Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara,
jarrai dezagun txikitik eragiten.
Jose Antonio Asiain Lesaka presoari elkarrizketa
Kutxilopean Dugu Arima
Hala zioen Gandiagak poema batetan eta hala oroit erazi dit preso batek gaur goizean, irailaren 16ean, bere zainak moztean. Diotenez, terrore estatalak, soilik dira bidezkoak. Diotenez -- parlamentari eta sozialdemokrata alderdiek diote behinpein -- ez da komeni harmarik erabdtzea, ontzat ematen baitute oraingo bake ttipia politika egiteko dagoen aukera eta geuk ontzat eman beharreko berengeroko asmoa. Ontzat eman beharko, hain zuzen, prest direlako "beren erreinuan", biolentzia instituzionalizatua mantentzeko: hauen projektuan, gartzelak, harmadak, zoroetxeak... zutik baitiraute.
Zenbait, ordea, gizarte-zapalgailutik kanpo geldituz doa. Hamazazpi urterekin Reformatoriora, handik kalera, gartzelara, soldaduskara, lanik eskuratzeko gaitza, lapurketa bat eta berriro gartzelara, "kristalezko etxera".Hango bizimodu gogorra, protestak, zigorgelak eta azkenik judizioa: hamabi urteko eskaera. Tribunaleko Presidentea, kasu honetan. Pedro Maria Vitriain Esparza, arront ezaguna eskuindar girotan; honen anaia apaiza "Montejurra"-ko gertakarien muntatzailetarikoa izan zen. Bainan jueza nor den ere ez zaigu ardura.
Judizioan, betiko galdeperantzunak ( juezak, bitartean, ikuste bat kanporatu egin du, jersei gabe zetorrelako). Defentsaren galderak amaitu.Fiskalaenak ere bai. Akusatuak lau "polizi harmatu" artean dagoela, zutik dirau apur bat: supitoki kutxila bat du eskuan eta bi bider, hiru bider mozketak egiten ditu bere eskubuturrean. Ezker besoan moztu da eskuinean ez. Lau "griesek " eta Salako atezain batek gazteak eutsi eta lotzen dute. Ahalaginetan direlaeta mahaiaren kontra Ahaleginetan direla "COPEL, solidaridad" oihukatu du gazteak eta mahaiaren kontra jo du bere burua. Geroxeago, poliziek eskuak bizkarrari lotzen dizkiote esposez. "Depejen la sala". Ikusleen artean "amnistia" eta "asesinos"entzun da. "A ver quién ha dichoeso" eta gazte bati, dokumentazioa eskatzen dio polizi gazte eta urduri batek.
Hurrengo lerrotan doan erantzuna, Judizio hortako gazteak, Jose Antonio Asiain Lesakak, erantzun zuen Judizioa baino lehenago, gartzelatik.
-- Nor zara? Nondik ibili zara?
-- Jose Antonio Asiain Lesaka. Nondik? Iruinea, Zaragoza, Ocaña, Puerto de Santa Maria.
-- Zer da gartzela zuretzat?
-- Gartzelak desfasatzen, indibidualizatzen za4ytzen gaitu, n7inberatasunik galtzen dugu. Mesfidantza eta gorrotoa sortzen digu. Guzti hau bildurik ben. helbvru negusirako izaten da: sozial readaptapenerako ezereztu egiten gaitu.
-- Nola bizi zarete? Bizimoldea funtzionarioak, "egurra". Beren eskubideen alde burrukatu direnek ( Lanorduak; soldata) laguntzarik ematen al dizuete?
-- Gizagabeki, ankerki. Janaria eskas eta txarra. Medikuntz laguntzarik ez dugu. ílkarbizitzeko behar diren higienezko neurriak falta ditugu.Gure beharkizunetarako bitarte ekonomikorik ez dugu. Honela tratu fisikoari dagokiolarik; moralezkoari begira, berriz, geure dignitatea gal erazten digun araudia jasan behar dugu, zeharo ezgizakorra baita. Prentsa, liburu etabarreko guztiak Direkzioekok zentsuratzen dituzte eta nahi dutena bakarrik utzipera da ezerrez.Familiarekiko harremank ahozko edo idatziak, zentsuratu egiten dituzte bamekotasun giroa guztiz galduz.
-- Komun /politikoak. Zein da alderdi politikoen jarrera?
-- Preso bezala ez dago diferentziarik. Presoekiko diferentziak funtziolariek sortzen dituzte, "común"deiturikoen kapazidaderik ezaz baliatzen direla mesfidatza jarnra sortzeko politiko- en bainan "Común " en batasun eta aurrerapena ez zaie interesatzen. Pertonak bezala oinhanizko diferentzia dago. Politikoek egoeraz konturatu dira eta herriann onerako erakunde molde batez barrukatzen dute. "Común'ek, ostera, beren iraganaten kontrato indibidual eta eragabeki burrukatzen dute. Alderdi politiko gehienak oportunistak dira eta jarrera geldo batetan egon dira geure burruka gaurkotua izan den arte Presoen estatutu bat? Ez dut halako estatuturik ezagutzen, bainan preso politikoez bakarrik aritzen bada gaizki bada deritzait diskriminatu egiten bait gaitu.
-- Copel zer deritzazu? Ezagutzen ba duzu zer da COPEL?
-- Molde eratu batetan, presoa burruka dadin oso ondo deritzait ; ezagutzen dudanatik laguntza ematen dut ehal dudan neurrian. Uste dut gartzelatik irtendako jendeak osatu zuela COPEL. Presoen metalizapen lan hortan izugarrizko inportantzia du COPELek, hortaz landa presoari senti erazten diolako, kanpoan ere jendea badagoela. Burruka aurrera doa eta batasuna gero eta nabarmenago da. Ikusi dudanez ezkerreko alderdi radikalek, laguntza ematen dute eta COPELek ere bere neurrian laguntza ematen du. Jarrera oso bidezkoa hain zuzen ere COPELen helburuak betetzeko sistema kapitalistaren urperatzea beharrezko baita.
-- Prentsa kanpaina izan da COPELen kontra, talde harmatua zutela, gartzelak lehertu hehar zutela e.a. Nola dakusazu guzti hau?
-- Harmen kontra harmak erabili behar direlakoan harmez erantzun behar delakoan nago.
Indar erakuspenak, gure burruka errespeta erazteko beharrezkoak dira. Gainerakoan, ez dut ezagutzen COPí Len ekintzarik bide bontan.
Funtzionarien salakuntzak sistemaren oinharritzat. Preoaren degradatzea?
-- Funtzionarien kasua zaila da. Jeneralena preso funtziolari harremanak guttika izaten dira.
Batzuk oso hazkarrak dira . Kontzesio zenbai ten bidez (beste baxoerdi bat edaten zutea e.a.J eta horri esker ataratzen dituzten berrien bidez mailaz igotzea lortzen baitute. Salatariak elkarbizitze guztien izurriteak-direkteoreei interesatzen zaien bakarra, istilu publikorik ez eedukitzea da. honetarako bide guztiez. baliatzen dira eta funtziolarien gehiegikeriak eta metodoak antolakunde ofizialen estalpena dadukate.
-- Lana/presoaren esplotakuntza ; Espainol estatuak ez du dirurik xahutzen gartzeletan. Gainera presoak esplotatzen ditu: baloiak, untziak eta lareak egiteko Iantokiak... zenbat kobratzen duzue ? Eta zenbat sinatzen duzue kobratzen duzuela?
-- Estatuak, dirua galtzen du, noski, presupuestu estatal guztiak bezalaxe klase kapitalistaren fagontan eginak baitira. "Oirección General de Prisiones" -- delakoak, ostera, dirua irabazten du. Penso baten mantentzea janaria, sanitatea, jantzia...berrehun pezeta besterik ez baita. Zortzi orduz lan egiten eta hiru mila pezeta soldatatzat, gutti gora behera onura franko dago. Nora doaz presupostuak?
-- Gartzela-Arautegian separakuntza gradoen arabera egiten da. Araua ez da kunplitzen. Bete baledi ere, zer deritzazue?
--Ondi esaten denez, araua, ez da betetzen. Neurria, neurri represiboen zerrenda luzean dago. Presoaren zigorra areagotzeko egina dago. Gainera gehiago indibidualizatzen du presoa horrela komunitatetik isolatua bizi behar baita. Reformatorioetan ez naiz izan ostera. Dirudienez. reformatorioak delinkuentearen unibertsitateak badira, gartzela katedra genuke.
-- Apaizak, monjak "laguntzaile "sozialak. Zertan ari dira gartzelan? presoari laguntzarik ematen al diote ?
-- Elizaren papera erakunde guztietan engainagarri eta faltsua da. Gartzelako apaiza, deirektorearekin akort jarri delarik, gartzela barneko gobernamoldearen kontra agertzen da. Baina benetan sistemari eusten dio. Direktoreak terrore giro bat sortzen du eta apaizak altxamenturik ez gertatzeko tensio indibidualak baretzen ditu. íguneroko gauza da; lau arropen bidez jendearen justizia egarria beste bide batetik bideratzeko kontsejuak ematea etabar. "Laguntzaile" Sozialek itxurazko laguntza bat besterik ez dure ematen. Beren laguntza Gartzela Araudiak mugatzen du. Esistitzen ez 4en itxura humano bat ematean, sistemari eutsi egiten diote. Aipagarria dekegu ere "Redención" aldizkariaren kasua. Horren barpidetzearen bidez bixita bat gehiago lortu daiteke; honela, rentabilitate bikaina lortzetik aparte, zozokeriez beteriko kontenitua sartzen da presoen baitan.
-- Homosexualitatearen arazoaz merezi al Iuke zertxobait esatea?
-- íz du merezi. Derrigorrezko elkarbizitze unisexual baten ondorioak berez erortzeb baitaiia Homosexual asko dago, bisexualak handanaka egiten dira gartzeletan. Adin gabekoen esplotatzea, bestetik,' bai funtziolari aldetik, bai presoen aldetik, gartzela sistemak dakarren erdienari haundiena dugu
22-23
GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakEspetxeak
PertsonaiazASIAIN1