Hauteskunde Sindikalak Hauzitan


2021eko uztailaren 20an
LAB, UGT, USO eta CC.OO sindikatuei elkarrizketa
Hauteskunde Sindikalak Hauzitan
Hauteskunde Sindikalak hasi zirenetik,neurri batetan, balorapen gisara zenbait artikulu eskaini dizuegu. Dena dela, oraindik Euskadi mailan hauteskundeak bukatu ez badira ere, sindikatuengana jo dugu, hauek zuzenean balorapen hau egin dezaten. Sindikatu denei eskatu bagenien ere, UGT, CC.OO, LSB-USO eta LABek bakarrik erantzun digute. Besteek, denbora faltaz edo, oraindik ez digutenez erantzun, aurrerago beren eritzia ere emateko itxaroperanekin gelditzen gara.
Hona hemen beraz, lau sindiakatu hauek egiten duten balorapena.

LAB
- Zer ondorio garrantzitsu ateratzen ditu LABek hauteskunde sindikal hauetatik.
- Aurrez jakinaren gainean ginen hauteskunde hauk zer egoeratan ematen ziren, nondik zuzenduak, norentzat eginak batez ere eta zer baldintzetan emango ziren. Alegia hauk, ez ziren guk nahi genituen bezain onak, ez ziren langile mugimenduaren beharren arabera eginak baizik interes berezi batzuren funtzioan antolatuak izan dira. Hala ere, aurrez esan genuen bezala berauek zuten garrantziarengatik,ez zen jokaerarik hoberena ez, parte hartzea; izan ere honela langileria inolako alternatiba gabe utziko bagenuen honek ekarriko zituen ondorio kaltegarri guztiekin. Beraz, parte hartuko dugu eta oztopo zenbait gainditu beharra izan badugu ere, gure ustetan nahiko lan garrantzitsua egin dugu prozesu honetan.
Ondorioei zuzenago loturik, gauza bat nahiko positiboa lortu dugu; langile guztiek edo gehienek behintzat ordezkariak edukitzea. Oraindaino, leku askotan ez zuten onhartuko eta eskubide batzurekin inongo ordezkaririk; hemendik aurrera langileek geure interesen alde lan egiteko bitarteko gehiago ditugu. Hau pauso bat da hainbat urtetako zapalkuntza eta askatasun ez erabatekoa jasan ondoren. Bestalde hauteskunde hauek erakusten digute, une honetako egoera sozio-politikoak zer nolako eragina duen langileriarengan. Honela argi dago langileen bozak gehienak ohizko sindikalismoa apoiatzea zuzenduak egon direla. Honetan inguramenak asko kontatzen du. Baita ere, sindikalgintzarako hauteskunde hauek esan nahi handia ukango dutelakoan gaude.
-Nola baloratzen ditu LABek erresultatuak?
- Gutti gora behera hauteskunde hauk guk pentsatzen genuen eran joan dira eta langileriaren sindikal egoera ispilu direla esan genezake. Argi geratu da, gu oraindik ez gara erresultatuen guda horretan sartuko bainan, egunerokoek ematen etorri zaizkigunetatik gehien atera dituztenak ELA, CC.OO. eta UGT direla, hiruren artean ehuneko 70 bat ordezkarirekin. Honek zera esan nahi du: korrente erreformistak dituela gaur ordezkarien gehiengoa eta sindikal ekintzarako honen ondorioak denontzat argi daude.
Bainan hala ere, Euskadin badira Estatu guztitik ezberdintasun aunitz. Hor dago nahiz erreformista motako izan ELLA.k euskal sindikatua izanik erakutsi duen ahalmena eta baita korrente iraultzaileak beste inon baino indartsuago agertu gara. Honek erakusten diguna zera da; Euskadin sindikal egoera ere ezberdina dela, langileriarengan euskal arazoak duen eragina eta baita klase jarrerak dutena.
Baita ere erresultatuei behaturik, zenbaitzurentzat guk eduki ditugun hainbat Ordezkariren zerrenda harrigarria izan da. Eta egia da, hauteskundeen aurretik guregan sinesmen handirik ez zela, bainan hauteskundeak egiten joan diren neurrian gure indarra hain eskaxa ez dela argi gelditzen joan da. Gainera gauza bat argi eduki behar dugu ; nahiz hauteskundeetan hiru indar aurretik errrepresentagarrien bezala agertu, gure eritzian ez Ordezkarien zenbakia bakarrik kontuan eduki behar errepresentatibitatea neurtzerakoan, baita ere beste kriterio batzu hartu behar dira. Honela, gure erakundearen indarra neurtzerakoan izugarrizko garrantzia du non, zer sektoretan, etabar. Eta honetan hor daude sektorerik indartsuenetan daukagu Ordezkarien zerrenda eta baita nahiko hedaturik edukitzea ere. Adibidez, lau herrialdeetako lantokirik handi eta iridartsu gehienetan ditugu ordezkariak eta honek burruka orduan zer esan handia dauka.
Guzti honengatik, gure eritzian.ez zaigu gehiegi gogoko zenbaitgarrena garen esaten ibiltzea, honek mesede gehiegirik egin ez diolako langileriari, bainan benetan, behar bada ez ordezkarien zenbakietan, baina indarrez laugarren erakunde garela esan genezake.
Bestalde baita ere, nahiz hemendik aurrera batzarre mugimendua aurrera eramateko oztopo gehiago izan bide horretan dauden hainbat ordezkari hautatua izan denez, uste dugu orokorki sektore indartsu bat bide horren inguruan gaudela. Baita ere, era honetan bertan hauteskundeetan zenbait indarren artean, lantoki aunitzetan agertu den batasuna; kandidatuak aurkeztekoan etabar, batasunerako bidean zenbait talde bideak urratzeko prest gaudela agertzen da.
-Hauteskunde hauek nolako eragina izango dute sindikal ekintzarako eta zuek nolako perspektibak dituzue.
- Hauen eragina ikusten hasiak gara dagoenekoz. Berez gauzak ez dira gehiegi aldatu ; baina barauek, indar batzurentzat langile mugimendua eurekin dagoela eta beraz sindikalgintza ere beren eskuetan egon behar duela argumentatzeko zerbitu dute, Aspaldidanik langileriaren ekintza monopolizatu nahi zuten indarrentzat orain da unea, gainerakoak zokoraturik, haik bakarrik nahiko direla adierazteko. Gipuzkoako Metalean gertatzen ari denak nahiko argi erakusten digu orain esaten dutena.
Oinharrian lehenago bezala bi kontzepzio ezberdinak burrukan jarraituko dira; Lantokiko Komiteei ahalmen guztia eman nahi dioguna eta hauk Sekzio Sindikalen,bidez zokoratu nahi dituztenena, erreformista bidetik langileria zuzendu nahi dutenak alde batetik eta iraultzaile bidetik joan nahi luketenak bestetik eta baita ere euskal nazioaren arazoari orokorki erantzuten diotenen eta besteen artean ere.
Beraz, burruka jarrera .guzti hauen artean gogorra izango da eta izaten ari da dagonekoz. Guk gure bidea; batzarreak bultzatu eta era honetan langileen batasuna jasotzen joatea, aurrera eramatea pentsatzen dugu, nahiz honetarako izango ditugun ozpoaz jakitun izan . Ikusten dugu bide zaila eta langintza gogorra dugula aurrean baina hala ere zuzena izaten jarraitze dela pentsatzen dugunez gero, ahaleginean jarraituko gara. Dena den benetako Sindikatuen lana orain hasten da eta hemendik aurrera ikusten joango gara zeinek zer egiten duen, ekintzan langileen interesak zeintzuk defendatzen eta zeinek une askotan langileenak traizionaturik .
Azkenik berriz, nahiz aipaturiko burruka hori hor egon, denok ahalegindu behar dugu burrukako orduan elkartzen. Hau une askotan zaila egingo baizagu ere, beharrezkoa da langileria gehiago erdibitu gabe, burruka erreibindikatibuetan garale ateratzeko. Aurkitzen garen une zailetan inoiz baino beharrezkoago derizkiogu bide honetan batasun maila handienak ematea.
UGT
- CC.OOek estatu mailan eta ELAk Euskadin atera dituzte erresultaduak espero al zenituzten?
- Estatu mailan balorapen bat egiteko erabateko erresultadurik ez - daukagu. Alderantziz, oraindik hauteskundeak egiteko entrepresa txiki asko gelditzen da Euskadin bainan hemengo balorapen bat egin dezakegu.
Hauteskundeen aurretik egin genituen azterketetan pentsatzen genuen bezala gertatzen ari dira gauzak; zenbait salbuespen kenduri, noski.
Bizkaia eta Araban UGT izan da garbiki garailea, ondoren CC.OO eta hirugarren ELA geldituz ; Gipuzkoan berriz hiruren artean .ez da alde handirik egongo eta Nafarroan, CC OO. garaile UGT gertutik dela eta ELAk apenas deusik duen.
Guztiz arritu gaituen gauza bakarra, "independienteek " Nafarroan lortu dutena izan da; bainan independiente hauk beste euskal probintzitakoak bezalakoak ez dira.
Zenbat milioi gastatu dituzue hauteskunde kanpainan?
- Kanpainaren gastuak estatu mailan eramaten dira, beraz, probintzi mailan erantzun bat ematea, guztiz ezinezkoa zaigu. Presupuestoa, 2530 milioen genuen kalkulatua eta, gutxinez, Bizkaian ez gara kalkulutatik irten. Oraindik goizegi da erabateko zifrak emateko, gainera hauteskundeak luzatzen doazen eran, gastuak ere hazi egingo dira.
- Hiru hilabete barru hauteskunde berri batzu egon daitezkeela esaten da. Zer diozue?
- Hau gertatuko balitz. gure Idazkari Orokorrak Bilboko Pabellón de Deportesen esan zuena esaten dugu: Hauteskunde horiei EZ. UCDri jokua egiteko ez gaude prest eta beste zentral maioritarioek gurekin batera osoki hauteskunde berri hauk ezeztatuko dituztela uste dugu.
Bestetlk, Lan Ministroaren mugagabeko politikak, inoiz politikarik egin badu, ez du etorkizunik eta Ministroak ere are gutxiago.
-- Zer gauza positibo eta negatipo ikusi dituzue hauteskunde hauetan?
-Positoboa, entrepresa erdiko eta handietan langile gehienak hartu dute parte, beti ehuneko 75a baino gehiago, zentralen alde izanik. Erantzun doblea izan da, bata UCDk momentu guztian indartu duen nahastearen aurka, eta bestea, "asanbleismoa"ren aurka, langileek sindikatu maioritarioei botua emanaz. Garbi gelditu da, langileek "sindikatu errepresentatiboei" botua ematea nahiago izan dute "grupuskulo sindikal" horiek nahi duten berturismoan erortzea baino.
Pisitiboa baita ere, inguru sindikala argitzen doalako, eta hauteskuadeak amaitu baino lehenago, fruituak ikusten ari gara. Probintzi mailan estatu mailan, negoziaketa kolektiboak egiteko orduan langileen bozemaile bakarrak zentral maioritarioak duela.
Positiboa baita ere beste alde honetatik zenbait ezker eta zenbait eskubi, zentralak afiliatu gutxi dutela -erakutsi nahiean ibili direnez, errealitateak osoki gainditu ditu. Afiliatuak, ehuneko 4045 artean aurkitzen dira, Europako edozein estatutan baino gehiago, eta afiliazio hau inark ezin dezake ahaz.
Aspekto negatiboak ere izan dira:
-Dekreto beraren mugagabekeria, langileentzat kaltegarri izan da.
-Hatuteskundeen luzaroa. Aste batetan edo egun batetan hauteskundeak ospatu zitezkeela esanez jarraitzen gara; lortutako erresultaduekin bat baino gehiago aho irekita utziko genuen.
-Hauteskundeak egitea ez behartzea.
Honela patronalak nahi izan dituen rnaniobra guztiak egiteko ahalmena izan du.
-- Bi hauteskunde kolegioak ; honek langileen arteko zatiketa haunditu du, berehala, alderdi bugesei, PNV eta UCDri, bertikalistei eta "independentisteei lagunduz, Bi ELAk kolegio batetako sistemaz, erresultadu oso desberdinak jasoko zituzten.
-Zerrenda ireki eta hertsiak, legearen zentzua gehiago nahastuz.
USO
-- Nola ikusi dituzue hauteskunde sindikalak?
-- LSB -- USOren ikuspegitik, langile burrukaren aurrerakadan, hauteskunde sindikal hauk oso garrantzitsuak izan dira. Etapa berri bat bezala da, eta hemen sindikatu autonomoak, "sindikalimao zuzenduari" bidea mozteko, aurrera atera behar dira.
Hauteskunde sindikalak, momentu txarrean etorri zaizkigu, konbenioen negoziaketak daude erdiz erdi, Uste dugu hau ondo pentsatuta egin dutela; langileek despistatzeko alegia; hauteskundeen gaia behar zen preparazio eta indarrez ez prestatzeko.
Dena dela, hauteskunde hauk "Vertical"aren heistea ekarri dute.
Hau positiboa dela diogu, sindikalismo demokratiko baten bidea hasi baita hautatuko komiteak eta langileriak eraiketa honetan parte hartzen badute, sindikalismo autonomo eta demokratiko bat oinharritzeko garantia izango dira.
-- Hautesku'nde sindikalei kritika.
-- LSB-USOk bi mailatako kritika egiten die hauteskunde hauei, lege eta praktika mailako kritika.
Legeak, ikuspegi desberdinetako bi sindikatu konformatzen ahalegindu da ; hortik etorri dira zerrenda ireki ala hertsien burruka, bi hauteskunde kolegioen eratzea eta honen bitartez langileria zatitzea . Hau batez ere Gobernuaren maniobra izan da, entrepresen barneko langileen batasuna hausteko.
Hauteskunde sistema honekin, batez ere zerrenda hertsiekin, burrukalari tradizional asko, zentral sindikal konkretu batzuren kuina publizitarioa eraman duten beste zenbait langile bidez baztertuak izan dira.
Beste maila batetan eta, praktikan sarturik, zenbait zentralek batez ere "maioritario" deitzen direnek, hauteskundeak, lasterkada bat benla hartu dituzte, bertan lehen poetua .hartu behar zelarik. Honetarako, errepresentatiboenak ez dituzte gogoan hartu eta hauk izango dira langileen defendatzailerik onenak. Lasterkaden artean; inpugnazioak eta kasu askotan gehiengoen erabakiei kasurik egin gabe, batzarretako erabakiak alde batera utziz, maila handi batetan langileak lurjota uztea besterik ez dute egin.
Gauzan guztioki ikasiko ahal dugu zuzentzen eta ez langileei huts egiten, hauk baitira sindikalismoaren zutabeak.
-- Zergatik joan zarete hauteskundeetara beste zentral batzurekin?
LSS-USO k lehen momentutik garbi izan du nola eta zergatik ospatu behar ziren hauteskundeak, eta kanpaina aurretik eta ondoren gauza berberari eutsi dio.
Lehenik, huteskunde kolegio ba bakarrik egotearen eta zerrenda irekiak erabiltzearen aldekoak gara. Langile onenak auketatzeko posibilitateak emango zion modu bakarra hauxe zen sindikaletan afiliaturik ba zegoen ere.
Bestetik, eta lehen esan dugun bezala, batasunaren aldekoak garenez, ahal den lekutan eta legearen aldarrikapenetik kanpo, batasun hori aurrera eraman beharra zegoen. Honek, momento honetan eta egoera honetan, batuta joateko prest zeuden sindikatu guztiekin, plataforma baterakoiak osatu dira.
Zenbait zentral batuta hauteskundeetara joateak, askotan amore ematea suposatzen du; eta formula baterakoiak praktikan jartzea suposatzen du; hitz batetan, batasuna indartzea auposatzen du, hainbat aldarrikatxen den batasun hori ez dadila hitzetan geldi; beraz ekintzetata eraman dezagun, sindikalismo demokratiko baterakoi eta autonomo bat -hau baita langileek eskatzen dutena -- lor dezagun.
CCOO
-- Hauteskunde sindikal hauk azter itzaue. Zuen usteen arabera gertatu al dira?
-- Orain arte egin diren hauteskunde hauk gauza bat argi adierazten dute; Gobernoaren asmoen aurka klase eta demokratika sindikatuen. garaipena; Gobernuaea asmoak"sindikal horien" alde aritzea zen. Hala ere, langireriak berriro ere, zer eratako sindikalgintza nahi duen, garbi adierazi du. Bainan ez da erran izan .Gobernuak bere asmoak betetzeko pauso batzu eman nahi izan ditu. Lehenbizikoz, hauteskunde sidikalak atzeratu nahi . "Bertikala" lurjota .gelditu ondoren, honen kondarrez gobernuak sindikatu berri bat -- "horia ' noski -muntatu nahi izan du. Horretarako denbora behar eta beraz, hauteskunde siridikalak atzeratzea komeni zitzaion. Hau lortzea ezin izan zuenean -- hainbat lekutan hauteskundeak ia egiten ari zirelako, eta gobernuaren ustetako bidetik ez zihoazelakodekreto lege bat atera zuen. Bertan -- zeharo ilun eta ulergaitza benetan dekreto legea -- agertzen zenaz hauteskundeetan abstentzioa eta, edozein joku egitea posible zen eta horixe nahi zuen. Arrazoia garbi dago : lehengo sindikalgintzako gobernuaren aldeko jendea berriro hautatua izatea. Horretarako, behar den hainbat "txantxullo" egiteko moduko dekreto-lege hura atera zuen.
Dena dela"hauteskunde hauetan langileen parte hartzea handia izan da. Eta traba guztien gainetik zer eratako ordezkariak nahi dituzten, argi azaldu dute. Hau horrela bada, entrepresa barnean erakunde baterakoi baten aldekoak direlako izan da. Hau da, orain arte klandestinitatean egiten zena aurrerantz argitan egitea.
Hauteskundeek ez dute gauza berririk argitu. Aurrez uste zena gertatu da. Hiru zentral indartsu eta beste hainbat zentral " minoritario" daude. Azken hauek, aurreneko hiruretako batetan. nor sartu pentsa behar dute. Bestenez, langilegoaren zatiketa haundi dezakete edo eta zentral gehiegi izan gauza onerako.
-- Zuen ustez zer berezitasun ikusi dituzue hauteskunde hauetan?
-- Hauk direla esan genezake :
a) Euskadiko eskualde guztietan gaudela hedaturik; beraz, Euskal Sindikal Zentral bat garela eta bertako eta etorkinez osaturik gaudela esan dezakegu.
b) Emakume bozka ugari hauteskunde hauetan.
d) Zentral " maioritarioekin" konparatuz gure gehiengoa entrepesetan
e) Entrepresa txiki eta erdi tamainokoetan gu ere bagaudela.
f) Diktatura garaian gure erakundeko buru izandakoak oso erraz hautatuak izan direla hauteskunde hauetan.
g) Entrepresarioek egin dituzten erasoaldiek gure delegatuen hautaketan ez dutela zer eginik izan.
h) Gure sindikal politikagintza langilegoak bereganatu duela. Politikagintza hau, Mondoako, tratoaren gure ulertze aurrerakoia da bereziki.
Gu ez baikabiltza nora jo jakin gabe ez eta lortu ezineiko helburu batzu jarriz.
i) Gure zentralaren sindikal independentzia. Hauta gaitzuten langileek horixe berbera ikusi dute.
j) Batasun alternatiba bat -euskal langileek nahi dutena -- eskaintzen dugu.Euskal langile diogunean zera esan nahi dugu: nongotarrak diren kontutan izan gabe hemen bixi garen jende oro, alegia.
-- Zentral demokratikoen garaipena ikusi ondoren, laneko harremanak nolaz aldatuko dira?
-- Sindikal arloa; hauteskunde bidez, gehiago argitu da. Berriro ere, langilegoak bozka bidez gogoko duen zentral hura aukeratu du.
Bozkatu dutena, ordezkaritza baterakoi bat izan da. Bakoitzak bere gustokoa noski, Bi ondorio ikus ditzakegu :
a) Laneko harremanak, batzarre, entrepresa komitea eta entrepresako sindikal sekzio bidez zuzenduko di-
b) Goi mailetan sindikal zentral boteretsuenak dira sindikal mailako ekintzan agertzen direnak. Zentral sindikalek esandakoari eusten badie, entrepresatik kanpo egokiena demokratikoki hautatutako ordezkarien batzarrea da. Negoziaketa, era mixto batetaz eraman beharko da. Bertan produzio sektore bakoitzeko langile ordezkariek eta zentralek egon heharko dute. Era honek, basetik hasitako sindikal ekintza bat, hatasun sindikalaretzat urrats batzu marka ditzake. Bestalde batetik, "horiei" eta berezkotasunari bideak isten zaizkie, azken urte hauetako sindikalgintzaren urratsetatik -- independientea, baterakoia eta klasekoa -- jarraitzea baita.
Honen, bitartez entrepresetan demokrazia :baten eraikitzea lortuko litzateke. Eta hau langileen aldekoa da.
18-21, 20

GaiezEkonomiaSindikalginSindikatuaLAB
GaiezEkonomiaSindikalginSindikatuaUGT
GaiezEkonomiaSindikalginSindikatuaCCOO
GaiezEkonomiaSindikalginSindikatuaUSO

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude