Paisos Catalans: "generalitat"etik at


2021eko uztailaren 19an
Joan Ballester, Publia liburudendaren jabeari elkarrizketa
Paisos Catalans: "generalitat"etik at
Barcelonako Unibertsitate Zaharraren atzean, Consell de Cent kalean, Publia dago.
Catalanez eginiko liburuen salmenta betidanik egin ohi izan duen lehenetariko liburdenda dugu Publia. Honen jabeak, Joan Ballester, betiko nazionalista honek, herri zapalduen arazoaz lehen liburu bilduma argitaratu zuen.
Paisos Catalanseko lehen maparen egilea denez, oso ezaguna da. Argitaratze honek hiru hilabeteko espetxe-zigorra ekarri zion.
Publian, egun, Euskal Herria eta Galiziaz ere bi alor bereziak ireki dira.
Ballesterengana jo dugu. "Politikazko "jokuan sinesten ez duena da. Arres erradikal dugu eta Paisos Catalansen ezagutza du helburu.
-- Elkarrizketan, Euskal Herrian ez dugula Catalunya eta Paisos Catalans bereizten, diot ; irriño batez honela dio :
-- Catalunya, español administralgo lau probintziak dira; Paisos Catalansez mintzatzerakoan Catalan nazioaz ari gaituzue; catalan hizkuntzazko lurralde oro. Paisos Catalanseko lurraldea, lau probintzi horiez at, Pais Valanciá, Illes ( Baleares) eta Catalunya Norderk (Frantses estatuko Administralgopean) osatzen dute.
Betitik, gure lurralde honen batasuna hausteko ahaleginak egin ohi izan dira; Alicante, Pais Valenciatik at utzi nahi horrekin español administralgoak, askotan jokatu du. "Zati zak eta irabaziko duk" ezaguna dugu.
Hau, ez dator fiankismotik bakarrik; 1931.ean, estatutoa gorpuztu gabe zegoela oraindik Errepublikako konsituzioan puntu hauxe dager: Erregioen arteko konfederakuntzarik ezin daiteke egin.
Español adminstralgoaren itsumena nabari da: herri zapalduen batasunak min egiten die. Honek, egun, Euskal Herria eta Nafarroaren arazoa dakarkigu burura.
-- Paisos Catalans hitzez, noiztik balia baliatzen zarete?
-- Joan Fuster-ek hasiera eman ziola esan genezake ; bainan iragan mendean erabiltzen zela dio Felis Cucurullek.
Hala ere, noizbait ere Jona Fusterek berasmatu edo bererabiltzen hasi zen. Nire mapak ukan zuen eragipenak ere bere garrantzia izan zuen. Grafika,hitza herrikitzen, lagundu du. Paisos Catalansetako grafiak edo mapak, lau probintzietakoaren imagina hausten arras lagungarri izan dira.
-- Maparekin zerbaiten arazorik izan al zenuen?
-- Bai, 1949garren urtean egin nituen mapek ez zuten inprirnategiko ezaugarririk. Inprimatzaileak, geroztik, ezaugarria jarri nahi izan zion. Denda batek erakusle ihoan ipini zuen. Denbora batetan ez zen ezer gertatu. Bainan, Creix famatua noizbait handik pasa zenean, maparekin maitemindu zen; harrez gero ez ninduten pakean utzi. Detenitu eta ilegalki inprimatzeagatik -- Supremora jo ondoren -- sei hilabetetako kartzelan sartu ninduten.
-- Catalan indar politiko denek ez dute Paisos Catalans arazoa bereganatzen. Bereganatzen dutenak nortzek dira?
-- Paisos Catalanseko nazio errealitutea bereganatzen dutenak, independentzi zaleak dira. Egun koordinakuntza batetan batu direnak. Beste denak lau probintzietako autonomizaleak dira; ez diet catalandar deitzen ere, probintzizale besterik ez. Lau probintziz osaturiko Catalunya onhartzen dutenak eta Paisos Catalansetako errealitatea ahaztu. beren catalandar izakera ere galtzen dute.
Alderdi hauek beraiek irabaz dezaten bakarrik, egiten dute politika. Kezkarik gabeko saltzaile batzu dira; bakoitzak berea egin nahi du.
-- Paisos Catalansen independentzia aldeko borroka nolaz dakusazu?
-- Lehentxoago edo geroxeago hartu beharko liratekeen urrats batzuz burruka harmatuaz ari da) at -- indarrez sartu den jendearengatik, elkarrizketaz ez dago herri baten independentzia lortzerik; oraingoz, behintzat ez da horrelako herririk ezagutzen -- informaketa eta heziketazko prozedura bat eraman beharra dago eta bide honek ez du lehengoa baztertzen.
Aldi garrantzizkoenak ez dutela independentziaz hitz egiten da arazoa; bainan, autonomia aldeko mitin batetan, independentziaz mintzatuko balira, jendeak ulertu eta onartuko lukete. Jende oro burrukara pasako zenik, ez du honek esan nahi.
Jende orok egokiera berdina izango balu, autonomizale baino independentzizale agertuko litzateke.
-- Tarradellesen kasua nolaz dakusazu?
--Exenplu txar bat da. Pertsona hori, generalitatearen lehendakaritza emango balie Barcelonako Diputazioko Lehendakaritza azken finean -- gustora egonen litzateke.(Elkarrizketa hau, Terradeles Generalitateko Lehendakaria egin aurrez, idatzirik dago)
Irailaren l ln, 1.500.000 pertsonez osaturiko manifestapena ez zen Terradellesen omenez egin, Estatutoaren alde baizik. Bestetik, egun, politikoek ez dira Estatutoaz mintzatzen, Generalitatez baizik.
Catalandar parlamentarien errua, Lstatutoa baino lehen Konstituzioa egiten uztena izan da. Logikaz, Estatutoa aurrez da: kosntituzioak Estatutoak ematen dituen botereak gutxituko lituke eta. Honelaz, Gobernazio, ekonomi, hezkuntza, e.a... lehen gertatu zen bezala Madrilen esku geldituko lirateke.
Hontaz pentsatzen iharduten dudanean, parlamentariak deus ez direla irudetzen zait.
Elkarrizketa jarraituz, arras catalaii independentzizale agertzen zaigu. Honek larritasun batzu erakarri diola, dio: hauteskunde garaian abstentzio alde agertu zelako batipat.
Denda jendez betetzen ari da eta beste egun batetan lasaikiago mintzatzera etorriko garela esanaz, agurtzen dugu. Barcelonan, hirurogei urteko independentzizale bide bati gogor eusten dionik, aurkitzea zaila delako, gustura egor, gara.
Jorja Cirera
8

GaiezPolitikaNazioarteaEstatuak/NaKATALUNIA
PertsonaiazBALLESTER1
EgileezCIRERA1Politika

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude