irten zitzaigun, aurten 18,50 pezeta izango da igoera hau kontuan izanik; igoerak 8,57 %a suposatzen du. Baina bi kontsiderazio, produkto agrarioak aurten 12 %a. iaz bizi kostua 16,50 %a igo zen, beraz kontuak atera, galdera asko egin daiteke. Nora eraman nahi gaituzten da galdera. Baserritar batek urtean zehar gutxi gora behera 3.000 ordu sartzen dituela kontuan izan, langile normal bat 2.000 ordu inguruan ibiltzen da. Guk esnea jornal egoki bezala hartuko bagenu, iaz-182 pezeta suposatuko luke orduko, aurten berriz orduko gutxiago irabaziko dugu. Zer nolako etorkizuna, ez? Hau kontuan hartzen badugu langile soil batek orduko gutxienez 640 irabazten dituela.
Z.A.–Egoera latz honen aurrean, ez zarete planteiatu burrukaldiren bat egitea?
–Zuek erraz esaten duzue. Azkeneko greban jendeak oso erreta bukatu zuen, bestetik Santanderrekin adibidez ez dugu konfiantza handigirik, Galizia ere erdipurdika ibili ohi izan da, itxaropen pixkabat ematen diguna Asturias da. Dena dela greba bat egiterako oso ongi pentsatu behar da, gauza serioa baita. Egia da beste irtenbide batzu planteiatu ditzakegula eta aurrera begira bilatu beharko ditugula, baina momentu honetan ez zen kondiziorik ikusten. Greba behintzat oso arriskugarria da, gainera esnea nahiz ez atera behiak jeitzi behar dira, pentsua eta belarra eman, lana berdin egin behar eta honek asko erretzen du.
Z.A.–Gertakizun hauen berri sindikatuko afiliatuek jakingo dute noski?
–Noski baietz, gauza hauk oso garrantrizkoak dira eta daukagun estrukturak gainera lana asko errazten du. Bai, baserritarrak hau badakite.
L. AUZMENDI
11-12

GaiezEkonomiaLehen sektoAbeltzantza
GaiezEkonomiaSindikalginSindikatuaEHNE
PertsonaiazLEKUONA3
EgileezAUZMENDI1Ekonomia

Azkenak
Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


Eguneraketa berriak daude