Perturren familikoei elkarrizketa
Egun Joanen Itzala
Orain dela urte t'erdi Pertur desagertu zen. Argitasun bat eskaini nahirik gure irakurlegoari, alde batera eta bestera jo genuen. Orduan ikuitutako pertsona berberengana itzuli gara orain. Aldizkari honetan bertan, beste agiri, manifestapen, hitzaldi, kartel, e.a. etan bezalaxe gauza bat garbi azaldu baitzen hain korapilotsua zirudien arazo honetan: eskubitarrak izan zirela. Herria,kontzientzia aurrrez aurre erabiliz, beldurra ahal zuen urrutiraino bidaliz, kalera irten zen Perturren askatasuna esijituz. Zauriak, kolpeak atxilotzeak gertatu ziren. Eta heriotza ere. Jesus Mari Zabalak "Laminaciones de Lesaca"ko langileak bere bizia eman zuen helburu horren alde.
Geroztik gauza asko gertatu da. Eta beti Herriak erantzun ohi izan du. Baita Apalaren aldeko manifestapenetan ere, indar guztiaz, bere gainean botatzen dioten bortxakeria guz tiaren aurka.
Badirudi orain egun joanen itzala iritsi zaigula. Hotzikaraz agurtu dugu. Eta buruan ditugun kezkak argitu nahirik, iturrietara itzultzea erabaki dugu. Familia, ETA (pm)ko orduko zuzendaritza, familien abokatuak... Hauexek ziren gure iturriak. Abokatuengandik ezin ahal izan dugu ezer jakin.
ETA(m} ren adierazpenak jakiten saiatu gara. Hauek prentsan argitaratu zuten agirira itzuli gaituzte.
Familia
Zergatik ez gaituzue gonbidatu?
Anka sartze bat izan zen, baina egia esan momentu horretan ez genuen pentsatu ere egin gonbidatu behar zintuztegunik. Barka ezineko "lapsus" bat izan zen.
Dirudienez, eta bai ETAk eta bai zuek aipaturiko eskutitzen bidez Onhartu duzuenez, orain dela sei hilabete dato hauek denak zuen eskutan zeuden. Zergatik itxoin duzue orain arte haik argitaratzeko?.
Bai, datu horik gure eskutan zeuden, baina nik korroboratu -edo baieztatu- egin behar nituen elkarrizketa batzuren bidez. ()rdurarte elkarrizketa horik izateko posibilitate horik guttiagotu egin ziren, gertatu ziren gauzengatik eta bizi izan genuen egoeragatik. Inbestigazioan bazegoen zenbait ari lotu ezinezkoak momentu horretan. Eta herri eritzien aurrean azaldu baino lehen honelako gauza bat, beharrezkoa da faktore guztiak, ondo neurtzea, batzuekin eta besteekin mintzatu, pentsatu...
Orain salatzeko dituzuen frogetaz oso seguru egon beharko zarete? -Zenbaiterainokoak dira hauk.
Nahiz eta genuen hipotesia bakarrik zela eginkorra uste izan, momentu horretaraino genituenak baztertu, hauxe pentsatzera iritsi ginen: Zer esango luke Eduardok gure eskutan ditugun gauza hauk denak isilduko bagenitu? Bidezkoa izango al litzateke haren aurrean eta berak, beste askok bezala, bizia eskaini dion herriaren aurrean?
Baita ere, garbi azaldu dugu frogak ez dugula duda moduko arrastoak bakarrik eta inbestigazioa irikitzea besterik ez dugula eskatzen.
Bazirudien, lehen momentuan, eskubitarrak izan zirela. Honela aitortu zenuten agiri eta manifestapen guztietan. Nolaz hasi zenuten, eta nola eraman duzue inbestigazioa?
Prentsan atera genuen agiriko bigarren puntuak garbi adierazten du: ETA(m)ak ahazten du bere zuzendariak izan zirela prezeski lehen aldiz -Eduardo desagertu eta handik denbora guttira– desagertze horren arduradun "Berezietako" batzu –orduan ETA(pm), gaur egun ETA (m)kin izan zitezkeenaren posibilitatea, azaldu zigutenak.
Mari Asun jarraitzen da: Desagertzearen lehen momentutik inbestigazioa ez nuen utzi, egoskorkeria handiz, nahi bada, Hilabetetan poliziak izan zirela hipotesisa erabili dugu. "Para-policial"ak, barruan zegoen infiltratu batekin bat eginik izan zirela pentsatzen genuen. Poliki poliki hipotesis hau utzi beharrean aurkitu ginenl (poliziak "Pertur"i arera ziezazkiokeen datuak ez ziren inondik agertzen, barruko balizko traidore horrek ez zuen berriro ekintzarik egin harritzekoa, zeren beste kasuetan hau ez da gertatu, ez du ere logikarik "La Consolation"eko zitaren ondoren beste bat jartzea...e.a.). Beste aldetik, garai hartan hasi ginen beste zenbait datu ezagutzen, eta hauek beste bide bat erakusten zuten.
Sospetxa hauk orduko ETA (pm)ko zuzendaritzari ez ahal zinizkioten esan? Eta nola erantzun zuten hauek?
Bai, galdetu beraiei.
Amnistiaren Aldeko Batzordeak bere garaian egin zituzten mobilizapenetan zuek parte handia zenuten. Baita "velodromo"an "Pertur" en ohorez eginiko ospakizunean ere. Nola uler dezakegu, sospetxa horik zirela eta, herria bultzatzea mobilizatzeko?
Alvaro: ()rduan, nik, oraindik eskubitarrak izan zirela pentsatzen nuen. Nere izebak, isiltasunean, hilabetetan, bakarrik, eraman zituen inbestigazioak.
M. Asun: Herriak "Pertur"en askatasuna eskatzeko mobilizapenak hasi zituenean nik ere eskubitarrak izan zirela pentsatzen nuen, eta denetan izan nuen parte.Amnistiaren Aldeko Batzordeen ekintzetan parte hartzen nuen "Pertur"ekin izandako azken mintzaldia ez nuelako ahazten "Izeba, jarrai hortik, eta ahal duzun lana egin amnistiaren alde". Leial izan nintzaion esaldi horri, eta ,gainera herri guztiak bezala- amnistiaren beharra sentituz. Gero iritsi zen momentu bat (estrainatuak irten zirenean) eta dimititu egin nuen: prentsari eginiko deklarapen baten bidez "arrazoi pertsonalengatik" izan zela hau azaldu nuen. Dimisio hori "Pertur"en ohorezko ospakizuna egin baino 15 egun lehenago izan zen.
Pentsatu al duzue honelako deklarapenek zer nolako ondorioak ekar ditzaketen? ~
Bai. Aldez aurretik ikusi dugu. Baina baita ere orain dagoen nahasketa argi litekeela pentsaturik. Konsziente gara. Hala eta guztiz gauza hauk - nahiz eta mingarriak izan - jendeak jakin egin behar dituela pentstzen dugu, eta gainera zerikusirik dutenek atera behar dituztela. Eskubia aprobetxa ez dadin modu bakarra gauza horik ez egitea da, eta egiten badira autokritikatzea. Hau da ondratu izateko modu bakarra.
ETA (PM) Ren Orduko Zuzendaritza
Orain dela urte t'erdi gutxi gora behera zuengana etorri ginen . Orduan esaten zenutenez eskubitarrek bahitu zuten "Pertur". Zertan oinharritzen zineten hori esateko?
Ni orduko zuzendaritzakko partaide bat besterik ez naiz. Zuzendaritza desegin zen, eta bakoitzak bere aldetik jo du. Egun orduko zuzendaritzak ezin dezake erantzun orduko gauzari buruz ez bada, behintzat.
Hasieran eskubitarren bertsioa eman genuen logikoena bera zelako. Eskubitarrak izan zirela pentsatu zen nahiz eta traidore baten posibilitasuna beti kontutan ukan.Traidore hori erakunde barrukoa izan zitekeen ala ez. "Pertur" ek lagun asko baitzuen kanpoan ere. Inbestigazioak erakunde barruan egin ziren, gure posibilitateak kontutan ukanik, ezin baikenuen ezagun guztiengana iritsi. Hortaz gain, prentsak eginiko kanpaina guztia ere kontutan ukan genuen Berazadiren kasuan "Pertur" agertu baitzutzen arduradun bezala . Gainera, "Triple A"k bere gain askotan hartu zuen.
Badirudi, orduko ETA (pm)ko zuzendaritzakoa izanik, erakunde barruko martxa guztia jakin behar zenutela. Nolabaiteko zentzurik ba al du familiak bota duen salakuntzak?
"Pertur" desagertu eta handik denbora guttira "Mili"etako batzu etorri ziren "Berezietako" batzu izan zirelakoan zeudela esanez. Momentu honetatik aurrera hildo horretatik joan ziren inbestigazioak. Egun, erakunde barruko eztabaidak ezagutu dira. Batez ere Berazadiren kasutik aurrera. Prentsak "Pertur" arduradun bezala jartzen zuenean honek zerikusirik ez zuen kasu hartan. Geroztik, ilegaldi-zuzendaritzari ez baitzioten ezer esan– bahiketa edo "arrestoa" egin zuten. Bai, nolabaiteko elementu batzu badaude (hitz mehatxuak eta bahiketaren historia) familiak esaten duenak zentzua baduela pentsarazteko. Barruko zatiketa oso handia zen, eta "Pertur" talde horietako baten buru zen. Zatiketa horrek historia bat du: Berazadi, Batzarre aurreko eztabaida "Pertur"en bahiketa...Familiaren ustez hau egiteko kapaz izan badira, bestea egiteko ere kapaz badira...
Zergatik ez zenuten orduan edo sospetxak hasitakoan guttienez hori azaldu?
Frogarik ez zegoen . Oso seguru ez egonez salakuntza oso grabea zen azaltzeko. Horretarako benetako frogak izan behar genituen. Zatiketa haunditzetik aparte ETAren gain desprestigio handi bat bota zezakeen.
ETAren desprestigioa haunditu nahi zuen edonorrek erabil zezakeen. Horregatik erakundeak ez du inoiz horrelakorik azaldu.
Zer nolako inbestigazioak eraman dituzue gauzak argitzeko eta zer nolako ondoriotara iritsi zarete?
Lehenik militantzia guztiko konprobaketa, norbaitek saldu zuela ideiak beharturik, edo nolabaiteko datu berriak eman ahal zatzaketen jakiteko. Geroztik pista asko egon da, eta denen atzetik ibili gara, inongo ondoriorik atera gabe. Gorputza azaldu zela hemen edo han... Eskubitarrei seinalatzen zieten. Erabateko ondoriorik ez dago. Ez dakigu. Momentu batzutan kasua argituko zela pentsatu dugu, baina inongo ondoriorik ez dugu izan.
Zer ondorioak ekar ditzake arazo honek?
Argitzeko balio dezake, ala ez. Gertatu zena argitzeko balio badu positiboa izango da. Baina benetan gertatu zena jakiteko ez baldin badu balio, negatiboa izango da (herriaren oharkera horretara bultzatua izan baita). Familiak politiko intereseik ez du, personal motibapenak baizik. Guk, "mili"ak, edo EIAk ... beren ondorio negatiboak ukan zitzaketela pentsatzen genuen.
Pertsonalki esango dizut: Zenbat eta lehenago suposaketaren dinamika alde batetara utzi, hobeto. Modu guztietan ebitatu beharko dena, kasu honek Euskadin dagoen zatiketa haunditzeko zerbitzea, da.
ETA(M) Ren Agiriaren Hildotik
M. Asun Bergaretxeren salakuntza kalumnia bat besterik ez da ETA (m) rentzat. frogarik gabeko susmoak besterik ez direlako. Erakunde honek zenbait datu ematen du salakuntza honen helburua politikoa dela adieraziz; Euskal Herrian ETArekiko mesfidantza ereitea, alegia. 2 errefugiatuek Pertur lagundu zutela baieztatzen du, eta hauk, beste ETA (pm)ren oinharrizko miliante asko bezala, Perturren politiko linearekin bat ez zetozela; horietariko batek frantzes poliziaren aurrean deklaratu zuen (besteak bere legal egoeragatik ezin zuen) eta hauek datu gabe, kasua itxi zuten.
Gero, ETA (pm)ko oinharrizko militanteek beren zuzendaritza bota zuten, Espainol gobernuarekin zituen negoziakerengatik eta hauteskundeetan parte hartzearen alde zeudelako, handik guttira ETA(pm)rekin bat eginez. Testuinguru honetan eta hauteskundeak baino lehen militar kanpaina hasteko prest zeudenean (ETA(pm)ko oinharrizko militanteak ia hasia zuten) M. Asun Bergaretxeren eskutitza hartu zuten. Bertan esaten zitzaion berplanteatzeko bere militar ekintza ala bestela Perturren bahiketaren datuak azalduko zituela Berezietako batzu izan zirela adieraziz.
ETA(m)ren galderak hauexek dira: "Perturren izebak orain esan duenaren susmoa bazuen, bere gutunean adierazten duen bezala, eta berak nahi zuena justizia egitea bazen, zergatik ez zuen orduan deklarapen hori egin? Justizia ala politiko xantaia nahiago al zuen?
ETA(m)rentzat ez dago zalantzarik, deklarapen hauk euskal eskubitar sektore batzuren maniobra besterik ez dira. Sektore hauk Franco bizi zenean borroka harmatua defendatu dute, bainan gaur aurkakoak dira, eta Perturren izebaren bitartez aritu dira –nahiz eta gu gelditzeko saiakerak porrot egin–orain hain zikina den politiko baliabidea erabili dute: deklarapen hauk, alegia".
P. IPARRAGIRRE
16-18
GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakTalde armatETAMilitanteak
PertsonaiazPERTUR1
EgileezITURRIAGA1Politika