Etxepare Gaurkotuz


2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Oskorriri elkarrizketa
Etxepare Gaurkotuz
Ia disko asko saltzen ota ziren eta, ezetz zioen disko saltzaile hark ere. "Krisisa izango da", pentsatzen zuen euskal disko gehienak entzuten potroetaraino zebilen morroi hark.
Gainera -hala zioen behintzat euskal kulturaz hain ongi jantzirik zegoenak- abendu honetan bi disko baino ez da euskaraz argitara eman.,Um...
Bai. Bitartean OSKORRIk, bere bigarren L.P.a plazaratu du. "Mosen Bernat Etxepare 1545" lehen eskritore euskaldunaren zenbait lan musikatuak agertzen ditu.Hitzegin dezagun.

- Ba genuen aspaldik orain argitaratu dugun Bernat Etxepareren poemekin lan hau kaleratzeko asmoa, baina arrazoi ezberdinengatik orain arte ez dugu argitara eman.
Etxepare oso interesgarri iruditu zitzaigun, bereziki gure lehen idazlea izateagatik baina baita gure poesia nazionalaren arloan gorenetariko bat izateagatik ere. Bestalde gure klasikoen ezagutzea pixka bat herriganatzeak ere animatu gintuen lan hau burura eramatera. Gainera, kontutan ukan behar dugu Etxepareren poesia musikatzeko oso aproposa dela, erabiltzen dituen gaiengatik eta erabiltzeko modu erraz eta herrokoiagatik.
-Nahiko gai problematikoa iduri daiteke Etxepareren euskara aldatzearena. Hau da, gaietan errespetatu baduzue (erlijiosoak ere kantatzean). Zergatik ez euskara?
-Bueno, honetan badago eztabaidarik. Guk bagenekien gure joera honek kontrakorik eta aldekorik izango zuela, baina hasieratik Etxepareren obra eta figura popularizatzea planteiatu genuen. Horretarako, a1de batetik, ahalik eta fidelen izan behar ginen Etxeparerekin. Hau da, haren poesiaren ikuskera global bat aurkeztu behar genuela jendeaurrera, funtsez ezer aldatu gabe. Horretarako, noski, ezin genuen itsuarena egin kantu erlijiosoekin Etxepare bera moztu gabe ; baina beste alde batetik nahiko arazo latza sortu zitzaigun hizkuntzarekin; oso arkaikoa da. Etxepareren hizkera. Gure aldeko euskaldun normal batek ez bailuke ezer askorik ulertuko. Gure nahirik garrantzitsuena Etxepare herriganatzea baldin bazen konpondu behar genuen istilu hau; beraz zerbait aldatu genuen ulerterrezago gertatzeko ; gainera disko bat edo errezital bat ez da eta ez da izan behar ere, liburu bat bezalakoa eta beste publiko batengana heltzen da; Etxepare sakonki aztertu nahi dutenek ez dute inolaz ere disko bat erabili behar baizik eta-erraz aurki dezaketen liburu orijinala.
- Lehen, gaiena aipatu dugu. Aurrez aldetik erabat normala iduritzen zait Etxepareri buruzko L P. bat egiterakoan berak erabilitako gai guztiak ukitzea, baina, horrek zuen bidean aldaketa handia suposatzen du. Zenbaitek pentsa dezake Etxepare musikatzearen lan hau, giroari amore emanez edo egin duzuela. Hau da, kritika gaiak kantagarriago daitezkeela inguru politiko honetan, kontestazioa behar dela. Zuek nola ikusten duzue hau?
- Egia esan, disko honetan,agertzen diren kanta batzu orain urte mordo bat eginak daude eta honek frogatzen du gure bidean aldaketa handirik ez dela izan, baina kantarien eginkizunez bai, aldaketarik egon da. Azken urteetan euskal jaialdiak izan dira erreibindikazio nazional eta sozialen inguruan jendea biltzeko leku. Mitinak debekaturik zeudenean herri-mitinak egiteko era berezia, eta kantariek askotan bere benetako izaera galdu zuten; sarritan musiko eta kantaria izan behar zena politiko eta profeta bilakatzen zen, poesiaz eta musikaz askorik ardduratu gabe. Gaur gauza batzu normalizaturik daude eta jendeak ez du kantariarengan lehengo liderra ikusten; erantzuna eman behar dela dudarik ez, baina kantariok eman ahal dezakegun erantzunik hoberena gure eguneroko lana gero eta hobeto egitea da. Gure arlo naturala ez da politika soila inguruko errealitatea eta irrealitatea baizik, orduan gure erantzuna era desberdin .askotakoa izan daiteke eta gure ustez momentu honetan eskuetan genituen posibilitateen artean Etxepare argitaratzea zen positiboena.
- Instrumentuen aldetik tresna berri asko ikusten dut. Formazioa ere aldatu egin duzue. Ez da?
- Bai, horrela da, aurten flautaria eta bibolintaria joan zaizkigu eta beste bi lagun sartu gure taldera ; ihaz bezala aurten ere bost gara Oskorrin.
Instrumentuen aldetik beste berri batzu sartu egin ditugu gure musikarako birtuosismo handirik behar ez delako eta instrumentu-aberastasunak berriz beste kolore eta tinbre berriak ekartzen ditueleko.
- Azkenaldi honetan Euskal Herriko musikan zerbait ernetzen ari dela dirudi. Talde batzu (Benito Lertxundirena, Haizea...) linea berri batetatik abiatu nahiz ikusten ditugu, "Haizea" kanten tratamentu berezian eta boza jokuetan finkatzen dira gehienbat; Benito instrumentu berriak .sartuaz... Zuen iduriko zein da diska honetan musika aldetik ematen duzuen aportaziorik handiena?
- Aspalditik gabiltza sustrai musikalen bila, baina ez folklorearen beregite soila egiteko, ahalik eta sakonen eraberritzeko asmotan baizik. Orduan, bide honetatik abiaturik aportaziorik handiena zera.izango litzateke : inongo molderik kopiatu gabe,eta hemengo betiko molde erraza errepikatu gabe gauza berriak egiten saiatu egin garela. Hor daude apuntaturik gauza batzu,nola trikitixa moduko kantu bat, dantzak, instrumentu popularrak erabiltzeko era eta abar.
- Autore klasiko baten letra musikatzerakoan, noski, mugaketa handia suposatzen du, neurri aldetik eta, batez .ere. "Judizio jenerala" izan daiteke, melodia eta konposizio mailan behintzat, usariozkoetatik aparte dagoen bakarra. Zer uste duzue kanta konkreto hontaz.
- Judizio jenerala kantu esperimental bat da, noski gure betiko bidetik aldenduena, baina ez dugu uste honetan kontraesanik dagoenik. Etxepareren poema honen gaia oso terriblea eta dramatikoa izanik, guk ere era horretako musika jarri genion. Batzuen belarriei gogorra gertatuko zaie baina beste batzuei gogokoa izango zaie. Guk asmatu . genuen arauera grabatu genuen eta gustatzen zaigu, oker bagaude frogatuko da, baina frogatzen den artean honelako kantak egiten ere jarraituko dugu.
R.
36, 37

Gaiez\Kultura\Musika\Musika mode\Taldeak\OSKORRI
Gaiez\Kultura\Musika\Argitalpena\Diskoak

Azkenak
2024-11-22 | Julene Flamarique
Voxen aurka Bilbon protesta egiteagatik auzipetutako zortzik ituna egin dute Fiskaltzarekin eta bat epaiketara joango da

Atxuriko irakasle eta ekintzaile batek uko egin dio akordioari kontzientzia arrazoiak direla eta. Voxek bost urteko kartzela-zigorra eskatzen du auzokidearentzat, Fiskaltzak aldiz zazpi hilabeteko espetxe-zigorra hauteskunde-delituagatik eta hiru hilabeteko isuna mehatxu... [+]


2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


2024-11-22 | Sustatu
Euskarazko esamoldeak baloratzen lagundu online galdetegi honetan

Bi irakasle eta ikerlarik inkesta jarri dute sarean, euskarazko esamolde batzuen inguruko datuak biltzeko. Bost minutu hartuko dizu betetzeak baina adi, bi galdetegi daude, egun bakoitian jaio bazara 1A betetzeko eskatzen dizute, eta egun bikoitian jaioa bazara 1B delakoa.


Nazioarteko Zigor Auzitegiak Netanyahu eta Israelgo Defentsa ministro ohi Gallant atxilotzeko agindu du

Gizateriaren aurkako krimenak eta gerra krimenak egotzi dizkie Hagako auzitegiak bi sionistei. Erabakia "antisemitismotzat" jo du Netanyahuk, eta Hamasek, aldiz, "Justiziarako urrats garrantzitsutzat".


Umandi izena eta izana

Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]


Memoriadun euskara

Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]


Etorkizuneko apustua

Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.

Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]


Gelditu dute emakume baten eta bere alaba adingabearen etxegabetzea Gasteizen

Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.


X-etik irten nahi? Nor dago Mastodonen eta Blueskyren atzean? Nola finantzatzen da bakoitza?

Gaur, azaroak 21, Mastodon.eus komunitateak sei urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko Gure aukera, sare libreak kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Izan ere, azken asteetan “eXodoa” ematen ari da: erabiltzaile asko X-tik ihes egiten ari dira, sare... [+]


Iruñeko Erorien Monumentua
Maravillas Lambertoren izena ez erabiltzeko eskatu dute fusilatuen senideek

Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]


2024-11-21 | Julene Flamarique
933 nobedade eta 200 ekitaldi Durangoko Azokaren 59. edizioan

Abenduaren 5ean Ikasle Goizarekin hasiko dute azoka. Hurrengo egunean Gazte Eztanda eguna egingo dute, eta gazteei zuzendutako hamaika jarduera egongo da. Egun berean, iazko Sormen Beka irabazi zuen Argizagi. Zubiak adiskidetasunerantz telesailaren aurkezpena egingo du Marramiau... [+]


Mastodon.eus-en “Gure aukera, sare libreak” kanpainarekin bat egin du ARGIAk

ARGIAko lantaldeak bat egin du Mastodon.eus-ek bere seigarren urtemugan abiatutako Gure aukera, sare libreak  atxikimendu kanpainarekin.


2024-11-21 | Sustatu
Sei urte bete ditu gaur Mastodon.eus-ek

Mastodon.eus euskal fedibertsoko instantzia agian nagusiak sei urte bete ditu gaur. Urteurrena ospatzeko "Gure aukera, sare libreak" kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Efemeridea une interesgarri batean dator: Elon Musk-ek, X/Twitterren jabeak,... [+]


Ertzaintzak zaurituriko Realeko zalearen kasua berriz irekitzeko agindu du epaileak

Gipuzkoako Lurralde Auzitegiaren ustez, bideo bateko irudietan ikusten denak "talka" egiten du Ertzaintzaren atestatuarekin, eta Amaia Zabarte foam bala batekin zauritua izan zenaren "ebidentzia erakusten" du, Noticias de Gipuzkoa-k jaso duenez.


Arma nuklearrarekin erantzuteko bidea ireki du Putinek, Ukrainak AEBek eta Ingalaterrak emandako misilekin eraso egin eta gero

Arma nuklearrarekin erantzuteko aukera dakarren dekretua izenpetu du Vladimir Putin presidenteak. Hegazkinekin, gurutzaldi misilekin zein droneekin "eraso masibo bat" pairatzeak ondorioztatu dezake arma horren erabilpena. 


Eguneraketa berriak daude