Euskal unibertsitateaz


2021eko uztailaren 20an
Gregorio Monreal irakasleari elkarrizketa
Gregorio Monreal

Euskal unibertsitateaz

Gregorio Monreal dugu oraingoan, Zeruko Argiarako Euskal Unibertsitateaz mintzatzen. ESE Iko plazagizon ezaguna ete Katedrako Agragaduria orain gutxi egin duena.Gaur, Madrilgo Conplutense-n ematen ditu klaseak. Deretxoaren Historia du, bere karrerako espezialitstes. Unibertsitste ofizialean, eskuko hatzamarrez konta daitezke, maila honetako euskaldun irakasleak. Horietako bat dugu Gregorio Monreal. Elkar hizketa honetan, egoki eta argi mintzo zaigu Euskal Unibertsitateaz, abstrazio eta topikorik egin gabe. Ongi ezagutzen duen landa baita, unibertsitetearena.

-Nola daude unibertsitari estatal zentroak Euskal Herrian? Daudenak nahikoa al dira?
- Nik Hego Euskadiko eskualdea ezagutzen dut bakarrik, horko zentroen ezaugarria, burugabekeria da. Distrito unitariorik ezaren ondorena da gauza. Hiru bururen esku gaude akademi sailean (Nafarroak Zaragozako Erretorea du, Arabak eta Gipuzkoak Valladolidkoa eta Bizkaia bere aldetik dabil), eta bertako estarreatuek ahal duten etekinik haundiena ateratzen saiatzen dira, baina, gehienetan, ez zuzen. Hoiek erakunde batzuen barrenean ibill beharra dutenez, horrek galerazten die probintzi mailaz kanpoko zentro unibersitario baten heharra ikusten: Egungo banaketak probintziakeria: sortarazten du; hala eta guztiz ere, gauzak daudenez daudeno, betor zorionean Estagutik atera daitekeen edozein zentro edo fakultate.
Beste korapilo bat -ia beti negatiboa, egia esateko-, gure artean bi Unibersitate pribatu izatea da, Deustukoa, jesuitena, eta Nafarrokoa, Opusena. Beste neurketa batzuek alde batera utzirik, eta zenbat eta nolakoak diren bakarrik kontutan hartuz, "Elizako bi Unibersitate hauen fakultate eta eskolak, zentro ofizialik ez sortzeko aitzaki eta itxura izan dituela Estaduak". Ez suerte berdinez, baina Jesusen Lagundiak eta Opusek zabaldu egin nahi dituzte beren sailak, herriaren beharrak baino gehiago beren interesak gogoan izanik.
Ondorenak alde batetik eta bestetik, har daitezke: egun, dirudienez, Bilboko Unibersitateak ari duen burruka, bere zentroak ugaritzeko da; bidezko denez, Valladolidko Erretoretzak axolarik gabe, erresuminez ez bada, hartzen ditu Gipuzkoaren eta Arabaren nahiak, hauek ez bait dira harentzat bere unibersitate-sailetatik urruti dauden eraskin territorial batzuk besterik; zer esanik ez, Zaragozako Erretoretzari buruhausteak kentzen dizkiola Iruineko Opusek, eta unibersitatepresupuestorik ez diola jaten. Nafarroaren unibersitate nahiak baztertu egiten dira edo ixilean pasa.
Zabalean hartuz, zentro ofizialak eskas gertatzen direla esan beharra dago. Hala ere dato asko falta da eskasia nabarmen hori neurtzeko: kezkaturik gauzak Euskal Unibersitateak eta gai gara, arazo hori dela-ta, herri-mobilizazioak egiteko; baina ez dakigu zenbat ikasle hta zein fakultatetan nahiz eskoletan dauden. Lehengo urtean 2000 estudiante euskaldun bazeudela uste zen Valladoliden. Zenbat zeudekeen Salamancan, Madrilen, Zaragozan, Barcelonan? Ez dakigu. Ez dago datorik. Berri gehiago gabe ezinezkoa da reibindikazio bidezko batzuek egitea, nahiz osoan nahiz zatika. "Hemen, hontan ere, herri jakin bat ametsezko herri egiten dugu, eta Unibersitate arazo hau, hor dauzkagun beste asko bezelaxe, amets-gai gertatzen zaigu".
