Manuel M. F. Teixeiro poetari elkarrizketa
"Abiertos a la espuma, vela y remos por la paz de los pueblos, canta, escribe la fe infalible que los dos creemas Este par de poetas muere y vive Gabriel de Aresti en el alfoz de Uribe y alla Manuel de Maria en Val de Lemos"
Gabriel Aresti
MANUEL MARIA: galiziar poeta bat
Galiziako gatazkari poesian ezagunena ezdakit bainan ezagunetariko bat duda izan gabe Manuel M. F. Teixeiro. Bainan interesatzen zitzaigun, areago pertsona bezala, haren esperientzia sentikorra Mon cho Reboiraz mintzatzen zitzaigunean edo eta beste gai askotaz. Lehenbizi haren liburudendan eta gero ostatuan geure herrien pasadizoez aritu ginen.
Manuel Maria: Oraingo kultural egoera errealitate bat baino gehiago gero esperantzagarri baten hazia genuke. Ni pertsonalki zaharra nauzue honetan, berrogeita hamar urteko dekadan liburu bat publikatu nuen galizieraz, eta ordudanik gure kultural egoera hegirada ernez jarraitzeko saiatu naiz. Lehenbizi hizkuntzaren problema plazaratzen da. Galizieraz idaztea, eta liburuak onhartuak izatea.Hizkuntzaren baieztatzeko etapa bat. Galizieraz idaztea, eta liburuak onhartak izatea. Hiz kuntzaren baieztatteko etapa bat. Galiziera izanik aski zen, berrogeita hamar, hirurogei urteotan. Poesian esistentzial tankerakoa nagusitzen da, Manuel Cunha Novas-en kasuan agertzen denez, eta bestetik gerateaurreko tradizio paisajistari jarraituz Nova Lira genuke.
Halako Nazional kontzientzi galiziar bat hatzematen hasten da, eta herriarekiko literatura konprometatuagoa ere. Nahiko izen dago, Celso Emilio Ferreiro aipatzea ezinbestekoa egiten zaigu. Izugarrizko poeta dugu, eta eztabaidatu beharra dago galiziar poeta den ala galizieraz idazten duen poeta den, soilki. "Deica a gente mais nova"dugu haren garaiko lana. Aipatu beharra dago ere Louis Dieguez kondairagile eta poeta bat; Margarita Ledo Andion. Beste alorretan ere gure kulturaren abiadura hasten da; antzerkigintzan, ipuingintza berrian... Bainan honetan luzatu gabe hauxe azpimarkatu nahi nuke: 1) Kazetaritza espainolista eta kolonizatu baten pairatzea: abertzale mugimenduaren berririk ez duela espainolista eta kolonizatu baten pairatzea: abertzale mugimenduaren berririk ez duela ematen, eta herri-kulturaz deus gutti arduratzen dela eta bestetik II) artoski egindako literatur kritika baten eza nabarmentzen dela. Idazle batek kritika zintzo eta objetiboa eskatzea, eskatu dezakeen guttiena baita. Hala ere galiziar liburua saltzen da, eta hor dirau.Geroa galiziar geroa izanen da, sozialista geroa osoki.
Z.A. Zer funtzia jokatu du Blanco Amorek galiziar kulturaz barna?
MM: Blanco Amor-ek emigarazio bidea hartu zuen hamazortzi urte zuelarik, hirurogei urteko dekadan itzulia eginez, gaur larogei urte du. Ameriketan kazetari gisa aritu zen gaztelaniaz idatziz. Itzulia egitean linguistiko maila hutsean konprometatu zen. Haren bi elaberriak gerraosteko funtsezko obrak ditugu. Haietan ez da adierazten ikusi zuena, ezin baitzuen bereganatu, agian ( oroit gaitezen hirurogeita piko urte zuela orduan). "A1 Morga" izenburuko elaberrian Orenseko hauzo bat agertzen da eta hartako klase baztertuak, halako barride-lumpen bat arras ongi deskribatua. Beste elaberria, 'Xento Loxe"hiri baren eboluzioa dugu, mende haseratik 1.936. arte.Esan dezagun, igarpen narratibo haundiak dituela, izugarrizko ekilibrio linguistikoa eta barride-lumpenaren eta Oresenko puta-hauzoen deskribaketa testigutza ederra dugula. Gaur bizirik dagoen kondaira inportanteena dukegu Angel Follearekin batera. Blanco tesiguza hutsean gelditzen da, deskribaketa hutsean. Angel Foll-ek galiziar landen deskribaketa egiten du: Quiroga eta Inzio, batez ere. Eta problematika horretan, Blancok hiri mailan baino gehiago sakontzen du. Nolabait, eta galiziar landen mailan aritzen delarik, Blanco Amoren gehigarria genuke.
Nekez aurkituriko gizona
Z.A.: Castelaoz hitz egin beharko dugu ezta? Zuenganako eragina, erakarpena...
MM: Aparteko gizona zen. Nik ez nuen tratatu eta nekez aurkituz joan ginen. Halere hona ailegatu ziren "Sempre en Galizia"-delakoaren ale lehenetariko bat irakurtzeko aukera nazioaitekoa izan nuen. Gizon osoosoa zen. Diseinuan, kondari, ikertzaile ete batez ea inoiz ukan dugun politikorik inportanteena. Haren idazlan narratiboa apitasun eta populismo ahalegina izan zen, han n belaunaldiko prose barroko eta zailaren aldean, Otero Pedrayo bezala. Marrazkilari izan zen aldetik haren obra guztiz ezaguna da. Honetan funtsezkoena, haren Galiziarekiko konpromezua, azpimarkatu beharra dago. Politikari bezala gero etorri zen guztia posibleztatu zuen. Castelao oso identifikatua zen herri izpirituaz, herri sentipenaz eta tradizioaz ara: tradizionalista izan gabe, ordea. Bestetik, abertzale dotrinen "corpus" bat utzi zuen, eta haietarik hasi behar dugu, nik uste, Galiziaren geroa egiteko. marxista izan gabe, marxista esangura zenbait erabili zuen, oinharrizko esangurak ekonomiarekiko, nazioaren definizioarekiko, geure problemekiko ulertu ahal izateko. Bere gairaiko gizona dugu, noski, eta nik pentsatzen dut, asko ekartzen duen baitan ere, guzti hori ñabardura garrantzizkoa ala ez besterik ez dela. Benetako garrantzia, denboraren zehar egiten ari den lan kolektiboa, herri bateko lan kolektiboa dugula.
Z.A.: Nazional askatasunerako mugimentuetan, artistak, idazleak...funtzio garrantzitsua betetzen dute. Galizian ostera, Celsa Emilio Ferreiro, Neira Vila, X. Alanso Montero... ez omen daude abertzale mugimentuetan. Bestetik edo hanekin batera, nolako harremanka ikusten dituzu literatura eta militantziaran artean.
Literatura bigarren mailan
MM. Lehenbizi, gizon gailego batek, galizieraz idaztea erabakitzen den idazle gailego batek, konpromezu orokorra hartu bebar Iuke haren nazioarekiko, haren nazioaren jende eta problematikarekiko. Ene ustetan, osoki galiziar izateko kondizioak ez direlarik-nazional askatasuna ez baitugu lortu - idazlea galiziar kulturaren langilea da, bainan autore eskubideak ez kobratzeko prest dadoela, haren literatura ez merkaturatzeko ere, eta, oraingoz, beste bizimoduz mantentzen dela. Nik, personalki, konpn,mezu bat hartu, dut ekinkidetasun zeharo abertzalea, eta ezkerrekoa en pentsatzen dut. Ezer baino lehen artista baino lehen gizona dago solik, herri bateaan dago . Idaztea burrukatzeko era bat da, ene ustez. Neira Vula oso gazte zenean irten zen Galiziatik. Ameriketatik ibili eta Kuban agertu zen: Fidel Castroren Kuban prezeskiago. Emigrante baten kasua da, beraz, eta hala ere, korronteaon kontrara, halako fideltasun sentimentala gorde zuen haren lurrarekiko. Haren militantzi eta bizitza beste herrietan desarrqilatu da, ostera. Galizian bizi izateko parada balu, etorri beharko litzateke. Celso Emilio Fereiroren kasua oso bitxia da, neure ikusmiratik, behintzat. Gorago esan bezala, poeta eder hau UPGaren sortzaileetariko bat da. Hau guztiz ezaguna da. Geroxeago emigratzeko behartua izan zen, eta itzulia egitan Madrila joan zen eta hantxe gelditu ere. Xarrena ez de hori, ez da Madrilen gelditzea. Ez. Xarreni, da, Madrilek asimilatu duela, iduriz.
Poesia on ala xar da
Z.A.: Zeintzuk dira gai nagusiak Galiziako kultura idatzian, eta zuzenaga, zeure idazlanetan.
M.M.: Galiziako gaurko literaturan denetariko jendea dago. Nafarrativa alorrean aberatsa da, bai, eta badago oraingo errelaitatearekin engainaturiko literatura "Literatur konprometatua" "0 tempo sin salida" Louis Dieguz-arena bezala eta gutti gora beherako esperintzia abangoardistak ere Mourullo baitan bezala. Joera asko dago. Eta idazleak araueratzen du hori, abertzale hutsezko joera dago e. b. Galizia pairatzen ari denarekin konprometatua emigarazioa, per capitako errenta behea, hiz batez, Galiziak duen problematika osoa. Badago ere, Galiziako egunkarietan idazten dutenek, literatur kritika egiten dutela diotelarik, eta aski dela diote-horrenbeste protesta, horrenbeste salakuntza, horrenbeste literatura konprometatua. Bitxiena da talde honen barruan ba daudela poeta konprometatua.Bitxiena da talde honen barruan badaudela poeta'konprometatuak, "O grupo rompente", "O grupo carbo fondo", "Alen" liburuaren egileez ari natzaizu. Beste batzu "Lirismo" deitzen den hori egiten saiatzen dira. Nik uste dut poesia on ala xar dela, gai politikoaz aritzen bada edo hibai batetaz. Bestetik, geure atzerapen, azpiaurrerabide, emigraziaen problemak esistitzen direino idazle edo poeta batek tematika honetaz jarraitu behar du. Haren herriearen aldeako, eta haren familia, hauzakide eta herritarrekiko ikuitzen duelako. Geure literatura herriarentzat egina izan behar duela . Uste baitutu, eta ez du axola Amndujar, Caceres edo Madrilen egiten bada. Bestela ez du zentzurik eta kolonialismoa berrindartuko du. Eta lirismoaz, paisaiaren edertasunaz eta guzti hortaz aritzeaz on deitzait. Bainan gai eternalak eta intemporalak direnik, metaforaz mintzatzeko, "Dulce coña de carello" deritzait.
Z.A.: Zu ANPGko kultur frontearen militantea zara. Adieraz iezaiguzu pittin bat hortaz.
M.M.: Urte baztzu direla jaio zen, eta horretan lan gehien egin unetariko bat Moncho Reboiras, geure 1agun eraila izan zen. Galizairekiko konpremezu sakona egiten saiatu ginen eta herri kultura galiziar eta zientifikoa egiten aldi berean. ANPG sortu zenean, geure fronte kulturala han barruan egituratu zen, olde organismo zelako eta bide egokiena jendearengana gere lana eramateko. Gaur adar asko dago: Teatro koordinakuneak, kasu batez, zehaztapen haundiak eman zituzen galiziar teatoaz talde bilinguista eta oportunisten joerak salatuz. Kultural Elkargoen koordinakundeak, kultural normalizapenerako eta hizkuntzaren ofizialpenaren aldeko burrukan dabil. Manipulatze bilinguisten kontrako burrukak ere bark eraman ditu. Hauxe momentu honetan ekintza.
Manipulatze bilinguisten kontra
Z.A Duela zenbait urte bazen galizierazko eskola. Nola daga orain.
M.M.: Esperientzia horrek ez zuen jarraipenik. Eta hain zuzen, dugun status ekonomikoa zela kausa. Gaur jende gehienak irauten du subsisdiorengatik eta emigrazioaren dimarengatik. Kolonialismoak ez du besterik eskaintzen. Gaur eskola zenbaitetan ba dago abertzale jendea, eta komuzki, galizia sindikato nazional batetan biltzen dira irakakuntzako langileak. Sindikato hau INGean inhyratua dago. Gaur beraz, galizaierazko irakaskuntza sindikato honek bultzatzen duelarik, unibertsital, sekundaria eta primaria mailan badaude galiziaeraz ematen diren klaseak. Dne Jakueko ( Santiagoko) Ekonomi Fakultatean esate baterako klase gehienak galizieraz izaten dira. Geure hizkuntza eta kulturaren, ofizialpen eta normalizapenerako lehen urratsak emaniak daude, beraz.
Z.A: Catalunyan katalan kulturaren kangresoa egin da, Olujtanian, eta beste zenbait lekuten uda unibertsitatea, zuok zer pentsatzen duzue eta nola zabiltzate hartaz?
M.M.: Aspaldidanik ANPGgean pentsatzen genuen galiziar kulturaren .halako kongreso bat egitea. Orain Omnium Culturel izenekoa agertu da, nortzuk diren partaideak inork ez daki, ete nohizbahinke talde politikoon betek edo 'Teima"k publikatzen du zerbait honetaz.Ni ez naiz instituzio horien zale. Hor dugu Real Akademia Gallega eta baita ere, Instituto de Lengua Gallega, unibertsital mailan ihartuten duela,Maza izeneko antolakundea ere, dena erdaraz argitaratzen duela. Instutuzionalizatzea herri klaseetarik ez badator, ustelduz eta eskuetatik eskapatuz doa zeren era instituzionalak herriaren eskuetan gertatzeko nazional askatasuna suertatu beher da lehenago. Honelako kongreso batetan hala ere, bakoitzak eta elkarrekin eginiko lana litzateke. Beste maila batetan esan dezagun ere, hizkuntzek on samar diaruela, eta editorialak, ttipi burjeseriaren eskuetan-haundia ez baitago -- aurrera doazela~.
11-12
GaiezPolitikaNazioarteaEstatuak/NaGALIZIA
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakTEIXEIRO1
PertsonaiazTEIXEIRO1