Tomas Goikoetxea:‘’Hernani" ... ‘’bi aldeak espazioan..."


2021eko uztailaren 28an
Tomas Goioetxea idazleari elkarrizketa
Tomas Goikoetxea:''Hernani" ... ''bi aldeak espazioan..."

Tomas Goikoetxea "Flanaghan" ez da gizon ezaguna, Ez da jakintsua ere. Gizon iluna da agian, hitzaren zentzurik zabalenean. Tomas Goikoetxea "Flanaghan" inguru konkretu batetan da ezaguna, ezker abertzaleko "jakintsuen" sektorean. "Tu ya sabes que el Flanaghan de Forges es un tio cachondo, un vaquero, en fin, un poco de la otra acera..." esaten du bere liburuaren parte batetan. Horrelakoxea baita Tomas, katxondoa, pistolarik gabeko bakeroa, beste espaloikoa; edo, agian, hobeto esateko, espaloi batetik bestera begira, hankak zabalik eta firme, pistoleratik boligrafoa ahalik eta arinen ateratzeko behatzak prestatuz, "qué bueno que hayas venido, Willy, date por muerto i" egoeraren larritasuna aztertzen duen bakerologoa.

Tomas Goikoetxea"Flanaghan"ek badu historia politiko luzea. "Gaur huts" liburuan ematen du historia horren zatitxo bat, orain bigarren liburuan, "Hernani"n, bigarren partea azaltzen digu. Gaur arteko bere bizi politikoari buruzko zenbait gogoeta politiko literarioa.
Has gaitezen Tomas Goikoetxearekin hizketan.
-"Gaurhuts" liburu polemikoa izanez aparte, Euskal Iraultzaren teoria osatzeko aportazio baliagarri bat izan da, iraultza horren alderdi dirigentea konfiguratzeko. Gaurhuts momentu politiko konkretu batetan azaldu zen, zein momentutan enmarkatzen da zure bigarren liburu hau, "Hernani "?
-Hiru koordenadez definitua datorkigu momentu hau: bata euskal iraultzak behar duen alderdia ez dela eratu, alderdi minorizatu batzu agertu dira, metodoagatik izan da gehienbat hau horrela. Bigarren koordenada zera izango litzateke, Marxismo-leninismoa erlatibizatu egin dela gaur Euskal Herrian. Hirugarrena, berriz, konberjentzia ez dela osatu; abstentzionismotik hasita HASIren basean erradikalizazio handia eta alderdiz kanpotik datozen influentzia asko somatzen dela.
-Zuk zuzenki bizi izan zenuen ETAren VII Batzarrea, EIA sortarazi zuen batzarrea. Batzarre hark eman al zuen EIAz aparte beste fruiturik?
- Baietz esango nuke nik. VII Batzarreak, Konberjentziak bezala, asmotan zuena lortu zuen... EIA jokaera politiko bat sortu du, jokera hau oso hurbiletik atxikitzen zaio poli-miliek orientazio politikoa sortzeko duten kapazitateari. Baina haien protagonismoaren eta apostuak bakarka egitearen ondarea ere jaso du.
VII Batzarreak HASIrunzko konberjentzi prozesoa sortarazi zuen Batzarrezale mugimendu eta autogestioa onhartzeak EHAS eta Eusko Soziatistetatik aparte geratzen zen zenbait sektore independiente konberjentzia horretan sartzea suposatu zuen. Mugimendu asanblearioa bultzatzen zuten zenbait sektore radikalizatuei lotua aurkitu zen Konberjentzia.
-Baina batzarrezale fenomenoa etendura fenomeno denez, klase dominanteak inposatzen duen sistematik etetzen da, ala, alderantziz, alderdien sistematik etetzen da, horien ideologiaz eta politikaz abstrazio eginez ?
–Euskal Herrian politizazio handia dago, politizazio honek karakteristika bereziak dituelarik. Batzarre fenomenoa abertzalea eta herrikoa da Euskal Herrian, nahiz eta fenomeno horren barruan korrente asko izan (kontsejismo berria, pasotak, etab). Fenomeno hau kontradiktorioa da. Euskal Herrian gertatzen den politizazioaren berezitasunekin zerikusi handia dute batzarrezale karakteristika bereziok.
–Zein dira Euskal Herriaren politizazio horren karakteristikak, zure ustez ?
-Herritar mugimenduaren barrenean ematen dela politizazioa. Zera da, nire ustez, politizazio horren klabea herritar mugimenduak langile mugimendua desplazatu duela.
-Hori zure ustea da, noski. Hortaz aparte zure liburuan "marko autonomoari" buruz teorizatzen hasi zara. Kontzeptu hori oso eztabaidatua izan da azkenaldi honetan. Eztabaida honetarako zer elementu aportatzen duzu zure liburuan?
-Teoria marxistan, marko autonomoa" definitzeko, Euskal Herria formazio sozial bezala definitu behar da eta hori frogatu. Horren ondoren "marko autonomoa" estrategia bezala hartu, eta gure kasuan. ezker abertzale sektorearen sorrerarekin klase borrokaren markoa nola autonomizatzen den frogatu. Hau da liburuan "marko autonomoa"–ren teoriari egiten diodan aportazioa.
Bestalde, eta aurrera jarraitu baino lehen, liburuan estrategia trilateralari buruz mintzatzen naizela aipatu nahi nuke, monopolista diren sektore aurreratuei buruz, alegia. Rockefeller, Agnelli, Alemaniako sozial-demokrazia, etab. estrategia berri bat markatzen ari dira intemazional mailan: Nixon-Kissinger bikotearen kontra, Carterren estrategia egokiago bezalia agertzen ari da monopolista sektoreen interesentzat. Hau ohar bat bezala aipatzen dut liburuan, eta elkarrizketa honetan ere ohar bezala utzi nahi dut.
-Hasieran aipatu dugunez, liburua bi zatitan banatua dago: bat politikoa eta bestea literarioa. Orain arte lehenbiziko parteari buruz mintzatu gara. Baina zergatik hori? Zergatik liburu politiko-literario bat?
–Ni, izatez, ez naiz ilustratua, eta gutxi irakurri izan dut betidanik. Niretzat, afizio bat bezala izan da literatura. Ni politikoa izan naiz beti, hitz horren ironia guztia kontutan hartuta. Orduan, nire herriko, Hernaniko, eta Euskal Herriko zenbait pasadizoz idazten hastea pentsatu nuen... eta pentsatu nuen eginkizun hau politika eta literaturaren bidez betetzea. Honela banatzen dita liburuaren bi tema hauk: ezkerreko orrialdean politika, eta eskubikoan literatura. -Oteizak hitzaurrean dioenez, ezkerreko partea elaborazioaren fruitu da eta eskubidekoa literario-artistikoa. Parte honetan badira zenbait irudi Hernaniko artistek eginak: Jon Zabaleta, Idarreta eta Popotxok.
–Zer da eskubiko orrialdeetan esaten dena?
–Herriko zenbait pertsonaia hartu, eta nobela gisa, zenbait gauza esatea da. Nobela horretan bi gai nagusi ukititzen dira: erotika eta sesualitatea, eta politika . Tradiziozko aitona biak azaltzen dira: karlista eta liberala... Azkenean espionala historia bat hasten da, baina hurrengo liburuan bukatuko da historia hori.

Tiro literarioa. Flaliaghanek. begiak fijo, jasotzen du boligrafo muturra aho pareraino, putz egin kea apartatzeko, eta pistoleran sartzen du esku mugimendu nagi batez. Qué, eta Willy bizirik. "Tintak ez dik hiltzen, bakero antijuduna".
KEPA AULESTIA
29-30

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEIA
PertsonaiazGOIKOETXEA1
EgileezAULESTIA1Politika

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude