Juan Egia Agirre Eibarko alkateari elkarrizketa
Alkateen orduan "Solidario" bat eibarren buru
Alderdi iritzien gainetik, historiak arrazoi eman dio
Euskal Herriak azken berrogei urteotan ezagutu duen nahasmenduan, beste egoera giza-politiko argiago batetan gertatuko ez ziren arbuiapen pertsonalak sorterazi izan dira.
Fidakaizkeriaz beteriko lapiko bero honetan, ez dira txartelak, etiketak, susmoak eta zurrumurroak falta izan. "Herri zentsura"ri ezin dakioke, ez, "sudur" onik uka; baina ahaztu ezineko dugu halaber, informazio eza ez dela ere, sekula, kontseilaririk onena izaten.
Esames bihurri hoien artean hainbat urtetan dantzatu izan den gizona dugu Juan Egia Agirre, Gabonetan Eibarko alkate ("en funciones") izendatua, Antton Iraolagoitiaren dimisioaren ondotik.
Ez dugu Juanito (honelatsu diotsate denok Eibarren) mintzarazteko aukerarik geroagorako utzi nahi izan, berea noizik behin gertatu ohi diren kasu hoitako bat denez gero. Susmorik ere badugu, Juanitok asko eta asko sufritu duela; ez dela beti ondo ulertua izan. Eta berorrek horrenbesterik aipatu ez badigu ere, noizbait dena "deskargatzeko" irrikaz dagoela esan genezake, are gehiago elkarrekin izan dugun berriketaren ondoren.
Juan Egiak 1977 urtean bere herrian "lortu" duen alkatetzarekin, 1936 urte haretan hasi zen prozedura luze bat amaitzen da. Gerra "guk" irabazi genuela esan duenak, arrazoi du, segurutik, Juanito bera lekuko.
Hamazazpi urterekin militantea
- Egin dezagun historia apur bat. Noiz ekin zenion herri mailan lanari?
- 1931 urtean, Republika irten eta bere hala, Euzko Langileen Alkartasunean sartu nintzen. Hamazazpi urte nituen. Batera batera, Alderdian afiliatu nintzen
- Eta gerran?
- Gerra denboran Eibarko "Junta de Defensa" izenekoaren partaide izan nintzen. Zortzik osatzen genuen harako batzordea. Ni neu, ELA-ren izenean hautatua nintzen
- Eta gerra ostean?
Santoña eta Ondarretako gartzeletan
- Neretzat gerra 1937 urtean amaitu zen Preso sartu ninduten Santoñan, eta han egon nintzen 1937ko abuztuaren 26tik, 1940ko abuztuaren 10era arte.
- Ez zaizkizu gero egunak ahaztu
- Hoik ez dira gero, erraz ahaztutzekoak.
- Eta gero?-
- Gerra ondoan ahal zen moduan konpondu ginen. 1947 urtean berriro harrapatu gintuen ELA-ren ekintza batetan erori ginen. Sei hilabete egin nituen Ondarretan
- Jarrai dezagun..
Orain dela hogei urteko sindikalgintzan
- 1958 urtean edo sortzen diren lehenengo "Jurados de Empresa" izenekoak.
Bi sozialista eta hirurak atera ginen ALFAn, langile guztiek aho batez hautatuak. Entrepresa Juratua nintzenez gero, automatikoki Metal Sindikatoko Lehendakari hautatu ninduten mahaiko guztien artean.
Guzti hau kate bat zenez gero, Eibarko lehendakari izateak Gipuzkoa mailan mahaiko izatea suposatzen zuen automatikoki, eta, probintziako mahaikoen artean, .Gipuzkoako Metal Sindikatoko Lehendakari atera nintzen. 1958tik 1960ra arteko hiru urteetan iraun zuen karguak. Urte zailak ziren, estabilizazio garaikoak. Urte haitan hasi ziren despido ofizialak
Ez ote dirudi susmagarri, 1947 urtean Ondarretako espetxean egon zen abertzale bat hamaika urte gero Gipuzkoako Metal Sindikatoko Lehendakari izateak? Urte haitan batez ere?
- Gezurra dirudien arren, gauzak halaxe gertatu ziren. Bestalde, ni neu ELA-ren ordezkari proposatua izan nintzen lantegi , mailan,eta geroko gorakada guztian ELA
.- Zer gertatu zen 1960 urtetik aurrera?
Behartsuen alde
1960urtean utzi nion Metaleko lehendakaritzari, eta urte honetan amaitzen dira sindikalgintzan nere esperientzia ofizia1964ean Udaletxera deitu zidaten.
- Eta lau urteko epe horretan?
.- Lau urteotan ezer ez, edo hobeto esan,bai. 1960tik 1964era Eibarko Caritas-eko lehendakari izan nintzen. Behartsuen aldeko ekintzak betidanik izan dira nere begiko lanak. Bai sindikatoan, bai Caritasen, eta bai udaletxean eta diputazioan gero; langile, elbarritu, atzeratu, txairo, preso eta denetariko behartsuen aldeko batzordeetan aritu nahi izan dut.
- 1964 urtean udaletxetik hots egin zizutela Nola izan zen hori?
- Orduko alkate zenak, Pepe Hernandok, gutun bat bidali zidan etxera, udalean sar nadila proposatuz. Oraindik etxean dut gorderik haren deia.
Garai haretan ez ziren gero abertzeleak horren erraz udaletxeetan sartzen...
Alderdiaren ezetza berandu
- Nik, sartu aurretik, Alderdiko jendearekin konsultatu nuen. Oraindik gogoan dut "Diana" elkartean izan genuen berriketa. "Hartu egizu" esan zidaten. Nik baiezkoa eman nion alkate zenari, eta nere izena Gobernariari bidali zitzaion zerrendan sartu eta gero, handik bi egunetara, Alderdiaren ezezko agindua jaso nuen, ni bezalako pertsona bat udaletxean agertzea ez zela egokia. Berandu iritsi zitzaidan ordena, ordea.
- Gaur egun, berriz, udaletxeetan abertzale jendea sarturik egoteak zer nolako garrantzi eta eragina duen begi bistan da. "Kolaborazionista" eta horrelakoak entzun izan bazenituen ere, badirudi historiak arrazoi eman dizula.. ez ote?
- ... (besoak zabalduz) Horretaz luze hitz egin genezakeen. Liburu bat idazteko materiak adina bada hor. ELA-ko lagunek abixatu zidaten zelakoak entzun behar izango nituen.
- Eta kontzejal ezezik, gero Diputatu ezta?
Ez ziren beren artean konpondu
- Halaxe izan zen, bai 1971 Diputatu atera nintzen, Bergarako Judizio Eskualdeko udalen ordezkari bezala. Kasualitate bat edo izan zen.
- Nola kasualitate bat?
Bost ginen kandidatoak. Bi abertzale eta hiru rejimenekoak. Guk ez genuen ezer egiterik, besteak akordio batera iritsi izan bailira, "Jefatura del Movirniento" delakoak izendatuko baitzituen . Baina ez ziren bat etorri, hiruroii artcan sorteoa egin zuten, eta tokatu zitzaionak atzera egin zuen aurrez konforme egon arren.
Azkenik, Arrasaeko Udalak proposatu zuen Fertxu Aranburu eta Eibarko Udalak aurkezturiko neu geratu ginen, biak abertzaleak. Eta hauteskundeetan, berriz, ni hautatu ninduten, zortzi nere aldea eta zazpi Fertxuren alde.
Frankismoaren ondoko lehen alkate
- Eta 1977 urtean alkate...
- Bueno, alkate ez, erdaraz, "en funciones" esaten dena. Anttonen (Iraolagoitia) dimisioaren ondotik, eta legeak hauteskunde berriak arte izendapen berririk permititzen ez duelarik, alkate-teniente naizen aldetik neri dagokit zuzenki kargua.
- Eta benetan, barren-barrenetik, egia erantzungo badiguzu, alkatetza hau pozez, zure karrera eztabaidagarri honen froga edo amaiera bezala, harrotasunez hartzen al duzu?
- Amaiera bezala bai, nolabait, nik 62 urtc ditut -eta. Pozez eta harrotasunez ez, derrigorrez hartzen baitut. Esan bezala, legeak ez du alkate hautapenik egiterik uzten orain. Alkate-teniente bezala neri dagokit lehenik kargua. Kontzejalek esan didate, nik ez baldin badut hartzen, beretarik inork ez duela hartuko. Zer egin? - Eta hauteskunde berritan? - Estatu mailako hauteskunde orokorrak maiatzean izango dira segurutik. Ondotik, konstituzio berria taxutu beharko da, eta udazkenean udaleetako hauteskundeak eratuko.
- Ez dakit galdera garbi egin dudan edo kanka egiten ari zaren. Kauteskunde berrietan zeure burua aurkeztuko al duzu alkatetzarako?
Gaztei lekua laga behar
- Ez, ez. Nik, tailarra, udaletxea eta diputazioa egun berean uzteko erabak.ia harturik Jut. Zenbaiti erlojua geratu zaio eta ez da gazteen problematikaz jabetzen.
Gazteei lekua laga behar zaie, ordea.
- Eibarko Udaletxea Bergarako sokan azaldu izan da. Hildo berean jarraituko al du?
- Dudarik gabe. Hementxe dut (eskuan hartuz) Etxarri Aranazko Udalaren deia.
Han izango gara gu ere.
- Eta diputatu bezala?
- Olaizola, Telleria eta hirurok izan ginen Aperribayren kasuan alkateen agirian alde atera ginanok. Orobat esan genion Martin Villa-ri Santo Tomas egunean. Gipuzkoako hamalau diputatuetatik gehienak, ez dugu lehendakari berririk lehengo sistima barruan aukeratu nahi.
-Amaitzeko, nola laburtuko zenuke hitz gutitan zure militantziako 45 urte hauk?
Gauero lo egin dut.
- Ez ditut beti aurpegi goxoak ikusi. Ez da ederra izan. Baten bati tokatu behar zitzaion. Tripako minak ditut. Hala ere, gauero konbentziturik eta lasai lo egin dut.
Telefonoak jotzen du. Institutoko Guraso Elkartearen izenean galdetzen diote ea euskararen kofizialtasunaren aldeko agiria izenpetzeko zer egin behar den. Eta Alkateak erantzun: "Udaletxeko kontserjerian dago papera jarrita".
Dudarik gabe, Juanitok irabazi egin du.
16
GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakUdalak
PertsonaiazEGIA1