Azkenik, Euskadiko zentro ofizialen kopuruak garbi erakusten du gutxigi direla. Ez dago Estatuko beste zenbait eskualdetan ' daudenekin konparatu besterik, adibidez, demografiaz eta ekonomiaz gure hainbat desarroilatu gabetan Galizia-, baita berrikitan sortutako distritoren barnean ere -Extremadura-.
- Euskal Unibertsitateaz nahiko orrialde bete dira. Mahai inguruak egin dira. Herriek ere, pegatinen bidez eta, era bateko kontzientzia badu. Objetiboki definitzekotan, zein litzateke Euskal Unibertsitatearen kanzeptoa? Goi mailako irakaskuntza hateko, zein baldintza bete behar lituzke Euskal Unibertsitateak?
- Arazo konplejoa dela uste dut eta ezin daitekeela definizio zehatz eta erabateko batean sar. Probisionalki eta alde-aldera esateko, honelatsu defini dezaket Euskal Unibersitatea: Inbestigazioa eta Goi Mailako Irakaskintza eginkizun dituen hortarako Erakunde bat Euskal Herrian, zientzia-lan horren helburu eta mami Euskal Herriaren errealitate gai direla. "Ez daike har beraz E. Unibersitatea zerbait geldia bezala, ez bait dago euskal errealitate aldakaitzik". Bihar bertan au- togobernu bat izango bagenu eta E. Unibersitate bat antola ahal, Unibersitate horrek gure egungo errealitatearen ixpilu izan beharko luke. Badakigu, aldi berean, errealitate horren iraultzaile izan beharko lukeela. Nahikeria beldurgarrizko batean galdu nahi ez badugu Euskadiren eraikuntzan, euskal errealitatearen mugak onartu beharra daukagp aldaerazteko erabakiarekin, jakina. Alda-gai den zerbait izan behar du E. Unibersitateak, orain honela eta gero horrela izan beharko duena. Hemendik 10-20 bat urtetara ez litzateke oraingo berdina izango.
Konzeptoa mugatzea erraza ez bada, ez da errazagoa kondizioak izendatzea. Ez diegu ukatuko euskaldunei kreazio-baliorik, baina erakunde-modutan ia dena probatu eta praktikatu da: iduri luke zentzuzko eta prakmatiko, ezer ez cfaukagun hontan, lortu litekeenarengatik burrukatzea. Gaur gaurkoz, E. Unibersitate-distrito baten eraikuntza, gaur estadu mailan onartzen diren fakultate, zentro eta eskola modu guziekin. "Euskal Herriko Unibersitatea eta E. Unibersitatea ez dira elkarren etsai, norbaitzuek uste duten bezala. Bata bestearen kondizio beharrezko bat, nahikoa ez bada ere".
Jakina hobe litzatekeela zuzenean bigarren mailatik hastea -Euskal Unibersitatetik-, honek bestea barnean izango bait luke berez. Baina ez dezagun ahantz, Euskal Unibertsitatea lortzeak autogobernu bat izatea eskatzen duela -federala edo estatala edo gutxienez,oso lotuak daudela bi hoiek elkarri (Hipotesi bezala ez bait dago zertan bazterturik, eskubideak itzultzean edo ematerakoan, irakaskintza kontuan zenbait murriztasun izan daitekeela). Beraz, autonomi kontuak luzatzen badu, edo irakaskintzan murriztasun hoik baldin baditugu zer egin?
"Distritoa orain bertan lortu daiteke, egungo konstituzioaren kondizioetan. Nahikoa litzateke oraingo distritoen mugak aldatzea eta beste berri bat izendatzea". Hori gobernuaren edo aministrazioaren egintza eguneroko bat besterik ez da, ez da aparteko gauza bat. Ez dago Extremadurako Unibersitatea, Baleareskoa eta abar gogoratu besterik. Ahal dena, adibidez euskal distrito bat, eskatzen dutenengatik "saltzaile" direla esatea -esan .izan den bezela- zozokeria eta umekeria haundi bat iruditzen zait. Zozokeria bakarrik ez berriz, Bilbon edo Donostian ederki instalaturik esaten bada". Jakiteko izango litzateke zer pentsatzen duten hortaz hainbat milaka ikaslek eta beren familiek, gauza horren faltan Euskaditik kanpora zortzi hilabete pasa beharren daudelarik.
Hala dena eta hala behaiko lukeena ikusiz, gure reibindikazioak ondorengo urteetan nondik noratsu joan daitezkeen ikusiz, hutsaren -Zentro ofizialik eza Euskadin- eta guziaren -Euskal Unibersitateaartean non jo asko dago, eta ekintza modu asko izan daitezke guk nahi dugun lekura eramango gaituztenak.
Orain arte esandakoek erakusten dute noratsu jo beharko litzatekeen. Hara beha jartzea, behin eta berriz gure artean esaten dena berritzea besterik ez da. Lehenik, euskal distrito bat lortzeko politikari eustea, distrito horrek Ego-Euskadiko lau probintziak hartzen dituela. Lehen ere esan dut, holako gauza bat lortzea egungo estatu-neurritan ere, oso garrantzizkoa izango litzatekeela. Distritoaren garrantzia, ez bait da unibertsitate mailan bakarrik, beheragoko mailatan ere bai. Hala ere, unibersitate mailan hartzen du bere garrantzi osoa: Hala errazago da unibersitate-aurrerapide politika bat egitea herri osoaren beharren arabera, hala zentroan banaketa zentzuzko bat egin daiteke jeografia oinarri dela, hala finanziazio elkartu bat eratu daiteke, e.a.
"Gaur bertan, distritoa egina ez eduki arren, ez da amets egitea, dauzkagun unibersitateko zentro ofizialetan euskal-kultura insitituzionalizatzea".
Hizkuntzaren inguruko reibindikazio sailketa batetaz ari naiz: Hizkuntzaren eta Euskal Kulturaren Instituto edo Departamenduen eraikuntza, klaseen zuzendaritza beren gain hartzen dutela -debalde eta eskola orduen barnean, jakina-, kursoen programaketa nahiz historia sailean, nahiz ekonomiarenean e.a. Ez da dudarik, askoz errezago lortu daitekeela errebindikazio sailketa hori euskak distrito baten bar nean, baina oraingoz daukagun sakabanaketa hontan, ez litzateke ezinezkoa -izango sakabanatutako zentro hoien elkar-antolaketa bat.
Pauso hoiek denek egiten dute geure helburu dugun Euskal Unibersitaterako bidea. Lehen esan dugun zerbaitetara bihurtuz, "ezin dut zenbait jendetan sumatzen dudan milenarismoa eta mesianismoa -onar Euskal Unibersitateaz". Esan berria du Mitxelenak, Pekindik Wassingtonera bitartean ez dela beste mundu unibersitate-mota apartekorik agertu, eta geren buruari aitortzen diogun kreatibitatea onarturik ere, mota hoietakoren bat onartu beharko dugu guk ere, edo bakar bat soilki hartzen ez bada ere, hoietan dauden elementuz osatutako zerbait. Aukeratzen dugun formularen etengabeko kritika bat beharrezkoa izango dugu, baina, jakina, izaten dugunean, izan ere, orain dabifkigun martxan, kijotekeriatan espezialistarik hoberenak ari gara gertatzen.
Espainiako Estatu berrantolatuan -federalean edo estatutoez deszentralizatuan- eskualde edo nazio bakoitzak eskubide haundiak balitu ere bateko eta besteko irakaskuntzak antza eta lotura izango duela dirudi. Irakaskuntzaren mamiz Estatuarekin tratu bat egin beharko litzateke, berez. Euskal Unibertsitatearen arazoa, katalanaren, valencianoaren, Baleareskoenaren eta Galiziakoaren arazoetatik bereiztea alde horietatik begiraturik eta gure mugak kóntutan harturik oso gaizki egingo genuke.
Euskaldunek, katalanek eta gallegoek, Estatuko kontuan konstituzioko testoa egiterakoan, Unibertsitateaz dituzten iritzi garbi eta bateratuek erabakiko dute gutxiengoen unibertsitatea nolakoa izango den. Horretan eta beste gauzetan, elkarturik proposatzen dituzten bideak bilakatuko dira lege.
Halere borroka latza jo beharko da, bestelako interes bortitzekin topo egingo bait dugu bidean. Gai honetaz Euskal Herrian bertan eta hemendik kanpora dauden jokabide desberdinak kontuan hrtu behr dira epe motzerako eta ez hain motzerako antolatu behar diren lanetan.
Irakaskuntza mailan eskubide haundiak dituen agintea bagenu euskal unibertsitateak bide errazagoa luke eta askoz ere azkarrago antolatuko litzateke. Baina bienbitartean ezin egongo gara eskuak tolesturik lortu daitezkeen gauzak lortu gabe.
- Euskal Unibertsitatearen instituzionalizatzeari begira, zure iritziz, zein balore ematen diozu Uztaritzeko Udako Unibertsitateari eta antzeko bide urratsei?
- Gaurko egoera honetatik ateratzeko egiten den edozein gauza ona dela dirudi: UEUren lana zaintzekoa eta laguntzekoa da. Ehundaka unibertsitari Uztaritzen biltzearen balioa eta gure kultura ukatuari laguntzeko kezka, nork ipini ditzake zalantzan? Euskarari dagokionez, hiztegian eta zientzi mailan euskaldunek egin duten aurrerapena goraipatzen da arrazoiz. UEU nahikoa denik ez du horrek esan nahi, ordea. Eta ez dirudi euskal unibertsitatearentzat alternatiba bat denik ere besterik gabe, oraingoz.
UEUk euskal unibertsitate baten beharraren nahia agertzen du batipat. Eta nahi hau ez da UEU egiten den bitartean itzaliko. Euskaldunok nazio ikuspegiz dugun helburu nagusitik ez daiteke urrutira, ordea, UEU : Euskadin diren eta izan behar duten ikastetxe ofizial eta pribatuetan euskaldunok sarbidea eta aginpidea izatetik, alegia.
Probetxuzkoa eta beharrezkoa da ehundaka euskaldun Uztaritzen biltzea. Neurri bateraino bidezkoa ere bada, haii dela Euskal Unibertsitatea amets egitea. Baina milaka euskaldunek urtearen 32 aste beste Unibertsitate batean pasatzen dituztela ahaztea, ez da bidezkoa: Euskaldunok zuzendaritzan eta irakaskuntzan ezeren aginpiderik ez ~dugun Unibertsitate batean, hain zuzen ere. Kataluinakoan, Valenziakoan eta Galiziakoan bertakoak dira irakasle gehienak, Euskal Herrian alderantziz gertatzen da, ordea. Haietako Unibertsitatea ez da gauetik goizera katalana edo gallegoa billakatuko, baina jatorriz bertako den eta lekuko iritzi eta jokabidez hornitutako irakaslegoa dutenek bide luzea eta zailena egina dute. Unibertsitatea euskalduntzeko udakoa baino areago, udazkenekoa, negukoa eta udaberrikoa euskaldundu behar ditugu. Azterketa bat egiteko eta aurrera begira plangintza bat egiteko aukera ona eman dezakete udako bi asteek, noski.
Irakaslegoa aipatu dut, Euskal Unibertsitatearen haberik sendoena berau bait da. Honetan dugun mixeria ikaragarria da. Irakasle profesioaren bidea lausotzea izan dela Elizaren 2 Unibertsitateek egin duten kalterik haundiena deritzat. Estatuaren ikastetxeetako ikasleek badakizkite irakaslegoaren berezitasunak, selekzioaren mekanika, geroko urratsak, hau da, unibertsitateko profesioaren legeak ezagutzen dituzte. Oso kontuz zabaltzen dizkie erakundeak berak bideak.
Unibertsjtate pribatuetan, berriz, zer gertatzen da? Unibertsitatea ofizialaren kategoria ematen du, baina ez istudio maila bera. Ikasleak, beraz, ez du behar bezalako arretarik jartzen. Elizaren Unibertsitateetako ikasleek irakaslego mailara iritxi ohi dira, noski. Baina orientabiderako, doktoradutzarako eta oposiziotarako laguntza gutxi izan ohi dute. Unibertsitateaz kanpoko lanen batean sartu behar izaten dute gehienek, beraz.
Euskal Unibertsitatea lortzeko bidea ofiziala bakarrik denik, ez dut esan nahi honekin. Baina gauzak dauden bezala egonik, berau da gaurregun horretara garamatzan autopista. Noiznahi zaborrez itxi
daitezkeen gurdibideetatik jendeari eragitea bidezkoa denik ez dirudi.
J.L.
28-30

GaiezGizarteaIrakaskuntzUnibertsitaEuskal Unib
PertsonaiazMONREAL1

Azkenak
2025-02-20 | Irutxuloko Hitza
Eñaut eta Joseba Alvarezen aldeko elkartasun dinamika abiatu du Piztu Donostiak

Urtarrila amaieran ezarri zieten 5.000 euroko isuna ordaintzen laguntzeko txartelak jarri dituzte Herria, Marruma eta Platero tabernetan.


2025-02-20 | Gedar
Gasteiz eta Burgos artean AHTa eraikitzen hasteko lanak, aurrera

2.000 milioi euroko kostua izango dute AHT Madrilekin eta AVE trenarekin lotzeko aurreneko lanek. Asteburuan egin dute manifestazio bat Iruñean, AHTa eraikitzeko obretako esklabotza-baldintzak salatzeko.


2025-02-20 | Xuban Zubiria
Friedrich Merz kontserbadorea, Alemaniako hauteskundeak irabazteko faboritoa

Olaf Scholz lehen ministro sozialdemokratak berde eta liberalekin zuzendutako “semaforoaren” gobernu koalizioa hautsi zen urte amaieran. Igandean Alemaniako kantziler berria aukeratzeko hauteskunde orokorrak izango dira, eta, inkesten arabera, kontserbadoreen... [+]


Leonard Peltier: “Azkenean libre naiz, gaurkoa egun ederra da”

49 urte preso pasa ondoren, libre utzi dute Leonard Peltier AEBetako ekintzaile autoktonoa. Otsailaren 18 honetan heldu da bere senide eta lagunen artera 80 urte dituen preso-ohia.


Zinegile baten “Israelen aurkako diskurtsoa” ari dira ikertzen Alemanian

Berlinale zine jaialdian gertatu da joan den asteburuan. Jun Li zuzendariak, Queerpanorama lan berria aurkeztu zuenean, printzipio ideologikoengatik Alemaniara ez joatea erabaki zuen Erfan Shekarriz aktore irandarraren testu bat irakurri zuen oholtza gainean: "Ibaitik... [+]


Migratzaileak delinkuentziarekin lotu eta mugen kontrola areagotzearen alde egin du Pirinio Atlantikoetako prefetak

Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]


Kanibalismoa bizirauteko

Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte. 

Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]


Aliatuen errekorrak

Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]


Zer gertatu da DBH 2n? “Ezohiko bi jaitsiera handi” nabarmendu ditu ebaluazio diagnostikoak zientzia eta gaztelanian

Matematika, zientzia, euskara, gaztelania eta ingelesa konpetentzietan EAEko ikasleek duten maila neurtzen duen ebaluazio diagnostikoaren emaitza festan, 13-14 urteko ikasleek zientzia eta gaztelanian izan duten deskalabrua "zuhurtziaz" gogoetatzeko beharra adierazi... [+]


Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Donostiako emakume batek salatu du Ertzaintza bere aurka oldartu ostean ZIUan amaitu zuela, konorterik gabe

Emakumearen familiako kideek jarri dute salaketa Bilboko Kolonbiaren kontsulatuan. Otsailaren 1ean jasan zuen erasoa, Donostiako Manterola kaleko diskoteka baten atarian. Hainbat testigantzen arabera, konorterik gabe egon arren berari kolpeka jarraitu zuen ertzain batek.


La Furia. Mimoa eta indarra
“Cascante Euskal Herria bada, zergatik ez dira jotak euskal kultura?”

Ilezko prakak, gerritik oinetaraino, latexa besoetan eta soinean, eta adatsa laranja gori. Horrela aurkeztu du La Furiak bere bosgarren lan luzea: Ultra. Horrek guztiak ederki islatzen du rap abeslariaren apustua: dena eman, bere irizpideen arabera.


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Hidrodukto batek zeharkatuko du Aiaraldea?

Petronorrek adierazi du asmoa duela hidrogenoa ekoizteko lantegia abiatzeko Bilboko Portuan eta erregai mota hori Tubacex, Tubos edota Vidrala enpresetara heltzeko, beharrezkoa izango dela hidroduktoa eraikitzea.


Eguneraketa berriak daude