Euskal Teatroa sendotzen ari


2021eko uztailaren 23an
Eugenio Arozena, "Intxixu" antzerki taldeko sortzaile eta zuzendaria eta antzerki biltzarreko zuzendariari elkarrizketa
Euskal Teatroa sendotzen ari
Orain dela gutxi euskal antzerki-eskola bat sortzeko berri izan genuen. Donostiako iraileko jaietan egin zen mahai inguru batetan, hain zuzen, euskal antzerkilariek parte hartren zutelarik. Mahai ingurua "Euskal Antzerkilarien Biltzarra" elkarteak bultzatua zen. Eugenio Arorenak, oiartzundarra "Intxixu" antzerki taldearen sortzailea eta gaurkozuzendaria, eta baita ere, antzerkilarien biltzarreko zuzendaria, hontaz eta hainbat gauzetaz hitz eginten digu orain, elkarrizketa honetan.
Z.A.– Nondik datorkio Euskal Herriari teatrorako zaletasuna?
E.A.– Nik beti, urrutira joanez, aipatzen dut prehistoriako kasua. Orduan gizana animalia jazten duk, bere bizibeharrek eraginda, ondoren ehiztatzeko.Hau izango litzateke lehenengo antzerkia Euskal Herrian. Eta pertsonaje hauk, nahiz eta grabaduetan gehiegi ez azaldu. ahozko literaturan asko,aipatzen dituk. Mundu hori, koba zulorena, izugarrizko mundu bat duk, eta ipuien bidez badugu horren berririk: behi gorria1 zaldi gorria, eta Mayi bera ere, koba zuloen indar berezien ezaugarriak dituk.
Euskal Herrian beti izan da imintziorako zaletasona, imintziotan ibiltzeko gogoa. Kasu nabarmenena baserrietan egiten zen arta zuriketarena-da. Orduan gauza asko egiten hituken, esate baterako sorgin afariak, eta hauk nola ziren jakiteko ikus ditzakegu Laboaren bertsoak: "baga, biga, higa...". Hartako giroa erabat librea zen. Zergatik giro hau arta zuriketan? Oraindik ere ehun urtetako zahar batek esango dik: "Zazpietarako, etxera erretiratzen ziren neskak. Orduan, aprobetxatu egiten zen arta zuriketa libertade osoa ibiltzeko". Amodio librea ,gazteen arteko tratuak, hori dena hantxe egiten zen Aurreneko etapan bertso eta kanta izaten zen, giroa prestatzeko ; bigarrenean,- dantza eta erreprensentazioak; eta hirugarrenean berriz, desmadrea. Askotan, bertsotan herriko apaizaren kontra jokatzen zen, giroa halakoxea baitzen.
'Labaiengo apezak
semetxo bat bedu
osaba erraiten dio
barak hala nahi du.
Ez da gaizki errana
konprenitzen badu
aitek meza emanda
semeak lagundu".
Eta subkonszientean nola geratu den ikusteko, kontatuko dizut orain
bertako gertaera bat; Larruquert-ekin Zubietara joan ginenean,,pelikula bat egitekoj arta zuriketa filmatuz. Sartu ginen etxe batera, eta esan ziguten"jarri hor, eta zu hor", eta orduan mutila eta ondoan neska, mutila eta ondoan neska gelditu ginen.
"Jendeak Ez Du Pastorala Konprenditzen".
Z.A.– Eta pastoralak, :ze zentzu dute?
E.A.– Pastorala baino lehenagokoak, saribariak izaten ziren, pastoralen antzeko jenero bat, baina pixka bat irri antzerti satiriko edo hola. Pastorala berriz, traxedia bat da,eta hala esaten diote xuberotarrek: "traxedia". Baita ere erabiltzen dute "bizitza" izena, bainan "Pastorala" sekulan ez. Pastorala nandik datorren esatea zaila duk. Dena den, nere ustez badago Grezia Zaharreko antzerkiarekin kutsu, bat, zeren pertsonaiak aurrera eta atzera ibiltzen dira, dantzatzen, eta gainera, hizkuntza rimatuaz. Batzuek esaten ditek teatro osoa dela, bainan ez dut nik horrelakorik uste. Pastorala artzai giroko teatro bat duk, artzaiek egina, eta besterik ez. Ez da teatro oso bat, hau ez baita izaten elementuen akumulazio bat. Teatro izateko ez da nahikoa pertsonaiak, korua eta elementu guztiak elkarrekin jartzea. Gaur egun, zoritxarrez, pastorala berez nola den, ez da konprenitzen. Ezta egileek ere, eta ezta xuberotarrek ere. Donostiarrak hara joaten direnean, eta pertsonaien ibilkera ikusten dutenean, "joño, hau duk ibilkera" esaten ditek. Bainan hori, artzai delako pertsonaia. Hemengo artzaiak ere hala ibiliko dituk. Badu bere espresibidadea baina guretzat gauza galdua delako.
Z.A.- Nola desarrollatu zen gerra ondoko euskal teatroa?
E.A.- Gerra ondoren bi mundu sortu dituk. Bata, egileena, etxean idatzi eta gero- publikatu egiten zutelarik, eta bestea, Maria Dolores Agirre eta "Jarrai", gerra aurrean eusko alderdiak bultzatutako antzerki xinple eta populistari jarraitu nahiean. Bainan lehenengo eszepzio legea jarri zigutenean, 1 968ean, dena hankaz gora geratu zen. Urnietako "Egi Bila" taldea jarraitu zen nolabait, bainan oso motel, giroa oso gogorra baitzen. 1969an "Intxixu" sortzen da, eta giroa lasaitzen doan bitartean, Debako taldea, Lurdes Iriondorena, Iparraldean Daniel Landartena ...Haundirik gabe, bainan kanpotik ikusita, nahiz eta jendeak esan oso gutxi egin zela, nik uste dut. historia aztertuz, gerra ondoko indar sonatuena izan zela euskal teatroa.
Beharbada, gerra bukatu eta berehala egon zen teatro indartsu bat. bainan oinarririk gabe,zeren beti politika ikusmoldetik egiten baitzen teatroa. Eta nik uste dut antzerki ikusmoldetik joko politiko bat egin behar dela. Aldrebes egiten badugu gero horrek ematen ditu ondorioak, diferentziak eta sesioak, eta honela desegin da talde asko eta asko. Orain ez da hori gertatzen. Orain finkatzen ari da teatroa. Iparraldean badira bost talde, eta denetara hamabi edo hamairu talde. Nik uste dut geroz eta gehiago sendatuko dela teatroa.
"Barka Bezatela Alderdi Politikoek"
Z.A.-Beraz, teatroaren oinarrizko zentzuaren bila zabiltzate.
E.A.-- Bai. nik uste dut teatroa herri adierazpen bat dela. Ez duk etxean egindako espresio bat. Teatroak beti izan behar dik erlazio-bat jendearekin. Ezin duk erori halako teatro "arkeologiko" bat egitera, eta ezta ere, ikurrin bat hartu eta harekin ibili.Nik uste dut objetibitatearekin jokatu behar dela, eta horregatik barka bezatela alderdi politikoek, bainam antzerkiaren filosofia,alderdiena baino altuagos egon behar du. Gaur egun behintzat, Euskal Herriko alderdi politikoek, beraien ikusmoldetik ikusten dute teatroa, bere filosofi ekonomiko-sozial ikuspegitik. Eta momentu batzuetan objetiboak izango dira, bainan beste- batzuetan subjetiboak. Azken hau gertatzen bada, eta gu alderdi politiko baten ikuspegitik atzean bagabiltza ez dugu salatzerik izango.
Z.A. Nola doa zuen elkartearen lana?
E.A. Elkartea aurrera eramatea, orain urte t'erdi jaio zenetik honera, ez da samurra izan. Aurrenekospausoa taldeak inguratu eta berotasun giro bat sortu izanzen. Zergatik? Talde bakoitza bere aldetik zebilelako. Adibidez, "Intxixu" eta "Egi Bila" ziren garai hartan gehiena egiten zutenak. Gaur egun "lntxixu k" berrogeita hamar emanaldi ematen ditu urtean, eta "Egi Bilak" hogeita hamarren bat. Beste guztiak berriz, hamar bakarrik ematen ditek. Hori planifikazio baten falta duk, antzeslariek elkarren berririk ez dutelako...
Orain eman behar dugun pausoa euskal eskola bat sortzea da, eta gero aztertu erdaldun diren lurraldeen egoera. Zeren badira Erriberan, Bizkaian, Iparraldean. eta baita ere Gipuzkoako zenbait toki, bi orduko emanaldi bat euskarazeraman ez dezakeena, noski, euskaraz ez dakitelako.
Z.A.Euskal eskolari buruz, ze asmoak dituzue?
E.A.- Bartzelonako mugimendua aztertu nabi genuke orain, eta handik irakasle batzu ekarri. Baita ere, aurkitu nahigenituzke deklamazioko irakaslesk. Egin behar duguna giro bat sortzea da, . hemendik bi urtetako benetako eskola bat edukitzeko, ez eskola tradizional bat, baizik eta kurtso batzu emango dituen eskola. Hortaz aparte, biltzarretako momentuko lanak, kanpoan ze teatro mota egiten den ikustea dira. Ikusi eta bereganatu, zeren eta ezin dugu autodidaktak izaten jarrai. Batez ere Europari begira jarri betar gara. Madrilgo antzerki giroa ez zait batere gustatzen. Eta ez da zentralismoagatik
"Muestra Itinerante": Maniobra Bat
Z.A.– Euskal Antzerkilarien Biltzarrak ezetza eman zion Eusko Kontseilu Nagusiak proposatutako "muestra itinerante de teatro"-ari. Zergatik hori?
E.A. Bueno, guk ez baietz eta ez ezetz, ez genuen erantzunik eman. Kontseilu hori osatzen duten antzerkiko jendeek, dudarik gabe, euskal jendea ez dute ondo ikusten. Bi mundu desberdinak gaituk. Aurreneko bilerara, hori tratatzeko, neu joan nintzen. Deia oso aldrebesa izan zen, bainan joatea erabaki genuen. Nik esan nien oso interesantea iruditzen zitzaigula ideia, bainan besteekin egongo nintzela, eta erabakiko genuela.Harrez gero ez genuen beste kontakturik izan. Gero, egunen batetan lagun batek deitu zidan, hurrengo egunean bilera bat zegoela esanez, eta nik erantzun nion aurretik eztabaidatu egin beharko genuela Biltzarrekoak. Hark, berriz, hori ez zela posible esan, eta besterik gabe, erantzuteko. Nik horrelakorik ez nuen onartu, eta kitto.
Martxa hau maniobra elektoralista bat iruditzen zait, zenbaltalderdi politikoassmatuta. Momentu honetan, gauza guztiak oraindik sendotu beharrean dandelarik, ezin da nere ustez hainbeste diru horretan erabili, lanean ari diren taldeei laguntzarik gabe utziz. Eta- gero, nola egin daiteke muestra hori hiru probintzitan, Nafarroa ukitu gabe?
F. IBARGUTXI

"Orain eman behar dugun pausoa, euskal antzerki eskola bat".
"Uste dut gerra ondoko indar sonatnena izan zela teatroa".
"Jsndeak ez du pastorala konprenditzen".
32-33

GaiezKulturaAntzerkiauzendariak
GaiezKulturaAntzerkiaPastoralak
PertsonaiazAROZENA2
EgileezIBARGUTXI2Kultura

Azkenak
Euskara: makila guztien zahagia

Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]


2025-04-02 | Mara Altuna Díaz
Arberoa ikastolaren suteak elkartasuna piztu du Ibarran

Nafarroa Behereako Arberoa ikastola erre zen pasa den urrian. Administraziotik laguntzarik jaso ez duten arren, herritarrek berehala erantzun dute. Astelehenean, hain zuzen, elkartasuna eta berotasuna jaso dute Gipuzkoako Ibarran. Elkartasunak eraikitako sarea da gakoa.


Okupazioaren kontrako epaiketa azkarrak indarrean sartuko dira ostegunetik aurrera

Azaroaren 19an Justiziaren Eraginkortasunari buruzko Legea eta Prozedura Kirminalaren Legea aldatu zituen Espainiako Kongresuak, beste lege sorta batzuk onartzearekin batera. Horrek epaiketa azkarrak egitea, pisu turistikoen erregulazioa aldatzea edo kaleratze zehatz batzuen... [+]


2025-04-02 | Hala Bedi
Haizea eta Mikelsa (Euskal Udalekuak):
“Adin baten ematen du gauza guaiak ezin direla euskaraz egin”

Hemen da "uda bete abentura bizitzeko aukera." Zabalik dago aurtengo Euskal Udalekuetan izena emateko epea. 6 urtetatik 17 urtera arteko haur eta gazteentzako hamaika txanda antolatu dituzte Bernedo, Abaigar eta Goñi herrietan.


Bridgestonek 335 langile kaleratu nahi ditu Basauriko plantatik

Japoniako multinazionalak egin nahi duen erregulazio txostenak plantako langileen herenari baino gehiagori eragingo die. Enpresa batzordeko kide Luis Escalonak adierazi du "langileen aurkako eraso bat" dela, eta lanuzteak egingo dituztela iragarri du.


2025-04-01 | Axier Lopez
Eskuindar nahiz progre, 10 urtez mozalarekin

Duela hamar urteko martxoaren 31an Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zuten denok Mozal Legea gisa ezagutzen dugun araudia. Espainiako Estatuan ez ezik, nazioartean parekorik gabeko aurkakotasuna eragin zuen lege makurra. Hamarkada pasa da eta jaio zenean bezain... [+]


Badago lotura Euskal Yaren eta AHTren artean Nafarroan

Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]


Apirilak 6, justizia euskararentzat

Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]


Espainiako polizia bat bi urtez infiltratu zen Lleidako mugimendu politiko eta sozialetan

Directa hedabideak ikertu eta argitaratu du poliziaren infiltrazioa. 2019ko irailean hurbildu zen lehen aldiz Lleidako Ateneu Cooperatiu taldera, Joan Llobet García izenpean, eta 2021eko azaroan utzi zuen militantzia, Bartzelonan lana aurkitu zuela eta amonaren... [+]


Migratzaileen kontrako makro-operazioa: 135 pertsona atxiki ditu Poliziak Irun-Hendaia artean

350 poliziako "Force Frontière" dispositiboa baliatu dute Gipuzkoako eta Lapurdiko mugetan migratzaileen kontra egiteko martxoaren 26 eta 27an. Aurrez "terrorismo islamistaren" aurka egiteko aitzakiaz erabiltzen zituzten dispositiboak, orain "migrazio... [+]


Asteazkenean ere kanpaldia egingo dute irakasleek Lakuan, Jaurlaritzak ez baitu negoziatuko “mobilizazioak amaitu arte”

ARGIAri jakinarazi diotenez, 40-50 irakasle inguruk Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzaren pareko belardian igaro dute gaua. Dozena bat kide identifikatu ditu gauerdian Udaltzaingoak.

Gaurko greba deialdiak %75eko jarraipena izan du sindikatu deitzaileen arabera... [+]


EAEko espetxeetako kultur emanaldiei Jaurlaritzak ezarri nahi dien “zentsura”-ren aurkako manifestua sinatu dute 51 kulturgilek

'Espetxeak libre' manifestuan adierazi dute Eusko Jaurlaritzak "ataka txarrean" jarri dituela kulturgileak, espetxeetara kultur emanaldiak egitera sartu nahi dutenei dokumentu bat sinatzea eskatzen baitie, eta salatu dute ezin dutela sartu ez sinatuz gero. Kultur... [+]


Laborantza lur sail bati buruzko eztabaida piztu da berriz Arbonan

Kriztian Borda hautetsi ohia eta Lurzaindia elkarteko kideak sare sozialetan zabaldu duen bideo baten harira piztu da ika-mika. Arbonan laborantza lurrak "arriskuan" daudela salatu du Bordak, eta jakinarazi du Arbonako Herriko Etxeak bere kirol zelaia Baionako promotore... [+]


Eguneraketa berriak daude