Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara,
jarrai dezagun txikitik eragiten.
ETA (PM)-ri elkarrizketa
EZ gara "Bereziak"
ETA(PM) siglak erreibindikatzen dituzte. "Bereziak" deitzea ez dute onartzen. Hala eta guztiz, behartuak ikusten gara izengoiti hori erabiltzea, irakurlegoari konpreni arazteko nor-zein diren gure mintzaideak.
-- Talderik eztabaidatuena, azken denbora honetan, zuena da. Mota eta kolore guztietaka pertsonek eman dute beren iritzia zuei buruz. Zer esan nahi duzue iritzi hauen aurrean?
-- Bai, egia da. Asko hitzegin da gure erakundeari buruz. Baina, benetan min eman diguna Franzisko Letamendiak "Ortzi "k -- Irailaren 9an, Madrilgo "Diario 16" egunkarian -- "grupúsculo en descomposición" kalifikatzea izan da. Honen aurrean zera esan nahi genuke: ETA (PM)k a asko sentitzen du deklarapen hoiek abertzale den batek egitea. Gainera, bere politik nortasuna lotuta du, ez bakarrik EIA aiderdiarekin. Alderdi honetan erresponsabilitate karguak ditu. Gure erakundea osoki identifikatuqik dago alderdi honen helburu ideogojiko eta estratejikoekin -- ezker abertzale osoarekin, eta ezker abertzale hortan denok gaude -- EIA, -eta denok batasunez aurrera eraman nahi dugu.
Iritzi noiek,esan diren bezala, erreahtate eta kontenido falta nabaria dute. Honek esan nahi du iraultzaile etikaz erru grabe bat dela, batez ere berak duen pertsonalitatearengatik, eta teoriz iraultzaile den alderdi baten buruzagi izateagatik.
"Ortzi"k adierazi nahi badu bere iritzia, edo EIArena, ETA(M)k, eta guk argitaratu berria dugun agiriari buruz -- agiri honetan EIAk KASekiko izan duen kon- portaera salatzen dugu kritika konstruktibo iraultzailea erabiltzea esijitzen diogu, abertzale iraultzaile denez, eta ez fundamentu gabeko hitz jario, merkea, publiko eta pribilejiatu den diputatu kargutik sozialista iraultzaile erakundeei eraso gabe.
Bere deklarapenetan atzera egiten ez duen bitartean, Franzisko Letamendiaren jarrera kondenatzen dugu, ezker abertzaleko alderdi eta militar erakundeen batasunaren aurka jokatzea baita ETA(M)k eta guk agertu dugun batasunaren aldeko agirien aurka.
Deklarapen iraingarri eta alderdikor hoen aurrean adierazi beharrean gaude : Praktika erreformista eta likidazionista zeramalako gure direkzioko zati bat Apirilean bota ondoren, Euskal Herriaren aurrean ETA (PM ) siglak erreibindikatzen jarraitzeko erresponsabilitatea hartu genuen. Kategorikoki errefusatzen ditugu "koletilla" moduko deiturak,erabiltzen dituztenen helburua laguntzen diguteh herri sektoreetan konfusioa sortzea besterik ez bait da, etsai-indarren ajente kontrairaultzailetar bezala serbituaz.
Egia esan, gaur egun mundu guztiak ezagutzen ziatuzte izen horrekin. Nondik sortu da "Bereziak" dietura?
-- Gu ETA Politiko Militarrak gar~. "Bereziak" adjetibo bat besterik ez da, gure erakundearen errealitateri erantzuten ez diona, gure rnilitar estrukturaren barnean dagoen aparato bati dagokion izena besterik ez baita.
-- Zein-nolakoak dira, epe motzera, zuen helbuuak?
-- Zazpigarren Batzarrean hartu genituen erabakiak defentsa mailakoak dira. Era-
hauekin herriak lortu dituen garaipen batzu bermatzea nahi genuen. Baina egungo egoera politikoa ikusirik zentzurgabekoa iruditzen zaigu garaipenetaz hitzegitea. Egun estatu espainolean dagoen errejimena neo-faxista da, alegia herrikoi errepresio berdina, inilitar diktadura butek erabilia, internazional mailan,subjetiboki estatu espainolean "askatasun demokratikoak" lortuta direla azaldu nahiean dabilena.
Euskal Herriak garbi ikusten du inolako askatasun demokratikorik ez duela lortu, amnistia eta nazional subiranotasuna urrun dira oraindik, indar errepresiboen eta "bandas incontroladas"en deuseztapena bezala. Horregatik, borroka harmatua aurrera eramateko, egun, modu bakarra ikusten dugu: lorpen bat bezala, herriak duena eskuratzearren. OFENSIBO mailan, alegia.
Masa borrokaren osagarri eta laguntza izatearen alde gaude, KASen alternatiba proposatzen duen helburua lortzeko -- puntu hauek Euskadin ainarrizko demokrazia jartzeko minimoak bait dira --. Hau lortuz gero, berplanteamendu bat egingo genuke borroka harmatuaren helburua, demokraziaren barnean, herriaren garaipena izango bait litzateke . Orduan, gure burruka DEFENSIBO mailakoa izanen da.
-- ETA (M)tarra eta zuen arteko batasunari buruz zertxobait entzun ahal izan dugu azken aldi honetan...
-- Borroka harmatua aurrera eramateko medio oso boteretsuak behar dira, estrukturazio formula egoki batzuekin, bere -eguneroko borrokan herriari sortzen zaizkion beharrei erantzun ahal izateko.
Horregatik, ahalegintzen ari gara erakunde harmatu bakarra lortzearren, euskal herrikoi armada baten embrioia izan dadin.
-- Masa erakunde eta borroka harmatuaren arteko harremanak zein motatakoak izan daitezke? -- Erakunde harmatuak, politika autonomoa izanbehar du, inongo alderdi politikoren indar harmatua izan gebe, herrikoi burrukarekin lotuta dagoena . Herrikoi hurruka hau, egun, ezker abertzaleak dararna. Horregatik, indar abertzaleen koordiradora -- KASen finkatua potentziatzearen alde gaude langile eta herrikoi mugimendu asanblearioa bezalaxe.
-- Zuek esaten duzue ezker abertzaleen alde zaudetela. Baina, lehen aipatutako komunikadoan -- zuek eta "militarra"k egindakoa, alegia -- EIA alderdia kritikatzen duzue...
-Esan beharrean gaude gure kritika alderdi horren direkzioari egina dela,KASen barruko beste indarrekiko konportaera ikusirik, eta, konkretuki koordinadora honen oinarrizko puntu bati buruz -elekzio munizipalen aurrean KAS barruko indarrekin aliantzak egitea -- bere definizio falta ikusiz. Definizio falta horrek EIA at uzten du erakunde honetatik.
Bestalde alderdi honen teorik printzipioekin, -- bai ideolojiko, bai estratejikoekin -- dugun erabateko identifikazioa berriro azaldu nahi dugu ; dituen base iraultzailearekin printzipio bezala.
EIAren militantzia osoaren eginkizuna dela pentsatzen dugu planteamolde hoien aurrean kritika eta autokritika bat egitea ez bait dute inolaz ere laguntzen ezker abertzalearen batasuna lortzeko.Horregatik KASeko indar guziei dei egiten diegu -EIAko baseari ere -- denbora gutti barru, posizio batzu garbitzeko, sozialista abertzale batasun taktiko eta estratejikoa indartzeko. Era Euskadi independiente, sozialista, berbatu eta euskalduna den helburu nagusira eramango gaituen borrokarako alternatiba iraultzailea eraikitzeko.
-- Zuek lejislatibo hauteskundeen aurka iren zineten. Zer diozue bide parlamentarioen aurrean?
-- Parlamentario bidea, egun deritzagunez.borroka bidea .Herrikoi interesen deformazio nabari bat izan daiteke, erreformista eta likidazionista bideetara. Eta, noski, bide hauek iraultzaile burrukaren aurka daude.
Gu, bide guztiak erabiltzearen alde gaude, erreibindikatibotatik hasi eta borroka harmaturaino.
-- Zer diozue ba hauteskunde munizipalen aurrean?
-- Egun udalak ez ditugu kontsideratzen herriaren nahia azaltzen duten erakundeak bezala . Betiko erakunde errepresiboak dira -- frankismotik heredatu dituzten formula guztiez baliatuz --.
Lehen bait lehen egingo diren hauteskunde munizipalen alde gaude. Hauteskunde lejislatiboetan ateratako botoez baliatuz egin nahi dituzten Batzorde probisional hoien aurka gaude eta salatzen ditugu. Elekzio hoiek izan zuten subjetibotasuna kontuan hartuz, boikotaren alde atera zirenen errepresentazio eza ikusiz. Batzorde hoiek ez dirateke demokratikoak.
Hauteskunde munizipal hoien aurrean ezker abeitzalearen batasuna nahitaezkoa ikusten dugu, indar hoien politik aliantzari garrantzi gehiena emanaz, gero, Euskadin lan egiten duten beste erakundeei aliantza horiek zabaltzeko.
-- "Apala" zuen erakundeko militante bat da. Nola aztertzen duzue bere detenzióa?
-- Poliziak beti jokaera berdina eraman 4u. Ez da oraingoa . Urrutira joan gabe, 75ean, izan zen erorketa gogora dezakegu.Lehendik "Wilson", "Ezkerra" e.a. en izenak komunikabideetan ikusi genituen, behin baino gehiagotan: "fama" eman behar zitzaien.
Erakundearen buru bezala agerttuz, gainera. Honela, erorketa probokatu zute.nean, ETAri ezin bigiriko kolpea eman ziotela adierazi nahi zioten herriari "Apala"ren kasoan berdintsu jokatu dute, Komunikabidetan bere izena aialdu zuten .Gero erorketa...
-- Zein nolako fuqtsa ikusten diozue erorketa honi?
-- Espainol gobemuak agindutako detetzioa zela nabaria da -- frantses poliziak espainol artxiboetako argazki bat erabili bait zuen. Medio guztiak jarri zituzten ondo irteteko.Bere etxetik ateratzen ari zen kotxea blokeatu zuten beste bi automobilek.Polizi distintiborik ez zuten kotxe hauek, eta barrutik irten ziren polizi espazialak paisanoz jantzita zeuden.Momentuan esposatu eta komisariara eramana zuten. Han 48 orduz, -- frantses legeak ematen duen denbora maximoa -- interrogatu zuten. Denbora ptztian arraren guztian Ibarraren kasoa soluzioantu zezakeen rehen bezala tratu zuten.
Espainol gobernuarentzat, orduan gure erakundeak desarroilatzen ari zen ekintza militarrak geldiarazteko modu bat zen. Beraiek buruzagi suposatzen zuten baten erorketa, ekintza hoien freno eta limitea izan zedin. Baita frantses gobernuarekin erlazioak zabaltzea, "terrorismo internacional" deritzen diotenaren aurka eskuz esku joateko.
Frantses gobernuaren aldetik nabaria da bere oligarkiko eta inperialista interesak gordetzeagatik, Hainbeste zabaldu duen aurpegi demokratiko hori puskatzea ez zaiola axola. Apalategik, euskal hiritar bezala zituen eskubide guztien gainetil irten da. Azkeneko momenturaino, berc herriaren alde borrokalari ezaguna den honi, ukatu egin dio politik babesa.
-- Baina, benetan zer suposatu du zuen erakundearentzat?
Militante bat gehiago erori da. Esan beharrean gaude Ibarraren kasoan organizazioak hartu dituen erabakietan ez duela inolako parte hartzerik izan. Honezaz gain bere detentzioa, eta bere estradikzio eskaera ez dugu uste bere gainera bakarrik doanik, egun dagoen banguardia iraultzailetarren aurka baizik. Hemendik aurrera izango duen errepresibo mailan bat besterik ez da izan. Bi gobernuek abertzale iraultzaile mugimenduaren gain elkartuta ezarriko dituzten neurri errepresibo bat.
-- Askkatasun probisionala lortu du. Dirudienez frantses eta espainol gobernuari ez zaie jokoa atera...
-- Askatasun probisional hori herri borrokaren garaipen parzial bat besterik ez da.
Pauso bat, Apalategiren askatasunaren aldeko borrokan, frantses eta espainol gartzeletan daudenen askatasunaren aldeko borrokan, amnistiaren aldeko borrokan. Gobernu espainolak estradikzio eskaera kendu arte, frantses gobernuak Migel Anjel Apalategiri Euskadira itzultzen utzi arte -- bere hiritar eta errefujiatu eskubide osoekin -- lotuta duten faszista eskuetatik ez dugu askatuko. Euskal Herriari dei egiten diogu borrokan ekiteko estradizioa bai ala ez erabakiko duen juiziaren inguruan. Borroka bait da, askatasuna osoa eman lezaioken modu bakarra.
-- Benetan, herrikoi mugimendua izan da "Apala"ren askatasuna probisionala lortu duena. Zergatik, zuen iritziz, eman du herriak horrelako erantzuna?
Erantzun hau ez da batere harritzehi.i Askotan egina du. Azken denbora honctan Apala, Larena Chivite, Aldanondo eta abarren askatasuna izanik bere helburua. Herria konsziente da borrokalari hauek : Euskal Herriaren askatasunarekiko duten esanahiaz. Eta, garbi azaldu du, Euskadiren independentzia eta sozialismoaren alde euskaldun estatu sozialista baten alde horrokan jarraitzeko prest dagoela.
ETA, bere posiblitateen neurrian, momenturo saiatuko da herriaren dei eta beharrei erantzuten. Herriaren zerbitzuan egon nahi bait du.
PILAR IPARRAGIRRE.
"Zazpigarren Batzarrean hartu genituen erabakiak defentsa mailakoak dira".
"Borroka harmatua aurrera eramateko, egun, modu bakarra ikusten dugu: ...OFENSIBO taktika, alegia"
"Bide guztiak erabiltzearen aldeko gara erreibindikatibotik hasi eta borroka harmaturaino"
Javier Ibarra eta Francisca Franco. Apala "rehen" bezala erabilia izan zen, frantses eta espainol gobernuaren aldetik, Iharraren kasoa zoluzionatzearren.
19-21
GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakTalde armatETABesteak
EgileezIPARRAGIRR1Politika