Sinn Fein Euskadin


2007ko otsailaren 21ean
Rory O'Bradaigh, Sinn Feinekoari elkarrizketa

Sinn Fein Euskadin
Rory O 'Bradaigh eta Belgicar lagun bat -- klandestinitate arrazoiengatik ez du izenik eman nahi- - gure aurrean ditugu. Irlandako arazoez mintzatzeko, E.l.A.k gonbidatuta, Euskadira etorri dira. Gasteizen zeuden bitartean mintzatu ahal izan dugu.
Rory, zergatik etorri zarete Euskadira?
-- Duela zenbait urte Sinn Feinek, bere Kanpo arazo Bulego bat eratu zuen. Honen helburua Irlandako arazoa eta Sinn Feinen abotsa ezagutzera eta entzutera ematea zen, eta beste nazio zapalduetako errealitatearekin harremanetan jartzeko sortu zen bulego hau. Maila honetan gaur gu Euskadira etortzeak izugarrizko garrantzia du.
-- Irlandatik, nola ikusten duzue Euskadi?
-- Europan, Herri zapalkuntzari lehenengo aurka egin ziona Irlanda izan zela gogoan izan behar dugu. Bainan ondoren, herri zapaldu baten burruka gogorren agertu den lekua Euskadi da; azken aldi honetako herri zapalduen historietan buru izan dena. Beraz, nere herrian izugarrizko mirespenarekin begiratzen zaio Euskadiri.
-- Zergatik burrukatzen duzue?
-- Gure Herriaren bi zatiak batuz, Irlandan Errepublika Demokratiko Sozialista bat lortu nahi genuke. Ulsterren dauden britaniko zanpatzaileak egotziz eta Dublineko Gobernu neokolonialista kenduz, alegia.
Gainera, gure planteamenduak onhartzen dituzten guztiekin bat eginez, Herriz osaturiko Europa bat nahi genuke eta ez estatu artifizialez -- hainbat nazionalitate zanpatuz -- osaturiko Europa bat. Estatuarteko taldeen politikaren aurka burrukatzen dugu, eta alienazio gabeko politika baten alde, Asia, Afrika eta Latino Ameriketako herriarekin bat eginez. Beraz, gaur Europan OTAN eta Merkatu Batuagoaz zapalkuntza eta neokolonialismozko tresna batzu direnez, horien aurka goaz.
-- Nola ikusten duzue Dublingo Gobernua?
-- Dublingo Gobernua, Gobernu Irlandar Independiente bat dela esaten da hainbat lekutan eta benetan pozten naiz galdera hau egitean. Zeren ez baita egia.
Erantzuna behar bada luzea izango da, bainan hor doakizue . 1917.urtean Irlanda guztia ingelesen aurka altxatu zenean, Gobernu ingelesa tropak erretiratu beharrean eta boterea utzi edo hobeki esan, Gobernuko organoak irlandarren eskuetan utzi beharrean aurkitu zen. Bainan hau, irla osoan ez da gertatzen. Ipar Irlanda ingelesek gogoz hartu zutenez, tropa ingelesak lurralde hau uztea ez zen lortu; momentu honetatik, bitan zatitua gelditzen da.
Dublingo Gobernuak -- lehenengo momentutik bere nortasun nazionala lor zezan -- era guztietako neurriak hartzen ditu. Bainan gerra zibilaren ondoren, desmoralizapen izugarria sortzen da eta instituzio guztiak ingelesen eskuetan zeudenez, Dublingo Gobernua inoiz ez da izan bere buruaren jabe. Bereak ez diren ondasun eta aberastasunak jasotzen saiatu dira. Argibidea gaur dugu: Ingalaterra Merkatu Batuan sartzen da; Irlanda ere sartu beharrean aurkitzen da. Ingalaterra OTANen sartzen da, Irlanda ere bai. Diru irlandarra kolorean bakarrik bereizten da ingelesarengandik; beste guztietan libra esterlinaren gorabeheren pean dago.
--Beno, O Bradaigh garbi dago, bainan Ipar eta Hego Irlandako zuen lanetan zer bereiztasun daude?
-- Badaude, egia da eta ugari gainera. Lurralde nazional guztian lantzen duen erakunde bakarra gara, bainan era desberdinekin. Hego Irlandan udal hauteskundeetan parte hartu genuen. Legislatiboetan ez zeren Ingalaterrarenpean dagoen bitartean, ez dute inongo garrantzirik. Ipar Irlandakoetan berriz, ez dugu inongoetan parte hartzen. Parte hartzeko bi baldintza jartzen ditugu:Ingeles tropen erretiratzea eta ingeles administrapen erakunde guztien deuseztea. Momentu horretararte, gure ekintzak berdin jarraituko du, gure lurraldetatik ingelesek aldegin arte hauenganako desobedientzia handiagotuz.
-- IRAri buruz, zer diozu?
-- Hasteko, eta leku askotan pentsatzen dena gezurtatzeko, IRA eta Sinn Feinnen artean lotura organikorik ez dagoela esan dezaket. Hala ere helburu politiko berdinak ditugu. Ideia berdinak eduki arren, maila desberdinetan burrukatzen dugu: guk politika mailan eta IRAk burruka harmatukoan: eta guk haien ekintzak kondenatzen ditugunik ez du esan nahi. Gu eta haien artean dauden berezitasunetara igortzen natzaizue bakarrik.
Bestetik, IRAren bi adarren berezitasunak agertu nahi nituzke: IRAren adar ofizialak, Bresteko Agiria sinatu dutenek, burruka harmatua utzi dute; eta adar probisionalak, gehiengoa dutenek, burruka harmatuarekin jarraitzen dute. Beste batzuren artean, hau da behar bada berezitasunik garrantzitsuenetarikoa.
-- Hau garbi utzi ondoren, zerbait gehiago esan nahi al duzu?
-- Ez, Eusakdik daraman burruka eta dauzkan arazoak ikus arazteko EIAk eman digun oportunitate hau eskertu, alde batetik, eta Euskadiri egunen batetan, aske, sozialista eta berbatua izatea desiratzen diogula, bestetik.
... Herriz osaturiko Europa bat nahi genuke .
8

Gaiez\Politika\Nazioartea\Gerra/Iraul\Ipar Irland
Gaiez\Politika\Nazioartea\Estatuak/Na\IRLANDA
Pertsonaiaz\O`BRADAIGH1

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude