Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara,
jarrai dezagun txikitik eragiten.
JRC (PSAN),UMA,eta EGAM-koeki elkarrizketa
Mahai Ingurua Jrc, Uma Etn Egamekin
Catalunyako JRC (PSAN) (p)ren gazte mugimendua), Galizaiako UMG (UPG)ren gazte erakundea eta EGAMekin mahai inguru bat egiteko parada ukan dugu Donostian. Hiru erakunde hauk elkarren arteko harremanak eta solidaritatea sendotzeko asmotan gogor dabiltza. Kalera begira, esan digutenez, pegatina bateratu batzu ateratzea erabakia dute, eta hurrengo ikustaldia EGAMen kongreso konsituientean izango omen dute.
-- Has gaitezen historia labur bate eginaz.
Nola sortu zineten hiru erakundeok? Zein izan da zuen desarroiloa? JRC.-- Gu 1972an PSANen eskutik sortu ginen. Lehen aroan esan genezake gure indarra ikasle mugimenduan nabarmentzen zela gehienbat.. 1974an PSANen eszisio bat gertatuko zen.
Gu momento horretan VSAN(p)rekin joan ginen, bera bait zen guri gazte gisa zegokigunean alternatibak ematen zizkigun bakarra. PSAN(p), UPG eta ETAren artean trinazionala muntatu zenean errepresio handia jaurti zen gure gainean. Geroztik, erakunde barneko formazio gora-beherengatik bat gazteriaren problematika berezitik urruntzen joan gara. Memento honetan gure alorra, gazteriaren alorra nola zabaldu ikusten ari gara.
UMG -- Gure historia laburra da. Aurtengo udan sortuak gara, eta gure planteamoldeak JRC eta EGAMetik aski desberdinak dira. Izan ere gure egoera, Galiziaren egoera, ez da kapitalismo desarroilaturiko nazio baten egoera, kolonizaturiko batena baizik. Sentidu horretan gure erakundea nahiz ideologiko-politiko rnailan hala organikoki VPCri lotua dago. Gu VPGren alternatiba komunista abertzalea galego gazteriari emateko sortu gara, eta hein berean UPGren militante eskola bat izateko. Guk gazteriaren problematika onartzen dugu, bainan modu oso desberdinetan ematen da.
EGAM -- Beno guk 1976ko udazkenean hartu genuen erakunde itxura. Gazteriak urte guzti hauetako borrokaren lehen inailan hartu izan du parte, bainan inoiz ez zaio euskal gazteriari mugimendu itxuru bat eman. Inoiz ez da gazte mugimendua bere erreibindikapen inguruan Euskadi mailan organizatu, ez da kaleratu. Gure ustez mugimendu hori sendotzeko eta sortzeko tresna bat behar zen. Tresna horrek masa erakunde abertzale autonomo bat izan behar zuen. Horretarako etorri zen EGAM. Orain arteko lana, gehienbat, barruko lana izan da, erakunde maila orotan egitea: linea politikoa, estruktura, etab. Kongreso bat egin behar dugu urrian, eta hortik aurrera kalean gehiago ikusi ahal izango gara.
-- Zein da hirurok nazio bakoitzeko gazteriaren egoeraz egiten duzuen analisia? Nola dakusazue gazte mugimendua Catalunyan, Galizian eta Euskadin?
UMG -- Galego gazteria gehiena oso gazterik laneratu beharrean aurkitzen da, eta hezketa tekniko eta intelektuak kualifikatu eskasarekin sartzen da. Lana superesplotazio eta diskriminazio haundiaz egiten da. UMGren borroka, epe laburrera, gure gazteriaren laneko kondizioak pertsona larrien rnailara eramatea izango da. Batez ere alokairu edo soldatei, orduei eta seguro sozialei dagokienean.
Juridiko-politiko alorrean 18 urtetako adin nagusitasunaren alde borrokatuko gara. Soldaduska arazoari dagokionean gure lurrean egiteko eskubidearen alde eta denbora neurria laburtzearen alde arituko gara borrokan.
Kultur arloan, dohakoa, ez den irakaskuntza bat dugu. Horren aurrean 18 urte arte nahi eta nahiezkoa izango den irakaskuntza esijitzen dugu. Hein berean gure gazteriarengan españolizazioa eta desklasamentua sortzen duen eskolaren aurka arituko gara.
JRC -- Catalunyan kapitalismo desarroilatua da, ez da gizarte kolonial bat, eta horrek gazteriaren problema berezi batzuk dakartza. Esate batetarako, familiari dagokion funtzioa estruktura sozial kapitalisten berprodukziorako tresna izatea da. Errepresio seksuala moral burgesa zaintzeko modu bat da, eta hein berean pertsona bere askatasunak laburtuz deuseztatzeko oso baliagarri gertatzen da. Irakaskuntzaren arloan esan genezake guk erreibindikatzen dugun irakaskuntza poblikoa, laikoa, zientifikoa eta dohakoa dela. Bere funtzioa errealitatearen analisia egiteko tresna izatea da, berau aldatzeko kapazitatea sortuz noski. Armada edo Ejerzitoari dagokionez bere denboraren laburpena eskatzen dugu, eta bakoitzak bere nazionalitatean egiteko eskubidea, eta Armadaren barnean askatasun demokratikoak ezartzea. Lan aldetik, gazteriaren lanerako kondizioak oso gogorrak direla ez da dudarik, soldata eskasak eta lanerako seguritaterik eza ikus genezake beste gauza askoren artean. Pertsona larrietako denpendenzia osoz egiten da lana, eta horren ondorioa bezala gaztearen erresponsabilitate sozial kontzeptua, etab... sortzen dira.
EGAM -- Euskadiko gazteriaren egoera aztertzerakoan guk oinarrizko bi puntu ezartzen ditugu: alde batetik euskal gazte mugimendurik eza eta hori sortzeko alternatibarik eza, eta bestetik gazteriak burges-demokraziaren barnean joka dezakeen papera. Bi ardatz hauen inguruan finkatzen da euskal gazteriaz EGAMek egiten duen analisia. Dudarik gabe faszist egoeran, kontraesanak politika arloan ematen ziren gehienbat, eta gazteriak eta bere erakundeek, gazteriaren problematika berezia bigarren mailan utzi izan dute eta horren ondorioa da gaur egun gazteriak sektore bereziaren konzientziarik ez edukitzea. Bainan hemendik aurrerantza, burgues-demokraziaren barnean, sistemaren aurpegi politikoa estaliagoa egongo da, hots, oligarkiaren dominazio moduak aldatzen ari dira, eta oraindik gehiago aldatuko dira. Horrek zapalduon, eta gure kasuan gazteriaren, borroka beste modu batzuetan desarroilatzea suposatzen du. Borroka erreibindikatiboa izango da gazteon borrokaren ardatz garrantzitsuena. Horrek ez du esan nahi prozesu iraultzailean atzerakada bat denik, ezta gutiagorik ere. Izan ere Euskadin, borroka erreibindikatibo horrek zentzu politikoa hartzen du: alde batetik arazu nazionala dela ta, bestetik gazteriak plantea:ditzakeen borrokek siternaren instituzioen aurkako enfrentamendu bat suposatzen dutelako. Hots, soldadutzaren kontrako borrokarik txikiena, ere, oligarkiaren zutabe garrantzitsuenetariko baten aurkako borroka da, Armadaren aurkako borroka hain zuzen ere. Eta honela zerrenda luze bat ezar genezake.
-- Nazio bakoitzeko gazteriaren analisia minimu bat egin diguzue. Segi dezagun beraz aurrera. Orain, zein motatako erakundea behar dela iruditzen zaizue problematika hori zuzentzeko?
EGAM- Gure ustez, eta lehen esaten genuenari jarraikiz, Euskadin kontresanak ez dira abertzale eta espaiñolisten artean eniaten, lierrikoi mobilizazioa apoiatzearen alde gaudenon eta horren kontra daudenen artean baizik. Sentidu horretan gure alternatiba ez da izango abertzalismo sektario batez josiriko alternatiba, mobilizaziorako alternatiba baizik.
Dena dela ezker abertzaleko alternatiba izango da, zeren eta gure ustez gaur egun ezin da mobilizaziorako alternatiba sendorik egin ezker abertzalekoa ez bada.
Izan ere, gure ustez, ezker abertzalea azken 15 urte hauetako borroka gogorrean sortu den sektore politikoa da, klase borrokarako marko konkretu eta autonoino bat detinitzen duen sektorea, eta hein honetan, mobilizazioaren eta borroka iraultzailearen motor eta ardatz garrantzitsuenetarikoa.
Gure aldetik ez dugu sinestsi burgues-demokrazian gazteria eta euskal langileria osoaren eskakizun guztiak errealitate bilaka daitezkeenik. Burgesia izango bait da agintari. Sentidu horretan gure alternatiba. gazteriaren aurtoorganizaziorako alternatiha, sistema hau gainditzetik urrutira joateko kapable izango da.
Langintza horretarako, alternatiba horren bultzatze lanetarako, beharrezko tresna dela deritzagu euskal gazteriaren masa erakunde abertzale autonomoa.
JRC Lehen aipatu ditugun faktoreei dagokienean, gure ustez, Catalunyako gazteriak behar duen erakundea klase eta nazional problematika beragan hartzen dituen erakunde iraultzailea da. Paisos Catalansen alternatiba finkatu eta sendotzeko kapable den erakundea. Gu PSAN(p)ekiko politikoki eta ideologikoki atxikiak gaude, baina autonomia organikoa gordez.
UMC -- Gure erakundea nahiz politiko-ideologiko mailan nahiz organikoki UPCi-ri lotua dago. Sentidu horretan klase enkundea da, eta ez masa erakundea. Gure Herriak daraman antikolonial borrokan, askatasun nazional eta sozialaren aldeko borrokan, Independentzia Nazionala eta Sozialismoa erdiestearen aldeko gatazkaren barnean galego gazteriaren problema bereziei erantzuten diegu. UMCren barnean langile gazteak eta gure erakundearen egitarauaeta estatutuakonartzen dituen oro dago ( nekazari, marinel, ikasle, etab... ). UMG-ak gazteriaren erakunde eta asoziazioak potentziatzen ditu.
-- Beno, eta luze doanez gero, zer motatako harremanak dituzu hiru erakundeon artean? -- Gure ustez borroka iraultzaile oro praktika internazionalista bati lotua eraman behar da. Izan ere Español Estatu Inperialistaren aurkako borroka, hiru nazioen borroka da. Bainan internazionalismoa esaten dugunean, argi gera bedi maila berdinean desarroilaturiko internazionalismoaz mintzo garela.
UMC, JRC eta EGAM gazteriaren borroka iraultzailean koordinaziozko eta batasunezko moduak desarroilatzera konprometitu gara.
Honenbestez bada JRC, UMG eta EGAMekin: EGAMek urrian izango duen kongreso konstituientean izango omen dira . Gu ere han izango gara.
TRIKUHARRIETA
23-24
Gaiez\Gizartea\Adin sektor\Gazteria\Mugimenduak
Egileez\TRIKUHARRI1\Gizartea