K.A.S. Prentsaurrekoa Bilbon


2021eko uztailaren 20an
KAS-eko alderdien estatutoak (elkarrizketa)
K.A.S. Prentsaurrekoa Bilbon
Maitzaren 6an azaldu dituzte Iruñako Gobernu Zibilean KASeko alderdiek beren estatutoak.
Izenpetu dituztenak: EHASetik G. Jauregi, E. Martiarena eta N. Arregi. LAIAtik: A. Argoitia eta I. Urrestarazu eta EIAtik: G.López Irasuegi, Serrano Izko eta J. M. Azkue izan dira. Estatutoen erapena alderdietako militanteek egin dute; juridiko formak abokatuen laguntzaz, M. Castells beren artean.

Gertaera hau zela eta, egun horretako arratsaldean agertu zuten KASen alternatiba, prentsaurrean. Kazetarien artean bazen ofizialki KASen berri jakiteko, zein hauteskunde edo elekzio aurrean, zein bere jarrera taktikoak gaur egun.
Prentsaurrekoaren arrazoiak eman ondoren, kazetarien galderei erantzuten hasi ziren. Egia esa, galdera bakoitzak erantzun luzea zuen, hainbat puntu ikutu bait zituzten.Hala ere, denak zetozen bat hari nagusian, gaurko KASen politikarena, alegia.
"Zihur Gaude, Ez Gaituztela Legalizatuko.
Gure Jokabidea, Suarezi Eta Erreformaren
Legalitateari Apostua Egitea Da. Reto Bat."
Erakunde abertzale eta independista hauk garbi azaldu dituzte bere estatutuetan helburuak: Euskadiren berbateratzea (reunifikazioa), independentzia éta Estatu sozialistarena. Goyo-k (López Irasuegi) esan bezala, "ez dugu beste aurpegirik emango, geurea baizik". Horregatik, legalizapen arazoa Gobernuarena dela zioen, ez beraiena. Castells-ek adierazten zuenez, amnistiarik lortu gabe eta alderdi guz'tien legeztatzea egin gabe, ez dago prozesuaren demokrazian sinisterik. Ondoren esan zuen: "Francorekin ezer ikusterik ez badu Gobernu honek, zergatik ba, Francoren presoak kartzelan oraindik?" Jauregik esan bezala, amnistia eta libertateak, banatu ezin daitekeen gauza baten alderdi biak dira.
"Ez Gara Masimalistak, Donsekuenteak Baizik"
Madrilgo Gobernua ONUra joan dela firmatzera, zioten. Giza eskubideen Agerpena firmatzera, hain zuzen. Baina, beraien ustetan, "demokratik libertateak zeintzuk diren badakigu: Zer garen eta nola jokatuko dugun esateko eskubidea edukitzea. Eta hori ez dugu oraindik lortu. Geure anaiak barruan jarraitzen dute eta, legalizapena lortu gabe alderdi batzuk". Abertzale eta sozialistak direnak, alegia, esan zuten. Kartzelatik irten ondoren, ideiak espresatzeko modurik ez dagoela. Horregatik, hau ez dela amnistia, aldarrikatzen zuten.
Hauteskundeak
Beraien eritziz, ez dituzte legeztatuko eta Gobernuak, marjinatzeko jokoa erabiliko du. Lege babesean parterik hartzen ez badute hauteskundeetan, legetik kanpo arituko omen dira, era bateko edo besteko kanpaina egiten. Hartara edo hontara. Beste gauza bat izango da -aditzera ematen zuten-, kanpaina apoiatzea cdo beren alde bultzatzea. Honetarako, KAS akordio batera heldu da, bi baldintzetan oinarrituz: 1. Amnistia eta 2. Demokratik libertateak. Honela zioten: "Hauteskunde kanpaina hasterako, hots, maiatzaren 24rako bi baldintza hauk betetzen ez baditu Gobernuak, postura garbia hartuko dugu: kontrakoa. Kanpainaren aurka azalduko gara, jendeak ez dezan botorik eman. Bigarrenez, denen aurrean eta ofizialki kenduko ditugu geure kandidaturak listetatik. Beste era batera esanda, kanpaina alde egin beharrean, kontra irtengo gara, dudarik gabe." Hauk ziren KASek izenpetu duen paperaren punturik nagusienak.
"Datorren Amnistia Asteak, Uste Baino Presio Handiagoa Eragingo Dio Gobernuari Euskal Herriari Begira".
Beraiek esan bezala, ez dago amnistia osoa lortuko den esperantza handirik. Berriro ere, Euskal Herria altxatuko da datorren astean, benetako demokraziarik ez dagoela ohar arazteko Gobernuari. Aste honek izango duen indarrak, asko esango du hauteskunde aurreko giroa neurtzeko. Termometro gisa hartzen dute. "Seguru gaude, Gobernuak hemendik aurrerantzean, erabakiak hartzerako bi aldiz pentsa beharra izan beharko duela." zioten.
KAS-EEH, Ez Datoz Bat Havteskunde Programetan
Hauteskundetarako listak zirela eta, EEH-ren barnean egon den giro zatitua zela eta, KASek gaurko duen politikaz rnintzatu ziren. OIC eta LKlrekin egon bada zatiketa, beraien ustetan, estatutoaren arazoa eta bereziki, Euskal Gobernuaru buruzko diferentziagatik izan da. Beste hitzetan, hauteskunde programetan bat ez zetozelako.
Euskal Herriko ezkerraren batasuna zatitua ba dago, Aliantza Popular eta eskubiko alderdiak hasiko zirela parrez hiltzean, esaten zuen kazetari batek.
Erantzun zutenez, ez du KASek horren errespontsabilitaterik. Beti, alderdietara jotzen da oker baten zuzentzeak eta eskaerak egiterakoan. Beraiek zioten bezala, nahiko sufritu dute azken 40 urtetan, orain beraiengana kontuak eskatzera joateko. Hala ere -jarraitzen zuten esaten-, Euskal Herriko erakunde baterakoi bakarrak (Euskal Gobernua kanpo), KAS eta EEH izan dira. Beste baten eritiziz, oso sinplea da indarren aldetik, hauteskundeetarako bidean: ESEI-k atzera jo du. OIC eta LKI-rekin batzea ez da posible izpn.
Azken eritzi bezala, hauteskundeeta- rako dauden alderdien artean, bigarrena omen, beste alderdi baten atzetik (PNV, jakina). Eguneroko burrukan eta kaleko masa mugimenduetan, gehien mobilizatzen duena. Amaitzeko eta hauteskunde listei buruz esaten zuen batek, azkenengo hitza esan gabe dagoela; aldagarri beraz.
J. L.
15


GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakBesteakKAS

Azkenak
2025-02-17 | ARGIA
Ikasle feministek elkarretaratzea egin dute Gasteizko EHUko campuseko irakaslearen sexu erasoak salatzeko

Gertatutakoak ez direla kasualitatea azpimarratu dute. Unibertsitateko eremuetan indarkeria matxista gertatzen dela azaldu dute, eta arazoa sistematikoa dela. Protokolo bat eskatu dute erasotuak babesteko. Erasotzaileak inpunitate osoarekin jokatu duela salatu dute.


Bi futbol taldek planto egin dute irain arrazisten aurrean Bizkaian eta partiduak bertan behera geratu dira

Gaztelueta C -Berango C gazteen futbol partidua bertan behera geratu zen Larunbatean. Jokatzen ari zirela Gaztelueta C taldeko gazte batek aurkariari "beltz zikin madarikatua" deitu zion. Gorengo erregional mailako Otxarkoaga-Iturrigorri partiduan ere... [+]


Bederatzi pertsonari lau eta hamar hilabete arteko kartzela-zigorrak ezarri dizkie Voxen kontra protesta egiteagatik Bilbon

Atxuri auzoan 2019ko azaroaren 5ean Voxen kontra egin zuten bederatzi pertsonaren kontrako epaia iritsi da. Akusatuek ez dute espetxean sartu beharko.


2025-02-17 | Axier Lopez
Itziarren semea?

Ia mende batez, Euskal Herrian ez da belaunaldirik tortura ezagutu ez duenik. 1960tik 5.379 lagun dira ofizialki, baina askoz gehiago dira, publikoki torturatu gisa agertzeak min egiten duelako oraindik ere. Eta seguruenik, oinarri-oinarrian ez delako ezer aldatu. Polizia... [+]


Eneko Anduezak PSE-EEko idazkari nagusi izaten jarraituko du

PSE-EEren zuzendaritza berriak alderdikideen %95en onespena jaso du. Anduezak proposatutako Batzorde Exekutiboan aurreko 26 kideetatik zortzi aurpegi berri daude soilik.


Europak toki bat aldarrikatu nahi du Ukrainako bake negoziaketan, AEBen bazterketaren aurrean

Macronek egindako deiari erantzunez, NATOko eta Europako agintariak Parisen elkartuko dira astelehen honetan, AEBek eta Errusiak iragarri ostean Ukrainako gerra amaitzeko elkarrizketei heltzekotan direla. Europak diru asko xahutu du Ukraina laguntzen, eta gerra amai dezakeen... [+]


Erantzukizun publikoak hartzea eskatu dute Euskal Herriko Torturatuen Sarearen aurkezpenean

Torturak jasan dituzten 900 lagun bildu dira Donostian Euskal Herriko Torturatuen Sarea aurkezteko, otsailaren 15ean. Ekimenak torturatuen bozgorailu izan nahi du, eta oraindik torturen berri eman ez duten herritarrak sarera batzera animatu dituzte. Eusko Jaurlaritzari eta... [+]


Labrazaren defentsan
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"

Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]


Gazteen arteko genero arrakalak gora egin du kokapen politikoari dagokionez

Azken hogei urteetako gazteen kokapen politikoa izan dute aztergai The Economisten. Europan 18-29 urte arteko gizonak emakumeak baino posizio kontserbadoreagoetan kokatzen dira. 


Gasteiz inguruan Vitoria Solar 1 eta 2 parke fotovoltaikoak eraikitzea onartu du Eusko Jaurlaritzak

Parke bakoitzak hirurogei hektarea izango ditu, eta 32 milioi euroko aurrekontua du proiektuak. Ingurumen eta baimen teknikoak berretsita, egitasmoari hirigintza baimena baino ez zaio falta eraikitzeari ekiteko.

 


Industriaren etorkizunaren aldeko manifestazioak milaka lagun batu ditu Iruñean

Arriskuan dauden BSH, Sunsundegui, Nano Automotive, Siemens Gamesa, Tenerias Omega, Tasubinsa eta Volkswagen enpresetako langile batzordeek haien egonezina azaldu dute eta Nafarroako Gobernuari "benetan bermatzailea den legeria bat artikulatzea" eskatu diote.


Tentsio betean, preso truke berria egin dute Israelek eta Hamasek

Su-etena hitzartu eta hilabete bete denean, lehen faserako adostutako 33 bahituetatik 25 askatu ditu Hamasek. Israelek, berriz, 985 preso utzi ditu aske. Bigarren fasea martxoaren 2an da indarrean sartzekoa, baina bi aldeek jarraitu beharreko urratsak zehazteko daude... [+]


Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Zedarriak Foroari erantzuna
Defentsan inbertitzea

Zedarriak Foroak Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua txostena aurkeztu zuen urtarrilaren erdialdean. Bertan, EAErako gomendioak jasotzen dira, Draghik eta Lettak Europako Batasunerako aurkeztu dituzten txostenak erreferentziatzat... [+]


Eguneraketa berriak daude