Gernikako Bigarren Bonbardeoa?


2021eko uztailaren 27an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
DALI-ko langileen delegatuen batzordeko lau lagunei elkarrizketa
Gernikako Bigarren Bonbardeoa?
Joyeria Y Plateria S.A. Trebol S.A.
JYPSA eta TREBOL S.A. entrepresek l.l20 langiletako zentsu laborala dute, eta arriskuan dituzte lanpostuok. Lantegi hauk oso garrantzitsuak dira Gernikaldeko eta Bermeoko industriagintzan ( azken honen etorkizuna arras kolpatua geratu da, bestalde, 200 milen arazoarengatik). JYPSA (Dalia) Gernikan dago, TREBOL S.A. Busturian. Gernikako 17.000 biztanleetatik ehuneko 35 hauen dependentzian dago, eta gainera eskualdeko lantegi tipi askok ere hainetzat lan egiten du. Beraz, problema inportante bat planteatzen du gatazka honek eskualdeko ekonomian.
JYPSA-k hazkuntza eta hedapen nabaria izan du azken hamar urtetan, bere alorreko (kuberteria eta haiztogintza) eta eskualdeko beste entrepresek baino areago. 1971ean TREBOL S.A. erosi ere egin zuen. Garai honetan Ignacio Arcocha izan zen zuzendari gerentea.
Baina 1977an Ignacio Arcochak Magefesa-ra ( konpetentziara ) alde egiten du eta beregan pertsonalizatua zuena bere kasa uzten du. Ondoren, langileak 92 miloitik 550-ra arteko azpidiru eta defizita susmatzen hasten dira. Administrazio kontseiluak, Augusto Unceta ( Bizkaiko diputazioko lehendakaria) partaide delarik, ez du honen berririk eskaintzen eta langileak hau aztertzen hasten dira. Irabaziak ezik defizitak aurkitzen dira, produktoak kosteko prezioa baino merkeago saltzen zirela eta. Azterlari batek dioenez J YPASA lau oinetako aulki bat dateke, bi sendoak (lantegi eta teknika) eta bi (zuzendaritza orokorra eta finanziabideak) oso ahulak.
Ekainaren hasieran materia landugabeen eta auxiliarren lorpena ziala egiten da, eta hauen eskasiak krisia areagotu egiten du. Gero ekainaren 13-ko uholdeek (JYPSA Gernikako hibai bazterrean dago) lantegiaren ehuneko 90 gehiarazten dute. Honen aurrean, patronalak oporraldiak proposatzen ditu, mehatxuka azkenean. Langile asanbladak ez du onartzen: 1) Ez ditu oporraldiak onartzen, bere lana edonola ere beharrezko dela kontsideratuz, 2) Nomina ordaintzea erreibindikatzen du, 3) Lanpostua garantizatzea esijitzen du, 4) Entrepresaren egoerari eta etorkizunari buruzko informazioaren kontrola eta erabakietan parte hartzea eskatzen du baita. Eta langileek lantegi barnean enzerratzea erabakitzen dute, presiobide bezala, lanean jarraitu arren Herri asanbladak ere egiten dirabatetan Gernikan 8.000 lagun biltzen dira. Ekainaren 18an gatazkako parteekiko bilera bat dago, baina akordioak ez dira errespetatzen.
Enzerrona aktiboa da; normalki egiten da lan. Eta Unceta familia, bankuetxe probeedore eta bete kontaktoak ba diraute. Escondrillas jauna ( kapitalaren kontseilaria) eta Ignacio Arcocha ( lehengo zuzendari gerentea) ere agertzen dira.
Bankuetxeek ez dute eraritzuten. Materia landugabearen saltzaileak ez dute gairik ematen. Unceta familiak informazioa ere izkuterazi egiten du. Escondrillas jaunak, bestalde, proeikto batzuk planteatzen ditu. Hoietan, produktibitatearen ehuneko 25-eko gorakada, 200 langileren espulsioa, lanorduen gutxitzea eta alokairuen konjelaketa proposatzen du, bestela hondamena dela adieraziz, eta 18 hilabate barru kooperatiba bihurtzearen asmoz. Arcocha jaunaren proposamena areago doa: produkzio prozesuaren birantolaketaz, langile kontrolaz, kargu demokratikoez,kongestioaz, etab.mintzo da. Baita, langile bakoitzarekiko 250-300.000 pezetako kredito hipotekarioaz ere, baina galpenak langileek ordaindu ditzaten.
Ekainaren 28an egin zen akzionisten Junta Orokorrak ez zuen ezer erabaki. Honen aurrean langileek enzerrona utzi egin zuten; 50 pertsonetako erreten bat mantendurik; kapitalaren maniobren zalakuntza kanpaina bat hasten saiatzen dira: Batez ere: l) bankuetxeak, 2) materia landugabearen saltzaileak, 3) Unceta familia, 4) kapitalaren kontseilaria eta 5) zuzendari gerente ohia gogor salatuz.
Uztailaren 2an auto-karabana bat ere antolatu zuten Bizkaitik zehar, beren egoera eta borroka agertzeko eta kapitala salatzeko, bere langileriaren eta Gernikaldeko herriaren aurkako bigarren "bonbardeo"honetan.
Uztailaren 6ean, asteazkenez, Gernikara joanda, DALIAko langileen delagatuen batzordeko lau lagunekin mintzatu ginen:
-- Enzerrenoa nahiko berezi bat egin duzue. Zergatik eta nala antolatu duzue?
-- Oporrak eman nahi izan zizkiguten hemen eta TREBOLen ere bai, uholdeen ondoren. Ea oporrak emanez gero bueltan getozkeenean lanposturik izango bagenitu galdetzen zuen jendeak. íz ziguten ezer garantizatzen. Ez lanpostu, ez soldatarik. Orduan guk oporretan joan eta bueltan dena itxita topatzeko beldurraz denok barruan enzerratzeko akordioa 'hartu genuen. Enzerrona honela izan da: laneko orduetan denok lan egin izan dugu eta lanordutik kanpo. lantegi barruan gelditu izan gara enzerratuta. Jan ere bertan egin izan dugu, etxetik ekarri izan ohi digutenaz. Lo, ahal zuen tokian egin izan du bakoitzak.
-- Eraketa aldetik, batzorde bat antolatu da. Zuek nola antolatu duzue hau?
-- Langileen komisio hau lehen ziren sindikatu bertikaleko batzurekin eta langile asanbladak aukeratutako hiru ordezkarirekin eratu da.
Hortaz,komisioa eta juradoa, orain, nahasiak daude. Hamaika gara DALIAn, TREBOLen bost dira, guztira, hamasei.
-- Berroka asko eraman duzue azkenotan. Azal ditzakezue?
-- Enzerratuta geundela bilera bat eskatu genuen banku, probeedore, nagusi, administrazio kontseilu eta gu langileen artean. Bileran, batik bat, enzerronan geundela -- eta faktoriaren irudi zantar bat ematen ari ginela akusatu gintuzten, enzerrona uzteko erregutuz. Guk ez genuen erantzunik eman, heurek zer edo zer garbi agertu arte. Orduan bilera batetara heldu ginen: bankuek lagunduko gintuztela, probeedoreak astelehenetik aurrera hasiko zirela materia landugabea zerbitzen, eta, langileok, asanbladan erabakiz gero, enzerrona amaituko genuela.
Langile Asanblada ondoren Herri asanblada bat egin zen Gemikako plaza nagusian, 8.000 bat lagunekin. Gero manifestaldi paketsu bat egin genuen kaleetatik zehar normaltasun osoz.
Baina heldu zen astelehena, eta bankuetara hasi ginen deika laguntza eske. Batak besteari botatzen zion eskea: batak ez badu laguntzen besteak ere ez. Probeedoreak ere berdin: fulanok zerbitzen badu nik ere zerbituko dut, ez genuen ikusten aurrerapenik. Orduan, 24 orduko epe utzi genuen. Heldu zen astearte gaua eta gauzak berdin zirauten. Alegia berba ematen ziguten, baina inork ez zuen kumplitzen. Orduan, berriro sartu ginen enzerronara, San Pedro egunera arte. San Pedro egunean enzerronarekin ez genuela ia ezer egiten ikusirik, indarrik ez genuela ia hemen barruan, alegia kanpora irten egin behar genuela eta laguntza eske hasitzea erabaki genuen. Horrela, iragan larunbatean, Bizkai guztitik zehar, gure autoak hartuta, lau taldetan banatuta, herriz herri joan ginen posterrak ipintzen eta laguntza eskatzen. Hemengo langileok zer egoeratan gauden azaltzen, zeren ez bait dakigu zer etorriko den: materia ladugaberik ez daukatu, ia hemen jendea elkartzen hasi da, eta soluziorik oraindik ez digute eman inondik ere.
Bestalde, asanbladan, enzerronatik denok irtenda ere, erreten bat uztea erabaki zen. Hemen,. Dalian 50 lagun, Trebolen 9 lagun, egunero.
-- Ikertu ahal duzue Baliak hain bat batean izan duen krisia zer motiborengatik izan ote den?
-- Krisiaren motiborik inportanteena produktoak kostoa baino merkeago saltzea izan dela pentsa daiteke. Zeren bestela, estafarik ez dugu aurkitzen; kontuetan ez da agertzen behintzat. Uste dugu joku hori goikoen artean darabiltela eta bata bestea estaltzen ari direla. Eskari asko eta handiak izan dira eta dirua ere, ondoren bezala ez da falta izan. Baina, artzitlk zuloa gero eta handiagoa egin da. Eta gauza guztiak orain agertu dira.
-- Eta soluziobiderik ba al dago?
-- Ba, morroi bat bidali du bankoak, Escondrillas jauna lantegi honen biabilitateari buruz azterketa bat egitera. Gizon honen azterketak, guk geuk, oraindik ez dakitzaggu. Baina kanpotik entzuten duguna kontradiktorioa da: batzutan baietz, bestetan ezetz. Galpen handiak duadela esaten digu, produkzioa altxa egin beharko dela ebuneko 25ean, alokairuak konjelatu, ehun langile baino gehiagok kanpora irten beharko duela langabezia segurora, eta holakoxe gauzak. Baina gauza zihurrik oraindik ez dakigu, azterketa hori jakin artean. Ordura arte hemen gaude gu geldirik, baina zain.
Ostiral honetarako (8) emango dituela ondorio definitiboak esan du. Baina promesa beteko ez duen beldur gara, hainbat alditan fetxa atzeratu dute eta gu engainatzeagatik,
-- Gatazka isolatu bat izatetik huelga orokor bat izaterako edo posiblitaterik edo laguntzarik ba al duzue?
Egun batzuk direla, bilera bat egin genuen Gernikako lantegi guztietako entrepresako juradoekin. Gure problema azaldu genien eta, guk nahi izanez gero huelga egingo zutela erabaki zuten. Baina honi ezetz erantzun genion. Eta proposatu egin ziguten egun bat heurek guretzat lan egitea, egun horretako soldata guretzat emateko . Deskuidoan guk kobratzen bagenu diru hori erresistentzia kutxa batetan sartuko litzateke, beste entrepresaren batek edo irtetzen badu ere erresistentzia kutxa bat edukitzeko Gernikarentzat. Herrian ere lagundu digute: ... dendek janaraiekin eta ehun mila pezetaz.... Laguntasuna Gernikan sobera izan da. Gaur hertan ere zinema "Los hijos de Gernika", "Quiero morir por algo", "Gernika eta Gora Euskadi" ematen ari dira gure alde. Hortik ez dago ikararik
12-13

GaiezEkonomiaLanaLangabezia

Azkenak
Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Amillubi proiektuak lehen urtea ospatuko du abenduaren 1ean

Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]


Gazako %36 guztiz suntsitu dute, base militarrekin lurraldearen kontrola segurtatzeko

Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]


2024-11-22 | Andoni Burguete
Etekin egarriak itotzen duenean

Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]


Planifikatzen ez duen Nafarroako Energia Planaren kontra alegatu dugu

Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.

Gobernuak aurkeztu... [+]


2024-11-22 | ARGIA
Languneko zuzendari Lohitzune Txarola
“Hizkuntza gutxituen pisu ekonomiko eta estrategikoa aldarrikatu nahi du Langunek”

Azaroaren 26an eta 27an, Langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteak eta FUEN Federal Union of European Nationalities erakundeak antolatuta, ‘Hizkuntzen irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresua egingo da Donostiako Kursaalean. Han... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Biriatuko Arbolaren Besta hemen da

Azaroaren 23an egingo dute tokiko arbola, fruitondo eta landare ekoizleen azoka. Horrez gain, egitarau oso indartsua prestatu dute 22 arratsaldetik hasita 23 iluntzera arte: bioaniztasunari buruzko mahai-ingurua, sagarrari buruzko mintzaldia, "Nor dabil basoan?"... [+]


Euskarazko testuak ahots bihurtzen dituen patrikako gailu inteligentea merkaturatu dute

Lup izeneko gailuak testuak ahots bihurtzen ditu adimen artifizialari esker. Hainbat hizkuntza bihurtzeko gaitasuna dauka. Teknologia gutxiko gailua da, hain zuzen aurrerapen teknologikoetatik urrun dagoen jendeari balio diezaion. Ikusmen arazoak dituztenentzat sortu eta... [+]


2024-11-22 | Antxeta Irratia
“Feministon aurkako oldarraldia” gelditzeko indarrak batu dituzte Lizuniagan

Udan izandako indarkeria kasuen gorakada batetik, eta hainbat gizonezkok mugimendu feministak antolaturiko ekitaldiak boikotatu dituztela bestetik, Bortziriak, Xareta, Azkain, Bertizarana, Malerreka eta Baztango mugimendu feministek, erakunde publikoen konpromiso irmoa exijitu... [+]


2024-11-22 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez ditu harremanak apurtu Elbit Systems armagintza-enpresa sionistarekin

Espainiako Defentsa Ministerioaren 6 milioi euroko esleipen publikoak jaso ditu aurten enpresak. Margarita Robles ministroaren arabera, urriaren 7tik ez diote "armarik saldu edo erosi Israelgo Estatuari", baina indarrean zeuden kontratuei eutsi diete. Elbit Systemsek... [+]


2024-11-22 | Joan Mari Beloki
Errusofobia lehen eta orain (II)

Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]


Eguneraketa berriak daude