Maite Idirin


2021eko uztailaren 23an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Maite Idirin abeslariari elkarrizketa
Maite Idirin

E.- Gazdezka hau egiten badizugu, Euskal- Herriko abeslari bat zarelako da,bainan baita ere ernakume abeslari zarelako, eta emakume frankok ez duenez abesten, zure ustez zergatik den hori jakin nahi genuke?
M.- Nere ustez abestian emakumezkoak gizonezkoak baino gutiago izateak badu zerikusirik beste ofizio edo langintzetan gertatzen denarekin. Ez da emakumezkoa prestatu, bultzatu profesio batetara. Ez da plazarazten gizona bezala.
E.- Heziketaren kontua da hori...
M- Bai, hor dago koska haundia. Heziketak bultzatzen gaitu lan batzutara eta ez beste batzutara. Familian bertan mutiko bat duzularik anbizioa jartzen diozu eta bultzatzen eta orokorki neskari ez. Nere ezagun batzuek, adibidez, etxeko negozio bat dute, eta beren ezkontzatik nola neskazkoak bakarrik dituzten, etxeko negozioa berekin bukatuko delakoan daude. Mutiko bat izan balate ikasketak eginaraziko zioten eta negozioa jarraitzeko prestatuko zuten. Baina beren familiako fruituak nola neskazkoak diren hauk ezkontzearekin hor bukatuko da dena. Eta burutik ere ez zaie pasatzen neskatxo horien etorkizunean parte haundiena gurasoek, eskolak eta giroak jokatuko dutela,Gu, emakumeok hasi gara gauza horietaz; eta beste askotaz pentsatzen . Munduan zehar emakumezkoen artean dabilen haizea ekarri berri dugu Euskal Herrira. Hasieran talde txiki batzu ginen, ia denak gizonezkoen alderdietan militanteak izanak eta denok gauza batetan bat gentozen: gure izakera deuseztatzen zela, gure arazoak, bigarren maila batetan uzten zirela alderdi horietan, alegia. Orain,Euskadiko Enakumeen Topaketek erakutsi ziguten bezala talde txiki horik haunditu egin dira eta garrantzizkoago dena, oihartzun handiko bilakatu dira euskal emakumeen artean.
E.–Emakumearen izakera gizonengandik direrentea da, idazkiak ezberdinak dira:
M-- Bistan da, Gizonek beren mundua espresatzen dute, beren asmoak, beren egarriak, beren goseak, eta beren soluzioak ematen dizkie. Eta hori dena beren buruekin, baina burua ez da independientea, gizon gorputz batekin lotuta doana baizik. Eta gizonen: gorputz-buru horrek sortutako pentsakerak dominatu du gaurdainoko gure modu hau. Orain emakumeok gure gorputz-buruekin pentsatzen hasiak gara. Eta pentsakera gorputza bezain diferentea da gizonaren eta emakumearen artean. Orain arteko pentsakera guztia. filosofia, errelijioa, politika eta berauen influentzia gauza pratikoetan, adibidez medizinan, emakumearen kaltetan izan da, emakumea deusezteko.
Emazteen pentsakera berri honen adibide "Paroles de femme'' dugu beste liburu askoren artean. Irakurri berria dut eta bertan Anie Leclerck esaten duen zenbait gauzak ene ikuskeran ziurtasun haundi bat eman dit konfirmatzean. Honela, adibidez erlijioari dagokionean, kristaujuduen erlijioan emakumearen errola injustoa izan dela pentsatu izan dut beti. Eta Anie Leclerc-ekin bat orain kristau erlijioa gizonezkoen ideia bat izan dela argi dago. Eta Anie Leclerci jarraituz, ezagulia da aintzinan Les méres déesses, ama sortzaileak, denaren eta guztiaren egileak, siniste izaera bazegoela.
Mundua oro haietarik zetorren. Kristau-juduen errelijioa etortzean bakarrik emazte jainkosa haien errelebua sortzen da. Orain Jainkoa gizon bilakatzen da. Trinitatearen ideia bera gizonen idoia bat da: aita, semea eta espiritu saindua, hirurak gizonezkoak dira. Semea jaio behar denean emakumeontzat ailegatu behar da baina emakume hori bera arraroa da, gaineratiko emakumeontzat ailegatu ezinezkoa. Eta okerrena zera da, beste emakumezkooi errelijio horren izenean emazte hori imitatzeko agindua ematen zaigula. Beste errelijioetakoak ez ditut gehiegi eza gutzen baina Mahomaren azpian bizi diren emakumeen egoerak aski adierazten du nolakoa izan behar duen errelijio hori.
E.- Emazteen pentsakerak emakumezkoak aldatuko al ditu?
M. -- Bai, emakumeok aldatzen ari gara. Geure buruengan segurtasun bat hartzen goaz. Aldi berean aldaketak berarekin daraman inseguritate bat ere sufritzen dugu, noski. Esan nahi dudana ondoko hau da: orain arteko emakume modeloak errelijioak tradizioz eman dizkigunak izan direla. Bainan gaur. modelo herriak sartu behar ditugula. Baina zer modelo? Ez noski, egungo euskal literaturan ematen zaizkigun modelo berriak. Izan ere, hauetariko zenbait aipa dezagun. "Egunero hasten delako" nobelaz hasiko gara. Hitz batetan esanda bertan agertzen den emakume figura, tonta batena da. Nobela horrek pareja baten historia agertzen du. Gizona eta emaztea elkarrekin bizi dira zenbait denboraz gero. Une batetan, emaztea haurdun dago eta hilortzea bilatzen da. horretarako katoliko mediku batengana doaz. Honek pekatu haundia dela eta horrelakorik ez eskatzeko berari ihardesten die. Azkenean mediku batek hilortzea egiten du. Akzio guztian emakumeak bere gain hartzen du hilortzearen pixua, gizonak zerikusirik ez balu bezala. Nobela hori gizon batek idatzia da, noski! Era berean, Euskal Elerti 1970 liburuan agertu zen beste nobela bat aipatuko dut. Bere izenburua ez dut gogoan. Erleetaz ari da. Bertan agertzen den emakumea emagaldu hat da. Adibidez, molde honetako esaera bat ematen da: ''Paulinak bazuen bere maitaleak jarritako apartamendu bat Iruinean. honek gobernatzen baitzuen. eta neskak bera etortzean bazekien zer egin"
Hauk dira ba, gizonezkoek proposatzen dizkiguten modelo berriak. hori ote da gizonezkoek gutaz nahi dutena? Tonta bat, emagaldu bat izatea...
Eta horrela segituz euskal literaturan agertzen diren emakumezkoen pertsonaiak aztertzen jarraituko bagenu denak interes gabekoak, zozoak direla jabetuko ginateke.
E.- Maiz emakumea ama funtzioan agertzen da. Ernakume bat nahi ata nahiez ama izango da, izan behar du edo izan behar luke.
M.- Eta hor emaiten zaio aintza edo gloria. Amatasunean du aintza guztia! Beno ez dakit zer aintza. Azken finean, semeek, senarrak, anaiek eramaten dute aintza hori bera. Emakumeari ematen zaion aintza bakarra bere abnegazioarena da. horretan alabatzen da emakumea.. Eta abnegazioa da prezisoki emakumea galtzen duena. Aspaldi honetan omenaldi anitz egin da Euskal Herrian. Orain goratzen zait horietariko bat: Barandiaran apaizarena. Benetan jakintsu bat da. Ez dakit ere zenbat omenaldi anitz egin zaizkion. Bainan sekula ere ez berarekin bizi den emakumeaz hitzegin. Bere iloba da.Ni neu ere behin berarekin mintzatu naiz. Emakume xehe eta alai bat da. Han dago gris, inork ez du ezagutzen. Hara joaten direnek bakarrik dute bere berri. Pilar, ordea bere osaba ondo bizi dadin ahalegindu da beti. Bizi osoan bere osaba adoratu eta zerbitu izan du. Exiliora ere lagundu zion eta bere lanetan ere izan du parterik. Eta zenbat horrelako. Beste kasu bat aipatuko dut oraino. Paristik Euskal Herrira etortzen den intelektual batena da. Bere emaztea euskalduna zuen. Emazteak intelektual mailan ere itzelezko lanak egin izan ditu bere senarrarentzako. Bainan liburuetan Pierre Vilar bakarrik ageri da beti. Sekulan ere ez da bere emaztearen izena aipatzen. Funtsean-zera: horrenbeste gizon famaturen emazteak, arrobak, amak eta ilobak, haien aintzarako sakrifikatuak. Hartu dugun "formazio" guztia horretarako izan da. euskal iraultzari dagokionean beste hainbat esan genezake. Zenbait zerbitzi eta lan azpian ixilean emakumezkoak eginik!
E. Hala ere, aintzinan euskal emakumeak bazuela prestigio pertsonal bat esan liteke.
-M.- Bai, Estragon historiagilesk dioenez, euskal emakumeak bazuen podere bat eta prestigio haundi bat orduko euskal gizartean. Lurlangintzatik bizi zirenean, baserri mailan emakumearen errola oso garrantzizkoa zen. Lan produktiboa egiten baitzuen. Arrantzale herrietan ere beti lanean ari izan da. Gauza bera artisanadu bizimoduko ekonomian ere. Industria haundia heldu denean bakarrik emakumea geratu izan da bazterturik. Gizonak gizartearen gidatzitza osoa berenganatu baitu.
E.– Baztertua gertatu da gizonezkoak bakarrik dirua etxeratzen duelako, noski. Eta dirua baita gizarte honetan balore garrantzizkoena.
M.- Bai horrela da kontsumozko gizarte honetan!
E.- Sarrera hau eginez, gero, joan gaitezen zure baitako den beste alor batetara, hots, abeslaritzara. Nola hasi zinen abesten?
Musika, Arimaren Espresioa
M. Txiki txikitatik beti musika maite izan dut. Beharbada, aitarengandik jaio da neregan afizio hpri. Nere aitak beti abesten baitzuen eta oso ondo gainera. Gero, elizako koroan abestu izan dut umetan. Gregorianoa biziki maite dut orain ere. Geroxeago, herriko koralean, euskal abesti molde hori ezagutu nuen. Baina hobeto eta gehiago Bilboko San Anton Abesbutzan sartu nintzenean ikasi nuen. Binbitartean herriko dantza taldean ere ibiltzen nintzen eta euskañ dantza musikak ikasi nintuen. Musika oso garrantzizkoa da nere bizian. Negar egin arazten didan zerbait da. Arimaren espresio bat, noski. Formazioari dagokionean,-lehen solfeo- pixka bat ikasia nuen eta une honetan Baionako Kontserbatorioan kantua egiten ari naizenean solfeoa ere ikasten ari naiz. P1azer haundia hartzen dut klasikoak ikasten. Hori izan baita nere betiko gogoa buina oraindainokoan ezin egina izan nuen.
E.- Musikari buraz argi dago baha zuk beti abestu izan duzu euskaraz: eta Herriko arazoak ibiltzen dituzu gai bezala. Zergatik? :
M.- Nire aita eta ama Zeberiokoak dira. Errotik euskaldunak orduan. Ezkontzean Ugaora (Miravallesera) etorri ziren bizitzera amamak han zeukan etxalde batetara. Miravalles erabat erdalduna zen-. Guk etxean, beti euskaraz egiten genuen gurasoek esigituta eta bultzatuta. Bost urterekin eskolara joan nintzenean, ordea, guztia erdaran eta goizero eguna hastean "Cara al sol" eskua altxatuta abestu behar genuen. Hiru edo lau neskato bakarrik ginen euskaldunak eta nola baserrikoak ginen eta abarkekin joaten ginen "las aldeanas" deitzen gintuiten. Erdara laster ikasi nuen eta arlo horretan ez nuen arazorik eduki. Baina bizia kontraizaera batetan aurkitzen zen: euskara-erdara bikoiztasunak zekarrenean , alegia. Era berean, erlijioa, ez erlijioa, kontraizaera sufritu izan dut. Nere aita ez baitzen erlijio zale. Nere ama bai, baina ez oso bero. Herrian nuen giroa, hots, eskolakoa, katekesikoa, eta geroago "Hijas de Maria"' eta J.l. Cekoa nere etxekoarekin kontraizaeran ageri zitzaidan. Adibidez, oraino gogoratzen naiz bere aita abertzale izanik ere errusoen aldeko zela garai hartan, eta ni.aita kondenatuko ote zen beldurrez, bere arima salba zedin errezatzen eta sakrifizioak egiten ibiltzen nintzen. Honela erabat kontraizaeran biziarazten ninduten. Nere etxekoek erabat euskaldunak zirenez gerrateaz hitzegiten zuten. Baita ere gerra aurreko giroaz. Hizkuntza bat genuela aipatzen zen. Nahi baduzu kultur mundu bat zegoen familiaren atzean, trastiendan bezala gordlea Nik sekula bertsolaririk ez nuen entzun, baina etxetik nekien gerra aurretik Zeberion bertsolariak eta euskal dantza taldeak zeudela.
Hori dena nerengan hazia bezala jausten zen. Eta etxetik kanpoko giroaren kontraposizioan amets eder bat bezala zen neretzako. Gero arnak esaten zuen "buelta" etorriko zela. Aitak ez zuen hainbeste konfidantzarik. Baina nik arnaren arnetsetan sinesten nuen. Abeslari bakerkako bezala abesten hastean "Ez dok harnairu" fenomenoak ere zerikusirik izan du. Lehen aldiz, kitarra batekin euskaraz abesten ikustea itzala izan zen neretzako. Aldi berean protesta abestia ororkoki ezagutu nuen. Atahualpa Yupankiren abesti batzuekin hasi nintzen, hain zuzen. Biziki interesantea atxematen nuen abestia nere herriaren arazoak abesteko erabiltzea. Gero, diska txiki bat egin nuen abesti halekin.
Ni hasterako Bizkai aldetik ere, hasiak ziren beste bakarkako abeslari euskaldun batzu: Estitxu, Ondarruko Beti -Alai, Argoitia anai-arrebak eta Zintzoak. Publikoan lehen aldiz, Egurrolak eta biok batera hasiera eman genion. Laster oso lagunak egin ginen. Geroxeago, Ondarruko hiru taldeekin elkarturik zerbait egitea pentsatu genuen. Baina plantelarnentua oso konprometitua zenez, pikutara joan zen gure nahia. Ni exiliora joan beharrean aurkitu nintzen. Beste batzuek berriz kartzelara erarnan zituzten. Honela bada, urte betez bakarrik abestu ahal izan nuen Hego Euskal Herrian.
E.- Eta gero zer egin zenuen?
M.- Exiliatuta gertatu nintzenean, lehenik Iparraldean jardun nuen abesten. Baina luzarora bizibiderik ikusten ez nuenez Parisa igo nintzen.
E.–Zergatik Parisa?
M.- Enetzako zerbaiten bila nebilen. Iraultza lehenik norberak bere buruarekin egin behar duela pentsatzen baitut. Ikasteko egarri bat bezala nuen. Eta Paris abesti eta kultura aldetik interesantea agertzen zitzaidan. Honela giro bat ezagutu nuen.
E.- Errazki adaptatu al zinen?
M.- Adaptatzeko arazorik sekula ez dut izan. Gainera ikusteko eta ikasteko gogoa nuenez adaptatzera behartuta nengoen. Behar bada gogo hori izan ez banu, eta hori gertatzen zale askori, ez nintzen adaptatuko. Joan nintzenean lagun euskaldun batzu aurkitu nituen. Gero Euskal Etxean giro bat bazen. Frantzesa ikasten hasi nintzen. Eta bizitzeko lan egin beharra nuen eta nere lehen lana neskametza izan zen. Hilabete batzuez egin nuen. Esperientzia bezala onhartzen nuen. Banekien pasarteko lana zela. Hori beti egiten jarraitzeko gogorik ez nuen. Porteria batetan ere egon nintzen zikin piloak ateratzen egunero. Horrela urte batez. Gero, "Candelaria" izeneko kafe-teatro batetan abesten hasi nintzen. Euskaraz abesten nuen. Bertan Hego ameriketarrek abesten zuten batipat: Quilapayun, Angel eta Isabel Parra, Los Calchakis, Patricio Castillo eta abar luze bat han ezagutu nituen. Eta abesti alorrean oso ondo etorri zitzaidan esperientzia hura zeren kultur mundu diferentea eta irekia baita horiena.
E.- Abestian bakarrik aldetu al zinen han?
M.- Exilioan mito batzu ere erori zitzaidan. Pertsonaje batzu mito izan baitziren guretzat. Klandestinitatean erraza baita mito batzu egitea. Gero, errealitate xebearen baltan pertsonaje horik ezagutzean mitoak desilusio haundiarekin erori zitzaizkidan Hala ere, horrek ez du esan nabi guztiekin desilusioa eraman nuenik Mitoak bada kendu nituen burutik.
Mitoak personaje idealizatu batzu besterik ez ziren. Eta nahiz eta batzuk jatorrak izan, orain beste modu batetara ikusten nituen. Neretzat exlioa aberaskarria izan da, personalki ikusita. Gero emakumeen mugi. mendua ezagutu dudala esan behar dut. Nahiz eta preokupazio hori, "r volte "hori barnean beti eduki ez nekien ohartuki definitzen. Gainera kulpabilitate batekin bizi nuen: "mundua horrela bada ni tronpatuta egongo naiz, besteek horrela ez baitute pentsatzen". Ni ez nengoen munduaren izaera horrekin konforme. Eta hori betidanik. Parisen emakumezkoen literaturarekin harremanetan, emazte kontzientziatuekin harremanetan jartzean kontzientzia bat hartu nuen. Munduan emakumezkoen mugimendu bat zegoela, ni horren bila ari nintzela eta Euskadiko iraultzan nire liberario bat ukan nuen bezala, orain emakumeen mugimenduan aurkitu behar nuela jabetu nintzen. Emakume bezala pentsatzen hastea faltatzen zitzaidan. Zeren eta nahiz nere barrenean galdera pila bat eduki, inkonforme sentitu, erantzuten ez bainekien. Emakumezkoen literatura irakurtzen hasi nintzenean, hor beste asetze bat hartu nuen. Eta ordutik hona, euskal iraultzan ere emakumearen burruka kokatzen hasi nintzen.
E.- Abeslari zarelarik, zure izaerak emakume eta abeslari ondo konpontzen al dira ala bat bestearen menpeko duzu?
M.- Oraindainoko nere bilakabidea kontatu dizut. Erdal giro batetik euskarara igaro nintzen. Gero euskal iraultzara. Hor, kantuaren bidez poemen bidez errepostuak ematen joan naiz. Orain arte poemaren bat edo beste ere egin dut. -Nik beti nerei zerbait adierazten didaten poernak hautatzen ditut. Neretzat zerbaiten errepostua, zerbaiten esan beharra dutenak, alegia. Orain euskal emakume bezala nere abestietan erabiltzeko poemak bilatzen nabil. Oraingoz ez dut ezer asko aurkitu. Argi dago, une honetan, emakume bezala aberastu behar dudala nere errepertorica. Emakume zenbait badago gure artean poemak egiten, Amaia Lasa, Arantxa Urretabizkaya, Bainan gaurdaino oso gutxi emakume bezala esperesatu gara. Gizon bezala ari izan gara. Guk gure izakera dugun bezala gure idazkera ere~ izan behar dugu. Urritasun hau ikusirik, neu ere poema batzu egiten hasia naiz.
E.- Zure ustez, emazteen iraultza eta Euskadiren iraultza elkarrekin ala berezirik doaz?
M.- Badirudi binomio bat sortzen dela euskal eta emazte iraultzen artean. Neretzako iraultza bakarra da. Euskal iraultzan emakumearen iraultza sartzen da. Eta euskal iraultzan emakumeak deretxo berdinak ez badituzte eta libroak gertatzen ez badira, ez da benetazko iraultza izango. Gaurdaino euskal iraultza gizonezkoena dela esan liteke. Emazteok zer egiten dugu? Era batean hori horrela dadin lagundu . Neretzako emakumezkoek paper haundi bat dute euskal iraultzan. Ez dago akzio espektakularrik egin beharrik. Horretan ere gizonezkoen eskemak barruraino sartuta dauzkagu tamalez. Akzio espektakularra bakarrik iraultzaile: dela onhartzen bada, galduak gara. Neretzako eguneroko lana hori bezain iraultzailea da. Eguneroko bizia da aldatu behar dena, hesteak ideiak dira, oso urrun daude. Euskal iraultza oso urrun dago. Helmugak oso urruti daude eta beharbada, ideietan ditugun bezala ez ditugu sekula errealitatean ere izango. Neretzako bidea da garrantzizkoa. Heltzea utopikoa da. Bidean iraultza egiten ez badugu, ez gara helduko nahi dugun lekura. Beharbada, honetan dago gizonene eta emazteen arteko kontraizaera: gizonezkoentzat iraultza poderea hartzea denean, emakumezkoentzat beren idatziak idertzen baditugu, poderea deusezteaeta ukatzea dela, jabetuko gara.
Politikazale, Baina
E e Politikan ibiltzeak oso garrantzi haundia al du?
M. Arazoa alderdien eta politikaren mugena da. Nik abeslari bezala, gaur ez dut inola ere nahi alderdi batetan egotea. Esperientzia eduki dut eta hori zeharo mugatzaile da. Bide batzuk mozten dizkitzu. Alderdi batetan bazaude, alderdi horren mistikaren itsu bat zara eta beste guztia ukatzen ez baduzu ere, ez duzu hain ondo onhartzen. Beno.ni nahi baduzu alderdi batzurekin hat nator gauza batzuetan. Beste batzuekin ez. Funtseanideia edo linea. batekin bat nator. Linea bezala abertzale sozialistatzat ematen dut nerea. Abertzale bihotzez sentitzen naiz. Besterik da abertzale alderdiek ematen duten soluziobidearekin bat natorren ala ez. Horretan ikusten dut gizon eta emakume abertzaleak ez garelak berdinak. Alderdi horiek proposatzen dituzten soluzioak ez naute konbentzitzen sozial arloan ere. Amnistia dela eta ia alderdi denek emakumeen amnistia aipatu ere ez baitute egin. Aipatu izan bada emakumeak eginda izan da. Nik galdetzen dudana zera: emakumeak ez al gara euskaldunak ala ? Delito horik ez al ziren politikoak ala?. Hemen dago berriz ere diferentzia: gizonezkoentzat bistan dago ezetz. Bainan ernakumezkoentzat baietz da. Orduan justizia egitea beste ganza bat da. Abertzale sozialista ikuspegiae ere guretzat besterik da. Behar bada beste hitz batzu bilatu behar gure ikuspegia adierazteko. Neu ere ez naiz: oraino prestatua sentitzen abertzale sozialista izateak emakume batentzat duen ikuspegia adierazteko. Sakontzekoa dugu. Eta hitz batetan egin didazun galderari erantzunez: bai, politika hitza zabalean harturik politika zale naizela aitortu behar dut.'
KUKUSU
Musika oso garrantzizko da nere bizian.
Parisen 1970ean.
Ia alderdi denek emakumeen amnistia ez dute aipatu ere egin.
Geuron buruengan segurtasun bat hartuz goaz.
19-22

GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakAbeslariakIDIRIN1
PertsonaiazIDIRIN1
EgileezKUKUSU1Kultura

Azkenak
2024-11-27 | Julene Flamarique
"Euskara ez den hizkuntza bat” erabili du Barakaldoko Udalak kanpaina batean

Barakaldoko Udalak euskararen erabilera “umiliagarria” egin duela salatu du Sasiburu euskara elkarteak. Salaketa argitaratu ostean kanpainaren euskarazko bertsioa ezabatu du udalak. Halakorik berriz gerta ez dadin arduradunen barkamen publikoa eta behar diren... [+]


2024-11-27 | Leire Ibar
180 eragile baino gehiagok egin dute bat etxebizitzaren eskubidea bermatzearen aldeko mobilizazioarekin

Abenduaren 14an Bilbon etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazio nazionala antolatu dute Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak. Ia 200 izan dira auziarekiko elkartasuna adierazi duten eragileak.


2024-11-27 | Julene Flamarique
Gutxienez 2027ra arte atzeratu dituzte berriro ere AHTren obrak EAEn

2024ko otsailean Astigarraga-Hernani tartea amaitu zutenean Abiadura Handiko Trena 2027an prest egongo zela aurreikusten zuen Eusko Jaurlaritzak. Orain Arkautiko lotunearen obren lizitazioari ekin dio Jaurlaritzak; Euskal Trenbide Sarea enpresaren esku utzi du, eta 2027an hasiko... [+]


Erretiroa hartuko du Benito Lertxundik

82 urteko abeslari oriotarrak azken disko bikoitza kaleratu du, Gernikan 2023ko azaroaren 11n eskainitako kontzertuaren zuzenekoa. Eta horrekin bere ibilbideari amaiera eman diola iragarri du.


2024-11-27 | Castillo Suárez
Pertseberantziaz

Bihotzean ditudan oroitzapenik politenetakoak dira. Euskal Filologia egiten ari nintzen garai hartan, eta Arbizuko elkarte batera joan ginen Ruper Ordorikaren kontzertu batera. Han zeuden Rikardo Arregi Diaz de Heredia eta Juanjo Olasagarre. Ez nintzen Arregiri esatera ausartu... [+]


2024-11-27 | Onintza Enbeita
Aran Calleja. Filmetako musika egilea
“Musikan, emakumeok lan handia egiten ari gara ikus gaitzaten”

Inguruan dituen emakume sortzaileek halakorik izateak harritu egiten du, baina berak urte askotan izan du iruzurtiaren sindromea. Irauteak erakutsi dio, ordea, gauza asko ondo ere egin dituela. 2021ean Espainiako Estatuko Goya saria irabazi zuen
Maite Arroitajauregirekin... [+]


Francis Williamsen bikaintasunaren froga

Londres, 1928. Victoria and Albert Museum-era koadro berezi bat iritsi zen dohaintzan: margolanean gizon beltz bat ageri da, ileordea eta lebita jantzita, liburuz eta tresna zientifikoz inguratua. Museoan horrela katalogatu zuten: “Erretratu satiriko bitxia, beltzen... [+]


2024-11-27 | Mikel Zurbano
Trumpkonomia

AEBetako agintaldi berriak ekonomiaren esparruan ekarriko duena zehaztea ez da lan erraza. Estrategia ekonomiko berriaren ardatza liberalismoaren eta kanpo sektorerako protekzionismoaren arteko uztarketa bitxia izango da. AEBetan aldian-aldian halakorik gertatu den arren,... [+]


Valentziako ilargia

Duela gutxi, larrialdi klimatikoa zertan zetzan galderaren aurrean, zientzialari batek erantzun bikain hau eman zuen: “Begira, larrialdi klimatikoa hauxe da, zure mugikorrean muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko gero eta bideo gehiago ikusten dituzu, eta konturatzen... [+]


2024-11-27 | Mati Iturralde
Gogoan ditut

2006. urtean, Baltasar Garzonek, orduko epaile izarrak, errebelazio moduko bat izan zuen, eta jardunbide bat idatzi zuen, terrorismoagatik inkomunikatutako atxilotuen eskubideak bermatzeko. Epaile berak ehunka atxilotu inkomunikatu pasatzen ikusi zituen bere aretotik, horietako... [+]


Luis González Reyes
“Desazkunderako kapitalismoa gainditzea ezinbestekoa da”

Sustrai Erakuntza fundazioak desazkundeari buruzko jardunaldiak egin zituen Iruñean urriaren amaieran. Han eman zuen hitzaldia Luis González Reyesek (Madril, 1974). Adrián Almazánekin batera 2023an argitaratutako liburua izan zuen oinarri:... [+]


Teknologia
Hartzea ematea delako

Azken 15 urteetan dugun Internetak hartu duen bilakaera ikusita, duen eredu teknologiko eta negozio ereduari lotuta, gizatasunaren alde txarrenak areagotzeko tresna dela pentsatu dezakegu. Ideia horrekin konforme ez dauden eragileak sortu dira mundu osoan zehar. Honako... [+]


Eguneraketa berriak daude