MARK: Ilegalitatea Hautsi


2021eko uztailaren 27an
Jose Etxegarai "Mark", ETA-ko militante izandakoari elkarrizketa
MARK: Ilegalitatea Hautsi
Jose Etxegarai "MARK", aski ezaguna da Euskal Herrian. ETAko militante izana. Lau urte espetxean pasa ondoren, hemendik alde egin beharrean aurkitu zen. Atzerriratua zegoela Yeu uhartera baztertu zuten. Hainbat mehatxu jaso eta poliziak gogorki eraso dio. Azken Amnistiaren dekretoarekin eta lau urte luze pasa ondoren Hego Euskadira itzuli da. Denbora luzez eta zabal mintzatu gara berarekin, bainan leku faltaz laburtu beharra gertatu zaigu.
-- Noiz sartu zinen ETAn?
-- 16 urtekin 1962. urtean. Beste hiru lagunekin batera sartu nintzen, bainan benetan lana egiten 67an hasi ginen. Bitartean, liberatua etortzen zenean lana egiten genuen, propaganda jasotzen genuen, bainan bestela ezertxo ere ez. V. Biltzarrerarte -- hemen normalizatzen da egoera -- oso lan abangudunea egiten zen.
-- Zu espetxean egona zara. Noiz detenitu zintuzten?
-- Abenduaren 19an, Javier Aya, Roberto Lotina eta hirurok Elgoibarko Sindikatoen lokalak lehertzera gindoazela poliziarekin topo egin genuen eta tiroka irten beharrean aurkitu ginen; prentsak zioenez 60 bala zituen gure berebilak. Ondorenean detenitu eta bi egun t'erdi komisarian pasa ondoren, espetxera. Ni konkretoki lau urtetan, Basauri, Carabanchel, Soria, Jaén eta Palenciatik pasa nintzen.
-- Orduko egoera, eta gaur pasa direnengadik jakin dugunaren artean berezitasunik aurkitzen al duzu?
-- Ez, gauzak maila horretan berdin edo kasu batzuetan okerrago jarraitzen dute. Espetxe batetatik bestera berezitasunak badaude, bainan garrantzizkoenak kanpoko egoerak mugatzen ditu. Beti bezala espetxerik "onenak " probintzialak ziren -- familiarengandik gertu, giroa, laguntza etab.-- Bestetik, ni egon nintzenean 200 bat preso izango ginen, konkretuki Soriako espetxean 70 egotera iritxi ginen; honek ere beti laguntzen du, zenbat eta gehiago egon, orduan eta denpora errexago pasatzen da.
-- 72an espetxetik irten zinenean, kanpoan zer egoerarekin aurkitu zinen?
-- Ni irtetzerako Burgosko epaiketa pasatua zegoen eta ETA V eta VI arteko zatiketa emana.Zatiketari buruz, espetxean oso gutxi jakin genuen ; dato bezala, bi urtetan Organizazioaren informe bat bakarra jaso genuela esaten dizut. Jakiten genuena familiaren bidez izaten zen edo beste espetxeetatik etortzen zirenetatik -- batez ere Burgostik -- hauei zekiten guztia ateratzen genien. Modu guztietara, nik orduan nuen eritzia -- eta posizionatu gabe nengoen -- erakundea VI zela eta Va "Nazionalistenak " Biltzar Ttipiko 5 lagun zirela zen. Kaleratu nindutenean egoera desberdinarekin aurkitu nintzen, erakundea indarberritzen ari zen. VIarekin posizionatutako hainbat erakundera berriro itzuliz eta ideologia mailan aurrerakadak emanez zenbait gauza argi eta garbi zen. Kalean neure lagunekin hitzegin ondoren -Treparekin adibidez hiru bat hilabete barru ETAn sartu nintzen berriro ere.
-- Noiz aurkitu zinen Hego Euskaditik aldegin beharrean?
-- Espetxetik irten eta hamabost hilabete barru aldegin nuen. Bilbon, bizi erdiklandestinoa egin beharrean aurkitu nintzen, polizia atzetik ibiltzen bainuen egun osoan. Denboralditxoak kanpoan pasatzen nituen, eta haetako batetan Madrila joan nintzen. Itzuli nintzenean, komisariatik pasatu behar izan nuen eta oraingoan aske utzi beharrean aurkitu baziren ere, egun gutxi barru Carreroren ekintza egiten da, eta nik nola sinestarazi poliziari ez nuela zer ikusirik? Ezinezkoa zen nahiz eta egia izan. Honela Abenduan aldegiten dut.
-- Ipar Euskadira iritxi zinenean, zer egoerarekin aurkitu zinen?
-- 1974ean Gose grebarekin. Errefugiatu gabe nengoenez, laguntza lanetan ibili nintzen . Erakunde mailan giro ona. zegoen, gose grebaren inguruan batasun handia nabari zen. Bainan giro on hau Ipar Euskadiko zenbait talderekin zeuden arazoak iluntzen zuten. Errefugiatuak beren arazoetaz bakarrik kezkatzen zirelako erabiliak sentitzen ziren talde hauk.
-- Arrazoi al zuten ala ez? Errefugiatuak kezkatu aldira Ipar Euskadiko arazoetaz edo beren politika -- erakundearen politika -- eraman dute?
-- Era batetan, beti izan dute arrazoia. Ez errefugiatuek, ez erakundeek, ez dute lagunik egin Ipar Euskadi mailan; ez dute lanik egin kontzientziatze mailan. Errefugiatuen seguritateak ez du oztopo handirik jarri. Orain, lanik ez bada egin, ez da gure laguntza faltaz bakarrik izan, hango taldeak ere ez dira gehiegi kezkatu. Gehiego esan dezaket, errefugiatuak han egoteak biziki lagundu du; beren presentziak bakarrik, gehiago edo gutxiago begiak irekitzen lagundu die.
-- Militar eta politiko-militarren arteko zatiketa bizi izan zenuen. Zer konta dezakezu.
-- Beno, zatiketa hartaz literatura asko idatzi da, bainan zatiketa eman zen momentuan, arrazoi politikoak ez zeuden sakondurik. Eritziez jokatu zen gehienetan, eta sakonean bazeuden zenbait puntu aurera begira bereizten gintuztenak. ETAk eta bere inguruan sorutako sektoreak Euskadiko burrukaren prozeduran jokatu behar zuten paperean zentratu zen arazoa. Guk esaten genuenez, ETAk sortutako sektore hori -- Ezker Abertzalea -- norbaitek zuzendu behar zuen, alternatibak eman behar zitzaizkion, eta horretarako erakunde edo alderdi baten beharra zegoen. Momentu horretan ETA bakarrik zegoen, beraz gure esku gelditzen zen lan hori. Militarrek beste ikuspegi bat zuten -- eta honen arauera jarraitzen dute gaur -- ekintza konkretoetan, seguritatea eta eraginkortasuna zituzten beren puntu zentralak. Honela, burruka harmatua eta politikoa edo masa burruka batera ezin zirela eraman esaten zuten; bigarrenak seguritatea kentzen baitzien, bainan masa burrukarako plantearnentu sakonik ez zuten egin.
-- Zer prozedura eraman zenuten plantemendu hauk sendotuarte?
-- Nik prozedura ez nuen gehiegi ezagutu, meningitiseko atake bat izan nuen eta hiru hilabetez ezertxo egin gabe egon nintzaien, ezer jakingabe. Adibidez Iparraren hilketa hilabete beranduago jakin nuen. Eraman zen prozedura normala izan zen, Hego Euskadiko aparatoa finkatu eta politiko-militarren linea garrantzitsuenak landu.
Honen burutzea, Vl. Biltzarraren bigarren zatian eman genion. Neretzat hau izan da ETAren Biltzarrik garrantzitsuenetarikoa. Masa organismoen lehen lerroak han markatzen ditugu, batez ere LABenak, gure eritziz langileria izan behar duelako iraultza prozeduraren zuzendaria. Beraz, masa organismo guztien sendotzean lan politiko-militarra eramatea; militar mailako lanetan era berean burrukaren benetako laguntza izan zedin eta ikuspegi honetatik aztertzeko; Baita ere, Biltzarre honetan planteatzen dira BAT ( abertzaleen batasunerako) eta Herrikoi Batasuna (frankismoaren erorketaren aurrerako altematiba); modu batetara edo bestera aurkitzen ginen egoera aldatu beharko zela somatzen baikenuen.
-- 1975. urteko "Estado de Excepción" dekretoak ankaz gora bota zuen egindako lan asko. Zer gertatzen da hemen?
-- Egia da. Egindako lana, erakundearen ezarkuntzan -- honetan erresponsable politiko-militarrak, bi mailatako lana batera eramanaz eta erlazionatuz, lan handia egiten dute,kuadro politiko asko sortzen da eta masa erakundeak martxan jartzen dira; militar mailan kanpaina gogor bat eramaten dugu: Diaz Linarez, Morán, etab ... ahal zen aukeratuenak eginez, hau da ezaugarririk errepresioaren elementurik izenpetuenak ikuitzea, bai Euskadi mailan, bai erakunde mailan.
"Estado de Escepción" delakoak eman zigun egurra handia izan zen, oso handia. Alde batetatik gogorren aurkitzen ginen momentuan ezarri zutelako eta Aberri Eguna oso gogor prestatzen ari zelako. Bestetik, Goiherriren erorketaren ondoren ezartzen dute eta honek zuen pixuarengatik -- elementu askoren erorketa suposa zezakeen edo askoren aldegitea --, prozedura geldieraztea proposatzen da. Eta hau oso osoan lortzen dute. Hau beti gertatzen da, gobernu faxista batetaz ari garenean. Oposizioa, aurrez-aurrez erantzuteko gai ez denean nahiz eta dena ez hautsi, kolpea ematen dute.
-- Tristea izango da esatea, bainan egurpetik ez zarete ateratzen. "Estado de Excepción" garaian jasan zendutena. Ezkerra, Wilson, Moncho, Andoni,...Zer suposatzen du zuretzat kolpe honek?
-- Erakunde mailan, ezbehar izugarria suposatu zuen; luzarora begira kalte handiena egin digun erorketa izan zen, inoiz ez baitdira horrenbeste elementu behararrezko erori. ETAk beti elementu gutxitan zentraturik lan egin du, garrantzirik handiena liberatuak izan dute. Nolakoa zen erorketa, berehala altxatzen ginen berriro bainan ahuldurik aurkitzen ginen eta bereraikitzen geudenez, egurte handiegia izan zen.
Pertsonal mailan, okerragoa izan nuen. Hildako eta detenituen arteko asko gertuko lagunak zirenez, gehien ikuitu ninduen erorketa izan zen. Dena dela, gerla honetan zerbait lortu badugu, gertakizunak asimiliatzeko ahalmena izan da. Asimilapen hau hurrengo egunean lanean jarraitzea ukatzen ez digun neurrian datza.
-- Erorketa hauen ondoren "buruzagitzat" hartzen zaitu politiziak, zenbait ekintza eta gertakizunen ardura zure gain jaurtiz.
-- Polizia, eta pentsakera burgesaren politika da hau : erakunde edo alderdi hat pertsona konkretoekin identifikatzea; askoz errazagoa baita pertsona batzuren gain oharkera ezartzea, erakunde osoaren gain baino. Orduan, Pertur eta niri erori zitzaigun gogorra. Bestetik aski normala zen, erakundeko zuzendaritzan zeudenen berri zuenez, azaletik bi bakarrik gelditzen ginen; behar bada sinetsi nahi ez zutena zera zen, zuzendaritzak ere berritzen direla.
-- Lehenago esan duzu, polizia elementu konkretu batzuren gain zentratzen dela. Herri mailan ere ez duzu uste horrelako zerbait gertatu dela?
-- Mitoak poliziak sortu ditu eta herriak gutxi edo gehiago beraganatu ditu. Garai batetan Etxabe eta Eskubirekin gertatu zena adibidez. gaur Apalarekin gertatu da. Bainan gaur egoera aldatu da, ETAk eta Ezker Abertzaleak kontzienteki ez dute inoiz inor ezaguterazi, eraildakoen kasuetan ez beste, eta azken burrukaldian presoek eta Amnistiaren aldeko kanpaina baten barnean.
-- Poliziak emandako fama horrek, zer ondorio ekarri dizu zuri eta familiari?
-- Ondorio maltzur eta kaltegarriak noski. Familiaren gain hainbat mehatxu joan ziren . Nere ama lehenago ere bi aldiz detenitua izan zen eta hi hilabete Yeseriasko espetxean pasa zituen, Carreroren hilketa zela eta. Bestetik etxean lehergaílu bat jarri ziguten. Niri berriz. era guztietako eta talde guztietako mehatxuak.
-- Ipar Euskadin ere errepresioa jasan behar izan zenuen. Zer eratan eman zen?
-- Lehenago aipatu dudan "fama"k Iparraldean ere ondorioak ekarri zizkidan, konkretoki Yeuko konfinamenduan. Polizi espainolak momentu haietan Berazadi eta bi poliziren desagertzea zela eta hauen erresponsabilitatea bota zidaten eta polizi frantsesak erabakia hartzerakoan aurrean izan zituen akusazio haik, inongo pruebarik ez izanarren. Yeutik alde egin ondoren, klandestinitatean bizi izan beharreanegon naiz, tarteka Hego Euskadiko ilegalitatean bezala, korrikan irten beharrean aurkituz.
-- ETAp-meren pausorik garrantzitsuenetariko bat Alderdiaren indartzea izan da. Zer pauso eman zenuten honetarako?
-- Erabaki VII, Biltzarrre Nagusian hartu genuen. Honetarako lehenagotik lanean hasiak ginen. Erabaki honen onhartzearen oinharriak, militarren zatiketatik hasi genuen prozesoaren -- Masa organismoak, BAT,Herriko, KAS -- etabarren burutzea izan zen. Honela erakundearen zatiketa erabakitzen da, hau da lan bakoitzak bere organizazioa izango du. Lan politiko mailan, alderdi iraultzaile baten beharra ikusten denez, honi buruz baseko debatea hasten da. Funtzionamenduko zenbait akats kenduz, Biltzarrera gauza argi eta garbietan joan ginen denok. Beste egoera politiko berri batetan sartzeko ateetan geunden eta iraultzaileen eginkizunetariko bat, egoerari moldatzen jakitea da. Honela egiten dugu politiko eta militar mailan, Azken honi buruz ere zenbait erabaki garrantzitsu hartu genuen. Demokrazi-burges batetan, erremintarik onena masen burruka da; era honetan burruka harmatua beste maila batetan dago planteaitu beharra. Dena dela, guk zenbait aldizkari kaleratu ditugu gai hontaz.
-- Biltzarre horren ondoren, militarrak eta zuen arteko elkartzea gertu ikusten zen. Zer gertatu zen honekin?
-- Bai, beretariko bi militante gure Biltzarrean egon ziren, debate guztietan parte hartuz. Amaieran, han hartutako erabakiekin bat agertu ziren. Alderdiari buruz oso osoan planteamendu militarrei buruz ere nahiko akort. Gehiago da, ondoren atera zuten ZUTIK batetan hau agertzen zuten. Baina ni beti harritu naiz nolatan hartu zuten erabaki hura hain erraz. Errealitatean, beste postura bat agertu dute noski, bai EIAri buruz, bai guri buruz, etengabeko akusazioak, zokoratzeko presioak, etab. Betiko, plantemamenduekin jarraitzen dute; politiko mailan ez dute egoera aldatu denik onhartzen, beraz burruka harmatuaren eginkizunaz ez dute ezertxo ere aldatu. Gaur herriak era guztietako alternatibak eskatzen dituenez ezin gindezke ezer aurkeztu gabe gelditu eta militarrak ez dute maila horretan ezer planteiatzen.
-- Militarren EIArengako laguntza eza aipatu duzu. Zuena zein izan da?
-- Gure laguntza ere oso txikia izan da. Oinharrizko elementu ideologikoak jarri genituen eta bestetik Alderdiari zenbait militante pasa diogu. Momentu lionetatik ez dute gurekin zer ikusirik izango organikoki. Hutsune handiak egon badira ere, EIA gaur errealitate handi bat da Euskadiko iraultzan.
-- Beno, eta orain Hego Euskadira itzuli zara. Zer diozu eman duten Amnistia hontaz?
-- Itzulera honetan, azkenetakoa naiz. Gure erakundeko jendea lehenagotik pasatzen hasia zen, Francoren heriotza ondoren eman zuten indultoarekin hasiz.
Era eta talde guztietako mehatxuak jaso ditut
Askoz errazagoa baita pertsona batzurengan kulpak jaurkitzea.
18-20

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakTalde armatETAMilitanteak
PertsonaiazETXEGARAI1

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude