Eva Forest Gurekin


2021eko uztailaren 28an
Eva Forest preso ohiari elkarrizketa
Eva Forest Gurekin
Berriro Borroka Ixilera
"Laguna, bizi izan ez duen inork ezin lezake jakin zer den hura". Inoiz ezingo dut adierazi han bizi eta sentitu izan dudana eta, hala ere, bizi guztirako markatu nau".
Yeserias-eko espetxean idatzitako "Testimonios de lucha y resistencia" liburuaren zati bat da. Eva Forestek eta bere espetxekideak eginiko liburua. Jasan zituzten oinaze, bortxakeri, sufrimendu, min eta irain... zenbait irain, bildu dituzte bertan. Gure artean egona da egile hoietariko bat.
Euskal Herriak nahiko ezagutzen duena, eta maite ere, bere solidaritate guztia eman bait dio.
Eva Forest, hainbeste aipatutako gure Eva, nahiko nazkatuta dago ia nahi gabe diogun mito figurarekin. Beldurra ematen dio horrek jarraitzeak.
"Herriak mitifikatu egin du politik presoa. Heroe bihurtu du. Bidezkoa da. Izengabeko borrokalaria da, erortzen da, etsaiak herritik urruntzen du eta terrorista, basati, gaizto bihurtzen du. Etsaiak mito negatiboa sortu du. Bidezkoa da herriak erantzuna ematea: borrokalari kidea etsaiak bahiturik gertatzen bada, herria berari erreskatatzen saiatzen da. Bere borroka bidezkoa eta ez da dudarik irabaziko dutenik. Presoa erreskatatzen duen momentuan, berriro borrokara moldatuta jarraitzen du. Herrian kontzientzia hori baldinbadago, bere borrokalari bat erortzen den momentuan prozeso derdina gertatzen da. Orain, garbi gelditu behar dena zera da: preso gertatu denak adina merezi lezakeela erori ez denak".
Baino, preso gertatzen dena, nahitaez oso ezaguna egiten da, bai herriarentzat eta baita etsaiarentzat ere.
"Noski, ezaguna denez gero, bere borroka beste molde batzutara mugatuko du. Beharrezkoa dena zera da, egoera guztiak iraultzaren aldekoak bihurtzea. Inor ez da heroe. Heroeak herriak dira. Herriok indibiduoz osaturik daude, baina azken garaipena herriak berak lortzen du. Liderren problema diferentea da. Liderrak herriak eginak dira, eta ez etsaiak".
Erori zinenean zenbaiterainoko itxaropena sentitzen zenuen kalera irteteko.
"Egia esan, lehen momentuan hil eginga nindutela pentsatzen nuea. Baino segurtasun osoa neukan hau ez bazen gertatzen juiziorik gabe aterako nintzela. Normalki, herriak aterako ninduela pentsatzen nuen, nahiez eta sekula ez sinetsi hain borroka direktoa eramango zuenik, baizik beste borroka molde batzu erabiliz zenbait bide aukeratuko zuela. Sekula ez nuen pentsatu borroka hau hain garbia eta garrantzitsua izango zenik".
Gobernua Eta Amnistia
Herriak amnistia eskatzen du. Baino presoak kaleratzea lortu du bakarrik.
"Gobernu honek ezin du amnistiarik eman. Presoak kalera besterik ez dezake egin. Amnistia herriari garbi partizipatzen utziko dion gobernuak bakarrik eman dezake. Aldaketa sakona izan hehar da. Gobernuak ez digu beldurrik izan barruan geunden presoei, ez eta atzerrian daudenei, eta nahiz eta askak hola pentsa, faszismoak ere ez du ikaratu. Benetan ikara eman diona herriaren indarra ezagutzea izan da. Herriak baturik lortu dezakenaren beldur da gobernua. Amnistia eman balu, gobernuak bere eriotz sententzia firmatuko zuen".
Gobernuak bere defentsarako harma guztiak erabiltzen ditu. Presoak ezagutzen dituzute gogorrenetarikoak"
Ia nekatuta nago komisarietan gertatzen diren gauzei buruz hitzegiten. Kanpoko jendeari askotan iruditzen zaio martir gisan jartzen garela, eta ez da hori. Askotan, torturari buruz mintzatzea eta Hirugarren Munduko gosea aipatzea berdina gertatzen da. Eta benetan nahi duguna, gure lan guztiarekin, herria gertatzen ari denaz jabetzea eta gai haietara hurbiltzea da. "Cartas a mis hijos" eta "Testinios de lucha y resistencia" hildo hortan eginiko lanak dira".
Oso liburu diferenteak dira, baina gai berdintsuak dituzte. Benetan ikusten dena pertsona marginatu nahien dabilen gizarte baten beldurra da.
"Espetxeetara marginaturik dagoen pertsona eramaten dute. Gizarteak maite ez dituenak, bai politik hildotik abiatzen direlako, edota sozial arloan rebeldeak direlako. Gaitzaren sustraia bilatu behar da: gizartea. Askoz aberasgarriagoa da espetxea harrua, kalea bezala, mundu guztiarekin egoteko posibilitatea baldin baduzu. Gauen zentzua aldatu egiten da. Terrorista delinkuente binomioa hautsi egiten da, zeren eta gure artean elkar ezagutzea lortzen dugu, eta etsairen gezurretaz konturatzen gara. Biktimak denok gara: benetan lapurrak eta hiltzaileak direnak ez dira sekula barruan egaten, bakarrik gizartearekiko rebelde haundienak direnak. "Común deritzen presoarekiko errepresia askoz haudiagoa da, zeren eta defentsa guttiago du".
Preso Politikoen Estatua
Duela urte batzu "estatuto del preso politico"ren alde asko borrokatu zen. Azken denhora honetan inork ez du reibindikatzen.
"Neretzat ez da berria preso politikoen estatutua baztertzea. Sekula ez naiz egon horren alde, eta espetxeen barruan egoteak egiaztatu egin dit iritzi hura. Lehen ere egona nintzen 1962eko Asturias-eko greba zela eta, Madrilego Puerta del Sol-en emakumeek manifestazio hat egin genuen, eta 100 deteniturik gertatu ginen, multa haundiek erantsi zizkigutelarik; 20 egun pasa nituen espetxean nere alaba txikia nerekin nuela; horregatik "maternal" sekziaan jarri ninduten eta preso sozialekin bizitzeko aukera izan nuen".
Kontuan hartu behar dugu Gobernuak preso politiko guztiak "común"ak bezala azaldu nahi zituela.
"Oso logikaa izan da preso palitikoa erreibindikatzen zuen postura, estaduak "común" balitz bezala baztertu nahi zuenean, baina joko harruko duintasuna baizik ez da. Gizakiaren alde izan behar da borroka, politikoa nahiz soziala izan. Estatutoa neurri erreformista hat besterik ez.da".
Marjinazioa
Azken denbora honetan preso politiko eta sozialen borroka elkarturik ikusten da.
"Pertsona bat pixka bat kontestartaio agertzen den momentuan gizarteank bere jokutik at uzten du. Seinalatua, etiketatua izanen da, eta azkenik, ahal baldin badute, erotzat joa eta sikiatrikara eramana. Horregatik kontestatario guztiak elkartu egin behar dira. Garrantzi haundi bat du COPELek daraman borrokak. Lehen aldiz osatu da horrelako erakunde bat preso sozialen artean. Guk,gizarte ezegoki baten aurka borrakatzen garenok, beraiekin elkartuta borrokatu behar dugu".
Gure herriak borroka haundi bat eraman du preso politikoen alde, baina oraindik ez du hain garbi ikusten preso sozialen solidaritate beharra. Gizarteak eman dizkion eskema batzuen barruan aztertzen du hauen egoera..
"Euskal Herriak aurrera eraman duen borroka industrializatutaka munduko inongo herrik ez du egin. Harregatik du garrantzi haundia. Herri industrializatu batek elkarturik lortu dituen gauzak... Borraka hori, horrelako borroka ezin daiteke gal. Euskadiko Amnistiaren Aldeko Gestorak ez dira desegin behar, nahiz eta beste eginkizun batzu beren, gain hartu. Bere barnean kontzientzia lortu duten pertsonak beste eginkizun hauetan lan egiteko prest egongo bait dira. Modu honetan, herriaren kontzientzia zabaldu egingo da".
Faszismoaren Beldurra
Topiko bat irudituko zaizu, baina eskubitarrak preso politikoei eginiko mehatxuak beteko diren beldurrik ez ala duzu? .
"Ni oso beldurtia naiz. Baina benetan beldurra ematen didana ezkertiar taldeetan faszista ideolojia sartzea da, -- errepresioa, korrupzioa, ordenazaintzaileak..-- Progresista bezala bere burua duten famili askotan sekulako autoritarismoa nabaritzen da, errepresibo metodoak erabiltzen dituzte Torturaren problema ez dago aislatua. Indar Errepresiboenari buruz asko hitzegin da, zeren agoerak hala eskatzen zuen, baina ez da bakarra. Neska asko ezagutu ditut bere aitari askoz beldur handiagoa diotenak poliziari baino. "Espetxetik irteten naizenean, zer egingo didate?" -- zen beren kezka. Ez dugu ahaztu behar famili askok espetxean egon diren seme-alabak sikiatrikora eramaten dituztela. Gero, laneko giroa: autoritarismoa, errepresioa, "jefe de personal"ek berarekin oheratzea behartzea -- nik Madriden neska asko ezagutzen ditut hori egin beharrean ikusi direnak --, inguruko prostituzioa...
Eta ejerzitoan, ostikoka tratatzen dituzte. Gero gertatzen zaizkizu honelako kaso "raroak" Neska bati galdetu genion poliziak torturatu zuen ala ez:"Ez,ez dit ezer egin,hakarrik hiru ostikada eman, lurrera bota eta hiletik tira". Gero jakin genuen bere gurasoek sekulako palizak ematen zizkiotela egun batean bai eta baita bestean ere".
Internazionalismoa
Elkartzea dela gure bide bakarra nahiko garbi dago teorian, baina praktika mailan ez da hainbeste ikusten.
"Euskal Herriak daraman borroka ezin da aurrera eraman bakarrik, estadu espainol barnean dauden beste herriekin elkartuta baizik. Neri beti interesatu zait euskaldunen borroka, zeren konprenitzen nuen guk ez bagenuen ulertzen beste anaiak zeramaten borroka, ez genuela aurrerapenik egingo gure herrian ere. Oso gauza harrigarriak gertatu dira. 1968ko hlaiatzean egon zen mugimenduarekin, jende guztia gauza guztiei erantzuten hasi zen. Erantzuten zitzaion maixuari, familiari, gizarteari... baino, estaduari zegokionez, hori ez ikuitu!, esaten zizuten eskertiarrek.. Herri guztien askatasuna beste herrien borroka konprenitzeari lotuta dago. Benetako sustrai iraultzailea solidaritate eta internazionalismoarekin lotuta egon da. Gaur egun nahiko baztertua dago, haina hori ez bada aurrera eramaten, ez gara inora joango. Euskadik konprenitu du, eta horregatik presoekin solidaritatea aurrera eraman du, eta inork sekula egin ez dituen greba orokorrak eraman ditu aurrera".
Torturaren Internaz Ionalizazioa
Eva Forest asko ikasi eta aztertu duen emakumea da. Berarekin hitzegitea sekulako berrien -- betiko "berri"hoien -- berri izatea da.
Eta nazioarteko problemak benetan aztertu nahiean dabil.
"Tribunal Russell-en egin ziren lanak oso interesgarriak izan ziren. Vietnam-eko herriak jarri zituen platerean. Inbestigazio lan asko aurrera eramanak izan ziren. Bertan parte hartzen zuten Suecia, Cuba... eta ameriketarrak ere, hauek armamentu eta kimika mailan egiten ziren lanei buruz infarmazioa emanaz. Honela enteratu ginen hain ximel ematen zuen Santanderko laboratorio batek NAPALM hobeto ezartzeko produktoa egiten zuela. Inbestigazio kamiteak garrantzi haundia dute iraultza borrokan. Vietnam-en aldeko komiteetan, ameriketarrek osatu zutena ez zen izan garrantzi guttiena eduki zuena..."
1989tik 1972eraino lan egiten egona da inbestigazio komite hauetan
"Ameriketako yankiek vietnamizaioa aurrera eraman nahi zuten. Nortarako oriental jendeari erakutsi zizkioten beren tortura onenak. Honela, ameriketarrek telebistan Vietnameko gertakizun guztiak ikus zitzateken, vietnamiten arteko guda bat zela pentsatuz. Benetan tortura hauek aurrera eramaten zituztenak tahilandesak, e.a. ziren. Torturaren internazionalizazio hau benetan zabaltzen ari da. Espainol militar asko Ipar Ameriketan ikasiak dira, eta poliziak baita ere -- Conesak Panaman ikasia da. Ni, konkretuki, kubatar batek torturatu ninduen. Horregatik, sekulako garrantzia du Euskal Herriak aurrera eramaten ari den borrokari buruz azterketak egiteak, zeren herri industrializatu guztientzat balio bait lezake. Herriak garbi ikusi behar du nondik joan. Hortarako gauza asko aztertu behar dira: Mediku eta sikiatren papera ( Dinamarkan tribunal bat egin dute, medikuen poliziarekiko kolaborazioa azaldu nahiean. Esaten dutenez, ideia nere gutun batek emana da)..Mediku hauek jendea gizartetik baztertzeko metodoak erabiltzen dituzte. Lehen momentuan pertsona errebelatzen da eta oihu egiten du; orduan espetxeratzen dute; baina oihu hori ez bada ixiltzen, orduan eroa bezala uzten dute. Maixuaren errepresibo eta autoritario papera ere aztertu behar da. Beste aldetik,orain DGSen sartu behar diren arkitekto, injeniero... eta tekniko guztien papera..."
Gaurkoz ezin dugu jarraitu. Eva nonbaitera joan beharrean dago. Gure aldetik hilabeteak pasako genituzke geldiru gabe, berari entzunez, galderak eginez, keinuak eta ahotsa arrapatu nahiean
"Euskadik inbestigazio komiteak sortu behar ditu. Ni prest nago errepresioaren azterketan jarraitzeko, zeren material asko dut. Herriak garaipen bat lortu du, ez da izan osoa, baina garaipena bai, gu kaleratzearekin. Ziur nago herriak ez duela erraz ahaztuko. Eta garaipenak indarra ematen du..."
P.I. eta E.G.
19-20

GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakAtxiloketakTortura
GaiezPolitikaEuskal HerrPresoakAmnistia
PertsonaiazFOREST1

Azkenak
2025-02-17 | ARGIA
Ikasle feministek elkarretaratzea egin dute Gasteizko EHUko campuseko irakaslearen sexu erasoak salatzeko

Gertatutakoak ez direla kasualitatea azpimarratu dute. Unibertsitateko eremuetan indarkeria matxista gertatzen dela azaldu dute, eta arazoa sistematikoa dela. Protokolo bat eskatu dute erasotuak babesteko. Erasotzaileak inpunitate osoarekin jokatu duela salatu dute.


Bi futbol taldek planto egin dute irain arrazisten aurrean Bizkaian eta partiduak bertan behera geratu dira

Gaztelueta C -Berango C gazteen futbol partidua bertan behera geratu zen Larunbatean. Jokatzen ari zirela Gaztelueta C taldeko gazte batek aurkariari "beltz zikin madarikatua" deitu zion. Gorengo erregional mailako Otxarkoaga-Iturrigorri partiduan ere... [+]


Bederatzi pertsonari lau eta hamar hilabete arteko kartzela-zigorrak ezarri dizkie Voxen kontra protesta egiteagatik Bilbon

Atxuri auzoan 2019ko azaroaren 5ean Voxen kontra egin zuten bederatzi pertsonaren kontrako epaia iritsi da. Akusatuek ez dute espetxean sartu beharko.


2025-02-17 | Axier Lopez
Itziarren semea?

Ia mende batez, Euskal Herrian ez da belaunaldirik tortura ezagutu ez duenik. 1960tik 5.379 lagun dira ofizialki, baina askoz gehiago dira, publikoki torturatu gisa agertzeak min egiten duelako oraindik ere. Eta seguruenik, oinarri-oinarrian ez delako ezer aldatu. Polizia... [+]


Eneko Anduezak PSE-EEko idazkari nagusi izaten jarraituko du

PSE-EEren zuzendaritza berriak alderdikideen %95en onespena jaso du. Anduezak proposatutako Batzorde Exekutiboan aurreko 26 kideetatik zortzi aurpegi berri daude soilik.


Europak toki bat aldarrikatu nahi du Ukrainako bake negoziaketan, AEBen bazterketaren aurrean

Macronek egindako deiari erantzunez, NATOko eta Europako agintariak Parisen elkartuko dira astelehen honetan, AEBek eta Errusiak iragarri ostean Ukrainako gerra amaitzeko elkarrizketei heltzekotan direla. Europak diru asko xahutu du Ukraina laguntzen, eta gerra amai dezakeen... [+]


Erantzukizun publikoak hartzea eskatu dute Euskal Herriko Torturatuen Sarearen aurkezpenean

Torturak jasan dituzten 900 lagun bildu dira Donostian Euskal Herriko Torturatuen Sarea aurkezteko, otsailaren 15ean. Ekimenak torturatuen bozgorailu izan nahi du, eta oraindik torturen berri eman ez duten herritarrak sarera batzera animatu dituzte. Eusko Jaurlaritzari eta... [+]


Labrazaren defentsan
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"

Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]


Gazteen arteko genero arrakalak gora egin du kokapen politikoari dagokionez

Azken hogei urteetako gazteen kokapen politikoa izan dute aztergai The Economisten. Europan 18-29 urte arteko gizonak emakumeak baino posizio kontserbadoreagoetan kokatzen dira. 


Gasteiz inguruan Vitoria Solar 1 eta 2 parke fotovoltaikoak eraikitzea onartu du Eusko Jaurlaritzak

Parke bakoitzak hirurogei hektarea izango ditu, eta 32 milioi euroko aurrekontua du proiektuak. Ingurumen eta baimen teknikoak berretsita, egitasmoari hirigintza baimena baino ez zaio falta eraikitzeari ekiteko.

 


Industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioak milaka lagun batu ditu Iruñean

Arriskuan dauden BSH, Sunsundegui, Nano Automotive, Siemens Gamesa, Tenerias Omega, Tasubinsa eta Volkswagen enpresetako langile batzordeek haien egonezina azaldu dute eta Nafarroako Gobernuari "benetan bermatzailea den legeria bat artikulatzea" eskatu diote.


Tentsio betean, preso truke berria egin dute Israelek eta Hamasek

Su-etena hitzartu eta hilabete bete denean, lehen faserako adostutako 33 bahituetatik 25 askatu ditu Hamasek. Israelek, berriz, 985 preso utzi ditu aske. Bigarren fasea martxoaren 2an da indarrean sartzekoa, baina bi aldeek jarraitu beharreko urratsak zehazteko daude... [+]


Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Zedarriak Foroari erantzuna
Defentsan inbertitzea

Zedarriak Foroak Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua txostena aurkeztu zuen urtarrilaren erdialdean. Bertan, EAErako gomendioak jasotzen dira, Draghik eta Lettak Europako Batasunerako aurkeztu dituzten txostenak erreferentziatzat... [+]


Eguneraketa berriak daude