JAKIN aldizkaria berriro kalera


2021eko uztailaren 16an
Juan Mari Torrealdayeri elkarrizketa

JAKIN aldizkaria berriro kalera
JUAN MARI TORREALDAYEN zuzendaritzapean
"AHAITASUNAren Zuzendaritzatik erretiratzekotan ari naiz. JAKIN kultur eta saio aldizkariari lotzeko asrnoz. Nik neuk hobeto ikusten dut neure burua kultur mundu horretan, prentsarenean baino. Tenperamentuz gehiago dagokit kultur arloa" aitortu zion Amatiño kazetariari Juan Mari Torrealdayek Zeruko Argiaren 715. alean argitara emandako elkarrizketan.
1970garren udan lege babesik gabe geratu zenean aldizkari izateari utzi eta liburugintzari ekin zion JAKINek. Liburugintzari utzi gabe berriro kultur eta saio aldizkari izango den JAKIN ere berpiztu da, ordea. Kalean da lehen alea. Hiru hilabetero argitara emateko asmoz dira. Urteko harpidetza 500 pezta izango da.
1956. Sortua 1970. Debekatua
- JAKINen historiaz zerbait
- 1956an jaio zen Arantzazun, euskarazko kultur aldizkari bezala. Euskal ikastetxeetako ikasle gazteek ateratzen zuten.
Ordurarte, multikopistaz ateratzen zen errebista 1960an, neurriz eta mamiz berrituta, inprimategira eramaten da.
1962-1964etako urteetan isilaldi bat izaten du, legezko bimenen zain dagoela, baina negu honek ekarriko zuen atzetik susperraldi hoberik.
1964-1969 urteetan egiten du bere lanik mardulena, Euskal Herriaren arazoak aztertu eta gaurreguneko giza jakintzarik gehienetan laneginaz.
1970eko udan JAKIN aldizkaria legearen babesik gabe geratu zen, eta lankide haiek bide berriak urratzen hasi beharko zuten : JAKIN sorta jaiotzen da, errebistaren hutsunea nolabait bete nahirik.
Kultur Eta Saio Aldizkaria
- JAKINek lan haundia egin du azken urteotan liburugintzan. Ikerlan sakonetara jo du, gainera. Euskal aldizkariak, bestalde, kazetariatzari latu zaizkio erabat. Tarteko zerbait ote JAKIN aldizkaria?
- Euskal Herriak bizi duen mailako kultur mugimendu hahek derrigor behar du azter -eta bultzagailu izan daitekeen aldizkari bat. Gainerontzeko kultura handiek badute denek berea.
Gure ustetan, Euskal Herriko kulturaren inugimenduak behar duen dinamika eta hizitasuna aditzera emateko, liburua ez da gauza, bera bakarrik 60-70 urte bitartean hori argi eta garbi gelditu delakoan gaude. Geldiegia, astunegia, indibidualegia da lihurua aldizkariaren dinamikaren aldezturik. Eta gaien eta ikuspegien pluraltasunagatik ere, liburua baino aberatsago, irekiago, biziagoa da aldizkaria.
Astekariak ere, ezin dio berak bakarrik herri baten kultur mugimenduari erantzun bidezkorik eman. Arinegia, gertakari igarokorrari lotuegia, albistearen azkartasunak eta gaurkotasun hurbil eta galezinaren axolal determinatuegia da astekaria, kultura baten gorabeherak behar adinbat balioztatzeko.
Bien arteko bezala edo, eta bien alde onekin, honen arintasun eta bizitasunarekin eta haren seriotasun eta zientziazkotasunarekin, nahi dugu JAKIN. Kultur-, pentsamendu- eta saio-aldizkari kritiko hat izanen da JAKIN.
- Zein jenderentzat, zein irakurleretzat egiña.
- Aldizkari honen egilea eta hartzailea mota askotakoa izan badaiteke ere, nolabait tipifikatu beharko bagenu, honelatsu egingo genuke, hots, Unibertsitatean edo Eskola Nagusietan dagoke, edo haietatik igaro; idazle edo irakasle izan daiteke; Euskal Herriko politika, gizarte eta kultura berri baten aldeko burrukan saiatua; herrigintzan sartua; munduko kultur eta ideia-mugimenduetaz biziki axolatua; kultur- eta talde-eragintzar; ibil daiteke.
Aldizkariaren Askatasuna Eta Jomugak
- Zer lotura eta zer helburu dituen jakin nahi 1zaten dugu euskaldunok. Alde ala kantra hoien arabera berehalaxe jarri ohi gara.
Aldizkari aske eta independiente izan nahi duen honek, pluraltasunean (eritzien eta idazleen aldetik) erabiliko ditu gaiak, pentsaera ireki, kritiko, euskaltzale eta aurrerazale baten gidaritzapean bete, Euskal kulturbidean, nolabait bederen, bide-markatzaile izan nahi luke JAKINek.
Gure asmoen berri ematerakoan, errebistaren barne-estrukturak ere munta handia baitu, barru hori nola antolatuku dugun esan dezagun, amaitzeko. JAKIN ez da artikuluen biltegi edo almazen bat izango. Gai bakar eta nagusi azterketak edo inguraketak hartuko du horrialdetan erdia inguru. Munduko eto Euskal Herriko gai garratzizko zenbait erabiliko dugu hor, eta sakonki erabili ere; kasurako, Euskal Unibertsitatea, Foruak, Inmigrazioa, Hirigintza, ete. Gero, gai bizi, meinentoko zenbaitentzako ere lekurik izango da, izpiritu kritiko eta biperdun batez tratatzeko. Hirugarren lekuan, berriz ere artikuluak datoz, idazlan sakon eta libreki erabiliak, beren arteko loturarik gabeak. Eta azkenik, honen ondoren, idazpuru klasikoak datozke, hala nola, kronikak, dokumentuak, liburual, etc
29

GaiezKomunikabidPrentsaAldizkariakJakin
PertsonaiazTORREALDAI1

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude