Hauteskunde Sindikalak.


2021eko uztailaren 20an
Mikel Orraintia, CNT-koa; Joxe Elorrieta, ELA-STV-koa; Ramon Jauregi, UGT-koei elkarrizketa
Hauteskunde Sindikalak.
Hauteskunde sindikalak gertu ditugula eta, Euskal Herrian dauden sindikato guztiei galdera batzu egitea erabaki dugu. Aukera jakinen gainean egin behar baita beti. Leku gutti samar dugunez gero, bi astetan azalduko dira erantzunak. Oraingoan "historikoak" diren sindikatoak bakarrik -- CNT, ELA, UGT (alfabeto ordenaz) --. Datorren astean, era berean, CC.OO., SCUT, ELA(A), LAB eta SU.
Gure mintzaideak hauk izango dira: Bizkaiko CNTtik Mikel Orraintia; ELA - STVtik Joxe Elorrieta; UGTtik Ramón Jauregi.
1 -- Entrepresetako langile ordezkaritzaren aukeratzea eta sindikal hauteskundeak ez dira gauza berdinak...
CNT: Ez Sindikal Zentralek kontrolatzen ez dituzten langileak bildu nahi dituzte, frankismoaren denboran "jurados de empresa" delakoarekin egiten zen bezalaxe.
ELA: Ordezkaritza behin betirako eratzeko premi izugarria dago. Horretarako hauteskunde orokor batzu egin behar dira. Zentzu orokor batetan entrepresa guztietan (nahiz eta batzuetan hilabete bat lehenagotik hauteskundeak eginak izan egitearen alde gaude.
UGT: Hauteskunde hauk ordezkaritza hutsune haundi hori betetzearren egin behar dira. Sindikal hauteskundeak izango balira. Parlamentuan onhartu ondorengo era batetaz egingo lirateke. Askoz ere demokratikoagoak izango lirateke.
2 -- Langile erakundeak izanik, nolaz onhar dezakezue burges gobernu batek inposatutako araudia zuen afiliatu guztiak kinka berdinean jarriz?
CNT: Gu hauteskundearen aurka gaude. Aktiboki, alternatibak proposatzen dituen boikotaren alde. Hauteskundeen aurka klase autonomia eta Batzarreen alde . CNTek organizaturiko klase autonomiaren aintzindaria nahi du izan.
ELA; Ez gaude araudiaren alde CC.OO., UGT eta guk iginiko bileran garbi azaldu genuen. Bi "colegio"izatea, "sindicatos amarillos"en alde gobernuak egin duen maniobra bat iruditzen zaigu. Beste aldetik, araudiak entrepresako komiteak bakarrik negozia dezakela ugazabeekin, adierazten du. Gu bat ez gatoz. Entrepresaren barruan Sindikatoek ere negoziatu beharko lukete, edo sekzio sindikalak bestela. Araudiak Sindikal Zentral entrepresatik at uzten ditu. Nahiz eta hutsune hauk izan, hauteskundeak gehiago ez luzatzearren, onhartu dugu.
UGT: Araudia Parlamentutik pasa beharrean dago. Nahiz eta bat ez etorri posibilistak gara. Arazo haundi batzu ditu araudi honek: Enplegatu eta esku langileen zatiketa, esate baterako ("Vertical"en arauera). Bi "colegio" ez daitezen izan borrokatuko dugu. Baina enplegatu gehienak afiliatu gabe daudelako, eta entrepresa komiteetan ordezkaritza ukatearren "Colegio electoral" delakoa mantentzearen alde direlako. Zailtasun haundiak daude. Lantegietan demokratikoa den ordezkaritza minimo bat izateko premi izugarria dagoelako onhartu dugu araudia.
3 -- Hauteskunde hauetako fetxak CC.OO. eta UGTren artean erabaki dira. Zenbait sindikato ez datoz bat honekin...
ELA: Bi edo hiru egunetan egitea ez dugu nahi. Oso denbora gutti da, eta tekniko zailtasunak egongo lirateke ; baita entrepresa bakoitzeko langileak kondizionatu ere. Urtarrilaren 16tik Otsailaren 6 arte egitearen aurka ez gaude. 15etik 23 arte, aste bat, oso denbora gutti iruditzen zaigu. Horregatik, 10etatik 30 arte egitearen alde gaude gu.
UGT: Zergatik mugatu den hainbeste galdetzen dute batzuk. Eta erantzuna hauxe da: Euskadin ez da mugatu. CC.OO. eta gure artean erabakitako fetxak oso zabalak dira, nazionalitate, eskualde edo probintzi bakoitzean komenigarrienak aukeratzearren. Euskadin CC.OO eta UGT 15etik 23 artean egitearen aldeko dira; hemengo egoera askoz ere zailagoa delako, eta premi larriagoa dagoelako batipat. ELArekin dugun diferentzirik haundiena hauxe da. Eginahalak egingo ditugu aste batetan hauteskundeak bukatzeko, laboral arazoak horrela esijitzen baitute. Gipuzkoan bakarrik 25 konbenio negoziaketetan daude, eta ezin dezakegu gure aparato guztia mitinetan eta kartelek jartzen erabili negoziaketa horik ahaztuz. Lehenbailehen egin behar dira hauteskundeak.
4 -- Nahiz eta faxista sindikatoen egitura guztiak deuseztatzen dituen dekretoa azaldu, AISSek hor jarraitzen du. Zer egin beharko da honekin?
CNT: CNSren dirua eta patrimonioa daude tartean. Horregatik zenbait zentralek "Pacto Social" edo "Pacto de la Moncloa" delakoan parte hartu dute ; horrela beren basearen aurka jokatuz. AISS deuseztatu egin beharko da. Zerbitzu guztiak, langileen asanbladak aukeratutako jestoreen esku egon beharko dute. Egun bere eskuetan dutenei boterea kendu, eta langile guztien eskuetan jartzeko. Asanbleario den langile mugimendutik at daude sindikal zentralak. Gu, alderantziz, autokundeantza eta batzarzale diren esperientziak eustearren gaude. CNSren ondasunak kontrolatzeko modu bakarra hauxe da. Historikoa den patrimonioa historikoak diren erakundeei itzulia izan dadila, eta CNSrena langile guztiei. Gainera, UCD sindikato bat osatzeko asmotan dabil, eta sindikal zentral haundienek onhartu egiten dute (Nicolás Redondok, Bilboko "Gaceta"n garbi adierazi zuen: "UCDren sindikatoa ez da "horia", baina klase sindikato bat ez dela" garbi azaltzen da. Ikus "ASKATASUNA" aldizkaria, 18. zenbakian). Honela, AISSen ondasun gehienak UCDren sindikatoentzako izango dira; zati ttikiena sindikatoentzat. Ondasunak langile klasearenak direlako zatiezinak dira.
ELA: AISSen ondasunetan bi zati daude: historikoa eta frankista garaikoa. Zati historikoa, garbi dago, CNT, ELA eta UGTri indemnizatua izan beharko dela. CNSrena, berriz, zatiezina da, langile guztiena. Batzuk sindikal zentral artean zatitzea proposatzen dute (hauteskundeen arauera...) Sindikato eta langileen artean forrnula batzu aukeratu beharko dira. Zatitu gabe, era zehatz batzu jarri.
UGT: Historikoak garen zentralek -CNT, ELA eta UGT -- ondasun oso esijitzen dugu. 36. urtea baino lehen afiliatuta zeuden langileen kuotekin eginak baitira. CNSrena langileena da . Ugazabeei ez diogu -- nahiz eta berek lau aldiz haundiagoko kuota ordaindu; diru hau langileen bizkarretik ateratakoa baita azkenik -- inongo eskubiderik ematen ondasun horik erabiltzeko. Langile artean orokorki hartuz zatitzearen aurka gaude. Sindikal Zentralei itzuli behar zaie . Ondasun horien erabilkera nahi dugu, ez jabegoa. Bainan kontradikzioak daude. Orain dela gutti eginiko "Consejo de Ministros" batetan 8.000 miloi AISSi emanak izan dira ( eta hain behartua dagoen sektore bati, arrantzalena, alegia, 350 miloi). Ez dugu uste UCDen sindikatoak patrimonio hori hartuko duenik. "Horia " da, eta langile sindikatoen postura jende hori baztertzea da. Sindikatoei itzulia izan behar da. Ehundik 30 langile bakarrik afiliaturik daudela? Eta zergatik? Ez dutelako nahi, edo ez dituztelako ikusten langileen interesak defendatuko dituzten tresna bezala. Ez dago langile independenterik. Batzarrak aukeratzen dituenak ere nonbaitekoak izaten dira. Sindikal Zentralak dira benetako ordezkariak.
5 -- ELA eta UGT: uzek zerrenda itxi eta blokeatu gabeen alde zaudete. Sindikal blokeetan langilegoa zatitzea ez al da hori?
ELA: Sindikal filosofiaren barnean dago hori. Sindikal sekzioaren defentsa (lantegi barruan negoziatzeko) bezala. Sindikalismoa lantegiko ateetan ez gelditzearren eginiko defentsa. Kanpoan gelditzen bada, negoziatzeko aparatu soil bat da, eta sindikal burokrazia haunditu egiten da honela. Barnean ez bada lan egiten "tasa de afiliación " delakoa askoz ere ttikiagoa izango da. Batzurentzat langileak honela zatitzen dira: Sindikatoen barruan daudenak, eta ez daudenak izango litzateke klasifikapena. Munduko kapitalista estatu guztietan zerrenda itxien bidez egiten dira hauteskundeak. Gehiago esango dizut. Frantzian blokeatuak izatea eskatu dute. Abantaila bezala hauxe agertzen da: langile guztien aurrean hartzen den konpromezua; kontseilaritza eta laguntza; sindikal alorra argitzeko eia bat.
UGT: Langilegoa ez dago zentraletan zatirurik. Sindikal sistema bat lantegi barnean betikor izan dadila nahi da.Honela Zentraletako ordezkariek ez dute zatiketa sortzen . Entrepresa komitean, zentralek ordezkaririk ez balute ukango zatiketa haundiagoa izango litzateke. Orduan, Zentralek eta Komiteek postura desberdinak ukango lituzkete, eta elkar jokoa aurkituko ziren. Entrepresako Komitea langile guztien ordezkariez osaturik dagoenean, Zentral bakoitzak berekoikeriak at uzten ditu, eta langileen ordezkaritza benetakoa izan.
6 -- CNT: Zer egiten duzue zuek langile batasunaren alde!
CNT: Egun, politiko alternatiba desberdinak daudenez langile klasea zatituta dago. Batasuna Autokudeantza Mugimenduaren aldetik etorriko da, soilik; langileek bere artetik at diren abanguardia guztiak kentzen dituztenean, nahiz eta abanguardia horietako bat CNT izan. Zertarako balio du, orduan, CNTek? Klaseen autoeraketaren prozedura segurtatzen du, batzarzale mugimendua indartuz, eta langile eta ziutate mugimendu antikapitalistaren espresio, bezala agertuz. Guretzat kontrairaultzailea da lan mundua, laboral eta hiritarra banatzea, langilea bere buruaren etsai izatera bortxatua izaten baita.
7.-- Zer nolako planteamoldea duzue sindikato "hori"en aurrean?
ELA: Garbiena. Sekula ez gara elkartu hauekin, eta sekula ere ez dugu egingo.
UGT: Orokorki, horrelakorik ez izatearren saiatzen gara. Praktikoki, negoziaketa guztietatik baztertuz, eta haren ekintzak salatuz. ELA(A)ren kasua desberdina da. "Horia" den ala ez erabakitzeko elementu gutti ditugu. Beste zentral baten siglak erabiltzearen aurka gaudela adierazi diogu; besterik ez.
8.-- Nork negoziatu beharko luke: Zentral Sindikalek, Entrepresako Komiteek ala biek elkarrekin?
CNT: Gure erakundea, beste guztiak bezala, debate prozedura baten barruan aurkitzen da. Honela zenbait tokitako CNT, sindikal sekzioren alde agertu da. Bizkaiko CNT hauen aurka dago. Sindikal sekzioek ez dute negoziatu behar, ez ugazabekin, ez estatuarekin ; nahiz eta CNT maioritario izan. Langileak, batzarretan antolatuz, eraman behar dituzte negoziaketak aurrera.
ELA: Lantegitik kanpo, Zentralek. Barrenean sindikal sekzioek. Negoziaketa kapazitatea ukatearren, instituzio iraunkorrak eta estableak behar dira. Hau sindikatoek garantizatzen dute.
UGT: Entrepresetatik kanpo, beti zentralak. Probintzi mailan ere, egun zentraletatik at daudenen antolakuntza ezin daiteke lor. Ordezkaritza falta izango bailukete. Entrepresa bamean Komiteek eta Sekzioek negoziatu beharko lukete. Komiteak batasun funtzioa du. Sekzioak teknika mailan laguntzen dio.
9.-- Etorkizunerako batasun sindikala. Nola lortu, hainbeste korriente eta tendentzia egonik?
CNT: Ez dugu hortaz sinesten. Etorkizuneko gizarterako bidean alternatiba sindikalean ez dugu sinesten. Hau hiritar alternatibetatik at baitago, konfusioa sortuz.
ELA: Bai, egun zatiketa dago. Guk, batasun bidean hiru pauso ikusten ditugu: 1) ekintza batasuna, epe motzerako egiten dena. Beharrezkoa iruditzen zaigu. 2) Estrategiko batasuna: Erakundeek beren siglak gordetzen dituzte (italiar sindikatoen arauera). 3) Batasun honek organikoa den batasunera eramango gaitu. Baina hau ez da borondatez lortzen, edo batzarren bidez. Horretarako bi kondizio bete beharko ziren: Nolako gizartearen bila gabiltzen definitzea, eta sindikatoen autonomia edo alderdiekiko lotura azaltzea. ELAk, batasunerako, euskal sindikato bat izatea esijitzen du, Euskadirentzat eta Euskadiko politikarekin loturik dagoena. Sozialista izatea: produzio bitartekoak langileen esku eta zerbitzurako egotea. Autonomia sindikala: Sindikatoa autonomoa izatea, nahiz eta helburuz alderdi batzurekin bat etorri. Honela hauk boterera iristen direnean, sindikatoek ekintza kritiko bat aurrera eramaten jarrai dezakete
UGT: Batasuna behetik hasi behar da. Entrepresetako komitea da batasun horren habea. Honela, hauekin kontatuz egin daiteke langile batasuna. Sindikatoen ekintza baterakoiak ere lagun dezake etorkizunerako Konfederakuntza Sindikala sortzen, nahiz eta barruan korriente desberdinak egon. Egungo tendentziak sindikatoen barnean eramaten den demokratiko debatetan ager daitezke. Baina, kanpora begira agertzea txarrerako litzateke. Maioriak minorien gain irten behar dira. Barneko demokratiko jokuan ikusiko da zein tendentziak irabaziko duen.
PILAR IPARRAGIRRE
14-15, 16

GaiezEkonomiaSindikalginSindikatuaELA
GaiezEkonomiaSindikalginSindikatuaUGT
GaiezEkonomiaSindikalginSindikatuaCNT
PertsonaiazORRAINTIA1
PertsonaiazELORRIETA1
PertsonaiazJAUREGI2
EgileezIPARRAGIRR1Ekonomia

Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?

Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]


“Udalak onartu duen HAPOaren ondorioz, Kabia egoera ezegonkorrean dago”

Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]


Anestesia, Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetak eta Naxker Hatortxu Rockeko iragarpen berrien artean

24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.


Izaki Gardenak
Kantuak euria atertu zuenekoa

Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.

-----------------------------------------------

Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]


Trumpek gelditzeko eskatu dio Putini, eta Errusiak dio bake akordiorako ia prest dagoela

Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi du Errusiaren... [+]


Eguneko zentro publiko baten beharra aldarrikatu dute Uribe Kostako herritarrek

Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.


2025-04-25 | Enbata
Herriek (ere) asko egin dezakete euskararen alde

2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbata-k. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin... [+]


2025-04-25 | Aiaraldea
Baso Erresilentea proiektua martxan, mendietako jasangarritasunaren mesedetan

Urduñako 2022-2042 Onura Publikoko Mendia Antolatzeko Planaren parte da ekintza, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren babesa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuaren laguntza jaso du.


Frantziako lehen ministroaren alabak ere salatu du “bortizki jipoitu” zutela Betharramgo ikastetxean

Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]


Analisia
Denok gaude katean

Urtarrilaren 29an, gaur egungo mundu berekoi honetan ohituta ez gauden zerbait gertatu zen Laudioko Guardian lantegiaren atarian. Zuzendaritzak hango labea itzaltzeko asmoa erakutsi zuen, eta horri aurre egiteko, langileek atea blokeatu zuten pankarten bidez. Baina ez zeuden... [+]


Espainiako Gobernuak atzera egin du Israelgo balen erosketan

Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.


‘Elgarrekin’ lelopean ospatuko dute aurtengo Herri Urrats maiatzaren 11n

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.


Aurrekontu militarren handitzea salatzeko bizikleta martxa egingo dute Bilbon

Bilbotik abiatu eta Barakaldoko ITP Aero eta Getxoko Sener enpresen paretik pasako da bizikleta martxa, bi enpresa horiek "ekoizpen militarraz arduratzen direlako", antolatzaileen aburuz. Azken aldian ematen ari den armamentu gastuen hazkundea salatzeko protesta izango... [+]


Artzain Egun jendetsua, Ordizian

Aurten 1.500 ardi inguruk zeharkatu dute Kale Nagusia, bost artaldetan banatuta. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da, udaletxean. Garena Jatetxeko Julen Bazek eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta.


MADDI OIHENART
“Kantuen ikastez hasi nintzen euskara ikasten”

1997an plazaratu zuen Maddi Oihenartek (Barkoxe, 1956) lehen diska, Lurralde zilarra, Mixel Arotze eta Mixel Etxekoparrekin batera. Txiki-txikia zenetik barrenean dituen paisaiak, isiltasunak eta soinuak partekatzen dizkigu kantuan ari denean. Kantatzean aurreko ahotsen... [+]


Eguneraketa berriak daude