Mario Gaviria, Corteseko ekolojilariari elkarrizketa


2021eko uztailaren 20an
Mario Gaviria, Corteseko ekolojilariari elkarrizketa
Uharten, UNAlren rnitin batetan ginaudela, Mario Gaviria, Corteseko ekolojilariarekin solasaldi bat egiteko parada ukan dugu. Vitinean Uharteko ur arazoez, eta Uharteko herriak Iruineako Udaletxearen aurka duen jarreraz eta irtenbideaz aritu da, beste ikuspegitik Muez eta Erice bezalaxe. Gu ekolojiaz, klase gatazkaz eta nazional arazoaz mintzatu gara laburki.
Izeberg Eta Kutsadura
Z.A.: Alderdi politikoak eta ekoloji ekintzak. Zer alderdiek hartu dute beraien gain burruka molde hau?
MG: Oraingoz inor ez bide da argitu. Orok mintzo izan dute ingurugiroa ("medio ambiente") zaintzeaz, baina "Alianza Foral"-aren kasuan nuklear zentralen alde argiro daude ere.
Demagojia hutsa da, beraz. Eskuin alderditan, dudarik gabe, desarrollistak direlako eta ezker alde batetan ere, lanpostuak nahi dituztelako,, ekolojia aberatsen zera deritzaie eta ez dago benetako minberatasunik. Zertxobait diokute bizitza kalitateaz. Programak apur bat irakurri ditut eta ezin daiteke esan zinezko eztabaidatzea dagoenik, hazkundearen mugez ("Iimites del crecimiento"), mendien kudeantza osoaz, uraz, natur baliakizunez, mehatz-iturriez... Eskualde konkreto zenbaitetan zenbait alderdi oposatu da, baina ezin daiteke esan ekolojiaren arazoa kanpainan egon denik.
Z.A.: "Mugen hazkundeaz" esan duzuna Holandan eztabaidatd zen. Gero burjesiaren maniobrak bailira leporatu zizkien. Zer dago egitan hortaz?
MG: Marcuse berak garai batetan horrelakorik esan zuen. Geroxeago konturatu da, Kutsadura eta ekolojia ez ditugula nahasi behar. Kutsadura izerberg-aren gainean, ur gainean dagoena dugu. Ekolojia zailago da, ekosistemekiko orekatua dagoen gizarte bat suposatzen baitu. Zera da, ez da kutsadura ara zo bat baizik eta planetaren kudeantza osoa, natur baliakizunak ez agortzea, hibaitako urak ez kutsatzea, janariak sortzeko behar izanen baitugu. Marcuse aldatu da.Egun, Estatu Batuetako mobimentu radikalentzat daduka ekolojikoa.
Z.A.: Lurralde antolamendua eta ekoloji oreka. Noraino. elkarkidetu ez, baina elkar eraman daitezke nazional arazoaren irtenbidea eta naturaren aldeko plangintza ekonomikoa? Teori mailan autodeterminaziorako eskubidea badago bainan...
Artoski Jokatu Behar
MG: España, edo Españar Estatua, nahi duzuena, herri desarrollista inperialista bihurtu da, munduko 10. herri indutriala, igeltsa esportazioan lehena, untziak egiten laugarrena, berebilak egiten zazpigarrena edo zortzigarrena. Japonek dituen problemei bagagozkio Japon bezala, haren teknolojiarik gabekoa, ordea .Ez legoke oraingo "renta"rik beste herritako lehengairik gabe, Chileko kobrea, Angolako aluminioa, bestc herritako petroleoa. Hirugarren munduko ebatsietan oinharritzen den batean gaude. Areagotua gainera Barne Eskualdeen ("Regiones interiores") espoliazio eta lapurketarengatik Nafarroako potasak, Aragoi edo Galitziako lignitoak, Teruelgo burdin mehatzak, Andaluciako mehatz-iturri guztiak. Badaude, beraz, eskualde eta Estatu edo nazionalitate koloiiizatuak eta kolonizatzaileak, barne mailan eta Hirugarren munduan. Guzti hau ez du ia inork planteatzen, ez ezkerrean, eta ezker muturrean ere. Euskal Herriaz mugatzen bagara -- Euskadi baino gehiago zait laket, hura Sabino Aranaren asmakuotza bat delako -- artoski jokatu behar dugu honetaz. Nuklear Zentralen aurka nabil "Costa Vasca no nuclear"-delako kanpainan. Bainan hautabide energetiko orokor bat planteatu beharra dago; ezinezkoa da nuklear zentralei EZ esatea eta beste herrietako petroleoaren laprutzeari BAI estea. Honek esan nahi du, superpopuleztaturik dauden Bizkaia eta Gipuzkoak tajuz eta zentzuz eztabaidatu behar dutela jabetzen kotrolaz eta halaber populaketaren orekamendu bat, ekilibrio bat infrapopuleztaturik dauden eskualdeekiko: Bardeak eta Erribera. Nafarroak eguzki energia ornitzea baduke erruz, baina eguzki energia programa bat ahalbide bat, eman behar zaio lehenik.
Uraz, Energia Hidroelektrikoaz, berilin gertatzen da Nafarroan. Halaber lehengaiez ("materias primas"). Hiru faktore hoik, giltzarriak ditugu Euskal herri osoaren orekarako, estrategia orokor bat behar dugu ordea. Bestenaz,- Japon gisa irrati, berebil eta industriak sortuko ditugu, eta herri inperialista izatera abiatuko ginateke independentzia nazional bat crdiestean. Euskal Herriko orekamendu iirokor batetara bagoaz, ez dugu hirugarren mundua esplotatu behar eta Nafarro.~k duen unea "renten" berdintze baten truke erabili beharra dago. Euskal Herria eta euskaldunak mendeak dira emigrante izatera behartuak egon direla. Hego Ameriketa euskal jatorriko politiko atzerakoiez beretik dago, Ignacio Loiolakoa, San Francisco Javier, erlijios inperialismo baten alde ziharduten. Gizarte sozialista bat planteatzea euskaldunek hirugarren munduarekiko duten harremana planteatu gabe, egoera inperialista estaltzeko era bat da. Ez dakit bortzitzegia denentz esateko baina...
Herriarekin Eta Estatuaren Aurka
Z.A.: Herrien arteko harremanez: Nafarroako Cortes-en jaioa zara, Aragoien hezia...
MG: Aragoiko mugatik berrehun metrotara jaio nintzen. Handik Iruineara zergak ordaintzera, Hospitalera eta San Ferminetara etortzen gara. Nafarra naiz eta hola esan dut beti. Hamar urte nituenetik Zaragozan egon nintzen ; PSA ( Partido Socialista de Aragón)ko militante naiz. Areago, hamar urtez egon naiz anitz herritan. Internazionalista naiz, ene emaztea judu da, neure alabak... nik ere ez dakit zer diren. Nafar eta Aragoikoa sakonki sentitzen naiz, internazionalista naizelako . Nik ez dakit nondik natorren. Aragoien egotearren traidore bat naizela aurpegira egotzi didate, eta horrelakorik Langile Nazioartekotasunarekiko, ikusmolde motza deritzait. Neure gazteria, neure lagunak: Labordeta, Gaston... hangoak dira; "Andalan" aldizkariaren sortzailetariko bat naiz. Berakoak españo lak direla eta besteak frantsesak esatea bezalaxe litzateke hori ("traidore" eta...) Badude muga artifizialak; neri tokatu zaidana bezalaxe. Egin ditudan bidaiengatik internazionalista naiz. Enetzat. Iraultza eta Sozialismoa Internazionazionala da eta herri bakoitzarekiko identifikatzen da, ez estatu bakoitzarekiko. Marxista-libertario naiz eta horregatik Estatua gatazkatzen dut.
Beltzarekin batera pentsatzen dut zintzoki, haren liburua "Nacionalismo y clases sociales" irakurri dut eta miresgarri deritzait. Erriberaz ematen duen interpretapena eskas deritzait, baina kausitua, egokia; berarekin hortaz mintzatzeko badut gogoa. Hark dio, Euskal Herriak bi hizkuntza duela. Oraingoz euskara Erriberan inposatzea inperialismo dela uste dut. Aldi elebidun baten bidez ailegatuko da. Errespetatu beharra dago -- eta Beltzak klarki dio-- Erriberako euskaldunek gaziclaniaz egiten dutela. Nire herrian hiru mila hitzen bilduma egina dut eta gaztelar batek ez lituzke ulertuko. Aragoiko hizkera dagoen bezalaxe, Erriberako nafarre ra dagoela uste dut. Euskara ikasten saia tzen kostatuko zait, ordea.
PSA-n nago, azkenik, alderdi libertario delako, lau katu gaudelako eta hagitz agudo deseginen delako. Bulegokratiz.i dadin egunean, ostenduko naiz, estatua eta bulegokraziaren etsai bait naiz. Nazioak eta estatuak, XV. mendean, italiar nazioekin agertu ziren; guzti hau puskatuko da derrigorrez, historiaren lojikaz gertatuko da gainera. Estatuak herriaren aurka daude. Ni herriarekin nago eta estatuaren aurka nago.
Kapitalismoa Eta Ekologia Elkarren Etsaiak
Z.A. : Nanbait idatzi duzu ekolojia klase gatazkaren "variable" dela, urbanismoa bezalaxe.
Adieraz iezaguzu hori.
MG: "Variable" diot, Althusser-ek filosofia definitzen baitu theorian gertatzen den klase gatazkatzat hartuz eta klase hitzean feudal-jautxoa eta jopua edo prole tari eta kapitalista soilik ikustea muga tze bat delako. Klase gatazkan kapitalis moaren barneko jazargo orok ditugu, plusbalioa ateratzea funtsezkoena bad.i ere. Marxengan ikusi gabe zeuden etnic tako, nazionalitatetako jazargoak agcrtii .lira. Nazional Askatasunerako gatazk.klase gatazkaren era dugu, eta ez zegoei hala deskribitua, ostera,. Marxek apui hat hatzeman zuen Eire-ren kasuan "New York Times"en eginiko idazlantxotan agertzen denez. Ekolojia klase gatai ka dugu, kapitalismoak naturarekik duen jarrera lehertzailea ekosistemeni orekari kontrajarria dagoelako arront.
Kapitalismoaren superbizipena et.i planetarena, biak batera, ezin daitezke. Kapitalismoak eta Inperialismoak egiten dutena zera da, ebatsi, lehertu, ener giak, lehengaiak, informazioak, kapitalah bildu pondu' batetan praubetuz eta ere mu bilakatuz gainerakoa. Horregatik eziii daiteke kapitalismoa heda. Horregatih ekosistemen oreka -- lurralde bakoitzeki barnean dutelarik --, lurralde bakoitzarcii kudeantza, han bizi direne egina, ezinez koa da kapitalismo inperialistak diraueno. Klase gatazka unean hori deritzait,lehenago Henry Lefebvrek formulatu zue nez. Kapitalismoa eta ekolojikoa elkarren ctsaiak ditugu.
TXEMA LARREA
25


GaiezGizarteaIngurugiroaEkologia
GaiezGizarteaIngurugiroaEkologiaEkologia
GaiezGizarteaIngurugiroaEkologiaMugimenduakEguzki
GaiezKulturaLiteraturaSariakBBK
GaiezKulturaArteaPinturaPintoreakVILLARREA1
PertsonaiazRETEGI1Kirola
PertsonaiazRETEGI1KomunikabidTelebista
EgileezLARREA1RETEGI1


GaiezGizarteaIngurugiroaEkologiaEkologia
PertsonaiazGAVIRIA1
EgileezLARREA1Gizartea



Azkenak
2025-02-17 | ARGIA
Ikasle feministek elkarretaratzea egin dute Gasteizko EHUko campuseko irakaslearen sexu erasoak salatzeko

Gertatutakoak ez direla kasualitatea azpimarratu dute. Unibertsitateko eremuetan indarkeria matxista gertatzen dela azaldu dute, eta arazoa sistematikoa dela. Protokolo bat eskatu dute erasotuak babesteko. Erasotzaileak inpunitate osoarekin jokatu duela salatu dute.


Bi futbol taldek planto egin dute irain arrazisten aurrean Bizkaian eta partiduak bertan behera geratu dira

Gaztelueta C -Berango C gazteen futbol partidua bertan behera geratu zen Larunbatean. Jokatzen ari zirela Gaztelueta C taldeko gazte batek aurkariari "beltz zikin madarikatua" deitu zion. Gorengo erregional mailako Otxarkoaga-Iturrigorri partiduan ere... [+]


Bederatzi pertsonari lau eta hamar hilabete arteko kartzela-zigorrak ezarri dizkie Voxen kontra protesta egiteagatik Bilbon

Atxuri auzoan 2019ko azaroaren 5ean Voxen kontra egin zuten bederatzi pertsonaren kontrako epaia iritsi da. Akusatuek ez dute espetxean sartu beharko.


2025-02-17 | Axier Lopez
Itziarren semea?

Ia mende batez, Euskal Herrian ez da belaunaldirik tortura ezagutu ez duenik. 1960tik 5.379 lagun dira ofizialki, baina askoz gehiago dira, publikoki torturatu gisa agertzeak min egiten duelako oraindik ere. Eta seguruenik, oinarri-oinarrian ez delako ezer aldatu. Polizia... [+]


Eneko Anduezak PSE-EEko idazkari nagusi izaten jarraituko du

PSE-EEren zuzendaritza berriak alderdikideen %95en onespena jaso du. Anduezak proposatutako Batzorde Exekutiboan aurreko 26 kideetatik zortzi aurpegi berri daude soilik.


Europak toki bat aldarrikatu nahi du Ukrainako bake negoziaketan, AEBen bazterketaren aurrean

Macronek egindako deiari erantzunez, NATOko eta Europako agintariak Parisen elkartuko dira astelehen honetan, AEBek eta Errusiak iragarri ostean Ukrainako gerra amaitzeko elkarrizketei heltzekotan direla. Europak diru asko xahutu du Ukraina laguntzen, eta gerra amai dezakeen... [+]


Erantzukizun publikoak hartzea eskatu dute Euskal Herriko Torturatuen Sarearen aurkezpenean

Torturak jasan dituzten 900 lagun bildu dira Donostian Euskal Herriko Torturatuen Sarea aurkezteko, otsailaren 15ean. Ekimenak torturatuen bozgorailu izan nahi du, eta oraindik torturen berri eman ez duten herritarrak sarera batzera animatu dituzte. Eusko Jaurlaritzari eta... [+]


Labrazaren defentsan
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"

Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]


Gazteen arteko genero arrakalak gora egin du kokapen politikoari dagokionez

Azken hogei urteetako gazteen kokapen politikoa izan dute aztergai The Economisten. Europan 18-29 urte arteko gizonak emakumeak baino posizio kontserbadoreagoetan kokatzen dira. 


Gasteiz inguruan Vitoria Solar 1 eta 2 parke fotovoltaikoak eraikitzea onartu du Eusko Jaurlaritzak

Parke bakoitzak hirurogei hektarea izango ditu, eta 32 milioi euroko aurrekontua du proiektuak. Ingurumen eta baimen teknikoak berretsita, egitasmoari hirigintza baimena baino ez zaio falta eraikitzeari ekiteko.

 


Industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioak milaka lagun batu ditu Iruñean

Arriskuan dauden BSH, Sunsundegui, Nano Automotive, Siemens Gamesa, Tenerias Omega, Tasubinsa eta Volkswagen enpresetako langile batzordeek haien egonezina azaldu dute eta Nafarroako Gobernuari "benetan bermatzailea den legeria bat artikulatzea" eskatu diote.


Tentsio betean, preso truke berria egin dute Israelek eta Hamasek

Su-etena hitzartu eta hilabete bete denean, lehen faserako adostutako 33 bahituetatik 25 askatu ditu Hamasek. Israelek, berriz, 985 preso utzi ditu aske. Bigarren fasea martxoaren 2an da indarrean sartzekoa, baina bi aldeek jarraitu beharreko urratsak zehazteko daude... [+]


Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Zedarriak Foroari erantzuna
Defentsan inbertitzea

Zedarriak Foroak Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua txostena aurkeztu zuen urtarrilaren erdialdean. Bertan, EAErako gomendioak jasotzen dira, Draghik eta Lettak Europako Batasunerako aurkeztu dituzten txostenak erreferentziatzat... [+]


Eguneraketa berriak daude