Cuba 20 Urte Geroago


2021eko uztailaren 28an
Juan eta Pablo Sastre Foresti elkarrizketa
Cuba 20 Urte Geroago
Iraultzaren garaipenaren~hogeigarren urtea betetzeko gutxi falta zaionean Cuba egite haundien eta erru batzuren sujeto berala altxatzen zaigu. Amerikanoen hatzaparretatik irtetzea eta ezerezetik herri bat altxatzea ez dirudi txantxetakoa denik. Bide horretan eman diren zenbait pauso ez dirateke berriz hain txalogarriak. Baina epaitzeko pretensiorik gabe Cubaz testimonio zuzen batzu jaso ahal izan ditugu, Juan eta Pablo Sastre: Foresten bitartez. Elkarrizketa luze bat izan genuen udazkenean, oraindik Cubatik nahiko etorri berriak zirenean. Pablo hemen geratu baina Juan berriro itzuli zen Cubara.

-Cubako ekonomia nekazaritzan oinharritzen da. Nola dago antolaturik sektore hori?
–Egun hiru nekazari mota daude. Bata lehen latifundioak eta azukre entrepresa haundiak zirenetan -gaur granja estatalak dira hauk– lan egiten dutenak. Gero laborari txikiak, beren lur puska dutenak. Azkenik, hirugarren mota, laborari berriak; inolako presiorik gabe –horrela agertzen da behintzat, zoritxarrez neronek ez dut hori bizi izandu– herri berriak sortzen dituzte elkarrengana bilduz -bestela kilometrotara bizi baitira- eta elkarren artean lantzen dute larra; bileratan eta esplikatuko zaizkie sistema horren bentajak bakarrik ari diren nekazariei eta pixkanaka joan dira konbentzitzen, baina behartu gabe. Lurra lantzeko sistema berri hau oso interesgarria da.
-Noiz sortu da?
-Iraultzaren hasieratik dago joera hau, baina orain ari da indartzen. Mixerian edo batere lurrik gabe hainbat laborari zegoen momentu hartan, iraultza egitean ezin baitzitzaien esan, bai, lurra bai baina... Honegatik lurra banatu egin zen eta bakoitzak bere puska hartu zuen. Asko bere lur puxka horrekin jarraitzen dira eta horiei lurraren esplotazioa herriko granjen bidez habeto egingo litzatekeela buruan sartzea zaila da ez ta? Honi buruz ikusi nuen filma batetan horrela zioen nekazari batek: " Yo me voy a meter ahí, en un atajo de guajiros?". Gertatzen dena da kontrol bat ere badagoela, bestela. desmadre bat izango litzateke.
–Eta komerzializazioa nola egiten da?
–Merkatua zentralizatua dago. Ehuneko hainbeste familiarentzat da eta gero behartuta daude –edo estatuak behintzat hori eskatzen die- beste guztia berari saltzea. Badaude beren aldetik saltzen duten laborariak ere, baina hori merkatu beltzean sartzen da. Dena dela, laborariari gehiago interesatzen zaio ,estatuari saltzea, ondo ordaintzen baitio.
–Industria oso atzeratua zegoen iraultzaren aurretik. Harrez gero zer pauso eman dira?
–Urteetan zehar geratua egon da industria gehiena. Lehen zeuden fabrika apurrak eta orain sortu diren berriak aurrera ateratzeko kontrol gogorra ezarri behar izan zio industriari. Dena dela, kontrol hori oso desberdina da. Makinaria amerikanoa zen, ezinezkoa berritzea; fabrika asko geldituak egon dira eta beste batzu traktoreen piezekin konpondu beharrean.
Bestalde, zafra garaian hiriak eta lantokiak hutsik geratzen ziren, jende guztia zafrara joaten baitzen hura desmadrea zen. Eta 10 milioiko zafraren ondoren planteiatu zen: gure industria behar dugu, antolatzen hasi behar dugu industria.
-Eta nola daude antolatuak lantokiak barrutik?
-Ez dago langile batzorderik, teorikoki behintrat Albanian eta Txinan eta daudela esaten dutenak. Alde batetik sindikatoa dago eta bestetik Administralgoaren industriarenganako kontrola.
Sindikato bakarra dago, langile guztiak hor daude, ez da afiliazio boluntariokoa; zuk metalean lan egiten baduzu, ba metaleko sindikatoan zaude nahi eta nahiez. Sindikato horren zuzendaritza gobernuko partaide da. Eta gero entrepresetan Administralgoaren ordezkaritza bat egoten da. Beharbada erregimen sozialistarako oso egokiak ez diren erlazioak ematen dira, langileen kontrola oso erlatiboa da, administradorearengan uzten baitu ordezkaritza Gobernuak. Gainera langile gehienak kualifikatu gabeak dira, teknikoak ez direnak.
Noski, nik ez dut industrian lan egin eta dakidana komentarioen bitartez da. CTCren ,sindikatoaren duela urteko kongresoan hartu ziren neurriak, lege batzu kentzea, soldaten sistema, e a. . baina, adibidez, oraindik soldatetan diferentzia haundiak daudela uste, badaude soldata oso haundiak eta beste batzu oso txikiak. Gero, "salario a la norma" deitzen dena dago.
Lanaren Nekea
–Zer da "salario a la norma"?
-Praktikan ikusi da -Soviet Batasunean ere berdin gertatu dela dirudi eta ez dakit lege unibertsala izango den– urte batzuren ondoren jendeari estimulo materiala falta zaiola, estimulo moralak bakarrik ez duela balio. Horri erantzuteko "salario a la norma" deitua sortu da, hau da, bi pieza gehiago egingo bazenitu, gehiago ordainduko lizukete edo pizzeri batetan -han oso ugariak dira pizzeriak - pizza gehiago zerbituko bazenu, gehiago irabaziko zenuke.
Hau oso analizatua dago han eta sozialismoaren barruan beharrezkotzat hartzen da. Soviet Batasuneko exenplua hartzen da, han ere aspalditik ari dela hori gertatzen eta. Lantokietan laneko primak ordaintzen dira, eta hau ez bakarrik fabrika bakoitzaren barruan, probintzi eta estatu mailan baizik: gehiena produzitu duen fabrikako langileri prima bat ordaintzen zale.
–Eta behar beharrezkotzat jotzen al dute ?
–Kontuan izan, Cuban esate baterako, guk ezagutzen duguna da eta, blokeoagatik, lehengo egoera guztiagatik, nola mundu guztiari beharrezkoa dena eta guztiei berdin eman behar zaion ba erdi mailako klasekoak adibidez, lehen etxe on bat zeukaten, ondo jaten zuten, erroparik ez zitzaien falta... gero hanetako askok iraultzan parte hartu zuten; eta iraultzaren ondoren gehienak mixerian bizi ziren. Neurri batzu hartu behar izan ziren, oraindik badauden neurriak, nahiz eta gutxixeago, razionamendua, haragia astean behin, urtean zapata pare bi... Ezin zara dendara joan eta irrati bat erosi gustatzen zaizulako, toalla bat erosi nahi duzu eta ezin...
Guzti hau kontatzen da beti aldizkarietan eta ikusi behar da nola behar beharrezkoa den egoera ekonomikoagatik eta beste soluziorik ez dagoen. Cuban ez da beste soluziorik egon, Soviet Batasunean bezalexe, Hemen okerrago oraindik, iraultza sozialista egiten zuen lehen herria zelako eta guzti hori. Baina Cuban ere arazo berdina da. Bederatzi milioi biztanle dira eta neurri horik hartzen ez badituzte ezingo dira aurrera irten.
Jende gehiena lehen oso pobrea zen eta orain ondo bizi da, behar duenarekin eta hori, hasieran ez da txoke bat. Txokea luzarora dator. Zenbat urte dira? 18 Konparaketarik ez balego ez legoke problemarik, mundu guztia berdin biziko balitz, gustora izango zineke, baina konparaketa dago, badakizu praktikoak, onak diren zenbait gauza badaudela, eta 18 urte daramazunean borrokan, ba nahi zenuke zuk ere horik edukitzea. Eta guzti honek ez du iraultzaren aurkako zerbait sortzen, ezta gatxiagorik ere baina nekea sortzen du, eta orduan ordu boluntarioak sartu ordez, iraultzaren hasieran bezala, hobeto egiten duzu hori ordainetan irrati bat ematen bedizute, gauza praktikoa, musika entzuteko eta... eta jendeak hau ere behar du, ezta? Logikoa da,ezta? Eta Cuban, azken lauzpabost urte hauetan gehiago nabaritzen da. Batez ere konparaketa dagoelako. Eta gainera, inperialismoak ere lan egiten du horietan, batez ere irrati eta telebixta amerikanoak. Cubara zuzentzen duen propaganda guztia zentzu honetan doa, konsumitzeko espiritu hori sortzera edo berritzera.
Dena dela, herriaren gehiengoa ez du propaganda honek influentziatzen, baina beharrezkoak diren gauzak ikusten ditu, irratia, frigorifikoa –pentsa klima tropikaleko herri batetan ez den beharrezkoa izango-... Eta guzti honek nekea sortzen du, logikoa, sozialismoa eraiki den toki guztietan gertatu dena. Eta orduan estimulo materialarena sistematizatu den gauza bat izan da, paperera eraman dena eta esan da, bueno, hau horrela da sozialismoan.
–Lehen aipatu duzue soldatan nahiko diferentzi dagoela oraindik. Profesionalak izango dira noski gehiena kobratzen dutenak.
-Iraultzak irabazi zuenean, mediku arkitekto etabarrek, alde egin zuten gehien gehienek. Hortaz, mediku gutxi dago, medikuak behar dira. ba medikuei gehiago ordainduko diegu hemen gera daitezen. Hori izan da eskema, batez ere lehen urteetan. Orain gehiago begiratzen zaio soldaten arazoari eta hori, orain arte nola ez zegoen gauzarik erosteko, zer axola zitzaion bati ehun peso bakarrik edukitzea, bostehun eduki ordez. Orain, erosteko gauza gehiago dagoen momentuan, orain dela hiru edo lau urtetik, interes gehiago ikusten da soldatengatik. Eta oso difenrentzia haundiak daude; adibidez mediku batek zazpirehun peso irabaziko du, soldata minimoa larogeita hamar pesokoa da eta jende askok hori besterik ez du jasotzen.
Txabolatatik Blokeetara
Bizi kondizioei buruz ari garenez, nola dago esate baterako etxebizitzen asuntoa?
–Etxebizitzak Cubarentzat arazo ia tragikoa da, Cuban ez baitzegon ezer, dena yankiek zeukaten eta jendea txaboletan bizi zen. Cuban ez zegoen etxebizitzarik, ez dago oraindik biztanlego guztiarentzat. Ari dira irtenbideak bilatzen, baina pixkanaka.
Jendea oso etxe zaharretan, oso txarretan bizi da. Orain badago zemento fabrika bat baina duela laubost urte hori ere ez. Ez zegon zementorik ere... zoratzekoa. Orain, mikrobrigadak sortu dira... -Bai oso interesgarria da hori. "Plustrabajo" deitzen diotena da. Adibidez ehun laguneko fabrika batetan hogei eraikuntzara joaten dira eta beste larogeiak betetzen dute hogei horien tokia, kobratu gabe. Orduan hogei horiek beren fabrikan behar dutenentzat etxeak egiten dituzte, edo fabrikan denek baldin badute etxebizitzarik, orduan sail berdineko beste fabriketakoentzat. Orain egiten ari diren etxeak lehenguak baino askoz hobeak dira. Beraiek esaten dute oso etxe realistak ari direla egiten eta egia da. Han izan ziren hemengo, arkitekto batzurekin hitzegin genuen eta bitarteko berdinekin gauza hobeak egin zitezkeela, oso gauza hotzak ari direla egiten, bertako estilo bat izanik, plazarik gabe eta askotain... Baina dena dela jendea hobeto bizi da etxe sail horietan txabolatan baino.
Mikrobrigaden lanaren bitartez Habanatik gertu berrogei mila biztanleko hiri bat sortu da, bere zinea, supermerkado, etabarrekin.
–Eta garraioak?
-Problema haundia, orain arte horretan ere ez baitzegoen ezer. Azken urtean autobus japonesak ikusi dira baina lehen ez zegoen ia ezer, denak iraultzaren aurreko Leyland eta Pegaseak ziren . Geratu egiten ziren bide erdian, ostikoak eman behar ibil zitezen, hori hiru ordulaurden edo ordubete autobusaren zain egon ondoren eta Habanan bertan. Gero, Habanatik irtetzeko interprobintzialak, paliza batzuk... bost autobus hartu behar dituzu eta hiru ordu itxoin bakoitzari eta batzutan bi egunez hilaran egon... oso arazo grabea da. Krotxe partikularrak berriz lehen oso gutxi zeuden, orain ari dira iristen.
Osasuna Etxera
-Sanidadea da zerbitzu publikoetan garrantzi haundia duena. Nola antolatu da hori?
–Cuba, batere kondiziorik gabeko lurraldea, haurren heriotzen porzentaia izugarriarekin –milaka haur hiltz.en ziren senda zitezkeen gaixotasunengatik-, ez zegoen.ia batere ospitalaik... Arazorik haundiena dena-zegoen apur klasista hura–Habanan zegoela konzentratua. Beraz, laborarien artean, mendian erdi galdurik bizi ziren laborariak gainera, ikaragarri jende hiltzen zen.
Iraultza berehalaxe arduratu zen hontaz, baina arazoa ere berehalaxe azaldu zen: medikurik gehienak alde eginak ziren. Ehuneko larogei-larogeita hamabostek alde egin zuten estamentu pribiligiatu guztietan bezala. Orduan, munduko edozein medikuk solidaritatez joan nahi balu, joan zitekeen. Eta horrela arazoaren zatitxo bat soluzionatu zen. Gero, hiru edo lau urtetan medikuak osatzera. Egun oso onak diren medikuak, baina orduan... gaixozainak ere hilabeteko ikastaldietan formatzen ziren.
Pixkanaka egun Ministerio de Salud Pública dena osatuz joan zen, 60 urteetan karrera osoa unibertsitatean ikasi ahal izan arte.
Gaur egun sanidadearen arazoa oso soluzionatua dago. Haurren heriotza porzentaia Latinoamerikako txikiena da. Gainera, lehen urtetatik ikusi zen medizina prebentibora jo beharra. Lehen urteetan ezin zen hori egin paludismoa, fiebre amarilla etabar baiziren arazorik nagusienak, erraz kendu zitezkeen gaixotasunak, baina beharrezkoak diren medikuak, materialak, e.a. edukiz gero.
Ospitalak landan egitera jotzen da. Egun ez dago herri bat ere, baserri bat ere, Sierra Maestrako tokirik urrunenean, erepostu medikurik gabe eta gainera, oso gertu, ospital bat. Medikuen kopurua nahikoa da Cubako beharretarako eta horregatik kanpora ere -Angolara etabarretara– joaten dira. Zerbitzu guztiak dohan dira konsulta xinplenetik Parisen hiru milioi kostatzen den operazioaraino. Medizina batzu kobratu egiten dira, hori bai, inportatu egin behar baitira.
–Baina inportanteena medizinak prebentiboa izan behar duela ikustea da, beraz, laneko medizina, higienea, haurrari eta emakumeari atenzio integrala e.a.
Oso garrantzitsua da adibidez heziketa sanitarioa. Batere heziketa sanitariorik ez zuen herria, nola izango zuen ba jende guztia hiltzen baldin bazegoen, jende askok zikinkeriak jan behar bazituen.. argazki tipikoa baina argazkia bakarrik ez zena...; Orain sektore bakoitzean ekipo bat dago: mediku bat, gaixozain bat, etxeak fumigatzera joaten den beste bat... Medikua zaindu behar duen jendearen munduan sartzera jotzen da,, gaixoa gaixo dagoenean bakarrik ez, baizik bizi normalean ere ezagutu dezan. Eta aldi berean komunitatea osasun publikoan integratzea nahi da, horretarako kanpainak, "Comités de Defensa de la Revolución" direlakoetan eztabaidak etabar antolatuz... Guzti hau nazio mailan.
Beharbada honek badu bere alde txarra: atentzio gehiegigatik jendea errazkerian erortzea, medikua etxera joan dakion zain geratzea, baina ez da behintzat eze ezer gertatuko atentzio faltaz.
-Abortoa ?
-Ez dago legeztatua, baina erabat toleratzen da, aborto gehiegi dago gainera. Horregatik orain abortoa behar beharrezko kasuetarako bakarrik utzi eta beste guztietan prebentziora jotzen da. Antisorgailuetan pastila ez da gehiegi erabiltzen, ezarrazoi erligiosoeagatik eta, lehenbizi inportatu behar delako eta bigarren, efekto sekundarioak asko ari direlako aztertzen; pastilak ez dira publikoki saltzen. Bizpahiru marka daude eta batek bitarteko mekanikerik ezin duenean erabili, orduan ematen zaizkio pastilak. Gainerantzean sterilet eta hori denak hobeak diren konklusiora iritsi dira eta oso zabaldurik daude.
Analfabetorik Ez
Heziketa izaten da beharbada sozialismoan gehienbat aurreratzen duen saila. Nola dago hori Cuban?
-Garrantzitsuena heziketa masiboa da. 62ko alfabetatze kanpaina, hurrengo urteetan jarraitu zena, izan da orain arte inportanteena. Esan daiteke ez dagoela anlafabetorik eta oraingo kanpaina, nazio mailan, seigarren gradua -lehen mailako ikasketak- iristeko da. Fabriketan eta dena organizatua dago horretarako, gero goragora jarraitzeko noski. Kanpaina hau aurten bukatuko dela dirudi.
Bi sistema daude heziketan " "estudio-trabajo" eta "trabajo estudio". Lehenengoan ikasketak dira garrantzitsuenak. Bigarrenean berriz, laneko orduen ondoren egunean hiru-lau orduz ikasi egiten da eta gero unibertsitatean sartzen dira. Esate baterako, nerekin aritu dira medizinan sistema honen bitartez ikasiak; eta nola medizinako karrera beste lan batzuekin inkonpatiblea den, langile soldataren zati bat ematen diete; ikasle soldata ere ordaintzen diete eta horrela ezdute lanik egin beharrik; lege berezi bat da horrelako jendearentzat.
Beste karrera batzuetan berriz, soziologian adibidez posible da fabrika batean adibidez eta ikasketak egiten, klaseak lan orduetara egokitzen baitira.
–Lehen ikasle soldata aipatu duzu.
–Bai, hori badago, alde batetik lan egiten baduzu eta bestetik ikastean zerbitzu bat egiten ari zarelako iraultzari. estatuari, herriari... Soldata bat behar duzu bizi ahal izateko, eta ikasle soldata horrekin bizi zindezke.
Urrats Faltsuak Eta Errealak
-Politikan nola bideratzen da jendearen parte hartzea?
-Cubara iritsi bezain laster 1976ean behe mailako indar herrikoien batzarre batetan izan nintzen, bi "cuadra"takoa–espaloi bat eta beste aldekoa . Lehenengo batzarreak kalearen erdian egiten ziren, aulkiak jarri kalean, han zegoen mahaiko presidentea eta hasten zen bilera, bakoitzak nahi zuen kandidatoa proposatzeko. Ni izan nintzen bilera hortan lau kandidato proposatu ziren, hiru emakume eta gizonezko bat; honela egiten zen: bat altxa eta esaten zuen nik uste dut halako lagun gai dela gure hauzo eta herrirako; Zergatik? galdetzen zion presidenteak eta orduan arrazoiak ematen zituen. Batzarreak eztabaidatzen du eta onhartzen du ala ez. Aukeratutako jendea zirkunskripziora pasatzen da –hiru, lau, bost "cuadra"-. Maila horretan egiten dira hurrengo hauteskundeak eta horietan ere jende guztiak parte hartzen du, baina bilera horik ez dira ia kalean, baizik "Comités de Defensa de la Revolución" direlakoen tokietan edo. Leku horietan "cuadra" pare bakoitzean aukeratutakoen argazkiak jartzen dira eta bakoitzaren biografiaren laburpen bat, jendea guztiak ezagutu dezan eta noren alde botoa emanten duen jakin dezan. Horrekin hurrengo hauteskundeetara pasatzen da -kasu honetan ehuneko larogeita hamazortzik eraman zuen botoa -oso proporzio haundia– eta hortik irtetzen da munizipioko ordezkaria. Arazoa gero sortu zen. Munizipio mailatik gora –probintzi eta nazio mailatan prozesua izkutuagoan joan zen. Probintzi maila oraindik irten zen telebixtan botazioak nola egiten ziren eta, baina nazio mailara pasa zenean, ez zen ezer gehiago jakin, beraiek jakingo zuten, baina ez zieten konturik eman geroztik egin ziren batzarreei. Kontua da Batzarre Nazionalean dagoen jendea ez dakiela inork nola izan den aukeratua; gehiena partiduko jendea da; partidukoen eta Batzarre Nazionalekoen artean gehiegizko identifikazioa ikusten da. Pauso bat eman nahi izan zen demokrazia popularrerantz, hauteskundeen bitartez boterea legitimatu. Eta orduan, zer gertatu zen? Nik uste dut nahiko arriskutsua zela, abenturara joatea baitzen edozein izan zitekeen aukeratua, gauza planteiatua zegoen bezala"cuadra"ko azkena atera baitzitekeen Batzarre Nazionaleko presidente; orduan ,pixka bat atzera bota dira. Nik ez dut uste huts haundia denik; grabea dena da burutu ezin ziteken lan bat hastea –nik behintzat hala ikusi nuen- ez baita heldutasunaren momentua oraindik blokeoaren problema bai baitago eta kontrol indartsu baten beharra batzuren aldetik. Beraz, ez da huts grabe bat izan baina bai urrats faltsu bat.
Botere herrikoiari buruz inportanteena ikusteko dagoela uste dut: oso gutxi egin baita oraindik eta posibilitate haundiak daude.
-Beste aldetik lehen aipatu dituzue Comités de defensa de la Revolución" deitzen direnak...
-1960an sortu ziren-. Egun lau milioi afiliatu dituzte. "Cuadra" bakoitzeko bat dago eta sekzio desberdinak dituzte, bigilantzikoa -militarra edo para militarra-, kultura eta deportetakoa, ekonomikoa, osasun publikoa... Gauza defentsiboa izan zen hau. Batzordeko partaide zen leihoan zegoei, atsoa, mundu guztia ikusten zuena eta gauza guztitaz enteratzen zena –kontrairaultzako momentua zen, sabotajeak zeuden Habanan eta toki guztietan-, ea. Eta jende honek kontrol iraulizaile bat ezarri zuen Habanan. Ezezagun bat sartzen zen "cuadra" batetan eta berehala zekien defentsako batzordeak eta beraz ejerzitoak. Bigilantzirako ziren ba bereziki komite hauk. Gero gauza askotarako balio izan dute, heziketarako, osasun publikoarako...esate baterako CDRek esaten dio osasun publikoaren erakundeari zein etxetan txertatu diren ala ez, non dagoen osasun arazorik.. dena dakite, artxibo bat bezala dira.
Cuba guztian daude zabaldurik komite hauk, landan, hirietan, denetan . Normalki denak dira CDRko partaide, oso jende gutxi dago hortik kanpora, "gusanos" deitzen dietenak kontrairaultzaile nabarmenenak bakarrik.

Sindikato bakarra eta denak sindikatoan
Partidukoen eta Batzarre Nazionalaekoen artean identifikazio gehiegi.
Maiatzaren lehena Habanan, Castro buruan.
Antzerkia hauzo batetan
Nekazaritza granja estataletan
Urteetan industria geratua.
17-22

GaiezPolitikaNazioarteaEstatuak/NaKUBA
PertsonaiazSASTRE2
PertsonaiazSASTRE3

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude