Marxismoa Eta Nazional Arazoa Euskal Herrian


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Jokin Apalategiri elkarrizketa
Marxismoa Eta Nazional Arazoa Euskal Herrian
Bilboko Galeria del Libro liburudendan, ekainaren 28an, ilunabarreko zortzi t erdietan izan zen MARXISMO Y CUESTION NACIONAL VASCA liburuaren aurkezpena. Obra hau, 1971 inguruan egindako azterketa eta 1973an euskaraz argitaratu zen "Marxisma eta Nazional Arazoa Euskal Herrian" liburuaren itzulpena da.
Jokin Apalategi mintzatu zen lehendabizi obraren sorreraz: Burgosko konsejuaren ondoren nazional arazoari buruz sortu zen nahaste konzeptualaren kontextoan planteatu zen azterketa militante bat zela adierazi zuen. Nazionalismoaren, historiaren faseak ere azaldu zituen: 1) Karlistaden garaiko pre-nazionalismoa, Txaho eta Zumalakarregi-rekin, 2) Sabino Arana PNV-ren nazionalismoa, eta 3) Gerraondoko belaunaldikoa, ETA mogimenduarena. Nazionalismo mota bakoitzaren ideologia, kontexto eta base soziala ere azaldu zituen. Jokinek Pualo Iztueta-ri utzi zion hitza ETA mugimenduaren abiaduraz mintzatzeko.
Paulok, marxismoaren eta nazionalismoaren arteko hurbiltzearen kontextoan kokatu zuen azterketa, nazionalismo erradikala marxismora hurbiltzen denekoan, hain zuzen. Marxista klasikoen nazional arazoari buruzko teoria eta soluzioak sintetizatu zituen: a) estatu multinazionalek zanpatutako herrientzat autonomia errejionala, b) kapitalismo inperialistenpeko kolonientzako independentzia, biak autodeterminazio eskubidearen formularen ostean. Euskadi estatu multinazional bire peko herri bat da. Marxista klasikoen aburuz desegokia litzake kolonia bat dela edota independentzia soluzioa onartzea. Beraz, marxista klasikoen ari lojikoa jarraituz gero arrazoi dukete erakunde estatalistek. Baina praktikan, nazionalismoa eta marxismoa elkartzen saiatzen den korriente ideologiko-politiko bat badago Euskal Herrian, marxismoaren ortodoxia ere erreklamatzen duelarik. Ezker abertzale honek, marxismo klasikoaren hari logikoarekin eten egiten du, dudarik gabe, cta funtsezko lan bat du teoria mailan: marxismoak teoria orokor bezala dituen baseak aztertu eta kritikatu behar ditu, nazioaren konzepzioan batez ere, berraztcrtu egin behar da marxísmoa, halegia.
Liburua potitika mailako azterketa deskriptibo-informatibo bat da. Ez du filosofia, ez historia ez soziologiarik egiten. Nazional arazoari buruz Euskal Herriko erakunde politiko marxistek duten ikuspegia azaltzen da. Hiru sailetan banatzen da: 1) Lenin eta Stalinen eta III. internazionalaren teorietan inspiratzen diren ortodosoena ( Komunistak taldea, Saioak eta ETA-V. asanblada). 2) Kolonietako planteamentuak erabiltzen dituzten Mao, Ho Txi Min, Fidel Castro eta Sartre, ( Sarrailh Ihartzako). 3) Hirugarrenez, Burgosko prozesatuak eta ETA V. ekoak. Guztiak eskema deskripibo berdina erabilirik,: konzeptuak, etapak, estrategia, taktika eta soluzioak. Beraz, obrak nahaste konzeptual une batetan, nazional arazoari buruzko programa politiko desberdinen berri ematen zuen,
Hain eztabaidatua den gai honetaz galdera-xorta bat eman genion Jokin Apalategiri. Erantzunak bidali dizkigu, eta elkarrizketa bizi bat ezbada ere (eta asko galtzen du honegatik, ez baitira alde ilun batzu argitzen ez jarrera konttajarriak agertzen ) "korreozkoa"baizik ederki azaltzen ditu gauza batzu.
1 -- Zergatik itzulpena?
J.A.-- Arrazoi ezberdinak aipa litezke. 0ik arrazoitze bat egingo dur. Guk euskaran emandako obren hedadura arras mugatua gertatzen da. Hain da mugatua non gure herri mugimenduko erakunde, alderdi politiko ete abarretako zuzendariek eta liderrek heurek ere gehienean ez baitute euskaraz emandako ohren berririk izan ohi. Benirik ez izatean, noski, beren influentziako jendetzarekin gavza bera gertetzen da:ezagupiderik eza. Oreino talmalago dena, lider horietariko norbait sorprenitzen baduzu euskarazko obrak horietako baten garrantziaz hitzeginaz, sentimentaltzat kontsideratzeraino helduko zaizu. Izan ere, euskaraz bigarren edo hirugarren mailako obrak bakarrik eman litezkela prejuizioa baitu. Bidenabar, ez dago konkluiditu besterik gure herri mugimenduaren liderazgoa etengabe ezternkatu beharra dugula, euskarazko kulturaren ohoretan izerdia pila bat eskaintzen dugu guztiok. Une honetan hainbat indar gehiagoz non orain geroz eta arrisku haundiagoa baitugu "gauzak hianbat eta publiko zabalagoarentzat hobe, guziek edo gehienek dakiten hizkuntzan eman behar dira" agudioa eireatzen hasia denean. Sendoenen animoak makalduaz guztiok axolagabekerian eror bai gindezke. Eta hori gerta baledi gure herri mugimendua zurrunbilo itxu eta irteera gabera bideratzea litzake. Halere, beharrezko da gvarkoz euskaraz konprenitzen ez duen euskal publiko horrek ere guk ibili dugun gai hau dasta dezan. Gai honekin kezkaturikako anitz baita publiko horretan ere.
2.-- Aspaldi egina denez, ez al da geratu zaharkitua?
J.A. -- Begira, obra baten berritasuna ( edo gaurkotasuna) eta zahartasuna arras errelatibuak dira. Obrek era askotakoak ohi baitira: berri emaile soilak,datoen eta dokumentuen bilduma; his- berdintasunik planteamentu eta soluzioetan. Zeintzuk ote dira garrantzitsuenak? roria egile; arraroitzekoak eta abar. Gure obra hau, hain ruzen, arrazoitzekoen artean katalogatu behar da. Eta obra batek darabilen gaia arazo baten arrazoitze mailakoa bada, arazo horrek diharduen guztian gaurkotasuna atxikiko du. Bistako gauza da arazo edozeinen arrazoitzea une bateko baldinrza eta datoetan finkatuaz eta ez bestela egin ohi dela. Ondorioz une hartako baldintza eta datoak bilakatzen doazen eran arrazoitzearen gaurkotasun akzidentala eta zirkunstanziala gutitzen dela. Baina arrazoitzearen funtsezko baloreak bizirik ihardungo du. Gure obra, orduan, zaharkitua koiunturalki baina inola ere ez sustantzialki.
3.-- Azterketa ez el da estatikoegia? . Ez da egiten nazionalismoaren azterketa historikoa, edo ETA-ren abiedura. Ez da analizatzen kontextoaren bariean.Azken baten programa politikoen analisi deskriptibo bat da, nazional arazoaren tratamenduarena baino gehiago .Zer uste duzu?
J.A. -- Arrazoitzea pribilejiatzen duen obra bat dudarik ez historia egitera edo eta narratibara dedikatzen denaren parean askozaz ere estatikoago dela. Izan ere arrazoitzeak historiagileak ez bezala akzidente anitz sobran du. írakzidenteak errealitate baren osotasunean garrantzirik ez duelako ( haundia eta apreziagarria baitu zenbait aldizJ, arrazoitzearen ondorioetan akzidente zenbaiten ezagutzeak arrazoitzearen funtsezko izakera ezertan aldatzen ez duelako baizik. Adibidez, marxisma eta nazional arazoan, marxisma inbokatuaz, nazional arazoari ihardesteko egin den arrazoitzea ikastekoan, ez du garrantzi gehiegi Lenin noiz jaio zen, zer sendi giro izan zuen eta abar jakiteak. ETA-koen arrazoitzearen barren lojika jakin nahi denean ere ez du garrantzi haundiegirik mugimendu honen historiazko bilakera dato xehe guztiak ezagutzeak. Bai, osatuko luke gure obra baina guztia ezin da aldi berean eta batera eman. Guk obra hau idazterakoan ez dugu marxisma eta nazional arazoaren historia egiteko asmorik izan. Hori gure helburua izan balitza beste modu batetara egin ahal irango baigenuen. Aitzitik, mar~isma eta nazional arazoaren arrazoirzean egon daitezkeen lojikazko eta ilojikazko sareak agertzera mugatu izan gara.
4.-- Zilegi da esatea ETAren hilakaeran naziaaren lau konzepzio agertu direla: 7) kulturalista-etnizista, Txillardegi eta beste sozialdemokratena, 2) kolonialista- terzermundista, Krutwig eta abarrena, 3) leninista-ortodosoena, autodeterminazio eta autonomiaren tearia definitzen dutenena eta 4) marxista independentistena?
J.A. Nik neuk zure hizkuntza ez nuke ibiliko korronte hoik izendatzeko. Halere errealitatearen imajina nahiko ondo ayertzen du zure zenbaketa horrek. Nahiz eta eztabaidagarria izan Leninistaortodoxoak esatea aski den ETA-n bilakatu diren estatalista joerakoen tendentzia guztiak behar bezala egertzeko. Izan ere komuna izanik avtodeterminazio eskabidea guzti hoiei, berezketa haundiak egon litezke autonomia modelu baten ala bestearen aitzinean eta horietarik norbait autonomia oro ukatzera ere ailega liteke.
5.-- Baine independistek, egin al dute analisi marxistarik ? Ez al du independentziaren hastapena justifikatu egiten?
J.A. -- Abertzale independentista bat sozial arazoetarako argi eta soluzio bila marxismara ailegatzean, aski normala da, bere marxista independentista postura justifikatzen saiatzea. Izan ere, marxismeen arazo nazionalari buruzko arrazoitzea egin zenean, hemeretzigarren gizaldiz gero errotu zen Nazio- ístatuen joera, progresoaren sinonimotzat emanik egin baizen. Makro estruktvrak, politikoak, ekonomikoak edo abar aurrelaritzat eta bakartzat onartu ziren. Aitzitik, mikro mugida guztiak baztertu ziren. Langileria haundi, erraldoi beherzuen bilakatu bere estrukturetan kapitalisma internazionalari ihardesteko. Hau horrela, orduan egindako eskema hura beste gabe bere egin dutenentzat justifikazioa egina dago zita batzuk erabiliaz. Aldiz, marrrisma onarturik ere nazional arazoa birpentsatu beharra dagoela uste dutenentzat jsutifikazio bidea beharrezko gertatzen da.
6.-- Gaur egun edozelan ere, soluzio marxista-independentistena, sektore nahiko heterogeneroa da. EIA, EHAS, LAIA-bai, ETA, LAIA ez eta antikapitalista batzuren artean bada ez-
J.A.-- Komuntasunaren barreneko heterogenitatea da, noski. Eta biziki interesgarria deritzait abertzale sozialisten izaera bera egosten eta lantzen dagoen garai honetan ezberdintasun hoik egotea. Bakarrik, hauteskunde unean gertatv den bezala herriaren harriduran eta naahasketan bilakatzen ez den binbitarte. Hori lehenbailen errekuperatu behar da bestela abertzale sozialistek Euskal Herrian rluten zola soziala galtzeko arriskua dago.
Antikapitalista diozunean estatalista estrategia dutenentaz ari zela pentsatzen dut. (1) Eta orain nazional arazoaz ari garenez horri buruz litezken diferentziak aipatzea eskatzen didazula uste dut. Diferentziak haundiak dira. Independentistentzat klase iralutzari nazional testoingurua behartuki eman behar zaio. Langileriaren internazionalismoa nazional testoinguruaz baldintzatuta joango da komunismora ailegatu binbitarte. Orduan, nazio bakoitzak bere estruktura politiko partikularrak eta egunqo egoerarako efikazak behar ditu. ísratal estruktura da beste natioekin ihardunean norbera bezala irauteko efikazena eta sendoena. Besteei hori duten binbitarteko Euskal Herriarentzat hori edo antzeko zerbait eskatzera mugatzen da. Aitzitik, antikapitalista estatalistak intemazionalismo estatalista batetan bakarrik pentsatzen dute. Alegia, hemezortzigarren gizaldiko baldintzen giroan bilakatu ziren NazioEstatuen mailako internazionalismoan. Estato molde konkreto bati balore absolutuegia ematen diote . Ikuspegi honen ondorioak ikaragarriak dira. Nazio eta nazional mugimendua ukatzeraino ailegatzen dira. Eta nazional eta herritar mugimendua nahasturik bilakatzen direnean, gure kasuan bezala, herria zozotzat, arlotetzat edo erotzat hartzeraino heltzen dira. Esan beharrik ere ez dago klase eskabidea mila saretan nahastuta doala historikoki. Klase mugimendu soilik ez da inon eman eta emango ere. Eta nazional arazoa dagoen herrian hegi borren presentzia lojikoa da.
Hemen ez noa orain Asanbladaren, alderdiaren eta abarren ikuspegietan egon litezken diferentziak harrotzera.
7.-- Zeintzuk dira zuen azterketaren ondarioak?
J.A. -- Gure obraren /uzean aztertutako ralrleen arrazoitze panorama ahalik ondoen agertuz gero, geuk ez dugu arrazoitzearen lojikarik gehiegi aurreratu eta agortu. Hortarako beste obra bat behar litzateke idatzi. Halere azken ohar bezala seinalatu nahi izan dugu nazionalismoa konprenitteko hiru gai sakonki bereiztuaz astertu ebhar direla: HERRITASUNA; PODERE POLITIKOA;SOZIAL SISTIMA. Nazionalismoak guzti hauk suposatzen baititu.
(l) Ez. Ni beste sektore antikapitalista abertzaleetaz ari nintzen. Talde autonomo eta indenpendientetaz halegia. Edozelan ere, antikapitalista estatalista aldaketaz ohar egin da balio dukete ondorengo arrazoiek.
J.S.
35-36

GaiezGizarteaIdeologiakMarxismoa
PertsonaiazAPALATEGI2

Azkenak
Munstrok izaki beldurgarriak batzera eramango gaitu puzzle joko frenetikoan

Threes! edo 2048 klasikoen bertsioa prestatu dute Julen Irazokik eta Ibai Aizpuruak, Mikel Dale musikagilearekin batera. Android-en doan deskarga dezakegu euskarazko bideojokoa.


Jakes Bortairu eta Dominika Dagerre militanteak atxilotu dituzte Baionan goizaldean, eta eguerdian askatu

Urtarrilean salmenta espekulatibo bat salatzeko ekintza egin zuen Arberoa Lurra eta Etxebizitza kolektiboak, eta horrekin lotuta egon daitezke atxiloketak. Goizeko seiak aldera atxilotu dituzte, "atea kasik hautsiz eta esku-burdinak segidan ezarriz", Ostia sareak... [+]


2024-11-28 | Jon Torner Zabala
Gehiago Gara jaia egingo dute Antzuolan, hil diren haurrak “bizipozetik” gogoratzeko

Hil Argi elkarteak antolatuta, Bizipoza egitasmoaren laguntzarekin, Gehiago Gara jaia egingo dute abenduaren 15ean Antzuolan. Haurrak galdu dituzten familiak, lagunak, eskolako kideak eta, oro har, hil diren umeak "bizipozetik" gogoratu nahi dituzten herritar guztiak... [+]


Frantziak “immunitatea” aitortu dio Netanyahuri, Libanoko su-etenaren truk

Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk "immunitatea", hau da, babes politikoa duela adierazi du Frantziako Kanpoko Aferen ministroak. Israelgo Haaretz eta Maariv komunikabideek jakitera eman dute Libanorekin adosturiko su-etenaren baldintzen artean zuela... [+]


2024-11-28 | Gedar
Zumaiako Balenciaga ontziolako langileek mobilizazioei ekingo diete, lanpostuen defentsan

Enpresa jo dute egoeraren erantzuletzat, baita erakunde publikoak ere. Langile batzuek bost hilabete baino gehiago daramatzate kobratu gabe, eta ostiral honetan egingo dute manifestazio bat, ontziolatik abiatuta: ez dezatela itxi aldarrikatzeko.


Sindikalismo eraldatzaileaz eta lanaz eztabaidatzeko nazioarteko kongresua Leioan

Ostegun eta ostiral honetan 40 hizlari baino gehiago ariko dira EHUko Leioako campusean Lana eta sindikalismoa XXI. mendean Nazioarteko Lehen Biltzarrean. Lan munduaren eta sindikalismo eraldatzailearen erronkez eta estrategiez eztabaidatuko dute.


2024-11-28 | Irutxuloko Hitza
Mikel Zabalzaren omenezko plaka jarriko du Donostiako udalak larunbatean, Intxaurrondoko kuartelaren aurrean

Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]


Plastiko kutsadura mugatzeko negoziaketen azken fasea abiatu du NBEk

Azaroaren 25ean hasi eta abenduaren 1era arte iraunen du Hego Koreako Busan hirian aitzina doan gailurrak. Petrolio ekoizle diren estatuak eta beraien lobbyak oztopoak jartzen dabiltza, ekoizpenaren mugatzerik ez dutelako nahi.


“Hezkuntzak izan behar du patxadatsua eta geldoa”

Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]


2024-11-27 | Julene Flamarique
"Euskara ez den hizkuntza bat” erabili du Barakaldoko Udalak kanpaina batean

Barakaldoko Udalak euskararen erabilera “umiliagarria” egin duela salatu du Sasiburu euskara elkarteak. Salaketa argitaratu ostean kanpainaren euskarazko bertsioa ezabatu du udalak. Halakorik berriz gerta ez dadin arduradunen barkamen publikoa eta behar diren... [+]


2024-11-27 | Leire Ibar
180 eragile baino gehiagok egin dute bat etxebizitzaren eskubidea bermatzearen aldeko mobilizazioarekin

Abenduaren 14an Bilbon etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazio nazionala antolatu dute Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak. Ia 200 izan dira auziarekiko elkartasuna adierazi duten eragileak.


2024-11-27 | Julene Flamarique
Gutxienez 2027ra arte atzeratu dituzte berriro ere AHTren obrak EAEn

2024ko otsailean Astigarraga-Hernani tartea amaitu zutenean Abiadura Handiko Trena 2027an prest egongo zela aurreikusten zuen Eusko Jaurlaritzak. Orain Arkautiko lotunearen obren lizitazioari ekin dio Jaurlaritzak; Euskal Trenbide Sarea enpresaren esku utzi du, eta 2027an hasiko... [+]


Erretiroa hartuko du Benito Lertxundik

82 urteko abeslari oriotarrak azken disko bikoitza kaleratu du, Gernikan 2023ko azaroaren 11n eskainitako kontzertuaren zuzenekoa. Eta horrekin bere ibilbideari amaiera eman diola iragarri du.


Materialismo histerikoa
Zuekin nahi dut

Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude