"Berdin" Langileen Zerbitzurako Profesional Elkartea.


2007ko otsailaren 21ean
"Berdin" elkarteko zazpi abokatuei elkarrizketa

"Berdin" Langileen Zerbitzurako Profesional Elkartea.
Gure Euskadi honetan bizi dugun giro aldrebes eta ilunean, makina bat lan badute langileek non kontseilurik aurkitzeko. Honetan zeregin berezia dute profesionalek, abokatu, soziologilari nahiz bestelakoek. Honelaxe sortu da "Berdin" profesional elkartea. Eratu ere kolektibo gisa eratu dute, bertan badirelarik dagoeneko 30 inguru profesional. Langileen zerbitzuarako zuzendu nahi dute beren ekintza. Egun zabaldurik dituzte 14ren bat bulego, bertan langileek behar kontseilu oro aurki ahal dezaten, bai lege arazoetan nola bestelako guztietan. Zehaztasun gehiago bildu nahirik, kolektibo honetako zazpi abokaturekin mintzatu gara beren asmo eta xedeak azaldu dizkigutelarik.
Z.A. Nola sortu zen, egun praktikaratu duzuen asmoa eta zer da Berdin Kalektiboa?
BERDIN. -- Aspaldian eta bereziki Bizkaian laboralista abokatu taldeok ziharduten lanean, ondorio oso interesgarriak lortu zituztelarik. Geroztik Sindikal Zentralak lanean hasi dira eta Verticalaren lurperatzea datorren une honetan, langileek gero eta gehiago jotzen dute verticaletik at diren profesionalengana.
Euskal Langileen Autonomia Ataka honetan eta langileek gero eta gehiago, zentral sindikalen laboralista abokatuengana jotzen duten unean jaiotzen da gure kolektibo hau, Jaio baldin bagara, autonomo gisa jaio gara, euskal langileriaren autonomiari erantzun bat eman nahirik. Hain zuzen, Euskadiko nazional osotasunaren barruan langile klasearen autonomia bat badela erizten diogu. Laboralista klasikoaren krisia aipatu genezake. Bereziki profesional planteamendua egiteko moduan; lehengo liberal egiturak atzera geratzen ari direla.
Sindikal Zentralek, oraindik legalidaderik lortu ez duten unean, abokatu laboralisten zerbitzua prestatu dute batipat. Haatik abokatuak ez dute jakin erantzuten langileek plantea diezaioketen nazional arazoari. Guk, gure ekintza eremua Euskadi dugu, eta horren baitan definitzen dugu geuron burua.
Z.A. Agi denez, estatu meilako zentral sindikalen abokatuekiko, kritika bet egin duzue, baina ELA-STVrekin hartu-emanik bai ahal duzue.?
B.-- Ez, ez dugu erlazio zuzenik, agian KASen aldetik gertuago gaudelako, zentzu zabal batez ulertu behar delarik hau, hots, gu prest gaude edonungo eta edonolako langilerekin lan egiteko, tekniko eta tresna garen neurrian.
"Pentsatu behar da gu, talde hau, ez garela organizazio bat eta gure baitan badirela pentsaera desberdinetako jendeak".
"Nazional arazoari buruzko Herriak galdatu beharrari erantzunez sortu dugu gure kolektibo hau, ez da beraz gure ideia berrigarri bat, beharren ondorioa baizik" Z.A.-- Aspalditik ari ahal zarete Ian honetan?
B.-- Kolektiboa joan den udaz geroztiJ muntatu dugu. Aurretik, bakoitzak bere aldetik ziharduen lanean, laborista alderdian batipat.
Z.A.-- Zerk batzen zaituzte?
B.-- Gure lana planteatzerakoan, badira garrantzizko hiru puntu. Lehenik, Kolektiboa ez da dirubide bat eta ez da diruzalekeriaz aurrera atera. Bigarren, BERDIN -en barruan baditugu desberdintasunak, baina, langile klaseari beharrezko zaion egiturazko batasunaren alde dihardugu denok. Ez dugu beraz langilegoaren organizazio edo egiturarik sortu nahi; aldiz, haien ekintzari jarraituko gatzaizkio. Pentsaera aldetik ere baditugu derberdintasunak, alor horretan bakoitzak bere lana dagoalarik; halaz ere, denok ezker abertzalearen baitan defini gaitezke, eta bere baitan dakusakegu gure ekintza orokorra. Azkenik, garbi dago gure nazional aukera.
Z.A.-- Abokatu laborista eta langileen zerbitzuko kolektibo zaretenez, nola dakusazue langilegoaren egoera, egungo Euskadin?
B.-- Langile batasunaren kontrako mugimenduak badirelarik, gure plantemenduotan koartatu egiten gaituzte. Hain zuzen guk langilegoaren batasuna bultzatuko dugu, baina Euskadiren batasuna planteatuz. Gure lan honetan Herrikoi masek damaigute zuzenik informazioa, eta argi dakusagu, Euskadirekiko baldintza hau langileek berek planteatzen digutela. Talde eta Zentral sindikal guztiek Euskadi onartuko balute, prest ginateke beraiekin elkar lanean aritzeko.
Askotan sindikal taldetan diharduten langileak, langile mugimendua baino au rrerago ari dira, honek sakabanaketa bat dakarkeelarik. Bide desberdinak erabiliz, ikuspegi desberdinetatik partituz, langilegoaren batasunera jo behar dugu. Gure aburuz garbi dago, beraz, eremua Euskadi dela eta asanblea prozeso baten desarroiloan datorkeela langile klasearen askatasuna.
Z.A.-- Preofesionalen Kolektiba bezala eratu zarete; konkretuki, zer zerbitzu eskaintzen diezu langileei?
B.-- Bulegoek ahalik eta zabalen jokatu nahi dute beren zerbitzu eskaintzen, laboralista abokatuez aparte, ekonomilari, soziologilari, mediku, urbanista eta era guztietariko beste profesionalek ere, parte hartuko dutelarik.
Iguala, Sistima Abogadutza Liberalaren Kontra Z.A.-- Zerbitzuak hutsaren truk ez dituzue ba eskainiko?
B.-- Ez, ez ! Gure independentzia gorde nahi dugunez gero, iguala sistima aukeratu dugu. Esan nahi bait da langile bakoitzak hilabeteko 50 pezeta ordainduko dituela; guk, beharrezko dituzkeen zerbitzuak oro eskainiko dizkiogu. Abogadutza liberalaren aurka jokatu asmoz ere geuretu dugu sistima hau, honela langile orori tratu berdina emateko moduan bait ra. Esan behar dugu sistima hau langieek berek eskatu digutela.
Z.A.-- Iguala sistimaz, at, abogadutzako beste lanik egiten ahal duzue?
B.-- Bai. Esate baterako, egun gartzeleta diren euskal preso gehienak guk defendatzen ditugu. Era berean, igualaz kanpoko langile batek kontseilu edo zerbitzu bat eskatuz gero, berdin-berdin erantzunen genioke.
Z A.-- Dirudienez berehala datorkigun Sindikal legearen aurrean zer diazue?
B.-- Sindikatzeko askatasunaz diharduen legeaz~gian ezer gutti esan behar dugu, bai haatik askatasun hori erregulatzen duenaz. Lege horren arabera, ez dira lege barruan sartuko LAB,LAK eta KOA, eta ekintza honen aurrean talde postura hartuko dugu, langileek markatu hildoari jarraituko gatzaizkiolarik.
25

Gaiez\Ekonomia\Sindikalgin\Sindikatua\Berdin

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude