Madrilen Pepinoak Merke


2007ko otsailaren 21ean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Euskal parlamentari baten amari elkarrizketa

Hemen azpian zinatzen dugunok, erabateko akordioaren ondoren, astero Zeruko Argiako bazter honetan agertzea erabaki dugu, bakarka nahiz taldean. Baina, nork hasiera eman lanari taldetasuna galdu gabe! Elkar lan batekin aurkeztea pentsatu dugu.

Zenbait proposamen ( interesgarriak, haatik) baztertu ondoren, euskal politikoen ( eta ez ahantz, denok gara poltiko) dimentsiorik humanoenaren bila zuzendu gatzaizkio geure gaurko pertsonaiari : euskal parlamentari baten ama.

Zergatik euskal parlamentari baten ama? Ama, denifizioz ( Sergio Finzi, "Le pere anal", Psychanalyse et politique, Seuil) esentzia bera delako. Bestalde, nork ezagut dezake edozein gizonen (eta areago politiko bada) alde guztiz humano hori, ema batek baino hobeki?

Telefonoz egin dugu zita: "bai, baina ez baitakit nik ezertxo ere politikaren gainean". Lasaitu egin dugu guri ere ez zaigu politika interesatzen.

Kazetalari karnetak erakutsi behar izan dizkiogu atezainari. Carga máxima 3 personas. Bernardori tokatu zaio oinez. Paretsu heldu gara baina bizpahiru minutu, egin behar izan ditugu arnasa bere onera itzul dakion. Bernardo, tabakoak eramango hau...

Zalantzan, elkarri begira, tinbrea nork joko urduri. Ama bera azaldu zaigu
tinbrea jo gabe. Bernardo, eztul hori.

-- Zu ahal zara Amatiño? -- Koldori, gaurdasola hartzen diolarik. Adin indefinitu bat ile grisetan', beltzez jantzia, ibilera pizkorra. -- Esan dizuet ba, politika gauzetan ez dakidala ezertxo ere -- aulkiak eskainiz.

Guztiok buruan dugun galdera bota du Ibonek:

Zein da zure semeak esan zuen lehen hitza?

Amaren irrifarra nostalgikoa da; semea bidaia parlamentario arriskutsutan ikusten duen eta haurra berea eta berea bakarrik zuen garaiaz oroitzen den amaren irrifar nostalgikoa.

Kaka, edo egia esateko, eta hemen ageri da dagoeneko nere ( diminutibo maitekor bat erabiltzen du) seme maitearen elokuentzia parlamentarioa, kaka, kaka, pis.

Z.A. Aldaketarik somatu ahal duzu semearengan parlamentari izendatu zutenez geroztik?

Ama. Zer esango dizuet ba, ingurukoak gehiago aldatu gara, bera baino, igual. Lehen, jan nahi ez zuenean edo, errita egiten nionean, ba, horixe, seme bati errita egitea besterik ez zen; orain berriz, herriaren errepresentate delarik, nolabait ere zigortzen badut, herriari errita egiten diodala iruditzen zait.

Z.A. Irakurtzen ahal du?
Ama. Denborarik ba ahal du ba gizarajoak? Orain ez, baina lehen izugarri. Hor du bere gela liburuz betea, ikusi nahi baduzue...
Alboko gela batera eramaten gaitu. Euskal etxearen ezaugarria zen koarto iluna izandakoa noski. Kontsola gainean, Salgari, Martin Vigilen "Una chabola en Bilbao", Becquer "Rimas", Dumas "Los tres mosqueteros", Labastiden "Jóvenes perfectos" eta L. Screminen "El vicio solitario", "Suecia, paraiso o infierno", R. Schakleren "Cómo triunfar en la vida" eta "Assimil francés" dira gure memorian gelditu diren izenburuak.

Z. A. Euskaraz ba ahal daki?
Ama. Baietz uste dut.

Z. A. Ba mitinetan eta halakoetan ez zaio entzuten.
Ama. íske horrelakoetan hitzegiteko, edo irakurtzeko eta izkribatzeko, euskara konplikatua da.

Z.A. Beste batzuek ikasi dugu ba -- Berriro ere Ibon ete bere espekulazioak.

Ama. Bai, baina zuek ez zarete parlamentariak. Parlamentari bat problema inportanteagoak konpontzeko dago. Eta noski, egunak hogeitalau ordu.

Z.A. Zeintzuk dira problema horiek?

Ama. Nondik hasi ere... Problema guztiak nahi ditu bere gain hartu. Urrutirago joan gabe, hemen gaude urik ez dugula. Hasi ziren hauzokoak kaineria konpontzen, baina gure semeak ezetz, horretarako zeudela Parlamentoa eta Euskal Parlamentariak...

Z.A. Ur pizka hat emango ahal zenidake? ( Ramon honen sena poliziakoa la hostia da).

Ama. Sentitzen dut ba, baina oraindik ez da uraren kontua konpondu, baina ez da izango nere semea ahalegintzen ez delako horregatik.

Z.A. Bukatzeko, anekdotaren bat?

Ama. Ez dakit anekdota bezala balio duen, baina nik beti jakin edo somatu nuen, farra egingo baduzue ere, haurdun nengoelarik sabelean nuena apaiza edo parlamentaria izango zela. Ez dakit, mugitzeko forma, zerbait. Eta hala gertatu.

Z.A. Zer nahi zenuen gehiago, apaiza ala parlamentaria izatea?

Ama. Begira, galdera horixe egiten diot neure buruari eta ez dut erantzunik aurkitzen. Beti esan ohi da Jainkoak zeruarekin premiatzen dituela apaizen amak. Zeruko Argiaren orriak aprotsatu nahi ditut eskari bat egiteko. Orain artean apaizen pribilegio hori euskal parlamentarien amei ere emateko.

Berriro kalea. Eguzkiari eskaintzen dizkiogu euritokoak. Ramonek Teniente Colombo gabardinaren solapak altxatzen ditu eta patrika lateral batetik Luigi Screminen "El vicio solitario" ( horror, lapurtu egin du !) atereaz, deklaramatzen hasten da, lau haizetara, paseante-elektoreen begirada indeferentearen aurrean: "Es absolutamente falso que la continencia o la castidad produzca la enfermedad nerviosa que se pretende... La castidad es condición necesaria para la prosperidad de los individuos, de las familias y de las naciones; y los gobiernos, si fueran más morales, harian cuanto pudiesen para tener siempre generaciones castas y robustas..."

BERNARDO ATXAGA
KOLDO IZAGIRRE
RAMON SAIZARBITORIA
IBON SARASOLA

Atxaga, Izagirre, Saizarbitaria eta Sarasola, euskal parlamentariaren amarekin (x) kaineria hautsiaren ondorioak konprobatzen.


Gaiez\Gizartea\Besteak
Egileez\SAIZAR1\Gizartea
Egileez\ATXAGA1\Gizartea
Egileez\IZAGIRRE1\Gizartea
Egileez\SARASOLA2\Gizartea

Azkenak
Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuak lehen urtea ospatuko du abenduaren 1ean

Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]


Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


2024-11-22 | Andoni Burguete
Etekin egarriak itotzen duenean

Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]


Planifikatzen ez duen Nafarroako Energia Planaren kontra alegatu dugu

Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.

Gobernuak aurkeztu... [+]


2024-11-22 | ARGIA
Languneko zuzendari Lohitzune Txarola
“Hizkuntza gutxituen pisu ekonomiko eta estrategikoa aldarrikatu nahi du Langunek”

Azaroaren 26an eta 27an, Langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteak eta FUEN Federal Union of European Nationalities erakundeak antolatuta, ‘Hizkuntzen irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresua egingo da Donostiako Kursaalean. Han... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Biriatuko Arbolaren Besta hemen da

Azaroaren 23an egingo dute tokiko arbola, fruitondo eta landare ekoizleen azoka. Horrez gain, egitarau oso indartsua prestatu dute 22 arratsaldetik hasita 23 iluntzera arte: bioaniztasunari buruzko mahai-ingurua, sagarrari buruzko mintzaldia, "Nor dabil basoan?"... [+]


Euskarazko testuak ahots bihurtzen dituen patrikako gailu inteligentea merkaturatu dute

Lup izeneko gailuak testuak ahots bihurtzen ditu adimen artifizialari esker. Hainbat hizkuntza bihurtzeko gaitasuna dauka. Teknologia gutxiko gailua da, hain zuzen aurrerapen teknologikoetatik urrun dagoen jendeari balio diezaion. Ikusmen arazoak dituztenentzat sortu eta... [+]


2024-11-22 | Antxeta Irratia
“Feministon aurkako oldarraldia” gelditzeko indarrak batu dituzte Lizuniagan

Udan izandako indarkeria kasuen gorakada batetik, eta hainbat gizonezkok mugimendu feministak antolaturiko ekitaldiak boikotatu dituztela bestetik, Bortziriak, Xareta, Azkain, Bertizarana, Malerreka eta Baztango mugimendu feministek, erakunde publikoen konpromiso irmoa exijitu... [+]


2024-11-22 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez ditu harremanak apurtu Elbit Systems armagintza-enpresa sionistarekin

Espainiako Defentsa Ministerioaren 6 milioi euroko esleipen publikoak jaso ditu aurten enpresak. Margarita Robles ministroaren arabera, urriaren 7tik ez diote "armarik saldu edo erosi Israelgo Estatuari", baina indarrean zeuden kontratuei eutsi diete. Elbit Systemsek... [+]


2024-11-22 | Joan Mari Beloki
Errusofobia lehen eta orain (II)

Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]


Eguneraketa berriak daude