Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara,
jarrai dezagun txikitik eragiten.
Bautista Alvarezi (UPG-ego sortzailenetariko bat) eta Elvira Soutori (UPG-eko Idazkari Nagusia) elkarrizketa
U.P.G. Gurekin
Union de Mocedades Galeguistas, UPG-eko Gazteriaren Kongreso amaieran geundelarik, Bautista Alvarez eta Elvira Soutorekin hitz egiteko parada eduki dugu. Bautista Alvarez Komite Ejekutiboan dago eta UPG-eko sortzailenetariko bat dugu, gaur egun erakundean dirauen bakarra . Elvira Souto, gazteagoa mintzaera beroagoz UPG-eko Idazkari Nagusia dugu. Haiek dute hitza.
UPG: UPG, 1964.ean sortzen da, batzuk "Mocedades Galeguistas"-delakoan ibilitakoak ginelarik, besteak Partido Galleguistan (1936.ean sortua) edota herbesteko PCEn. Alderdi bezala ez da definitzen eta hamar puntu oinarritzat, Fronte itxura hartu zuen. Hirugarren puntua zen, batik bat, geroko eboluzioaren giltzarria. Agintea gailego herriarentzat, obrero, marinel, eta nekazarientza beraz, behar luke izan. 1970.ean marxismo-leninismoaren bidetik abiatu ginen, 1974.ean bertoko komunisten alderdi bihurtu arte. Sortzean eta lehenbiziko urteotan burjes ttipiak, obrero eta enplegatu talde haundi bat bazen ere,orain langile industrialak dira nagusi. Benetako alderdi komunista hauxe dugu Galitzan;eboluzionatuz doa egunero, egunetik egunera barnatuz doa herri klaseetan. Horrexegatik bultzatzen ditugu herri oldeen organismu batzuk: ERG, estudiante mailan, bi mila afiliatu inguru duelarik, ING-SOG eta UTB biltzen duelarik-eta bost mila afiliatu inguru osatzen dituela, Comisiones Labregas nekazari mailan aritzeko eta SGTM eta Comisiones Marineras marinel eta arrantzale mailan sakontzeko. Olde organismuak direlarik eta sindikal mailakoak, erreibindikapenak ez dira erabatekoak izaten, horrexegatik hain zuzen jende gehiago parte hartuz doa. Bestaldetik, joera politiko independiente bat daramate. Bainan herri nazional autogobernurako "Baseak" ditugu.
Z.A.: Marxista- leninistak zaretela diozue. Nola lotzen duzue Independentziaren aldeko burruka eta leninismoa, independentziaren eskabidea eta autodeterminazioaren teoria?
UPG: Marxek autodeterminaziorako eskubidea nazio zibilizatuentzat bakarrik onartzen du. Leninek, ostera, nazio guztientzat. Aurrerakada izugarria da. Bainan abstraktuki bakarrik onartzen du eskubide hori. Horrexegatik daude horrenbeste alderdi leninistak, praktikan, benetan, ez dutela eskubide hori onartzen. Beren erakundeak estatu mailan mugatzen dituzte. Iraultza Sozialistek berriz, hauxe, erakutsi digute: inperialismoaren kontrako burrukak mundialak direla. Burrukan dirauten herrialdeetako alderdi marxistak beti saiatu dira Leninen Autodeterminaziorako eskubidea konkretatzen: gu ere saiatzen gara, horrexegatik gara indepentistak.
Z.A.: Diozuenez inperialismoaren kontrako burrukak mundialak dira. Iraultzaileen arteko solidaritatea hala behar luke ezta? Nola zertzen duzue praktikan internazionalista bat? Zer diferentzia ikusten dituzue Galitza eta Euskalherriarekiko! burruka honetan elkar aurreratzeko?
UPG: Diferentziak? Euskalherriak eta Catalunyak zapalkuntza politiko eta kulturala dute. Galitzak, berriz zapalkuntza koloniala du. Ez dago bertako klase dominatzailerik, inperialismoak zeharo azpiratzen bait du hemengo burjesia. Bertako burjes klaseak bitarteko-harreman bat, bitarteteko-funtzio bat besterik ez du egiten, beraz. Galitza industriatu gabe jarraitzen delarik eta hona industria arriskutsu, kutsatzaileak etabarrekoak, soilik, ekartzen dituztelarik. Geure internazionalismoa nola zertzen den? Bidea eta helburua hortik ba doa ere ez dugu zehaztua, eta orain estudiatzen ari gara, praktikotasun batetara heltzeko. Orain arte, "Brest-eko Agiria" izenpetu dugu, bainan akordio hori efektiboa baino gehiago itxurezkoa, formala, izan da. PSANekiko harremanetan ibili ginen, denbora labur batez izan bazen ere, eta harreman horrek posibleztatu zuen ETAko komando bat hona etortzea. Orain EIArekiko jarri gara harremanetan.
Burruka Harmatuaz Eta Beste
UPG: 1975.ean hemen egindako burruka harmatuaren balantzea oso negatiboa izan zen ( preso atxilotzeak, militante bat hilda...) Bainan bestetik herriak gurenakako, donfidantza sendotu zuen, eta guk geure ganakoaz ere bai, teoriaz esaten genuena praktikara eramateko gai ginelako. Galitzari dagozkion burrukamolde konkretoak aztertu behar ditugu. Gaur egun, ez dugu burruka harmatua praktikatzen politika baitan, politikaz, gehiago fidatzen garelako. Burjeseriaren aurka, ostera, argi dago burruka harmatuaren beharra, burjeseria hautsi nahi badugu behintzat.
Z.A. : Jarraitzen dute hizketan hitz bat aski zaie horren ingurua azal diezaguten. Jarrai, mintza bekigu UPG-k).
Z.A.: Izandako Hauteskundeak?
UPG:Agintera ez goaz botuen bidez. Hauteskundeetan gure programa azaldu dugu eta lau haizetara hedatu ere. Legeztapenaren problema genuen, berriz, Bloke Nazional Popular Gailegoak, bakarri, defendatzen bait zuen programa antikolonial bat gure herrirako. Gobernua konturatu da problematika kolonialaren indar-ere karpenaz. Horregatik egindako ahaleginak eta gezurrak: Hauteskunde bezperan As Encrobas-eko apaiza hil zela zabaldu zuten ( ANPG-eko kandidatoa zena). Zailtasunak ? Legalak ez izatea, baliakizun ekonomikoen gabezia, prentsaren boikota, prentsa eta zenbait alderdi politikoren gure kontrako kanpaina... Halaz ere hedatu dugu gure lan alorra, nekazari alderditan batik bat, eta gaurkoz, populazioaren erdia baino gehiago nekazari da Galitzan.
ZA. Barne zatiketak?
UPG: Lehenbizikoa ... zatiketa ez da izan baina tira...APG izenaz ezagutzen dena. Hau ANPG barruan gertatu da. Eztabaidak izan ziren, interprofesionalen aldetik lehen biltzar plenarioari buruz. Ez zeukaten inolako base-ordezkaritzarik, inolako errepresentaziorik; aspertu zirenean joan ziren. Orain APG hori egin dute.
Bigarrena, nolabait esateko ez da, inolaz ere, "adar disidente" bat ( gogor ekin dute puntu honetan, ) nonbait esan denez. Batzuk, expulsatuak izan ziren, Mendez Ferrin bezalaxe 1974.ean eta besteak inoiz ez dira UPGan egon. Talde honetan dago, egia da, UPG-eko sortzaile bat, Luis Soto, Bainan hori Mexicon egon da 1966. etik orain arte. Itzulia egin du eta ez du UPG-eko inorekin hitz egin, bere lagun batekin baizik: Mendez Ferrin UPG-eko beste sortzaileak urteak direla, alde egin zuten ; baina ez irizpide desberdinak zituztelako iraultzak bere eskakizunak dituelako baizik. Egunetik egunera gehiago eskatzen du eta zenbait bide erdian gelditzen da. Zatiketa honi buruz, berriz, prentsak egin duen joera, talde bat promozinatuz etabar, ez da noski, horren alde dagoelako, gure alderdiaren barne-tinkotasuna apurtzeko asmoz dagoelako baizik. Ez dute lortu, ostera.
Aliantzak
UPG: Hemen, Galitzan, estrategiko mailako aliantzak, soilki, egiten ditugu. Printzipioz, ez ditugu beste aliantza moetak baztertzen; funtsezko arazoa da norekin elkar gaitezkeen, ordea. Hemen baditu tradizioz eta ingurumariaz gailegoak diren alderdiak, beren planteamenduak berriz, klarki aski espainolak agertzen bazaizkigu ere. PSG-delakoa eradutzat har genezake: hauteskunde garaian PSOErekin negoziaketan egon zen, lehenago FPSen integratua geroxeago irten bazen ere... bere galitzar praktika ez da klarki agertzen. Bihar ager baledi, praktika antikolonial garbia daraman alderdi bat, nahiz eta alderdi langile bat ez izan, ez genuke inolako problemarik harekin elkartzeko. Gaur horrelako alderdirik ez dago. Herri Iraultza bat, nahiz eta alderdi langile bat ez izan, ez genuke inolako problemarik harekin elkartzeko. Gaur horrelako alderdirik ez dago. Herri lraultza Nazionala, bestetik, langile klaseek, bakarrik, eraman dezake aurrera, hau da, laborariek, marinelak, obreroek, profesionalak eta burjes ttipiak. Horregatik ulergaitza da merkatari edo .industrial burjes ttipiaren alderdi baten posibilitatea Galitzan. Gure herria kolonizatua dagoelako, hain zuzen, Espainol Estatu eta Galitzaren arteko harremanetan, kolonial harremanetan bizi den burjesia bat esistitzen delako. Hori dela-ta bitarteko-burjesia hori zeharo azpiratzen dute jarrera espainolistek. Lehengo hauteskundeetan, Euskal Herrian kasu batez, PNV-ren garaipen bat izan zen tankera,horretako burjesiaren interesa defendatzen bait digu, hain zuzen. Hemen bitarteko burjesiaren interesak defendatzen badute ere ez da inolako politika nazional baten alde ahalegintzen direlako. Madrilen pentsaturikako estrategia bat damatelako baizik. Horregatik, Galitzak zapalkuntza koloniala sofritzen duelako abertzale burjesia ttipiaren alderdi baten pentsatzea zaila zaigu. Catalunyan eta Euskalherrian diferentea da, han burjesia nazionalak esistitzen bait du. Hemen ez.
Z.A.: Pausatzen gara, zintari jirabiratu behar (bait diogu, zigarro bat piztu eta berriz enroilatzen gara).
UPG: Eguneroko praktika, beti kontraesanezkoa izaten da,. Orduan egin daitekeen aliantza bakarra da printzipio zenbaiten inguruan: burruka antikolonialista kasu batez.Ikusi dugunez, ez dugu maila horretan aliatu posiblerik. PSG baino eskuinago daudenak.
Badira ere espainol ingurumarian aritzen diren alderdiak; horiekin marxisrno-leninismoa bezalako deklarazio abstraktuak bakarrik, ditugu batera. Ez dugu bada, kasik deus batera .Taktika alorrean eta maila oso kointural batetan, kasu batez, aliantzak egin daitezke. Alexandro Bovedaren heriotz urteburuan, kasu batez edo greba batetan. Horregatik Uztailaren 25.ean geu bakarrik, joan ginen. Gure ustetan, ez dugu inolako aliantza formalik, inolako aliantza fantasmarik, behar. Hori et horrela, geure printzipioekiko traizio bat litzateke. Guzti hau laburtzeko, hauxe esan genezake: Galitzako nazional askatasunaren aldeko gataska duten abertzale erakundeekin bakarrik elkartu gaitezke aliantza estrategiko batetan; gaur egun UPG, bakarrik dago, bide hortan. Erakunde espainolisteekiko estatu mailan aritzen direnekiko, ostera, taktika mailako aliantzak,oso koiunturalak, beraz, egin ginitzake: Gaur egun, guzti hau gehiegi ez luzatzeko, indarren korrelazioan soilik; eta langile alorrean sindikalgintzan, politikagintzan ez du kapazitaterik. ANPG-ek,bai.Besteak ( Bautista, irrifarrez hasten da, orain) taldexkak besterik ez dira. Langile mailan, CCOO-urte askotan sindikal mailako erakunde bakarra izan da, hamalau urte delakoa delarik hasia baitzen geroxeago USO eta UGT agertu ziren eta azkenik sindikalismo nazionalaren lehenbiziko nukleoak agertu ziren ere, Coruñan, Vigon eta Ferrolen. Lehenbizikoz alternatiba bat sortzen maila horretan. Franco hil ondoren asko hedatu da eta gaur egun CCOO-direlakoen parean daude.
(ZA: Denok presaka gabiltza, UPG-ekoak gu baino gehiago, noski.
UPG: eskertzen dugu, gaingiroki bada ere, ezagutzeko aukera eman digutelako, prentsa burjesak "koronelak" deitzen dituzten hauengatik agurtzen gara )
Castelaok gerraren lehen hilabeteetan egindako grabaduetako bat.
Bautista Alvarez, UPG-ko komite ejekutibokoa.
9-10
GaiezPolitikaNazioarteaEstatuak/NaGALIZIA
PertsonaiazALVAREZ1