Bakardadean Sendo


2021eko uztailaren 28an
Migel Amilibiari elkarrizketa
Bakardadean Sendo

EUSKADIKO EZKERRAK 1977ko ekainean, 15a baino egun batzu lehenxeago, Donostiako Anoetan eman zuen mitin haundi hartan, ezagutu genuen. Bandresek aurkeztu zuen. Gerra garaian PSOE-koa izana, 40 urteko herbesteratzearen ondoren etorri berri berria zen Euskal Herrira: Migel Amilibia, donostiarra ezezaguna gazteontzat behintzat.
Bere alderdiá utzirik,–edo aiderdiak bera utzirik–ezker abertzalea erreibindikatzen zuen.
Elkarrizketa bat egitea eskatu genion eta berak balezkoa ere eman. Baina, lan honetan behin baino gehiagotan gertatzen diren gauzak, gerorako utzi genuen. Gero horretan Migel Amilibiaren LOS BATALLONES DE EUSKADI liburua ezágutu ahal izan dugu.Baita Aberasturi enaien LA GUERRA EN EUSKADI liburuan Amilibiak berak dióena ere. Eta bigarrena lehenaren errepikatzea delarik gehienetan, ohizko ez den pertsona baten aurrean aurkitzen garela ikusi dugu.
Duela egun botzu elkarrizketa, behingoz, egitea telefonoz eskatu diogunean, "Baina badakizu nik ez dakidala éuskaraz; bost urte banitu bezala ari naiz ikasten,baina...".Alde horretatik lasaitu dugunean –jakina baita gureiana,zoritxarrez,erdaraz egin behár izaten dugula kasik gehienetan–zorioneko elkarrizketa hori egitera prestatu da.
Victor Pradera ---gerra aurretik Easo--- kaleko etxebizitza batetan hartu gaitu. Bere emazteak ---Alejandra Soroa Gfeller emakume fin aristokrata itxurakoak ---atea ireki ondoren ia ia berari eskua emateko astirik gabe Milka zakuremeari ongietorria eman behar izan diogu. Eta Milka bareturik eseri gara elkarrizketári hasiera emateko asmotán.
Migel Amilibiak ez digu astirik ere utzi elkarrizketa nondik nora izan daitekeenaren berri emateko. Lehen puntu bezala abertzale - berak horrela esanda errezeloz hartzen duen konzeptua-- eta sozial aldeez mintzatu nahi genukeela esatean. berak eman dio hasiera etengabe jarraituko duen hariari.
Baina nor da Migel Amilibia? 1901ean Donostian jaioa. Donostiako Parte Zaharrean tabernarik gehieneko kalea duen Fermin Calbetonen iloba baten semea, Errepublikako "bienio negro" delakoan bere anaia Eustasiorekin batera zenbait langile eta militante sozialistaren defentzaile izana - abokatu baita l934ean PSOEra afiliatua. 1916ko hauteskundeeta'n diputatu gerra hastean Gipuzkoako "Junta de Defensa" delakoaren buru: 1945ean Euskal Herriko alderdi sozialista --PSOEtik autonomo baino gehiago-- eraikitzeko puntu batzu jarri zituena; Frantzian konzentrazio kanpo batetan egona. Argelian gartzelan, Argentinan eraman duen herbesteratze 1uzean beste gauza áskoren artean
Vietnamen aldeko artikulu pila bat idatzia; baita "Los dos Robinsones" titulua duen libura -"nere bizitzako obra"; Associated Press-etik gorria izateagatik - bidalia. gaur egun Donostian nahiz.gustora bizi inongo alderdi eta talderekin bat egiten ez duena - eta hau ez nihilismoagatik-- hau dugu besteak beste. Migel Amilibia.
--Nik lehen puntu bezala abertzale eta sozialista konzeptuen artean egiten duzun batzeaz hitzegin nahi nuke...
-Sozialismoa eta nazionalismoa neretzat arazo berdinaren –pertsonaren askatasunaren arazoaren–bi aurpegi dira. Eta noski : arazo naziónala ulertzen-ez zuten sozialisten eta alde batetik konfesional bestetik burges eta geinera "Jaingoikua eta lagi zarrak" –hortan karlisten herentzia ikusten zitzaien- lema onartzen zutenen artean ikusten nuen banaketa: nik ezin' nuen onartu.Eta gaur egun ere izugarrizko nahasketa dago politika aldetik. Pentsatua dut -noizbait kolaborátu dut EGINen -frente nazionala eta frente soziala direnaz idaztea. Autodeterminazioaren separatismoaren eta independéntziaren araz oaz ideztea pentsatu dut.
Autadetermínatzeko independentzia behar da. Hór telebixtan estatu mailako -ez da berdin estatu mailako ala estatalista alderdietako , zuendariek konstituzio honekin autodeterminatu garela esaten dutenean, nik diot: ez! ez gara auto autodeterminatu, "autodeterminatu egin gaituzue".
Autodeterminatu bat, korneni zaizkion baldintzetan autodetermina daiteke, beste herri batzuekin batuz, Penintsulako beste herriekin batuz. Edo izan daiteke autodeterminatzea, ez. bakarrik bizi nahi dut, Pazifikoko isla batetan banengo bezala.
(Amilibiak gerogo ikusiko denak frogatzen duen bezala, lehen autodeterminazio era defendatzen du).
- Eta nola iritsi zinen bi konzeptu hórien bateratzera garai hartan'?
-Nola iritsi nintzen sintesis horretara ? 34ean sartu nintzen alderdian. Bultzada erromantiko bat izan zen. Ni ordurako Caja de Ahorrosean nengoen, oposizioa irabazia nuen; bainan ikusi nituenean sozialisten gidari haiek -izugarrizko jendea zegoen haien artean, austeroak, entregatuak-, orain ez dakit nolakoak diren Felipe González-en hauek...
--Zuek ba al zenuen alde horretatik tradiziorik familiaren aldetik'? Zure anaia. Eustasio - Tatxo- partidu sozialistakoa zen. ezta?
–Lehenbizi alderdi sozialistakoa izan zen, hainan gero komunistakoa. Baina nere familiaren tradizioa monarkiko-liberala zen. Eustasio de Amilibia nere bisabueloak bi gerra karlisten artéan bizi izan zena, monarkiko-liberala zeni Nere aitononak karrera konsularra egin zuen eta ia denbora guztian herbestean ibili zen. Nere aita militarra izan zen, artilleroa, monarkiko-liberala. Oso gazterik galdu zuen bere aita: eta Fermin Calbetón en –monarkiaren ministro izan zenaren-babesean hezi zen. Beraz, nere etxeko tradizioa monarkiko-liberala izan zen.
"Anaia "gorri" hauk irten ziren arte", dio Alejandrak, Migelen emaz teak . Eta izan ere" Migel ez baita izan bakarra bere- senideen artean. Bere anaia :Joakin, idependienteá, Catalunyan hil zen gerra garaian. gorrien aldean borroka-tzen zelarik; Eustasio -Tatxo– eta Julian ere alde hortan ibili ziren. Lehena Buenos Aires-en hil zen; bigarrena berriz, gerran elbarritua geratu ondoren, Australian hil zen. Arreba bat Chilen dute. Denak alde gin behar izan zuten Francórengandik.
Anaia zaharrena berriz, Jose Maria, 1933an hil zen auto istripuz, Bizkaiko Gobernadore zela.
–Eta nola iritsi zinen –farnilia burges batetatik, langileen aldeko postura horretara?
–Hamar urtez marianistetan ibili nintzen hor goian, hor egin nituen lehen eta bigarren mailako ikasketa guztiak. Eta azken urteetan, batxillerreko 5. eta 6. mailetan,sozial aldeko kezkak izaten hasi nintzen, nahiko denbora behar izan- nuen arren garai hartako prejuizio soziat pila gainditzeto. Gero, banituen kezkak baina pixka bat alde- batera geratzen nintzen. 34ean, nahiko informatua, "bienio negro" delakoaren errepresio garai hartan pixka bat beste erromantiku bat zen nere aitaren aldetik zetorkidan bultzada erromantiko' batengat:k, sozialista egin nintzen.
Orduan sozialista gehienak - ez zegoen oraingo inmigranteen masa hori. Gipuzkoan behintzat -hemengoak ziren. Pixka bat desnazionalizatuak, hori bai. Baina hori ez zitzaien beraiei bakarrik gertatzen. Esate baterako nere familia, liberala zenez, eta oso mentalitate burgesekoa, desnazionalizatua zegoen. Baina oso era errelatiboan. Nik gogoratzen dut Iparragirreren "Gernikako Arbola" kantatzen zenean -eta hau ez zitzaien bere "Gora eta gora" himnoa zuten jelkideei gustatzen- mutur batetik besterako euskaldunak ukituak gertatzen ginela.
Eta Migel Amilibiak bere sorrera nahiko nahasia izan daitekeen arren, beti borrokatu da momentu honetan ere hain dramatiko gertatzen den nazional eta sozial -nolabait esatearren- kontzeptuak bateratzearen alde. Horren froga, alde batetik gerra garaiean aurrera eraman zuen borroka. Baita 1945ean bere alderdiaren barruan eraman zuena. Edo gaur egunean, isilean daramana, nahasketa politiko honetan printzipio batzuk behintzat -zoritxarrez edo zorionez 1936tik hona asko aldatu ez direnak defendatuz eraman nahi duena.
-Arazo nazionala beraz, beti sentitu izan duzu erabaterá edo bestera.
–Beti sentitu izan dut. Eta'asko molestatzen ninduten nazionalisten eta sozialisten artean beti zeuden borrokek, pixka bat bi aldetatik probokatzen zirenak, Bizkaian batez ere. Bizkaian honela banatzen ziren'': sozialistek ibaia, jelkideek baserri giroa eta Bilbo bertiz bi indarren erdian, nahiz eta gehienetan sozialistek boto gehiago jaso. Eta beti zegoen ere errepublikano, monarkiko, eskubitar eta abarren zati inportante bat, Bilbon indar oligarkiko guztia baitzegoen. Gipuzkoan berriz, ez bakarrik komunistak -ez ziren asko gainera– sozialistek ere –pentsa gainera, eiibartar bati esate baterako: nahiz eta oso prietistá izan, ez dio inork kenduko bere euskal- izatea- asko ari ginen aurreratzen nazional aldetik. Ni beti esaten nuen mitinetan, euskárai menderatzen zuen bezala hitzegin behar zuela, Jesus Larrañaga komunistak menderatzen zuen bezala:; euskaraz hitzeginez irabazi behar zirela: gure baserrritarrak, gure herriétako Jendea, horrela hartzen baitute konfiantza, eta bestela bertiz atzerritarra zara pixka bat eta "rnaketoen gauzak" esango dute.
Los Batallones de Euskadi liburuan eta ideologi guztietako gudarien artean nazionalistak barnesortzen zen batasuna azpimarratzen duzu...
Bai, masa, gurea eta jelkideena oso batua zegoen. Euskadiko ejerzitoa batalloiak izan ziren, filiazioak ez du axola. Eta ez baziren batalloi guztiak fusinatu, pixka bat jelkideen errua izan zen, beraien menpean bakarrik izan nahi baitzituzten beren gizonak. Frentean bat ginen denok, baina buruek hutsegiten zuten, bai jelkideen aldetik eta baita sozialistenetik ere. Orain siamesak dirudite; hor dabiltza, beti borrokatxoan baina oso baturik, ezin dira sakabanatu, interes berdinak baitituzte.
PSOEtik Aldendu
- LOS BATALLONES DEi EUSKADIn. eranskinen artean, 1945ean zuk eta Huertak, Euskadiko Komite Zentral Sozialistako lehen eta bigarren idazkari zinetela, alderdiko buruei dokumentua. sartzen duzu. Hor Euskadiko Alderdi Sozialista autonomo izateko edo oinarriak jartzen dituzue..
Ez autonomo bakarrik izateko, baizik momenturen batetan, PSOEkin negoziaketa batzu eginez edo, Euskadiko Alderdi Sozialista' benetan euskalduna, eraikitzeko ziren puntu horik. Mejikon aurkeztu genituen, 1945ean, gauzak gure aldera jarriko zirela uste genuenean...
-Eta zer erantzun.eman zieten PSOEko buruek puntu horiei?
–Ezer ez, Toulouseko batzarrea ospatu zuten eta alderditik kanpora utzi gintuzten.
- Beraz, bota egin zintuzteten?'
- Ez, ofizialki ez, baina gauzak estremo batera iritsi ziren...Buenos Airesen, uste dut Munduko II Gerra bukatu gabe zegoela oraindik, euskaldunen soziedadea zeguen LAURAK BATen, Errepublikaren alde borrokatu genuen talide guztiak bildu ginen. Ni ia komite sozialistatik kanpora nengoen, baina Gipuzkoatik diputadu sozialista nintzenez, Euskal Gobernuaren ordezkariak pertsonalki inbitatu ninduen bilerara. Han zeuden alderdi sozialistaten aldetik Sergio Etxeberria eta beste bat, ez nazi gogoratzen nor alderdi komunistaren ordezkari bezala nere anaia Tatxo eta beste Isasa zela.uste du, gero hona'etorri eta afusilatu zutena.. Bueno, eta ordezkari gehiago, PNVrenak, ANVkoak, anarkistenak, ere uste dut baietz. Eta ezer'baino lehen Sergito Etxeberriak: "Aqui hay un caso de incompatibilidad manifiésta, o Migel Amilibia se retira o nos retiramos nosotros". Mahaiaren presidentzian zegoenak: "Pero Amilibia está como diputado". Eta Etxeberriak: "No, no, no, él era diputado socialista, si quieren ustedes, que se quede él. pero nosetros como comité del partidio, nos retiramos". Etá orduan nik ezetz, ez zutela beraiek alde egin beharrik, ni irtengo nintzela eta horrela egin nuen.
-Zer, gerra haundia ematen zenuen...
Orain Alejandra da hitzegiten duena:
–Migel independientea zen, baina esan behar zuen guztia esaten zuen..Eta nik gauza bat aipirnarratu nahi nuke: 36an, komunista zena, komunista zen, sozialista zena, benetako sozialista, gazte haik izugarriak ziren, hain garbiak...Espainian literaturan "Siglo de Oro" deitua izan zen. ezta? Ba neretzat 36a izan zen politika urrezko mendea. Bordelen bizi den euskaldan bati, idenpendientea esanez: lehen aldia da hori éntzuten dudana eta neronek ere horixe pentsatzen dut. Gero pertsonak nola alda daitezkeen... zeren politena zera da, batek gaztetan duen idealari zahartzaroan eustea.
-Eta Migel jarraitzen da:
–Begira Elixabetete, gazteri hura irugarria zen, zeinen garbia. Nik orain ETAko mutilok ikusten ditudanean –azertatuz ala ez- beren bizia arriskatuz, erabat sakrifikatuz, batek onar ala gaitzetsi dezake hori, bainan juzgatu, bizia horrela arriskatzen duela, nik ez dut inoiz juzgatuko. Ba horrelakoak ziren orduko ,gazteak edozein sakrifiziotarako prest.
Zure liburuan PNVren buruei Bilboko oligarkiarekin nolabaiteko harremana edo menpekotasuna izatea salatzen diozu, baina PNV ez da oligarkia, ezta?
-Ez. PNV berez klase media da.. Entrepresa haundi batek bere inguruan repuestoak eta egiten dizkioten beste entrepresa txikiago batzu desarroilatzen dituen bezala. kapital haundiak bere itzalean kontratistak. ingineruak, kapital haundi horrek menpek'' den jende bat desarroilatzen du. Eta Bizkaian eta hemen,Gipuzkoan ere, PNren basea den klase maila indartsu bat sortu. zen. Manifestazioetan eta ikusi besterik ez dago: PNV azaltzen denean, ez bakarrik manifestazioaren tonoa, .askoz ere lasaiagoa, jazteko eran ere antzematen zaie.
Eta oraingo politikagintzan sartuz, zer derizkiozu esate baterako Madrilen prestatu diguten konstituzio hori?
-Oraindik zalantzan nago abstentzioa eta ezetzaren artean, baina uste dut ezetzaren bidetik joango naizela, baina... Ezetza hauteskundeetako kolejiora joan eta tori, horra hor nere txartela, EZ! esan ahal izateagatik. Pixka bat Letamendiak kongresoan egin zuena: EZ! Nahiz eta nik Letamendiak egiten duenarekin ez erabat identifikatu, identifikatzen ez naizen bezala, bestalde nere lagun ona den Monzonekin... Ez diet ulertzen.
Frente nazionala ba bai, batzuetan beharrezkoa da errepresioaren aurka iharduteko klase guztien frente nazional bat osatzea, De Gaullek Frantzian egin zuen bezala, alemanen aurka, edo Stalinek frente nazionalari bai, baldintza batzutan. Beharrezkoa den bezala frente sozialista, langile guziak baturik burges zapaltzaileen aurka, era sovietiko edo txinoko iraultza batean. Beraz ezin da esan, frente nazionala burgesekin ez, momentu batean aurrera joateko balio bait dezake. Baina nire filosofia, ez diot inori eskatzen onartzerik, hauxe da: herri bat aske izateko, gizarte sozialistan oinarritu behar da, gizarte intenazionalista batetan, anaitasunezkoa, orduan amaituko dira gerrak. Noiz iritsiko da hori? Nik ez dut ikusiko, baina...
.-Baina giizarte sozialistan duzu itxaropen osoa.
–Bai. Eta ez da erraza zapaltzaile eta zapalduen arazoá konpontzea. Gizartea kojnplejoa da eta píxkanaka joan behar zapaltzailerik egongo ez den gizartera. Baina, horí: bai, sozialismo zientifikoan. edo nahi duzun bezala, deitu. oinarrituz. Eta horrek badu puntu konkreto bat: produkzioko eta kanbioko bitartekoen jabetza kolektiboa; hori gizartearena, éstatuarena edo dena delarena izan behar- du Gero anarkisten ametsa den beste garai hartara íritsiko garela, denak hain onak izango garen garai hori agintaririk beharkoi ez duguna? Beharbada iritsika gara, horrera ere,-baina gauza bat esan nahi dut: ez dut uste ez gizarte sozialista horretan, benetako-gizarte sozialista eta gizarte anarkistan ere, galdera haueí erantzunik emango diegu nik: nondik gatoz? nora goaz? zer gara? zer egiten dugu hernen? Eta beti egongo da jandea ay! horreh biri be behar ze angustia! eta ona banaiz zerua joango naiz txarra banaiz infernura sinistuko duena. Ez sozialismoak ez anarkismoak ezta inolako etorkiruneko gizartek dena dela ere ez dio arazo horri erantzunik ernango. Baina horixe da hain zuzen bizitzera bultzatzen duena. Nik nondik natorren nara noan eta zertarako jakingo banu, akabo ! dena egina legoke.
Antiklerikalismoa Kaltegarri
Migel Amilibia agnostiko aitortzen da baina erligioaren fenomenoa onartzen du:
–Neri ez zait behin ere gustatu Marxen esaldi hori: "erligioa herriaren opioa da". Estatu burgesaren erligina bai erligio hori herriaren opioa da. Baina erliglorik gabe jendeak galdetuko dizu:nandik nator? nora nea? Eta nahiz eta materiabismo dialektiko asko erabili ezingo diozu horri erantzan.
Errepublikari esate baterako itugarrizko kaltea egin zion errepublikano historikoengandik jesotako antiklerikalismoak Lerrouxengandik hasita. Bere mitinetan beldurgarria zen. Egia da Espainian Elizak pribilegio gehiegi zuela baina erreakzio antiklerikala batez ere masoien aldekoa izugarri irrazionala zen. Kalte ikaragarria egin zion Errepublikari. Eta adibidez konstituzioaren artikulu batetan laugarren botoa–Aita Santuari obedientzia- zuten ordena religiosoen deuseztatzea. Boto hori zuen ordena bakarra jeusitena zen eta sakabanatu egin behar izan ziren noski.
-Guzti horrek eskubitarrei arrazoia ematea besterik ez zuen egingo ezta ?
-Horixe gu gorriak deabruak ginen.Eta hemen ez zen halako gehiegirikeriarik egon eh? Bai edozein apaii apaiz izateagatik eskubitarra izan zitekeenaren sospetxoso zen baina beraiek izan ziren apaizak hil zituztenak nazionalismoarekin sinpatizatzen zuten apaizak. Gure aldetik uste dut kaso bat edo egon zela...
-- Pasai San Edron edo, ezta?
–Trintxerpen izan behar zuen hor anarkista asko batzegoen. Baina gainerantzean hemen anarkistak oso ondo borrokatu ziren lehen egunetan -Larramendiko eskoletan Loialatik zetozen erregimentu sublebatuen aurka borrokatu zirenekoa dut gogoan– gero arazo asko sortu ziguten arren.
Gerra garaiko oroitzapenak herbestekoak mila anekdota eta gertakizun ditu Migel Amilibiak Elka rrizketan zehar behin baino gehiagotan esan du: "Me voy por los cerros de ébeda", eta, izan ere, gauza asko baititu kontatzeko Amilibiak, berak esan digun bezala, besteak beste, hiru guda Munduko biak eta 36koa ezagutu dituen Amilibiak.
Bai bera eta baita bere emaztea --elkarrizketan hau edo beste matizatuz eta lagundu diguna-- bizitzak merezi duela pentsarazten duten horietakoak dira.
- Zuek pozik zaudete bizitzarekin
–Elixabete, neri urte askoz bizitzea gustatuko litzaidake. Hil honetan betetzen ditut hirurogeita hamazazpi urte beraz larogetatik gertuago nago hirurogeita hamarretatik baino. Baina, gustatuko litzaidake bizitzea...
Alejandrak:
-Fakultate guztiekin bizitzea hori bai urteak ez zaizkit-axola...
-Eta Migel jarraitzen da:
--Hori bai buru 'aldetik ondo ibiliz. Olimpiadetan inori irabaztea ez dut pentsatzen baina buru argitasuna izatea eskatzen dut eta besté urte batzuk bizi izan mundua nola doan ikusteko gerra nuklearrik gabe noski bestela ez baitigu inork kontatuko. Eta borrokatu naizen bizitza den etangabeko borroka honetan alde onean egon naizenaren sentsazioa...
Bere bizitzaren lema izan denaz agurtu gaitu- Amilibiak: BATASUNA ETA BORROKA!
ELIXABETE GARMENDIA

Liburu honetan salakuntza gogorrak ere egiten ditu Amilibiak
Amilibiaren Pena: ordindik euskararik ez jakitea
Egun ere lanean jerraitzen da Amilibiak
19-24

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEE
PertsonaiazAMILIBIA1
EgileezGARMENDIA3Politika

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude